Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatzen baita Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin de Residuos (SADER) SAri emandako ingurumen-baimen integratua, Bilboko (Bizkaia) udalerrian hondakinak kudeatzeko eta ongarriak ekoizteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatzen baita Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin de Residuos (SADER) SAri emandako ingurumen-baimen integratua, Bilboko (Bizkaia) udalerrian hondakinak kudeatzeko eta ongarriak ekoizteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 336
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/17
  • Argitaratze-data: 2023/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko urtarrilaren 14ko Ebazpenaren bidez, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin de Residuos (SADER) SAri ingurumen-baimen integratua eman zitzaion, Bilboko (Bizkaia) udalerrian hondakinak kudeatzeko eta ongarriak ekoizteko.

  2. Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2008ko uztailaren 14ko Aginduaren bidez, ezetsi egin zen Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin de Residuos (SADER) SAk 2008ko urtarrilaren 14ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, epez kanpo aurkeztu baitzen.

  3. Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko uztailaren 16ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin (SADER) SAri Bilboko (Bizkaia) udalerrian hondakinak kudeatzeko eta ongarriak ekoizteko emandako ingurumen-baimen integratua.

  4. Ingurumeneko sailburuaren 2009ko ekainaren 23ko Aginduaren bidez ebatzi zen Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin de Residuos (SADER) SAk Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko uztailaren 16ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

  5. Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta eraginkor egin zen Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin (SADER) SAri Bilboko (Bizkaia) udalerrian hondakinak kudeatzeko eta ongarriak ekoizteko emandako ingurumen-baimen integratua.

  6. 2012ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAri emandako 16-I-01-0000000000044 ingurumen-baimen integratua, eta Produccin de Fertilizantes SAUri eskualdatu zitzaion Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAri Bilboko (Bizkaia) udalerrian ongarriak ekoizteko emandako ingurumen-baimen integratua.

  7. Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAri emandako 16-I-01-0000000000044 ingurumen-baimen integratua. Aldaketa horren bidez, olioa iragazteko sistema berri bat txertatu zen, hondakin oliotsuak tratatzeko prozesuaren eraginkortasuna hobetzeko.

  8. Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko martxoaren 15eko jakinarazpenaren bidez, aldatu egin zen Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAri emandako 16-I-01-0000000000044 ingurumen-baimen integratua. Aldaketa horren bidez, hondakin onargarriez gain, beste batzuk sartu ziren kudea zitzakeenen artean; hala, hondakinen EHZ kode berriak txertatu ziren transferentzia-zentroan eta tratamendu-lerro hauetan: hondakin likido eta/edo oretsu oliotsuen tratamendu-lerroa, solidotze-egonkortzeko tratamendu-lerroa, bainu azidoak neutralizatzeko lerroa, lohiak tratatzeko eta egokitzeko lerroa, eta kromo VI bainuak erreduzitzeko lerroa.

  9. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko martxoaren 7ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen ingurumen-baimen integratua, funtsezkotzat jotzen ez den aldaketa hau egiteko instalazioan: EHZ 10 09 07* kodedun hondakin arriskutsua (galdaketa-ar eta -moldeak, substantzia arriskutsuko isurketak dauzkatenak) solidotze-egonkortzeko lerroan kudeatu beharreko hondakin berritzat hartzea, ez baititu balorizaziorako izan behar diren ezaugarriak.

  10. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen ingurumen-baimen integratua, funtsezkotzat jotzen ez den aldaketa hau egiteko instalazioan: EHZ 10 09 08 kodedun hondakin arriskugabea (EHZ 10 09 07 kodean zehazten ez diren galdaketa-ar eta -molde isurketadunak) solidotze-egonkortzeko lerroan tratatzeko hondakin gisa sartzea.

  11. Ingurumeneko sailburuordearen 2020ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen ingurumen-baimen integratua, funtsezkotzat jotzen ez den aldaketa hau egiteko instalazioan: EHZ 19 01 07* kodedun hondakin arriskutsua (gasen tratamenduan sortutako hondakinak) transferentzia-zentroan sartzea, kudeatzaile baimenduari bidaltzeko, solidotze-egonkortzeko lerroan erabat kudeatu ezin den kasuetan.

  12. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen ingurumen-baimen integratua, funtsezkoak ez diren aldaketa hauek egiteko instalazioan:

    BBUPk jakinarazitako isurketa-baimenaren aldaketa Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAren ingurumen-baimen integratuan sartzea.

    Hondakin likido eta/edo oretsu oliotsuen egungo tratamendu-lerroa bitan bereiztea.

    Hondakin arriskutsuak tratatzeko lerroen ahalmenak birbanatzea eta hondakin arriskutsuak tratatzeko ahalmena handitzea, urtean 3.650 tonako mugara iritsi arte.

    Hondakin arriskugabeak tratatzeko ahalmena argitzea, orain arte zehaztu gabe baitzegoen ingurumen-baimen integratuan.

    Hondakin arriskugabeen EHZ berriak sartzea eta hondakin arriskugabeak tratamendu-lerroen arabera banatzea.

  13. 2021eko uztailaren 13an, ingurumen-organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAri: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa bat eta instalazioari buruzko beste dokumentu batzuk.

  14. 2021eko irailaren 29an, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatua zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen, eskatutako luzapena lortu ondoren.

  15. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen ingurumen-baimen integratua, funtsezkotzat jotzen ez den aldaketa hau egiteko instalazioan: EHZ 16 11 03* kodedun hondakin arriskutsua (substantzia arriskutsuak dituzten prozesu metalurgikoetako beste estaldura eta erregogor batzuk) solidotze-egonkortzeko prozesuetan eta transferentzia-zentroan sartzea.

  16. Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela ikusi eta gero, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak 2021eko azaroaren 29an emandako ebazpenaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea, 30 egun baliodunez, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAri emandako ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko abenduaren 16an.

  17. Ingurumen-baimen integratua jendaurrean jartzeko izapideak amaitutakoan, alegaziorik ez zela aurkeztu egiaztatu zen.

  18. Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2022ko otsailaren 11n, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Uraren Euskal Agentziari eta Bilboko Udalari, eta 2022ko otsailaren 14an, Bizkaiko Osasun Publikoari.

  19. 2022ko otsailaren 16an, Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendaritzak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

  20. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen ingurumen-baimen integratua, funtsezkotzat jotzen ez den aldaketa hau egiteko instalazioan: EHZ 10 03 19*, 10 03 23*, 11 01 09*, 12 01 09*, 12 01 14*, 13 05 02* eta 19 02 05* kodedun hondakin berriak transferentzia-zentroan kudeatu beharreko hondakintzat hartzea, etorkizunean instalazioko beste lerro batean tratatutako hondakinak isurtzeko ahalmena mugatuta dagoenerako.

  21. 2022ko uztailaren 15ean, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk baimena aldatzeko eskatu zuen, honako hauek egiteko:

  1. Bainu azidoak tratatzeko lerroaren izena aldatzea.

  2. EHZ berria sartzea.

  3. IBIren hurrengo apartatuak aldatzea.

    3. fokuari (ez sistematikoa) baja ematea.

  1. 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, 2022ko apirilaren 26an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak txostena eskatu zion Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari.

  2. 2022ko abuztuaren 3an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAren esku utzi zen espedientea; espedientean ageri da emaitza.

  1. 2007ko urriaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 23ko 26/2007 Legea, Ingurumen Erantzukizunari buruzkoa.

  2. 2008ko abenduaren 23an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretua, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako erregelamendua onartzen duena.

  3. 2011ko uztailaren 29an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

  4. 2012ko urtarrilaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen Jardueretarako Instalazioak arautzen dituena.

  5. 2013ko urriaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman zen 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.

  6. 2013ko abenduaren 11n, abenduaren 9ko 21/2013 Legea argitaratu zen, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa.

  7. 2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

  8. 2015eko otsailaren 21ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretua, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei (TEEH) buruzkoa; bertan, zenbait betekizun eta baldintza tekniko ezartzen dira tresna elektroniko eta elektronikoen hondakinak kudeatzen dituztenentzat.

  9. 2015eko ekainaren 25ean, ekainaren 25eko 4/2015 Legea onartu zen, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzekoa.

  10. 2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

    Testu bategin horren 26. artikuluan ezarrita dago zer baldintza behar diren baimena berrikusteko. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion teknika erabilgarri onenen (TEO) inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak bermatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusiko direla eta, beharrezkoa bada, egokituko direla, bai eta instalazioak erreferentziazko TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela ere.

  11. 2018ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira hondakinak tratatzeko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2018/1147/EB Erabakia).

  12. 2017ko urriaren 30ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 23ko APM/1040/2017 Agindua, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatuetan nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.

  13. 2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, zeinetan ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak.

  14. 2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren honako hauek: 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea; eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

  15. 2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 4/2020 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

  16. 2020ko ekainaren 19an, Estatuko lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean.

  17. 2021eko azaroan, Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030eko Plana onartu zen.

  18. 2022ko apirilaren 9an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legea, Ekonomia zirkularra bultzatzekoa.

    Aipatutako legeria, eta gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin de Residuos SAri Bilboko (Bizkaia) udalerrian hondakinak kudeatzeko eta ongarriak ekoizteko eman zitzaion ingurumen-baimen integratua berrikustea. Baimen hori 2008ko urtarrilaren 14ko Ebazpenaren bidez eman zen, Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko Betearazpen Erabakian jasotako baldintzetan.

Bigarrena. Aldatzea Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin de Residuos SAri 2008ko maiatzaren 05eko Ebazpenaren bidez hondakinak kudeatzeko eta ongarriak ekoizteko eman zitzaion ingurumen-baimen integratua. Aldaketa horren ondorioz, honela idatzita geratzen dira ebazpen horren lehenengo eta bigarren apartatuak:

Lehenengoa. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAri (egoitza soziala: Artsenalbidea 19, Bilbo, Bizkaia; IFK: A-48208581) ingurumen-baimen integratua ematea Bilboko (Bizkaia) udalerrian hondakinak kudeatzeko, ebazpen honen bigarren apartatuan ezarritako baldintzekin.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 1. eranskinaren arabera, jarduera hori 5.1 kategorian dago sartuta: Hondakin arriskutsuak balorizatzeko edo ezabatzeko instalazioak, egunean 10 tona baino gehiago tratatzeko ahalmena dutenak.

Hondakin arriskutsuen eta arriskugabeen balorizazioa eta ezabapena modu argian bereizitako bi prozesutan gauzatzen da, eta aldi baterako biltegiratze-jarduera ere gauzatzen da.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Aipatutako bi prozesu horietako bat prozesu fisiko-kimikoa da, eta bertan, ondorengo tratamendu-lerroak bereizten dira:

Hondakin likido eta/edo oretsu oliotsuen tratamendua (kudeaketa-eragiketaren kodeak: R1208/R0903).

Emultsioak eta ur oliotsuak tratatzeko lerroa (kudeaketa-eragiketaren kodeak: R1208/R0903).

Solidotze-egonkortzeko tratamendu-lerroa (D902 kudeaketa-eragiketa).

Bainu azidoen neutralizazioa (kudeaketa-eragiketaren kodea: D901).

Lohien tratamendua eta egokitzapena (kudeaketa-eragiketaren kodea: D901).

Kromo VI bainuak erreduzitzeko lerroa (kudeaketa-eragiketaren kodea: D901).

Hondakin oliotsu arriskutsuei (olioak, fuel-olioak) aldez aurretiko tratamendu bat egiten zaie. Tratamendu horretan, hondakinak 80-90 C-tan berotzen dira sedimentu solidoak banatzeko eta, gero, zentrifugatu egiten dira.

Erabilitako olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuak honela definitzen du aldez aurretiko tratamendua: erabilitako olioetako materia arraroak eta zikinkeriak, esaterako, ura eta sedimentuak, bereiztea, upel zentrifugo edo iragazkien bitartez, edo substantzia kimikoak erantsiz. Era berean, aldez aurretiko tratamendutzat hartuko da olio erabilietatik frakzio arinak bereiztea, frakzio astunak erregai gisa erabiltzeko zementu-plantetan, beste industria-instalazio egoki batzuetan edo itsas ekipo handietan, indarrean dagoen legeriak erregaietarako eta karburatzaileetarako eskatzen dituen kalitate ekologiko eta industrialeko estandarrak betez. Bestalde, olioa erabiliak berreskuratzea zera da, behar diren tratamenduak egin eta baimenak lortu ondoren, olio erabilien baliabideak balorizazio material edo energetiko bidez aprobetxatzea xede duen kudeaketa-jarduera.

Beraz, aipatutako errege-dekretuarekin bat etorriz, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk ustiatzen duen olio erabilien tratamendu-lerroa, tratatutako olioaren xedearen arabera, aurretiazko tratamendu gisa (kudeaketa-eragiketaren kodea: R12) eta/edo berreskuratze-tratamendu gisa (kudeaketa-eragiketaren kodea: R9, olioak leheneratzea edo haiei beste erabilera bat ematea) hartzen da. Tratamendu horietan honako hauek sor daitezke:

Beste hondakin likido batzuekin batera neutralizaziora bidaltzen den ur bereizia.

Hondakin oliotsuen dekantazio-zentrifugaziotik eratorritako lohiak solidotze-egonkortzeko prozesura bideratu ahal izango dira beren KOG edukia % 8 baino txikiagoa bada; bestela, hondakin arriskutsu gisa kudeatuko dira.

Frakzio berreskuratua, leheneratzeko instalazio baimenduetara bidaltzen dena.

Frakzio berreskuratua, balorizazio energetikorako erregai gisa bidaltzen dena.

Emultsioak eta/edo ur oliotsuak (olio-eduki txikia) hondakin motaren arabera egokienak diren tekniketako batzuen bidez tratatzen dira (haustura azidoa, DAF eta abar). Ateratzen den urdun olioa hondakin likido eta/edo oretsu oliotsuen tratamendu-lerrora bidaliko da, eta berreskuratutako ura kolektorera isuriko da.

Jasotako azido eta lohiak arbastatzeko sare batetik igarotzen dira bahetuak izateko. Bahetu ondoren, zuzenean injektatzen da kare-esnea lerroan, hondakin horien pH-a neutraliza dadin; FeCl3 flokulantea ere eransten da. Hondakin horiek neutralizatu ondoren, prentsa-iragazki baten bitartez iragazten dira eta, horrela, araztu ondoren kolektorera isurtzen den efluente bat eta hondakin solido bat lortzen dira. Hondakin hori solidotze-egonkortzeko tratamendu-prozesura bidaltzen da.

Kromo VI duten lohiak hartzen badira, tratamendu-prozesua honako hau izango da: gatz ferrosoak gehituko dira lohi horiek erreduzitzeko; gero, karearekin neutralizatuko dira eta, ondoren, bainu azidoen tratamendu-lerrora bideratuko dira; hondakin horri prozesu horretarako deskribatu den tratamendu osoa egingo zaio.

Beste tratamendu-prozesua solidotze-egonkortzea da (kudeaketa-eragiketaren kodea: D9). Prozesu horretan prozesu fisiko-kimikoan jasotako hondakinak tratatzen dira, baita antzeko ezaugarriak dauzkaten eta kanpotik jaso diren beste hondakin batzuk ere. Jasotako hondakinak biltegietan eta botiloi mugikorretan pilatu eta sailkatzen dira beren ezaugarrien arabera. Sailkatu ondoren, aldez aurretiko tratamendu-eragiketa bat egiten da: produktu xurgatzaileekin nahasten dira. Aurre-nahaste hori nahasgailu batean sartzen da, eta bertan, aglomeratzaile solidotzailea gehitzen zaio, barneko nahasketa egiteko. Azkenik, lortzen den hondakina uhal garraiatzaileen bitartez silo itxi batzuetara eramaten da, eta bertan, 48-60 orduz gogortzen uzten da. Denbora hori igaro ondoren, eta laborategian analizatu eta haren kontrola egin ondoren, hondakin solidotuentzako hondakindegi baimenduan ezabatzen da.

Azkenik, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk aldi baterako biltegiratze- eta transferentzia-jarduerak gauzatzen ditu (kudeaketa-eragiketaren kodeak: D1501/R1301); horretarako, transferentzia-zentro bat du. Zentro horrek, gutxi gorabehera 400 m2-ko azalera dauka eta gehienez 125 t biltegiratzeko ahalmena; bertan jaso eta biltegiratzen dira ekoizlearen instalazioetan aldez aurretik ontziratutako hondakinak.

Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk hondakin arriskugabeen kudeaketa-jarduera ere gauzatzen du; jarduera hori honako honetan datza:

Lohi eta hondakin likido arriskugabeen egokitzapena, egonkortze, hauspeatze, malutapen eta/edo deshidratazio bidez. Tratamendu fisiko-kimikoaren lerroan jarduera hauek egiten dira: hauspeatzea, malutapena, koagulazioa eta, ondoren, deshidratazioa prentsa-iragazkiaren bidez. Prozesutik ateratzen diren solidoei solidotze-egonkortzeko tratamendua egiten zaie eta, gero, solido horiek kudeatzaile baimenduari bidaltzen zaizkio.

Hondakin oliotsuak tratatzeko lerroa: soluzioak zentrifugatu egiten dira; gero, zati oliotsua balorizatu egiten da, eta soluzio urtsua aurreko tratamendu fisiko-kimikora bidaltzen da.

Hondakin arriskugabeak jasotzea, biltegiratzea, banatzea eta balorizatu daitezkeen zatiak sailkatzea. Hiri-hondakin balorizagarriekin parekatu daitezkeen hondakinak banatu eta sailkatzea.

Honako hau da Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk hondakinak tratatzeko egiten duen energia-kontsumoa: 2.615.000 kWh energia elektriko eta 117.000 m3 gas natural.

Sortutako isurketak jatorri hauetako industria-ur gisa sailkatzen dira: taladrinen lerroko efluentea eta olio-eduki txikiko emultsio oliotsuak; karga organiko txikiko hondakin ez-oliotsuen efluentea; eta hondar frakzioa (azidoak, Cr VI eta karga organiko handiko hondakinak), ur beltzak, laborategiko isurketak eta kutsadura arrasta dezaketen fabrikako euri-urak tratatzen dituen huts-lurrungailuaren efluentea. Hondakin-ur guztiak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera bideratzen dira.

Isurketak bi depositutara bideratu, eta haietatik kolektorera ponpatzen dira, laborategiak horretarako baimena eman ondoren. Ponpaketa bidezko deskarga neurketa-ekipo hauek dituen kontrol-kutxeta baten bidez egiten da: pH-metroa, termometroa, eroankortasun-neurgailua eta emari-neurgailua.

Sortutako hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak ekipoak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.

Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, zehazki, dokumentu honetan biltzen direnak: Hondakinen tratamendurako teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera. 2018ko abuztua: 1. TEO, 2. TEO, 3. TEO, 4. TEO, 5. TEO, 6. TEO, 7. TEO, 8. TEO, 11. TEO, 14. TEO, 17. TEO, 18. TEO, 19. TEO, 20. TEO, 21. TEO, 22. TEO, 23. TEO, 24. TEO, 40. TEO, 41. TEO, 42. TEO.

Bigarrena. Ondorengo baldintzak eta betekizunak ezartzea Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk Bilboko udalerrian sustatutako hondakinak kudeatzeko eta ongarriak ekoizteko jardueretarako.

  1. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

    Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk Ingurumen sailburuordearen 1989ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu; ebazpen horrek Hondakin toxikoak eta arriskutsuak tratatzeko Sader enpresak Zorrotzan (Bilbo) duen instalazioa proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du.

  2. Erantzukizun zibileko asegurua.

    Milioi bat eta zortziehun mila (1.800.000) euroko erantzukizun zibileko aseguru bat egin beharko da, eta aseguru horrek estaliko ditu baimen honen xede den jarduera gauzatzearen ondorioz hirugarren pertsonek edo haien ondasunek pairatu ditzaketen kalteak eta aldatutako ingurumena konpondu eta leheneratzeko kostuak.

    Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratuko da, eta aurreko 12 hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera handituko da.

  3. Fidantza.

    Laurehun eta laurogeita hamazortzi mila (498.000) euroko fidantza jartzea, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren, 23.5.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehieneko ahalmenaren arabera zehazten da.

    Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da ingurumen-organo honek horrela eskatuz gero, eta aurreko 12 hilabeteetako Kontsumoko Prezio Indizearen arabera (KPI) handituko da.

  4. Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

    Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean emandako datuetan aldaketarik badago, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk horren berri emango dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

  5. Babes- eta zuzenketa-neurriak.

    Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala beteko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

    1. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk kudeatzeko diren hondakinak hartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolak.

    Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk hondakin arriskutsu eta arriskugabeak balorizatuko ditu, honako balorizazio-eragiketa hauen bidez: likido eta/edo ore oliotsuen tratamendua eta emultsioen eta ur oliotsuen tratamendua (R12/R9 kudeaketa-eragiketak) eta kloruro ferrikoaren ekoizpena bainu azidoetatik abiatuta (R5 kudeaketa-eragiketa). Aldi baterako biltegiratze-zentro eta transferentzia-zentro gisa ere jarduten du (R13 kudeaketa-eragiketa).

    Instalazioan balorizazioa egiteko onartzen diren hondakinak hurrengo apartatuetan daude zehaztuta, horiek behar bezala kudeatzeko zehaztapenekin batera.

    Instalazioan tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, operadoreak kasuan kasuko tratamendu-kontratua igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, beharrezkoa bada, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsita.

    Hondakin jakin bat onar daitekeela egiaztatu ondoren, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk onarpenaren egiaztagiria igorriko dio hondakin horren titularrari; egiaztagiri horretan onarpen horren baldintzak ezarriko dira.

    Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko xedearekin, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk hondakin horiek onartzeko parametroen egiaztapena ahalbidetuko duten baliabide tekniko eta giza baliabideak izan beharko ditu une oro. Instalazioaren hornidurak aukera eman beharko du, gutxienez ere, honako hauek zehazteko: hondakinaren sugar-puntua, pH-a eta hondakinak urarekin duen erreaktibotasuna, hondakinak guztira duen kloroa eta guztira dituen bestelako organohalogenatuak, PCB/PCTak, kromo hexabalentea, zianuroa, amoniakoa eta fenolak. Onarpena baldintzatzen duten parametroak homologatutako metodo baten bitartez zehaztu beharko dira kasu guztietan eta hondakin-partida bakoitzeko, laborategiko buru baten ikuskaritzapean. Laborategiko buruak zentroko langilea izan beharko du eta goi titulu espezializatua eduki beharko du.

    Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, beste hondakin batzuk ere kudeatu nahi badira, beharrezkoa izango da aldez aurretik Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren onespena, ebazpen honen J letran xedatutakoari jarraikiz.

    1.1. Hondakin onargarriak.

    1.1.1. Hondakin arriskutsu onargarriak.

    Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk lehen aipatutako tratamendu-lerroetan kudeatu ahalko ditu lerro bakoitzerako jarraian identifikatutako EHZ kodeei dagozkien hondakinak, baldin eta hondakin horiek apartatu honetan aipatzen diren onarpen-baldintza zehatzak eta erakunde honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako onarpen- eta jasotze-baldintzak betetzen badituzte.

  1. Hondakin likido eta/edo oretsu oliotsuen tratamendu-lerroa. Olio-eduki handia. (Kudeaketa-eragiketa: R1208/R0903).

    (Ikus .PDF)

    Adierazitako hondakin motak onartzeko parametro mugatzaileak izango dira horien PCB/PCT edukia, guztizko kloro edukia, bai eta sugar-puntua ere. Parametro horiek ondorengo muga hauek bete beharko dituzte:

    PCB/PCTen edukia 100eko 0,0025 (25 ppm) baino txikiagoa izan behar da (ehunekoa pisuan adierazita).

    Guztizko kloro edukia 2.500 pm baino txikiagoa.

    70 C-tik gorako sugar-puntua.

  2. Emultsioak eta/edo ur oliotsuak tratatzeko lerroa. Olio-eduki txikia. (Kudeaketa-eragiketa: R1208/R0903).

    (Ikus .PDF)

    Adierazitako hondakin motak onartzeko parametro mugatzaileak izango dira horien PCB/PCT edukia, guztizko kloro edukia, bai eta sugar-puntua ere. Parametro horiek ondorengo muga hauek bete beharko dituzte:

    PCB/PCTen edukia 100eko 0,0025 (25 ppm) baino txikiagoa izan behar da (ehunekoa pisuan adierazita).

    Guztizko kloro edukia 2.500 pm baino txikiagoa.

    70 C-tik gorako sugar-puntua.

  3. Solidotze-egonkortzeko tratamendu-lerroa (D902 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

    Zerrendatutako hondakinak tratamendu-lerro honetan onartzeko parametro mugatzailea izango da hondakin horiek duten karbono organikoaren guztizkoa (KOG). Eduki horrek % 8 baino txikiagoa izan beharko du tratamendutik sortzen den hondakinarentzako aurrez ikusten den helburua hondakina inertizatutako hondakinentzako zabortegi baimenduan suntsitzea denean.

    10 09 08 hondakina kasu honetan soilik onartuko da: lixibiazio-entseguko KOD parametroaren balioa hondakin arriskugabeen zabortegian onartzeko muga-balioa halako hiru edo handiagoa denean.

    Muga hori gainditzen duten hondakinen kasuan, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk justifikatu egin beharko du, ingurumen-organoaren aurrean, prozesuan zehar erabili beharreko erreaktiboen izaera eta kantitatea. Justifikazio hori ingurumen-organoak baliozkotu beharreko onarpen-agiriarekin batera aurkeztu beharko da, agiriaren eranskin gisa.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Prebenitu eta Kudeatzeko Ingurumen Organoaren Jarraibideen arabera, eta hondakinen kudeaketaren Batasuneko hierarkia betetzea indartze aldera, altzairugintzako hautsen (EHZ 10 02 07) korrontea EAEko prozesu metalurgikoetan balorizatzea sustatuko da. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk Bilboko instalazioan kudeatuko du hondakin hori, balorizazio-instalazioak larrialdien edo mantentze-lanen ondorioz gelditzen direnean. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk aldez aurretik ingurumen-organoari jakinarazi beharko dio egoera hori, hark onespena eman dezan.

    Tratatzeko, altzairu herdoilgaitza ekoizteko prozesuetan sortutako altzairugintzako hautsaren hondakina soilik onartuko da.

    Halaber, tratamendu-lerro honetan hondakinak onar daitezen, emaitza positiboak lortu beharko dira hondakin berri bakoitzerako egin behar den tratagarritasun-entseguan, eta beharrezkoa izango da laborategian tratatutako laginean 2002ko abenduaren 29ko 2003/33/EE Erabakiko eranskineko 2.3 zenbakian ezartzen diren parametro guztiak analizatzea. Erabaki horrek hondakinak zabortegietan onartzeko irizpide eta prozedurak ezartzen ditu 1999/31/EEE Zuzentarauaren 16. artikuluari eta II. eranskinari jarraituz.

    Jasotako emaitzei esker jakin ahal izango da instalazioan hondakin hori tratatu daitekeen ala ez, hondakina manipulatzean zer segurtasun-neurri hartu behar diren, eta hondakina onargarria ez bada, hondakinaren helburu alternatiborik egokiena zein izan daitekeen.

  4. Bainu azidoak neutralizatzeko tratamendu-lerroa (D901 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

  5. Lohien tratamendua eta egokitzapena (D901 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

  6. Kromo VI bainuen erredukzioa (D901 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

  7. Transferentzia-zentroa (D1501/R1301 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

    1.1.2. Hondakin arriskugabe onargarriak:

    Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAren instalazioan Europako Hondakinen Zerrendako hondakin arriskugabeak tratatu ahal izango dira. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko), adierazitako epigrafearekin:

    Hauek dira tratamendu-lerroaren arabera kudeatu ahal izango diren hondakin arriskugabeak:

  1. Hondakin likido eta/edo oretsu oliotsuen tratamendu-lerroa. (Kudeaketa-eragiketa: R1208/R0903).

    (Ikus .PDF)

  2. Emultsioak eta/edo ur oliotsuak tratatzeko lerroa. Olio-eduki txikia. (Kudeaketa-eragiketa: R1208/R0903).

    (Ikus .PDF)

  3. Solidotze-egonkortzeko tratamendu-lerroa (D902 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

  4. Bainu azidoak neutralizatzeko tratamendu-lerroa (D901 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

  5. Lohien tratamendua eta egokitzapena (D901 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

  6. Kromo VI bainuen erredukzioa (D901 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

  7. Transferentzia-zentroa (D1501/R1301 kudeaketa-eragiketa).

    (Ikus .PDF)

    Instalazioan inola ere ezingo dira onartu ebazpen honetan zehaztu ez diren hondakinak, edota hondakin onargarri gisa sailkatuta egon arren, beste hondakin mota generikoren batekin kutsatuta daudenak.

    Jasotako hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

    1.2. Hondakinen sarrera kontrolatzea.

    Instalaziora tratatuak izateko iristen diren hondakinen kontrola egin beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko. Kontrol horretan, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena egin beharko da. Agiri horretan, onarpen-parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztatze hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

    Hondakin-partida bat baztertu egiten bada, ez dituelako betetzen onartzeko parametro mugatzaileak, berehala jakinarazi beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Horrekin batera, hondakinaren izaera EHZ kodea jatorria, kantitatea, enpresa garraiatzailea, bazterketaren arrazoia, baztertutako hondakinaren helmuga eta bestelako gorabeherei buruzko datuak eman beharko dira.

  1. letran adierazitako kontrolez gain, ekoizleko 20 tona gainditzen dituen hondakin arriskutsu mota bakoitzaren karakterizazioa egingo da urtero (jatorri desberdin bakoitzeko karakterizazio bat), instalazioan kudeatzen diren hondakinen artean. Karakterizazio hori kanpoko laborategi batek egin beharko du. Informazioa Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da, urtero.

    Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk egiaztatu beharko du hondakin arriskutsu horiek Bilbon dituen instalazioetara eramateko erabiliko den garraioak betetzen dituela horrelako salgaien garraiorako indarrean dagoen legeriak exijitzen dituen baldintzak, eta horren inguruan gorabeheraren bat antzematen denean, berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, hark egokitzat jotzen diren neurri guztiak har ditzan.

    Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena ere bete beharko da.

    Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak 31.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    1.3. Zamalanak.

    Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, behar diren maldak eta balizko isurketak biltzeko sareak izango dituzte, isurketa horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

    Gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak betez egingo dira zamalanak.

    Instalazioan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez sortzeko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.

    1.4. Jasotako hondakinak biltegiratzea.

  1. Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isurketei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarri mota generiko bakoitzerako.

  2. Balorizatu beharreko hondakin arriskugabeak gehienez bi urtez eduki behar dira biltegiratuta.

  3. Hondakin arriskutsuak biltegiratzeko gehieneko denbora sei hilekoa izango da.

  4. Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzean, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

  5. Hautsezko hondakinak eta soltean hartutakoak siloetan eta nabearen barruan biltegiratuko dira, tratatu arte.

  6. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isurketaren bat gertatu eta nahasiz gero, nahaste horren arriskugarritasuna handitzen bada edo hura kudeatzea zailtzen bada.

  7. Ontziek etiketatuta egon beharko dute. Etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du eta etiketan gutxienez ontziek dauzkaten hondakinen identifikazio-kodea, ontziratze-eguna eta hondakin horiek dakartzaten arrisku motak adierazi beharko dira.

  8. Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Bilboko Udalean.

    1.5. Kudeatutako hondakinen datuak erregistratzea.

    Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legeak, Ekonomia zirkularra bultzatzekoak, 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk artxibo kronologiko bat izan beharko du, formatu fisiko edo telematikoan. Artxiboan, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertutako hondakina sortzen duen enpresa, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako artxibo kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

    Artxibo kronologiko hori gutxienez bost urtez gorde beharko da, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

    Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 65. artikuluarekin bat etorriz, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da artxibo kronologikoan jasotako informazioaren memoria laburra, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

    Ebazpen honetako E.1.2 apartatuan aipatutako kontrolen emaitzak apartatu honetan araututako erregistroan jasoko dira, baita Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk egin ditzakeen kontrasteko kontrolak ere.

    Aurreko apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

    1.6. Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

    Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

    Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian ezabatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

    2. Funtzionamendu-baldintza orokorrak.

    2.1. Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

  1. 1 apartatuan adierazten diren hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolei kalterik egin gabe, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk tratamendu-lerro hauetarako baldintza hauek betetzen dituela bermatu beharko du:

  1. Hondakin likido eta/edo oretsu oliotsuen tratamendu-lerroa.

    Tratatu beharreko hondakin oliotsuak biltegiratzeko ahalmena ez da 200 t baino gehiagokoa izango. 30 m3 deskarga-andelari dagozkio, 100 m3 hondakin gordinaren biltegiei, 25 m3 aurre-nahasketako biltegiari eta 60 m3 prozesuko erreaktoreei.

    Leheneratzera bideratuko diren olio berreskuratuei, instalaziotik kanpo bidali aurretik, karakterizazio-analisi bat egin beharko zaie astero; horretarako, lagin adierazgarri bat hartuko da aurretratamendu-prozesuan lortutako olioa biltegiratzeko andeletik. Azterketa hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari bidali beharko zaio. Azterketan, gutxienez parametro hauek zehaztuko dira: Dentsitatea, biskositatea, sugar-puntua, ur-edukia eta sedimentuak, kloroa guztira eta PCB.

    Parametro hauetarako ezarritako mugak bete beharko dituzte:

    (Ikus .PDF)

    Balorizazio energetikora bideratuko diren olio berreskuratuei, bidalketa bakoitzean eta instalaziotik kanpo bidali aurretik, karakterizazio-azterketa bat egin beharko zaie; horretarako, lagin adierazgarri bat hartuko da aurretratamendu-prozesuan lortutako olioa biltegiratzeko andeletik. Azterketa hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari bidali beharko zaio. Azterketan, gutxienez parametro hauek zehaztuko dira: Dentsitatea, biskositatea, sugar-puntua, ur- eta sedimentu-edukia, kloroa guztira, PCB, sufrea, kadmioa, kromoa, kobrea, beruna, nikela eta banadioa. Lortutako emaitzen arabera, beste maiztasun bat ezarri ahal izango da karakterizazio-analisi horretarako.

    Balorizazio energetikora bideratutako olio berreskuratuek ondorengo parametroetarako adierazitako mugak bete beharko dituzte:

    (Ikus .PDF)

    Parametroetako edozein gainditzen bada, aztertu beharreko karga berriz prozesatu beharko da.

    Azterketa horien emaitzak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali beharko dira; horrez gain, olio horiek balorizatzeko helmugen zerrenda bidaliko da.

    Hondakin oliotsuen dekantazio-zentrifugaziotik eratorritako lohiak solidotze-egonkortzeko prozesura bideratu ahal izango dira beren KOG edukia % 8 baino txikiagoa bada; bestela, hondakin arriskutsu gisa kudeatuko dira.

    Industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren 7. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, leheneratze-tratamenduak lehentasuna izango du olio erabilien kudeaketan. Izan ere, kudeaketa lehentasun-ordena hau jarraituz gauzatuko da: leheneratzea, birziklatzeko beste modu batzuk, eta balorizazioa.

    Urtero egiaztatu beharko da, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren aurrean, indarrean dirautela Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAren eta hark igorritako hondakinen hartzaileen arteko onarpen-kontratuek edo -gutunek. Hondakinak hartzen dituzten kudeatzaile horiek Espainiar Estatutik kanpo badaude, beharrezkoa izango da mugen arteko garraioak arautzen dituen Batasuneko arautegia betetzea.

  2. Solidotze-egonkortzeko tratamendu-lerroa.

    Solidotze-egonkortzeko tratamenduaren egokitasuna bermatzeko, prozesua optimizatzen duten eragiketa-baldintzak zehaztuko dira tratatu beharreko hondakinen sorta homogeneo bakoitzerako, eta horretarako, aldez aurretik, tratagarritasun-entsegua egin beharko da honako hauek zehazteko: hondakin/aglomeratzaile erlazioa, erreaktiboen izaera eta dosifikazio maila eta nahasketa-erreakzioaren parametro nagusiak.

    Hondakinak talde homogeneotan tratatuko dira, horien arteko bateraezintasunak ekidin eta hondakin organikoak eta ez-organikoak bereiziko dira.

    Nahasgailuaren irteeran, hondakinak behar adina denbora egon beharko du biltegiratuta baimendutako zabortegira eramateko eta bertan modu kontrolatuan uzteko modukoa dela ziurtatzeko eta tratamenduaren eraginkortasuna bermatzen duten kontrolak gauzatzea ahalbidetzeko.

    Biltegiratze hori silo itxi batean egingo da. Hondakina tratatu eta gutxienez 48 ordu igaro ondoren, biltegiratutako sorta bakoitzaren hiru lagin adierazgarri hartuko dira. Horietariko bati ondoren zerrendatzen diren analisiak egingo zaizkio instalazioko laborategietan, beste bat hozkailuan biltegiratuko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren esku egon dadin, eta hirugarrena ebazle gisa geratuko da.

    Tratatutako hondakinean xeheki, eta gutxienez, analizatuko dira zabortegietan hondakinak hartzeko irizpide eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiko eranskineko 2.3 apartatuan adierazten diren parametro guztiak.

    Parametro analitikoren batek zabortegiko onartze-balioren bat gainditzen badu, baina parametro horren balioa ez bada onartze-balioa baino hiru aldiz handiagoa, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk onartze-balio hori gainditzea eragin duten kausak aztertu eta justifikatu beharko ditu eta hori konpontzeko hartu beharreko neurriak ezarri beharko ditu. Analisi horren emaitzak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinarazi beharko dizkio, hark erabaki arrazoitua har dezan.

    Solidotze-egonkortzeko prozesutik eratorritako hondakinek, parametroren bati dagokionez, hiru aldiz gainditzen badute zabortegian onartuak izateko balio-muga, instalazioan biltegiratuta egon beharko dute berriro prozesura bidaltzen diren arte; hala, hondakin horiek berriro tratatuko dira. Bestela, ezaugarri horretako hondakin arriskutsuak tratatzeko baimena duen kudeatzaileari bidali beharko zaizkio.

  3. Bainu azidoak neutralizatzeko tratamendu-lerroa:

    Lerro honetan lortutako kloruro ferrikoa desugerketa-bainuetatik sortutako kloruro ferrosozko disoluzio azidoei burdina eta kloroa eranstean datzan tratamenduan barne-kontsumorako erabili ahal izango da baimendutako prozesuetan, beharren arabera. Hori merkaturatzeko, produktuaren homogeneotasuna eta kalitatea bermatzen duten lehengaiaren fitxa teknikoa eta segurtasunari buruzko fitxa bidali beharko dira Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara. Halaber, dagokion industria-erregistroko alta eman beharko da.

  4. Kromo VI bainuak erreduzitzeko lerroa.

    Atmosferara igortzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

  5. Aldi baterako biltegiratzea.

    Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: produktua multzokatzea, edukiontziz aldatu gabe, instalazioan horretarako gaitutako eta 125 t inguruko edukiera duen tokian, bai eta hura kargatzea, deskargatzea eta berriro ontziratzea ere. Biltegiratze-jardueran ez da sartzen ontzien barrualdeari edo haietan bildutako hondakinei eragiten dien bestelako manipulaziorik.

    Solteko hondakinei dagokienez, izaerari, konposizioari eta kodifikazioari dagokienez homogeneoak diren hondakinak bakarrik biltegiratu ahal izango dira batera, eta aldez aurretik karakterizatu egin beharko dira, baterako biltegiratzeak arriskugarritasuna areagotzen ez duela eta azken kudeaketa zailtzen ez duela ziurtatzeko.

    Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakinek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio- eta babes-arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.

    2.2. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

    Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatzeko behar bezala bete beharko dira Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legea, Ekonomia zirkularra bultzatzekoa, eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoak, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

    Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

    Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak ezabatzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik behar bezala justifikatzea teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenaren aldetik ez dela bideragarria haiek balorizatzea. Leheneratzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira balorizazio material edo energetikoko beste modu batzuen aurretik.

    Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, hondakin horiek instalazio haietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

    Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten bada, hondakinak karakterizatzeko, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideei ere.

    Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoari kalterik egin gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

    Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru iragazgaitza izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

    Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako hauetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (hondakinei buruzko zuzentarau horrek zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzean indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

    Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihesen bat gertatzen bada, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Bilboko Udalean.

    Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

    Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legeak 31.2 artikuluan xedatutakoarekin.

    Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; erabaki arrazoitua lekualdaketaren jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

    Hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

    2.2.1. Hondakin arriskutsuak.

    Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

    (Ikus .PDF)

  1. Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodetzea, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Horiek definitzen dituzte hondakin mota eta hondakinaren osagai arriskutsuak. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Euskadiko 2030 Planean ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, leheneratzea edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzea eskatzen bada.

  2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketarik gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

  3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

  4. Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura garatzeko ondorengo araudietan ezarritakoak izango dira.

  5. Hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

  6. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, hala badagokio, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa bada, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamendua egokia dela egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

  7. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

  8. Egiaztatu egin beharko da kudeatze baimenduaren instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak honako betekizunak betetzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

  9. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraikiz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

  10. Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak besteak beste, lanpara fluoreszenteenak kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko Errege Dekretuan (110/2015, otsailaren 20koan) xedatuaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak entrega horiek egin direla egiaztatzen badute. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde beharko dira gutxienez.

  11. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk PCBak dituzten edo izan ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

  12. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1005/2009 (EE) Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantziei buruz zehaztutako substantzia erabiliak baditu, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo leheneratzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

  1. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua eta helmuga; horrez gain, zerrenda batean jaso beharko ditu aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinak, deklarazioaren xede den ekitaldi-amaieran. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

  2. Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren, 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk urtero helarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari laburpen-memoria bat. Bertan jaso beharko du zein den sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea eta helmuga, eta zerrenda batean bildu beharko du zeintzuk dauden aldi baterako biltegiratuta deklarazioaren xede den ekitaldi-amaieran. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

  1. Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legeak, Ekonomia zirkularra bultzatzekoak, 64. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori gutxienez 3 urtez gorde beharko da, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

  2. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, alegia, mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzeko, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 18.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

  3. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (11/1997, apirilaren 24koaren) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SA ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzaile baimendu bati eman beharko dio.

  4. Paragrafo honetako g) eta i) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n), o) eta p) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

  5. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

    2.2.2. Hondakin arriskugabeak.

    Sustatzaileak aitortu dituen hondakin arriskugabeak honako hauek dira:

    (Ikus .PDF)

  1. Iragazteko materialen kasuan, hondakin horiek gaur egun indarrean dagoen Europako hondakin zerrendan ispilu-sarrera dutenez, hondakin arriskugabe gisa hartuak izateko, horien ebakuazioa egin aurretik karakterizazio bat egin beharko da; karakterizazio horren emaitza Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali beharko da proposatutako kudeaketa egokia den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela erabakiz gero, ebazpen honetako E.2.2.1. puntuan jasotako xedapenak aplikatuko dira.

  2. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, leheneratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

  3. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebetetik gora biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

  4. Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk erregistratu eta artxiboan gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

  5. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da hondakin arriskugabea lekualdatu aurretik, Hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

  6. Balorizatzeko edo deuseztatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 31.2 artikuluaren arabera.

  7. Baldin eta Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SA 11/1997 Legeak, apirilaren 24koak, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoaren lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontzi baten azken jabea bada, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk bere gain hartuko ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen ardura, eta, beraz, hondakin hori kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko dio.

    1. Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoaren, 65. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskugabe guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.

    1. Hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legearen, Ekonomia zirkularra bultzatzekoaren, 64. artikuluarekin bat etorriz, fitxategi kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori gutxienez 3 urtez gorde beharko da, eta urtero bidali beharko da Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      1. Paragrafo honetako d) eta e) letretan (kudeatzaileak EAEn daudenean), f), h) eta i) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

        2.3. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

        2.3.1. Baldintza orokorrak.

        Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira emisio atmosferikoek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

        Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

        Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira emisio konfinatu gabeak, baldin eta teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin badira edo ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

        Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.

        Instalazioaren titularrek bete beharko dituzte abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak (atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen dituzten instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako eskakizunak.

        Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

        Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

        2.3.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

        Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAren instalazioak honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

        (Ikus .PDF)

        Instalazioan badira, halaber, emisio lausoak sortzen dituzten prozesuak; adibidez, solidotze-egonkortzeko prozesuan ateratzen den hondakinaren biltegiratzea, tratatu beharreko hondakinen manipulazioa eta kamioien joan-etorriak. Emisio lauso horiek etenak dira.

        Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzen hasten bada, eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago irauten badu, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, foku hori emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

        2.3.3. Emisioen muga-balioak.

        Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren emisioetan ez dira muga-balio hauek gaindituko:

        (Ikus .PDF)

        Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

        Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9. artikuluak xedatutakoa beteko da. Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

        2.3.4. Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

        Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuaren E.2.3.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta laginketa-puntuen kokapenak atmosferaren arloko sail eskudunak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

        Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

        Emisio lausoak minimizatzeko, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

        2.4. Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

        2.4.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

        (Ikus .PDF)

        2.4.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

        1. isurketa. Industria-isurketa.

          (Ikus .PDF)

          2.4.3. Isurketen muga-balioak.

          Saneamendu-sarera egindako isurketen parametro kutsatzaile bereizgarriak honako hauek izango dira soilik, eta bakoitzerako zehazten diren muga maximoak izango dituzte:

          1. isurketa: Industria-isurketa.

          (Ikus .PDF)

          (Ikus .PDF)

          Horrez gain, isurketen muga-balio hauek ezartzen dira 1. isurketa-puntutik datorren efluentea hartzen duen ur-masarako. Balio horiek betetzen diren ebaluatzeko, kalkulua egingo da honako hauek kontuan hartuta: azken ingurune hartzailera egindako isurketa, eskualdeko hondakin-uren araztegi hartzailean murriztutako kutsadura, eta tratamendu-lerro bakoitzak efluenteari egiten dion ekarpena.

          (Ikus .PDF)

          Ezingo da diluzio-teknikarik erabili, isurketaren muga-balioak lortzeko.

          2.4.4. Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.

          Industria-instalazio guztietarako arazketa-instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirien araberakoak izango dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

        1. Taladrinen eta olio-eduki txikiko emultsio oliotsuen lerroa:

          Haustura azidoa.

          Aire disolbatu bidezko flotagailua (DAF).

          Flotagailutik ihes egiten duten malutak atxikitzeko banda-iragazkia.

        2. Karga organiko txikoko hondakin ez-oliotsuen efluentea

          pH-aren doiketa

          Iragazketa prentsa-iragazkian.

          Hidrokarburo-bereizgailu batetik igarotzea.

        3. Hondar frakzioa (azidoak, Cr VI eta karga organiko handiko hondakinak):

          pH-aren doiketa

          Iragazketa prentsa-iragazkian.

          Hidrokarburo-bereizgailua.

          Huts-lurrungailua.

          Kolektorera isuri aurretik, ur guztiak 80 m3-ko bi andeletan biltegiratzen dira, kalitate-kontrolerako; ondoren kolektorera ponpatzen dira.

          Laborategian sortutako hondakinak, berriz, hondakinak tratatzeko instalazioan tratatzen dira.

          Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

          Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxatila horiek isurketen lagin adierazgarriak lortzeko behar diren ezaugarriak izango dituzte. Administrazioak ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

          2.5. Lurzorua babesteari dagozkion baldintzak.

          Ebazpenen honen aztergaia den jarduera lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen II. eranskineko Hondakin ez-metalikoak birziklatzea 37.2 epigrafean sartuta dagoenez, ingurumen-organoaren aurrean lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txosten bat aurkeztu da.

          Aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk, honakoak egin beharko ditu:

          Materialen biltegiratze-eremua eta uren hustuketa-sistemaren egoera behar bezala mantentzen dela une oro ziurtatzera bideratutako jardunbide egokien aplikazioa proposatzea. Neurri horiek prebentziorako mantentze-lanen eskuliburuan sartuko dira eta bertan, ikuskapen- eta kontrol-programa eguneratu bat sartuko da.

          Egokitzapen-lanak egitea pitzadura edo arrailak agertu ez daitezen eta isurketak lurzorura iragazi ez daitezen; izan ere, zola eremu batzuk oso zaharrak dira eta ez daude oso ongi kontserbatuta.

          Zoladuraren eta kubetoen egoera begiz ikuskatzea arrakalarik ez dagoela ziurtatzeko eta arrakalak egonez gero haiek konpontzeko. Sarriago begiratu beharko dira zola edo kubeto zaharragoko eremuak eta ibilgailu astunen joan-etorri gehien jasaten dituzten eremuak.

          Olio berriak (SDR-06) biltegiratzeko eremuko zolan eta kubetoetan olioa daukaten jarioen edo tanten zantzuak daudela ikusita, ontzi-aldaketa olio-jarioak eta -pilaketak ekiditeko moduan gauzatu behar dela azpimarratu behar da. Haatik, jarioak edo pilaketak gertatzen badira, berehala kendu beharko dira, eta kasuan kasu, kubetoa hustu beharko da.

          Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuari jarraikiz, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

          Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

          Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

          Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

          Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen agiri bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde egiaztatu batek egina, eta agiri horrek aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

          Sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez:

        1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

          1. Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) letrarekin, jardueraren sustatzaileak karakterizatu egin beharko ditu induskatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

          2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolak barne), edo jarduketa gauzatu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da indusketa selektiborako plan bat aurkeztea, lurzoruaren kalitatea ikertu eta leheneratzeko erakunde egiaztatu batek egina. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura egikaritu aurretik.

          3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

            Jarduketaren sustatzaile den pertsona fisiko edo juridikoaren eta jarduketa gauzatuko duen kontratistaren identifikazioa.

            Jarduketaren eraginpeko tokiaren kokapen-datuak, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

            Jarduketaren xede den gunearen mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

            Jarduketaren deskribapen xehatua.

            Induskatuko diren materialen bolumena, zolak barne.

            Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

            Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

          4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra gauzatu ondoren, azken txostena bidali beharko da. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak adierazi beharko dira, baita induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere. Indusketaren bolumena 100 m3 baino handiagoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

          5. Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

            https://www.ihobe.eus/argitalpenak/kutsatutako-lurzoruetan-indusketa-selektiboak-egiteko-gida

          6. Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie. Irizpide horiek abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 zenbakian (Induskatu behar diren lurzoruen in situ laginketa) daude jasota.

          7. Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, egiaztatutako erakunde batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

          8. Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-Ak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

          9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

          10. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

            Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

            2.6. Zaratari buruzko baldintzak.

          1. Behar diren neurri guztiak ezarriko dira, indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

            1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zaratari dagokion LAeq,60 segundo indizeak ezin izango ditu inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita daudela; horrez gain, LAmax indizeak ezin izango ditu 45 dB(A) gainditu.

            2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den zaratari dagokion LAeq, 60 segundo indizeak ezin izango ditu inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita daudela; horrez gain, LAmax indizeak ezin izango ditu 35 dB(A) gainditu.

            3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, pantailatzeak saihesteko behar den garaieran neurtuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

            (Ikus .PDF)

            1. taula: Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran bete beharreko zarata-mailak.

              Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

              Gainera, jardun-modu bat baldin badago, gainerako jardueretatik nabarmen bereizia dagoena, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

              1. Ingurumena Zaintzeko Programa.

                Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako paragrafo hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

                1. Emisio atmosferikoak kontrolatzea.

              1. Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk emisioak kontrolatu beharko ditu informazio honen arabera:

                (Ikus .PDF)

                Aurreko taulan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako hauei dagokienez: neurketaren helburua eta plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

                Baimen hau eman baino lehen neurketarik egin ez den fokuen kasuan, enpresak aipatutako erregistro ereduarekin batera KEEaren txostena eta gauzatutako analisiak aurkeztu beharko ditu erakunde honek onets ditzan. Edonola ere, emisioen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzak ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

              1. letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duelarik, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

                1.1. Lortutako emaitzen erregistroa.

                Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

                Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

                2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

                (Ikus .PDF)

                Filtrotik irteten diren urei eta normalean alkalinoak direnei pH-a zuzentzen zaie isurketa-baimenean adierazitako baloreetara iritsi arte, eta ur horiek bi biltegiz osatutako isurketa-estazio batean biltegiratzen dira. Bertan lagin bat hartzen da eta zenbait parametro analizatzen dira. Analisien emaitzak isurketa-mugen barruan badaude, urak Ur Partzuergoko kolektorera isurtzen dira eta horien azken helmuga Galindoko HUA da. Aitzitik, parametroetarikoren bat isurketa-mugetatik kanpo baldin badago, urak berriz bidaltzen dira prozesura, berriro tratatu daitezen.

                Isurketak bi depositutara bideratu, eta haietatik kolektorera ponpatzen dira, laborategiak horretarako baimena eman ondoren. Ponpaketa bidezko deskarga neurketa-ekipo hauek dituen kontrol-kutxeta baten bidez egiten da: pH-metroa, termometroa, eroankortasun-neurgailua eta emari-neurgailua.

                Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk informazioa bidali beharko dio organo honi, pH-aren muga-balioa gainditzen dela detektatu den datari buruz eta urak berriro prozesura bideratzen diren datari buruz.

                Enpresaren lankidetza-erakunde batek egin eta egiaztatuko ditu kanpoan egiten diren kontrol guztiak (bai laginak hartzeko garaian, bai ondorengo analisiak egitean), eta goiko puntuetan adierazitako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten azterketa aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual adierazgarria.

                Hauei bidaliko zaizkie isurketa-kontrolen emaitzak:

                Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, ebazpen honetako bigarren apartatuko C.6 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

                3. Jardueraren adierazleen kontrola.

                Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren adierazle diren parametroen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko. Parametro horiek taula honetan jasota daude, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dira:

                (Ikus .PDF)

                4. Zarataren kontrola.

              1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

              2. Aurreko paragrafoan adierazitako ebaluazio guztiak II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

              3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

                5. Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

              1. Ebazpen honen bigarren apartatuko D.2.6 azpiapartatuan eskatutako dokumentazioaren kaltetan izan gabe, hurrengo datu hauek aurkeztuko dira lurzoruan afektazio berri bat gertatu izanaren susmoa hauteman den kasuan:

                Aintzat hartutako aldian izan diren gorabeherak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

                Instalazioan hartutako neurrien egoera zolen iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak eta larrialdietan jarduteko baliabide egokiak eta nahikoak eskuragarri daudela adierazten duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Tresneria eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

                Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

              2. Halaber, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduari dagokionez jakinarazitako baldintzak aztertzean zehazten diren kontrolei kalterik egin gabe agindu horrek Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko jarraibide teknikoa onartzen du, eta lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotuta, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin de Residuos SAk lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egin beharko du. Horretarako, gutxienez bi zundaketa egin beharko ditu urak ezaugarritzeko, ateratako lurzoru-zutabea ezaugarritzeko eta piezometro bana gaitzeko, eta horiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

                Paragrafo honetan jasotakoa betetzeko, aurkeztu beharreko informazioa urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onartzen dituen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

                6. Emaitzen kontrola eta bidalketa.

                Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

                https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-tramite/eu/

                Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

                Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus.

                Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

                Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira Babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia, eta bereziki aipatuko dira epe horretan izandako gorabehera nagusiak, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik zehaztu ez bada.

                7. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

                Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, eta bertan bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

                Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

              1. Prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.

                1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

                Urteko mantentze-lan programatuei eta martxan jartze eta geldiarazteko epeei dagokienez, enpresak sor litezkeen emisioen eta hondakinen kalkulua egin beharko du eta kudeaketa- eta tratamendu-proposamena egin beharko du, kasuan kasu.

                Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, bigarren apartatuko E.2.2 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz. Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak jarraitu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

                2. Jarduera etetea.

                Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

                Jarduera utzi baino lehen, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren apartatuko E.2.2 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

                3. Jarduera aldi baterako etetea.

                Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

                Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

                4. Ezohiko funtzionamendu-kasuan aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

                Proiektuaren dokumentazioan jasotako proposameneko egoera arruntetatik kanpoko funtzionamendu-baldintza eta prebentzio-neurriei kalterik egin gabe, ondorengo paragrafoetan adierazten diren baldintzak bete beharko dira:

              1. Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

                Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuz isurketak edo ihesak daudenean, kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektoreen sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko jarioak biltzeko sistemak.

                Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetoetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko. Aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko sistemak (arazketa, minimizazioa, etab.) eta zaintza- eta kontrol-ekipoak egoera onean daudela bermatzeko neurriak jasoko dira.

              2. Halaber, erregistro bat eduki beharko da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

              3. Instalazioan ekoiztu eta kudeatzen diren hondakinak, olioak, erregaiak, gehigarriak, etab., manipulatzeak lurzorua eta urak kutsatzeko arriskua eragin dezakeenez, isurketa, jario edo ihesen eragina jasan lezaketen lurzatiaren azalera osoak iragazgaiztuta mantenduko dira.

              4. Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak eduki beharko dira.

              5. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

              6. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek bete egin beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak.

              7. Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isurketei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

              8. Protokolo edo prozedura dokumentatu bat izango da, kubetoak husteko maniobraren kontrol operatibo gisa balioko duena. Hala, eraginkortasunari eragin diezaioketen produktuen jarioak tratamendu-instalaziora joatea saihestu beharko da.

              9. Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bideratuko da.

              10. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

              11. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkorrak izan daitezen.

    2. Ingurunean edo jardueraren kontrolean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

      Gorabehera mota.

      Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

      Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

      Sortutako ondorioak.

      Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

      1. Gorabehera edo arazo larriren bat edo ezusteko isurketa bat egonez gero, SOS DEIAK eta Bilboko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

        Gorabehera mota.

        Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

        Gorabeheraren iraupena.

        Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina jaso beharko dira, ingurune hartzailearen analisia barne.

        Mugak gaindituz gero, emisioari buruzko datuak.

        Eragindako kalteen zenbatespena.

        Hartutako zuzenketa-neurriak.

        Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

        Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

        Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketen bat gertatzen bada eta, gainera, isurketa horrek pertsonen osasunerako arriskua badakar edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten organismoei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

      2. Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

  8. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahalko dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

    E-PRTR jakinarazpena.

    Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako emisioei, eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzien Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta ingurumena zaintzeko programarekin bat etorriz.

    Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

    Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenei jarraikiz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

  1. Instalazioaren aldaketak.

    Instalazioetan egiten diren aldaketa guztien berri eman behar da. Aldaketak jakinarazteko, osorik bete behar da helbide elektroniko honetan ageri den formularioa:

    https://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

    Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (errege-dekretu horrek Industriako emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen du).

    Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002 Legea) 10. artikuluan ezarritako irizpideak betez.

    Orobat, egin nahi den aldaketa Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2019 Legearen 7.1.c eta 7.2c artikuluan xedatuta badago.

    Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruan lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak badaude edo izan badira, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

    Hirugarrena. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hondakinak kudeatzeko eta ongarriak ekoizteko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

    Laugarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

    Bosgarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Sociedad Annima de Descontaminacin y Eliminacin SAri, Bilboko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

    Seigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 17a.

    Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

    AMAIA BARREDO MARTN.