Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko irailaren 19koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita nortzuk izango diren Gonzalo Nardiz Bengoetxea sarien 2022ko deialdiko epaimahaikideak (nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako sariak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 19koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita nortzuk izango diren Gonzalo Nardiz Bengoetxea sarien 2022ko deialdiko epaimahaikideak (nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako sariak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 4144
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/19
  • Argitaratze-data: 2022/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bitartez (abenduaren 20ko 422/2005 Dekretuaren bidez aldatua), Gonzalo Nardiz Bengoetxea sariak sortu ziren arrantza- eta nekazaritza-sektoreetan; azken horretan, nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-alorrak sartzen dira. Sari horien helburua da sektore horietan banaka zein taldean eginiko ibilbide profesional garrantzitsua aintzatestea.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 8ko Aginduaren bidez, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako Gonzalo Nardiz Bengoetxea sarien 2022ko deialdia egin zen. Bada, agindu horren eranskineko seigarren oinarrian xedatutakoa betez, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea nortzuk izango diren Gonzalo Nardiz Bengoetxea sarien 2022ko deialdiko epaimahaikideak (nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako sariak):

Epaimahaiburua: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Maria Aranzazu Tapia Otaegui andrea.

Epaimahaikideak:

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea, Bittor Oroz Izagirre jauna.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria, Jorge Garbisu Buesa jauna.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Leandro Azcue Mgica jauna.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, Jone Miren Fernndez Landa andrea.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Ral Prez Iracheta jauna.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Aholkularitza Juridikoaren arduraduna, Nuria Navarro Hernndez andrea, zeina epaimahaiko idazkari ere izango baita.

Arabako Foru Aldundiaren izenean: Maria Asuncin Quintana Uriarte andrea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean: Arantzazu Atutxa Lejarreta andrea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: Xabier Arruti Olzabal jauna.

Bizkaiko Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Aurelio Bilbao Barandica jauna.

Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Maria Antonia Garmendia Ceberio andrea.

Nekazaritzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean: Javier Torre Blanco jauna (UAGA).

Arrantzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean: Luis Francisco Marin Andrs jauna. (Ondarroako Goi Arrantzarako Ekoizleen Erakundea).

Nekazaritzako kooperatiben izenean: Maite Corres Manero andrea (Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Konfederazioa).

Euskadiko Elikaduraren Klusterraren izenean: Jon Ander Egaa Monasterio jauna.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 19a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNNDEZ LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.