Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 31koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaritzako Meatze teknikariak proposatuta, batetik, Eusebio Echave SAri C) ataleko baliabideak ustiatzeko emandako emakidaren hogeita hamar urteko luzapenari dagokionez -Esther (1. zatikia), 1.893-1 zenbakiduna, Arraia-Maeztuko udal-mugartean (Araba)-, eta bestetik, Esther (1. zatikia) Lehengoratze Planaren onarpenari dagokionez, aipatutako ustiapen-emakidaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 31koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaritzako Meatze teknikariak proposatuta, batetik, Eusebio Echave SAri C) ataleko baliabideak ustiatzeko emandako emakidaren hogeita hamar urteko luzapenari dagokionez -Esther (1. zatikia), 1.893-1 zenbakiduna, Arraia-Maeztuko udal-mugartean (Araba)-, eta bestetik, Esther (1. zatikia) Lehengoratze Planaren onarpenari dagokionez, aipatutako ustiapen-emakidaren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5172
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/31
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonoma; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espedientea ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

  1. 1977ko urriaren 8an, Espainiako Estatuko Industria Ministerioko Meategien eta Eraikuntza Industrien Zuzendaritza Nagusiko zuzendariak ebazpena eman zuen. Horren bidez, Eusebio Echave SAri eman zion Arabako 1.893 zenbakiko Esther ustiapen-emakida, 30urterako epe hori beste hainbeste luza zitekeen, baina, gehienez ere, 90urtez; emakidak 26.685hektareako azalera hartzen zuen, eta C) ataleko baliabide hauek ustiatzeko zen: burdina eta haren deribatuak, kaolina, feldespatoa eta kuartzoa eta haren aldaerak.

  2. 2004ko urriaren 7an, 11.808 sarrera-zenbakiarekin, Eusebio Echave SA titularrak idazkia aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako lurralde-bulegoan, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta. Idazki horretan, Esther ustiapen-emakidaren (1.893 zk., Araba) lehen luzapena eskatzen zuen, 30 urterako, abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren 81. artikuluan ezarritako epearen barruan (2857/1978 Errege Dekretua, abenduaren 25ekoa, Meatze-erregimenaren Erregelamendu Orokorra onartzen duena). Horretarako, ustiapen-proiektu orokorra eta lehengoratze-plana aurkeztu ditu. Horietan, ustiatutako baliabidearen jarraitutasunari buruzko txostena, erreserben kalkulua eta ustiapen-teknikak, tratamendua eta etekina jasotzen dira, bai eta ingurumen-inpaktuaren azterketa ere.

  3. 2006ko otsailaren 6an, 76.066 sarrera-zenbakiarekin, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak luzapena emateko eskumena duela adierazi zuen, eta ustiapen-emakida luzatzeko eskaera aldatzeko eskatu zion sustatzaileari, Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legera egokitzeko.

  4. 2006ko uztailaren 14an, 434.136 sarrera-zenbakiarekin, Eusebio Echave SAk idazki bat aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako lurralde-bulegoan, Esther (1. ZATIKIA) izeneko ustiapen-emakidaren 30urteko lehenengo luzapena eskatzeko. Horretarako, ustiapen-proiektu orokorra eta lehengoratze-plana aurkeztu ditu. Horietan, ustiatutako baliabidearen jarraitutasunari buruzko txostena, erreserben kalkulua eta ustiapen-teknikak, tratamendua eta etekina jasotzen dira, bai eta ingurumen-inpaktuaren azterketa ere.

  5. 2007ko urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energiaren eta Meategien zuzendariak ebazpena eman zuen, eta horren bidez, behin-behineko baimena eman zitzaion Eusebio Echave SAri, Esther (1.893 zk., Araba) ustiapen-emakidan ustiapen-lanekin jarraitzeko, aldi batez, harik eta Esther (1. zatikia) izeneko ustiapen-emakida 30urtez luzatzeko eskaerari buruzko prozeduran ematen den ebazpena jakinarazi arte.

  6. 2018ko azaroaren 5ean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren zuzendariak Esther (1. zatikia) (1.893 zk., Araba) ustiapen-emakida Laminoriako frontean handitzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egin zuen, eta 2018ko azaroaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (230. zk.) argitaratu zen.

  7. 2020ko urriaren 21ean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Administrazioaren zuzendariak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez onartzen baita Eusebio Echave SAk aurkeztutako Ingurumen Zaintzako Programaren dokumentu bategina, Arraia-Maeztuko udal-mugarteko Esther (1.893 zk., Araba) ustiapen-emakida Laminoriako frontean handitzeko proiekturako.

  8. 2021eko otsailaren 6an, Arabako lurralde-ordezkaritzako Meatze teknikariak, Manuel Dez Ords zuzendari fakultatiboarekin batera, eta abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren 81.2 artikuluaren arabera, bisita egin zuen meatze-ustiategi horretara, 4616. aktaren arabera. Arretaz ibili zen ustiapen-unitatean barrena, baita harrobiko instalazio guztietan ere, emandako datuak tokian bertan erkatzeko eta beharrezkoak ziren datuak hartzeko, eta, horrekin, espediente honen xede den luzapen-eskaera baloratzeko eta nahitaezko txostenproposamena emateko.

  9. 2021eko otsailaren 8an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen, Esther (1.893 zk., Araba) ustiapen-emakidaren ustiapen-proiektu orokorra eta lehengoratze-plana onartzeko, Arraia-Maeztuko (Araba) udal-mugartean kokatutako Esther (1. zatikia) izeneko ustiapen-emakidaren 30urteko lehen luzapenerako prozeduraren barruan, Eusebio Echave SA merkataritza-sozietatearen mesedetan.

  10. 2021eko martxoaren 5ean, Eusebio Echave SAk gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industria Sailburuordetzaren aurrean, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 8ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Esther (1. zatikia) (1.893 zk., Araba) ustiapen-emakidaren ustiapen-proiektu orokorra eta lehengoratze-plana onartu ziren.

  11. 2021eko ekainaren 7an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industriako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Eusebio Echave SAk Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 8ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren zati bat baiesteko. Ebazpen horren bidez, Esther (1.893 zk., Araba) ustiapen-emakidaren ustiapen-proiektu orokorra eta lehengoratze-plana onartu ziren, Esther (1. zatikia) izeneko ustiapen-emakidaren 30urteko lehen luzapenerako prozeduraren barruan.

  12. 2021eko uztailaren 12an, 424.775 sarrera-zenbakiarekin, Eusebio Echave SAk Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaritzan aurkeztu zuen Meatze-segurtasunari buruzko txostena, ESTHER ustiapen-emakidaren lehengoratze-plana egiaztatzekoa. Txosten hori 2021eko uztailaren 9an egin zuen baimendutako kontrol-erakundeak (ENACek egiaztatua, OC-I/069 zenbakiarekin eta 1793-GR-072101 erreferentzia-zenbakiarekin), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 8ko Ebazpenaren aginduetako R puntuaren arabera. Ebazpen horren bidez, Esther (1.893 zk., Araba) ustiapen-emakidaren ustiapen-proiektu orokorra eta lehengoratze-plana onartu ziren, Esther (1. zatikia) izeneko ustiapen-emakidaren 30urteko lehen luzapenerako prozeduraren barruan.

  13. Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazio guztia aztertuta, espediente osoa aztertuta eta egindako erkatze-bisita aztertuta, ondorioztatzen da luzapen-eskaera bat datorrela Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaritzako Meategien Atalak eskatutakoarekin, Meatze-erregimenaren Erregelamendu Orokorraren, Meategien Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorraren eta gainerako legeria aplikagarriaren arabera.

    Aipatu ustiategiko baliabideak aprobetxatzeko proiektuak Arabako lurralde-ordezkariak onartu zuen 2021eko otsailaren 8an xehe-xehe deskribatzen ditu, besteak beste, ustiatutako baliabideen ezaugarriak, ustiategiaren garapena, egindako ikerketak eta erreserben kuantifikazioa. Zuzendari fakultatiboak ustiatutako baliabidearen jarraitutasunari eta erreserben kalkuluari buruz egindako txostenetik ondorioztatzen da kalkulatutako baliabideen erreserbak justifikatuta daudela eta onargarriak direla. Hona hemen erreserben kopuru zenbatetsiak: silize-hareazko frontean, 9,9milioi m3 silize-harea, 12,13milioi m3 kareharri eta 18,57milioi m3 arroka antzu; eta, kareharri zurizko frontean, 235.010m3 kareharri zuri eta 180.047m3 arroka antzu.

    Txostena sinatzen duen Meatze teknikariak egokitzat jo ditu azaldutako proposamen teknikoak, eta luzapen hori ematearen aldeko txostena egin du. Hori horrela, honako hauek bete beharko dira:

    AGINDUAK

    1. Zorrotz bete beharko dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 8ko Ebazpenean jasotako berariazko aginduak eta baldintzak ebazpen horren bidez, Esther (1.893 zk., Araba) ustiapen-emakidaren ustiapen-proiektu orokorra eta lehengoratze-plana onartu ziren, Esther (1. zatikia) izeneko ustiapen-emakidaren 30urteko lehen luzapenerako prozeduraren barruan, baldin eta ez badiote kontra egiten Eusebio Echave SAk Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 8ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren zati bat baiesten duen Ebazpenari (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industriako sailburuordearen 2021eko ekainaren 7ko Ebazpena).

    2. Ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lehengoratze Plana onartzen denetik aurrera, urteko lan-planarekin batera, ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren III. eranskinean xedatutakoa betetzen duen baimendutako kontrol-erakunde baten txostena aurkeztu beharko da Arabako lurralde-ordezkaritzan, Meatze Agintaritzaren aurrean, eta honako alderdi hauen betetze-maila justifikatu beharko du:

      Baimendutako lehengoratze-planean eta haren aldaketetan ezarritako baldintzak (baliabide mineralen ustiapenari, prestaketari, kontzentrazioari eta etekinei dagokienez, baita meatzaritzako hondakinen instalazioei dagokienez ere). Planak lehengoratze-balantze bat izango du, bai planoan bai azalera-unitateetan islatuta, eta honako hauek jasoko dira: meatze-ustiapena lehengoratzeko jarduketa-perimetro guztien azalerak; lehengoratutako azalerak; lehengoratu gabeko azalerak, eta araudian ezarritako edo dagokion lehengoratze-planean jasotako lehengoratze-irizpideak urratuta lehengoratu diren azalerak (landaketa-dentsitatearekin edo espezieekin zerikusia duten ez-betetzeak, hutsarteekin lotutakoak edo beste arrazoi batzuengatik gertatutakoak, hala nola lerradurak direla medio).

      Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2018ko azaroaren 5eko Ebazpenean jasotako babes-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak. Ebazpen horren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten da.

      Eta Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2020ko urriaren 21eko Ebazpenean jasotako ingurumen-jarraipeneko eta kontroletako neurriak. Ebazpen horrek Ingurumen Zaintzako Programaren dokumentu bategina onartzen du.

    3. Ebazpen honek bere egiten du Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2018ko azaroaren 5eko Ebazpenaren edukia, eta hari gehitzen dio. Ebazpen horren bidez, ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egiten zaio Esther (1. zatikia) ustiapen-emakida (1.893 zk., Araba) Laminoriako frontean handitzeko proiektuari (2018ko azaroaren 29ko EHAA, 230. zk.).

    4. Zehazki, ingurumen-aldaketak babesteko, zuzentzeko eta konpentsatzeko neurri guztiak bete beharko dira; neurriok ingurumen-inpaktuak murriztera bideratuta daude, eta Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2018ko azaroaren 5eko Ebazpenean jasotzen dira. Ebazpen horren bidez, ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egiten zaio Esther (1. zatikia) ustiapen-emakida (1.893 zk., Araba) Laminoriako frontean handitzeko proiektuari (2018ko azaroaren 29ko EHAA, 230. zk.).

    5. Era berean, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2020ko urriaren 21eko Ebazpenean biltzen diren eta proiektua gauzatzean eta bertan behera uztean aplikatu behar diren ingurumen-jarraipeneko eta kontroletako neurri guztiak bete beharko dira. Ebazpen horren bidez, Eusebio Echave SAk aurkeztutako Ingurumen Zaintzako Programaren dokumentu bategina onartzen da, Esther (1. zatikia) ustiapen-emakida (1.893 zk., Araba) Laminoriako frontean handitzeko proiekturako.

    6. Gainera, ingurumen-aldaketak babesteko, zuzentzeko eta konpentsatzeko neurri guztiak bete beharko dira, bai eta ingurumen-inpaktuaren azterketan eta lehengoratze-planean proposatzen diren ingurumen-jarraipeneko eta kontroletako neurri guztiak ere, baldin eta ez badiote kontra egiten 2018ko azaroaren 29ko EHAAn (230. zk.) argitaratutako ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritakoari, edo hura ordezten ez badute.

    7. Ustiategiaren perimetroa mugarriztatu beharko da, erantsitako demarkazio-planoaren arabera.

    8. Ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluen arabera, Lehengoratze Planaren dokumentu bategina aurkeztu beharko da Arabako Industria Administrazioaren lurralde-ordezkaritzan, Meatze Agintaritzaren aurrean, bi hilabeteko epean, luzapena emateko prozedura honetan ematen den ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Dokumentuak honako hauek bete behar ditu:

      Erauzketa-industrien hondakinak kudeatu eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzak.

      Lursailaren egungo orografia jasotzea.

      Hizpide den meatze-ustiapenak eragindako lursail guztiak biltzea, emakidaren hasieratik.

      Aurrekontu osoa izatea, legez ezarritako moduan eta prezio eguneratuekin. Aurrekontu horretan sartuko dira, zehatz-mehatz eta banakatuta, baliabide mineralen ustiapenak, prestaketak, kontzentrazioak eta etekinak eta meatzaritzako hondakinen instalazioek eragindako naturagunea birgaitzeko partidak, bai eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 8ko Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzeari dagozkionak ere, betiere Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industriako sailburuordearen 2021eko ekainaren 7ko Ebazpenarekin kontraesanean ez badago, instalazio guztiak eraistea barne (etekinen establezimenduak eta tailer osagarriak esaterako, makinen eta beste zerbitzu batzuen mantentze-lanak egiteko tailerrak, baita hondakinen instalazioak ere).

      Ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren III. eranskinean xedatutakoa betetzen duen baimendutako kontrol-erakunde baten txostenarekin batera aurkeztea, eta txosten horretan meatze-ustiapenak eragindako lursailen lehengoratzeak urteetan zehar izan duen betetze-maila justifikatzea, horretarako baimendutako ondoz ondoko lehengoratze-planen baldintzen eta beste administrazio batzuek ezarritako baldintzen arabera.

      Meatzaritzako baimendutako kontrol-erakundearen aldeko irizpenarekin batera aurkeztea. Erakundeak behar bezala baimenduta egon behar du Meatze Segurtasunean, eta, zehazki, Meatzaritzako Hondakinen Instalazioen arloan eta Meatzaritzako Jardueren eta Zeru Zabaleko Lanen Eraginpeko Gunea Lehengoratzearen arloan, Meatzaritzako Poliziaren Erregelamendua aplikatzeko Erakunde Laguntzaileei buruzko 1985eko martxoaren 18ko Agindua betez, eta 863/1985 Errege Dekretuaren 11. eta 15. artikuluen arabera, aurkeztutako dokumentazio teknikoaren egokitasun-mailari buruzko irizpena eman behar du, betiere ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluan eta apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuaren 7., 8., 9., 111., 118., 119. artikuluetan eta XI. kapituluan ezarritakoari jarraikiz.

      Borondatezko oniritzia edo teknikari eskudunaren adierazpena izatea, Energiaren eta Meategien zuzendariaren 2010eko abenduaren 29ko Ebazpenaren arabera. Ebazpen hori Energiaren eta Meategien Zuzendaritzaren jarraibideei buruzkoa da, ustiapen-proiektuen oniritziari, lan-planei eta lehengoratze-planei dagokienez.

      Honako hauexek dira ebazpen-proposamen honen

      OINARRI JURIDIKOAK

      1. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak du espediente hau ebazteko eskumena, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2015eko azaroaren 13ko Ebazpenaren arabera. Ebazpen horren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzei eskuordetzen zaie meategien arloko zenbait gairen gaineko eskumena (2015eko abenduaren 21eko EHAA, 242. zk.).

      2. 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena (2021eko martxoaren 5eko EHAA, 47. zk.).

      3. Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 62. artikulua (1973ko uztailaren 24ko BOE, 176. zk.), eta Meatze-erregimenaren Erregelamendu Orokorra onartzen duen abenduaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren 81. artikulua (1978ko abenduaren 11ko BOE, 259. zk.), ustiapen-emakidaren indarraldiaren hogeita hamar urteko luzapena ematea jasotzen baitute.

      4. 1071/2007 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, Espainian erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa arautzen duena (2007ko abuztuaren 29ko BOE, 207. zk.), eta 294/2016 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, erreferentziako sistema geodesikoaren aldaketak eragindako meatzaritza-eskubideak eta hidrokarburoen jabari publikoaren eskubideak kudeatzeko prozedura ezartzen duena (2016ko uztailaren 25eko BOE, 178. zk.).

      5. 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa (2012ko abenduaren 11ko BOE, 296. zk.), abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuak (2020ko abenduaren 31ko BOE, 341. zk.) eta ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuak (2020ko ekainaren 24ko BOE, 175. zk.) aldatua.

      6. 2006/21/EE Zuzentaraua, 2006ko martxoaren 15ekoa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, erauzketa-industrietako hondakinak kudeatzeari buruzkoa eta 2004/35/EE Zuzentaraua aldatzekoa (2006ko apirilaren 11ko EBAO, L 102/27).

      7. 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meategietako jarduerek eragindako espazioa babestu eta birgaitzeari buruzkoa (2009ko ekainaren 13ko BOE, 143. zk.), eta 777/2012 Errege Dekretua, maiatzaren 4koa, hura aldatzen duena (2012ko maiatzaren 17ko BOE, 118. zk.).

      8. Espedientea legez ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, kontuan hartuta ESTHER (1. ZATIKIA) ustiapen-emakida (1.893 zk., Araba) luzatzeko eskaera garaiz eta behar bezala aurkeztu dela, eta Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 62. artikuluan eta Meatze-erregimenaren Erregelamendu Orokorra onartzen duen abenduaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren 81. artikuluan eskatzen diren dokumentuekin batera aurkeztu dela. Eskaera 2006ko uztailaren 14an egin zen (434.136 sarrera-zenbakia), eta hainbat zuzenketa izan zituen: 2019ko martxoaren 4an (sarrera-zenbakia: 192.769), 2019ko martxoaren 7an (sarrera-zenbakia: 205.149), 2019ko maiatzaren 29an (sarrera-zenbakia: 452.319), 2019ko uztailaren 23an (sarrera-zenbakia: 612.316), 2019ko irailaren 13an (sarrera-zenbakia: 714.902), 2019ko azaroaren 28an (sarrera-zenbakia: 1.055.232), 2020ko urtarrilaren 13an (sarrera-zenbakia: 29.805) eta 2020ko uztailaren 20an (sarrera-zenbakia: 397.924).

      9. Eskatzaileak ustiatutako baliabidearen jarraitutasuna frogatu du, bai eta aurrerapen teknologikorako ustiapen-, tratamendu- eta etekin-teknika egokiak erabiltzen direla ere.

      10. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

        Aipatutako lege-aginduak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaritzako Meatze teknikariak honako ebazpen-proposamen hau ematen du:

        EBAZPEN-PROPOSAMENA

      1. Baimena ematea Eusebio Echave SAk sustatzen duen Esther (1. zatikia) ustiapen-emakidari (1.893-1 zk., Araba), haren indarraldia 30urte luzatzeko, aurreko indarraldiaren amaiera-datatik zenbatzen hasita, alegia, 2007ko urriaren 8tik aurrera. Ustiategia Arraia-Maeztuko udal-mugartean dago (Araba), eta C) ataleko baliabide hauek ustiatzen dira bertan: burdina eta haren deribatuak, kaolina, feldespatoa eta kuartzoa eta haren aldaerak. Ustiategiak, dena den, bete egin beharko ditu txostenproposamen honetan jasotako berariazko aginduak, bai eta unean-unean indarrean dagoen legezkotasuna eta baliabideak aurrerapen teknologikoaren arabera aprobetxatzeko teknikak egokitzeko Administrazioak emandako gainerako aginduak ere, Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 62. artikuluari jarraikiz.

        Ematen den luzapen-aldi hau 2037ko urriaren 8an amaituko da.

        Esther (1. zatikia) ustiapen-emakidaren (1.893-1 zk., Araba) azalera 89meatze-laukikoa da.

        Uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretua eta uztailaren 15eko 294/2016 Errege Dekretua aplikatuz, beste demarkazio-plano bat igorri da, luzapena emateko ebazpenari erantsita, UTMUSO30ETRS89 koordenatu-sistemari dagozkion erpinekin eta DATUM ETRS89 erreferentzia-sistema geodesikoari dagozkion koordenatu geodesikoekin. Hona hemen planoaren xehetasunak:

        (Ikus .PDF)

      2. Arraia-Maeztuko udal-mugartean (Araba) dagoen Esther (1. zatikia) ustiapen-emakidaren (1.893-1 zk., Araba) Lehengoratze Plana onartzea. Eusebio Echave SAk aurkeztu zuen, 2006ko uztailaren 14an, Arabako lurralde-ordezkaritzan (sarrera-zenbakia: 434.136), eta zenbait zuzenketa izan zituen: 2019ko martxoaren 4an (sarrera-zenbakia: 192.769), 2019ko maiatzaren 29an (sarrera-zenbakia: 452.319), 2019ko uztailaren 23an (sarrera-zenbakia: 612.316), 2020ko urtarrilaren 13an (sarrera-zenbakia: 29.805) eta 2020ko uztailaren 20an (sarrera-zenbakia: 397.924), betiere txostenproposamen honetan jasotako berariazko aginduak betetzen badira.

        2.822.099,59 euroko bermea eratzeko agintzea, aipatutako ustiategia lehengoratzeko planaren aurrekontuan oinarrituta. Arabako lurralde-ordezkaritzan aurkeztu zen, 2020ko urtarrilaren 13an, 29.805 sarrera-zenbakiarekin, ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 42. eta 43. artikuluetan ezarritakoa betez.

        Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaritzan berme hori eratu izanaren egiaztagiria aurkezteko epea hilabetekoa izango da, luzapena emateko ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita.

        Finantza-bermea benetan eratzea funtsezkotzat hartuko da Esther (1. zatikia) ustiapen-emakidaren (1.893-1 zk., Araba) luzapena emateko.

        Beraz, ebazpen hau jakinarazten denetik gehienez ere hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusian fidantza jarri beharko da, banku-abal edo gordailu solidario eta baldintzarik gabeko baten bidez, adierazitako zenbatekoarekin, dela banku-agintaritza baimendu batek emanda dela legez ezarritako beste bide batzuk erabiliz. Halaber, dagokion ordainketa-gutuna epe berean aurkeztu beharko da lurralde-ordezkaritza honetan, banku-abalaren edo gordailuaren fotokopiarekin batera. Berme hori ezin izango da ezereztu Administrazioak baimena eman arte.

      1. Unean-unean indarrean dauden lehengoratze-planen aurrekontuei dagozkien finantza-bermeak eta/edo eratutako finantza-bermeak berrikusteko agintzea, ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 41., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoaren arabera, hizpide dugun ustiapenak eragindako lursailak lehengoratzen direla bermatzeko.

        Finantza-bermeak benetan berrikustea eta eguneratzea ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 41., 42. eta 43. artikuluetan ezarritakoaren arabera, funtsezko baldintzatzat hartuko da luzapen hau emateko, iraupen osoan zehar.

        Administrazioak beretzat gordetzen du emakida hori indarrik gabe uzteko eskubidea, proposamentxosten honetan ezarritako aginduak betetzen ez direla edo titularrak jakinarazitako datuak okerrak direla frogatzen den edozein unetan.

        Era berean, ustiapenaren sustatzaileak espediente honen esparruan aurkeztutako proiektuetan biltzen diren baldintza guztiak, baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 8ko Ebazpenaren aginduetan jasotakoak ere, luzapen-ebazpenaren baldintza berezitzat hartuko dira, betiere kontra egiten ez badiote Eusebio Echave SAk aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren zati bat baiesten duen Ebazpenari (Ebazpena, 2021eko ekainaren 7koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez baiesten baita Eusebio Echave SAk Arabako lurralde-ordezkariaren 2021eko otsailaren 8ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren zati bat). Ebazpen hori ez betetzea meatze-eskubidea iraungitzeko arrazoitzat joko da, Meatze-erregimenaren Erregelamendu Orokorra onartzen duen abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren 109.j) artikuluaren arabera.

        Luzapeneko ebazpen-proposamen honek ez du barne hartzen ustiapen-emakida honen perimetroaren barruan egon daitezkeen etekin-establezimenduen, instalazio osagarrien edo horien aldaketen edo balizko handitzeen baimenik, baldin eta Arabako lurralde-ordezkariak 2021eko otsailaren 8an onartutako ustiapen-proiektu orokorrean edo haren aldaketetan aurreikusten ez badira edo horiekin bat ez badatoz.

        Indarrean dagoen legeriaren arabera beharrezkoak diren udal eta probintzien eskumeneko baimen zein lizentziei eta gainerakoei kalterik egin gabe ematen da administrazio-baimen hau, eta eskatzailea ez da salbuesten horiek lortzeko betebeharretik.

        Halaber, hirugarren posibleek izan ditzaketen eskubideak eragotzi gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da baimen administratibo hau.

        Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31.

        Sin.: Judith Burgos del Valle.

        Tcnica de Minas-Meatze teknikaria.

        EBAZPENA:

        Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaritzako Meatze teknikariak egindako ebazpen-proposamena ikusita, eta ebazpen-proposamen honen aurrekariak eta oinarriak kontuan hartuta, ebazpen hau eman behar da:

      1. Baimena ematea Eusebio Echave SAk sustatzen duen Esther (1. zatikia) ustiapen-emakidari (1.893-1 zk., Araba), haren indarraldia 30urte luzatzeko, aurreko indarraldiaren amaiera-datatik zenbatzen hasita, alegia, 2007ko urriaren 8tik aurrera. Ustiategia Arraia-Maeztuko udal-mugartean dago (Araba), eta C) ataleko baliabide hauek ustiatzen dira bertan: burdina eta haren deribatuak, kaolina, feldespatoa eta kuartzoa eta haren aldaerak. Edonola ere, bete egin beharko ditu aurreko txostenproposamenean adierazitako baldintzak eta aginduak.

        Ematen den luzapen-aldi hau 2037ko urriaren 8an amaituko da. Esther (1. zatikia) ustiapen-emakidaren (1.893-1 zk., Araba) azalera 89meatze-laukikoa da. Uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretua eta uztailaren 15eko 294/2016 Errege Dekretua aplikatuz, beste demarkazio-plano bat igorri da, ebazpen honi erantsita, UTMUSO30ETRS89 koordenatu-sistemari dagozkion erpinekin eta DATUMETRS89 erreferentzia-sistema geodesikoari dagozkion koordenatu geodesikoekin. Hona hemen planoaren xehetasunak:

        (Ikus .PDF)

      2. Arraia-Maeztuko udal-mugartean (Araba) dagoen Esther (1. zatikia) ustiapen-emakidaren (1.893-1 zk., Araba) Lehengoratze Plana onartzea. Eusebio Echave SAk aurkeztu zuen, 2006ko uztailaren 14an, Arabako lurralde-ordezkaritzan (sarrera-zenbakia: 434.136), eta zenbait zuzenketa izan zituen: 2019ko martxoaren 4an (sarrera-zenbakia: 192.769), 2019ko maiatzaren 29an (sarrera-zenbakia: 452.319), 2019ko uztailaren 23an (sarrera-zenbakia: 612.316), 2020ko urtarrilaren 13an (sarrera-zenbakia: 29.805) eta 2020ko uztailaren 20an (sarrera-zenbakia: 397.924), betiere aurreko proposamenean adierazitako aginduak eta baldintzak betetzen badira.

        2.822.099,59 euroko bermea eratzeko agintzea, aipatutako ustiategia lehengoratzeko planaren aurrekontuan oinarrituta. Arabako lurralde-ordezkaritzan aurkeztu zen, 2020ko urtarrilaren 13an, 29.805 sarrera-zenbakiarekin, ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 42. eta 43. artikuluetan ezarritakoa betez.

        Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaritzan berme hori eratu izanaren egiaztagiria aurkezteko epea hilabetekoa izango da, luzapena emateko ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita.

        Finantza-bermea benetan eratzea funtsezkotzat hartuko da ESTHER (1. ZATIKIA) ustiapen-emakidaren (1.893-1 zk., Araba) luzapena emateko.

        Beraz, ebazpen hau jakinarazten denetik gehienez ere hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusian fidantza jarri beharko da, banku-abal edo gordailu solidario eta baldintzarik gabeko baten bidez, adierazitako zenbatekoarekin, dela banku-agintaritza baimendu batek emanda dela legez ezarritako beste bide batzuk erabiliz. Halaber, dagokion ordainketa-gutuna epe berean aurkeztu beharko da lurralde-ordezkaritza honetan, banku-abalaren edo gordailuaren fotokopiarekin batera. Berme hori ezin izango da ezereztu Administrazioak baimena eman arte.

      1. Unean-unean indarrean dauden lehengoratze-planen aurrekontuei dagozkien finantza-bermeak eta/edo eratutako finantza-bermeak berrikusteko agintzea, ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 41., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoaren arabera, hizpide dugun ustiapenak eragindako lursailak lehengoratzen direla bermatzeko.

        Finantza-bermeak benetan berrikustea eta eguneratzea ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 41., 42. eta 43. artikuluetan ezarritakoaren arabera, funtsezko baldintzatzat hartuko da luzapen hau emateko, iraupen osoan zehar.

      2. Ebazpen hau interesdunari modu erregularrean jakinarazteko agintzea.

        Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. eta 121. artikuluetan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

        Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31n.

        Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

        Zigor Urkiaga Urkiza.