Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Indartu Programan aurreikusitako laguntzen 2022ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; laguntza hori ematen zaie Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei. Indartu 2022 Programa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Indartu Programan aurreikusitako laguntzen 2022ko ekitaldiko entitate onuradunen zerrenda; laguntza hori ematen zaie Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei. Indartu 2022 Programa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5150
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/16
  • Argitaratze-data: 2022/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Industria; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestekoa da publikotasun-printzipioa betetzea. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 8ko Aginduan xedatutakoaren babespean emandako laguntzei dagokienez agindu horren bidez Indartu Programa arautu zen, laguntzak emateko Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 10 handiagoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei, Indartu 2022 Programa, eta enpresa interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren laguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da esleipendunen zerrenda.

Horiek horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau