Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2023ko apirilaren 26koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria arautzen duen dekretuaren proiektua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 26koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria arautzen duen dekretuaren proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2147
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/26
  • Argitaratze-data: 2023/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria arautzen duen Dekretuaren proiektua prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2023ko otsailaren 1ean, agindu bat eman zuen, aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera emateko. Era berean, 2023ko apirilaren 25ean, agindu bat eman zen, dekretu-proiektuaren testua aurrez onartzeko, haren artikuluak idatzi ondoren.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide edo interes legitimoei zuzenean ukitzen bazaie, eta, betiere, artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria arautzen duen Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzen da 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko otsailaren 1eko Aginduan (aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari hasiera ematen diona) xedatutakoarekin bat etorriz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 16.a) artikuluari dagokionez, honako hau

Lehenengoa. Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria arautzen duen Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzea hogei (20) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko aukera egon dadin, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena. Alegazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, edo, bestela, aurrez aurre, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, Vitoria-Gasteiz), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein lekutan ere, eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 26a

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik