Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko azaroaren 23koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez, batetik, ondoriorik gabe uzten baita 2022ko irailaren 20ko Ebazpena eta, bestetik, 43/2017 Dekretuan ezartzen diren lankidetzarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen baitira (43/2017 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 23koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez, batetik, ondoriorik gabe uzten baita 2022ko irailaren 20ko Ebazpena eta, bestetik, 43/2017 Dekretuan ezartzen diren lankidetzarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen baitira (43/2017 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5410
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/23
  • Argitaratze-data: 2022/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren bidez, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan ezarritako lankidetzarako laguntzen 2022ko deialdiaren oinarriak onartzen dira, eta agindu horren 7. oinarriko 3. paragrafoan arautzen da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan ezarritako ebaluazio-organoa (43/2017 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita).

Oinarri horren arabera, ebaluazio-batzordea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute; horietako bat ikerketa-programen arduraduna izango da, eta bera izango da batzordeburua. Beste biak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuko dira, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan izendatuko da idazkaria.

2022ko irailaren 20an eman zen Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira 43/2017 Dekretuan ezartzen diren lankidetzarako laguntzen balorazio-batzordeko batzordeburua eta kideak (43/2017 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita).

2022ko azaroaren 16an, laguntza kudeatzeko eskumena duen Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan idazki bat jaso zen, 2022ko lankidetzarako deialdiaren Aginduaren I. eranskinaren 7.1 oinarrian ezarritakoaren arabera. Idazki horretan, izendatutako kideetako batek balorazio-batzordeko kide gisa abstenitzeko eskatu zuen, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluaren b) letran ezarritako arrazoia dela eta.

Idazki hori aztertuta, alegatutako abstentzio-arrazoia badagoela egiaztatu da.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Ondoriorik gabe uztea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2022ko irailaren 20ko Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira 43/2017 Dekretuan ezartzen diren lankidetzarako laguntzen balorazio-batzordeko batzordeburua eta kideak (43/2017 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita).

Bigarrena. Balorazio-batzorde berria izendatzea. Batzordeko kideak honako hauek izango dira:

Batzordeburua:

  1. Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako ikerketa-programen arduraduna (titularra).

    Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako enpresa-programaren arduraduna (ordezkoa).

    Kideak:

    Fernando Senz de Buruaga Castillo jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari lanetan arituko dena (titularra).

    Idoia Sasigain Senz de Buruaga andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

    Xabier Andrs Uriarte jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

  1. Carmen Gonzlez Hernndez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

    Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan ezarritako lankidetzarako laguntzen 2022ko deialdiaren oinarriak onartzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren I. eranskineko 7.3 oinarrian ezarritakoaren arabera (43/2017 Dekretua, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita).

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 23a.

    Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

    BITTOR OROZ IZAGIRRE.