Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita ausazko post mortem analisiak egitea zezenketa-abelburuei 2022ko zezenketa-denboraldian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita ausazko post mortem analisiak egitea zezenketa-abelburuei 2022ko zezenketa-denboraldian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3185
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/15
  • Argitaratze-data: 2022/07/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, bere eskumenen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren ikuskizunen osotasuna zaindu eta ikusleen eskubideak defendatu behar ditu.

Bigarrena. Zezenketa-gaien Euskal Batzorde Aholku-emaileak, zezen-ikuskizunei buruzko kontsulta- eta aholkularitza-organoa den aldetik, 2015eko otsailaren 25eko ohiko bileran eztabaidatu zuen komenigarria izango zen ala ez zezenketa-abelburuei ausazko post mortem analisiak egitea, ikuskizunaren osotasuna zaindu eta haren kalitatea hobetze aldera.

Hirugarrena. Aurreko zezenketa-denboraldiko emaitzak ikusita, kontuan harturik ikuskizun mota horietan ikusleen eskubideen errespetua bermatu behar dela eta ikuskizuna bera zorrotz egiteko ahalegina egin behar dela, egokia da 2022ko zezenketa-denboraldian administrazio-kontrol berberak egitea.

Lehenengoa. Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-Jarduerei buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 8.b) artikuluak hauxe ezartzen du: ...honako eskubide hauek izango dituzte ikuskizunen eta jolas-jardueren ikusleek: a) ................, b) Ikuskizuna ikusteko eskubidea edo jolas-jardueran parte hartzekoa; horiek guztiak, gainera, osorik eta enpresak iragarritako moduan eta baldintzetan jasotzeko eskubidea.

Bigarrena. Euskadiko Zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 55.10 artikuluak ezartzen du, ikuskaritza eta kontrolari dagokienez, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak post mortem egindako ausazko azterketak agin ditzakeela; 57.10 artikuluan, aukera ematen du ausazko azterketak pikatzeko zaldiei ere egiteko. Hau da, Euskadiko Zezen-ikuskizunei buruzko Araudiak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, berariaz, horrelako analisiak egin daitezela agintzeko ahalmena ematen dio. Ausazko lagin horiek hartzeak ez die kalterik egiten ikuskizunaren presidenteak erregelamendu bidez ezarriak dituen ahalmenei.

Agindu horiek eta aplikatu beharreko gainerako araudia ikusita, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak aitortzen dizkidan eskuduntzez baliatuz, hau

Lehenengoa. Ausaz laginak hartzea 2022ko zezenketa-denboraldian Euskadiko lehenengo mailako zezen-plazetan toreatzen diren abelburu batzuei. Laginak hartu ondoko post mortem analisiek ikuskaritza eta kontrola egitea izango dute helburu.

Bigarrena. Euskadiko Zezen-ikuskizunei buruzko Araudiaren 55. artikuluaren 4. eta 5. ataletan ezarritakoa eragotzi gabe hartu eta aztertuko dira laginak.

Hirugarrena. Ebazpen honek ezartzen dituen ausazko laginak hartzeko orduan, zehaztapen hauek hartu behar dira kontuan:

  1. 2022. urtean Euskadiko lehenengo mailako zezen-plazetan egiten den zezenketa bakoitzean toreatuko diren abelburuetako bakar bati hartu ahal zaizkio laginak.

  2. 2022ko zezenketa-denboraldian, ausazko laginak adarrei baino ez zaizkie hartuko.

  3. Laginak hartu ahal zaizkie oinez toreatuko diren 4 urteko edo 4 urtetik gorako zezenketa-abelburuei (arrak).

  4. Zezenketa bakoitzean, lehenik eta behin erabakiko da laginak hartuko diren ala ez, zozketa hutsez, baldintza hauen arabera:

    1. Ikuskizunak egin behar diren egunetan, goizean, zezenketa-ordena zehaztuko da eta abereak bakartuko dira; eta, gero, zozketa hutsa egingo da.

    2. Zozketan hauek egongo dira: plaza-burua edo ikuskizun-burua, abeltzaintza-etxeen ordezkaria, enpresa antolatzailearen ordezkaria, ikuskizunerako izendatu den abelburuen albaitaria eta plaza-ordezkaritza. Aipatutako pertsona horiek ez azaltzeak ez du zozketa egitea galaraziko.

    3. Zozketa honela egingo da: plaza-ordezkaritzako partaide batek ezaugarri bereko bi bola sartuko ditu poltsa opaku baten barruan, bata gorria eta bestea zuria.

      Plaza-ordezkaritzako beste partaide batek bi boletako bat aterako du, eta, bola gorria ateraz gero, ikuskizun horretan toreatuko diren abelburuetako bati laginak hartuko zaizkio; bestela, bola zuria ateraz gero, ez zaizkio hartuko.

  5. Lagina hartuko dela ezarri bada, bigarren zozketa egingo da laginak zein abelbururi hartuko zaizkion zehazteko. Horretarako, ikuskizunean oinez toreatuko diren abelburuak adina bola sartu behar dira zaku opaku batean. Plaza-ordezkaritzako partaide batek sartuko ditu bola horiek. Bola guztiak berdinak izango dira eta ondoz ondoko zenbakiak izango dituzte, 1etik hasita, ikuskizunean toreatuko diren abelburuen kopurura heldu arte. Orduan, plaza-ordezkaritzako beste partaide batek bola bat aterako du, eta, bola horrek daraman zenbakia zein den, ordenan leku horretan dagoen abelburuari hartuko zaio lagina.

  6. Plaza-ordezkaritzak akta berriemaile batean jasoko ditu zozketen emaitzak, eta bertan egon diren guztiek sinatuko dute.

  7. Abelburua hil ostean, laginak hartu eta analisiak egingo dira, Segurtasuneko sailburuaren 2015eko abuztuaren 3ko Aginduan ezarritakoaren arabera; agindu horretan arautzen dira zezen-ikuskizun orokorretan lagin biologikoak hartzeko eta aztertzeko prozedura, eta lagin horien analisiak egiten dituzten laborategiak homologatzeko prozedura.

    Laugarrena. Ebazpen hau jakinarazi behar zaie Zezen-ikuskizunen Antolatzaileen Elkarte Nazionalari, zezenketa-abelburuak hazten dituzten abeltzaintza-etxeak ordezkatzen dituzten elkarteei, zezen-plazetako buruei, Euskal Autonomia Erkidegoko zezen-plazen titularrei, foru-aldundien abeltzaintza-zerbitzuei eta plaza-ordezkaritzari.

    Bosgarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Segurtasuneko sailburuordeari, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik hasita, horrela ezartzen baita Administrazio-prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 15a.

    Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

    AITOR URIARTE UNZALU.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik