Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko urriaren 17koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez ondoko aginduaren babespean eskatutako laguntzak eman eta ukatzen baitira: agindua, 2021eko abenduaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarena, 2022. ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eremuen garapena eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egiten duena, G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuak, izaera publikoko erakundeei zuzenduak (Erein Publikoak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 17koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez ondoko aginduaren babespean eskatutako laguntzak eman eta ukatzen baitira: agindua, 2021eko abenduaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarena, 2022. ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eremuen garapena eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egiten duena, G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuak, izaera publikoko erakundeei zuzenduak (Erein Publikoak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5175
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/17
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi dira gorago aipatutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren babespean egindako laguntza-eskaerak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jasotzen dira eta eskariekin batera ekarritako dokumentazioa (espediente-zenbakiak aipatu eranskinetan agertzen dira).

Kontuan izaki, besteak beste, Landa ingurunearen garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legearen arabera, landa garapeneko politikaren xede orokorrak ondokoak direla: landa ingurune osoaren funtzioaniztasuna eta iraunkortasuna bermatzea, landa ingurunearen berezko ezaugarri nagusiei eustea eta nekazaritzako enpresek eta ekonomia egiturek lehiatzeko duten gaitasunaren hobekuntza sustatzea.

Kontuan izanda diruz laguntzen diren jarduerak eta onuradunak, agindu honetan araututako laguntzak ez dira estatuko laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluetan jasotakoarekin bat etorrita.

Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena egin du. Batzorde hori 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren 10. artikulua aplikatuta eratu eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak 20022ko martxoaren 21ean egindako Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Kontuan hartuta aurreko guztia, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako erakunde eskatzaileei ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko abenduaren 15eko Aginduan araututako laguntzak; izan ere, eranskin horretan ondokoak zehazten dira: pertsona onuraduna, diruz lagundutako proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta guztizko zenbatekoa 3.999.949,25 euro.

Jarduketak gauzatzeko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da; deialdiko urtean hasi beharko dira jarduketak eta burutzeko epea, hala badagokio, 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren hamabosgarren ebazpen-zatiko bigarren puntuan ezarritako gehieneko epea gainditu gabe luzatuko da.

Dirulaguntza 2021eko abenduaren 15eko Aginduaren hamaseigarren ebazpenean ezarritakoaren arabera ordainduko da.

Beharrezko direnean baimenak eta/edo lizentziak, horiek ematea ezinbestekoa izango da laguntza kobratzeko.

Diruz laguntzeko moduko proiektua ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ezta luzapen-epeen barruan ere, edo ezarritako epean proiektua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, horrek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du berekin.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatutako erakunde eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko abenduaren 15eko Aginduan araututako laguntzak, eta eranskin horretan erakunde eskatzailea eta ukazioaren zioak agertzea.

Hirugarrena. Laguntza ematen zaion proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, eta batez ere, laguntza jaso duten proiektuei inbertsioa egin eta ondorengo bost urteetan gutxienez ez bazaie eusten, laguntzak eten egingo dira, eta, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira osorik edo zatika.

Laugarrena. Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 17a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)