Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak ezagutzera ematen dituena, 2023. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak ezagutzera ematen dituena, 2023. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2577
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/22
  • Argitaratze-data: 2023/06/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonoma; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko martxoaren 28ko Aginduak, 2023ko ekitaldirako mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko deialdiko oinarriak onartzekoak, ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko esku hartzeetarako Europako laguntza neurria garatu eta aplikatzeko araudia.

Agindu horren I. eranskinaren 8.2.b) oinarriaren arabera, diru-sarreren galeragatiko konpentsazioa konpentsazio ekonomiko bat izan daiteke, gehienez ere hiru kanpainetan zehar dagokion diru-sarreren galeraren % 33 estali dezakeena. Konpentsazio hori kalkulatzeko, eragiketa motaren arabera VI. eranskinean ezarritako 1. koefizientea lurralde-eremu bakoitzerako kalkulatutako diru-sarreren galerarekin biderkatuko da. Konpentsazioa, berregituratu edo birmoldatutako lursaila dagoen lurralde historikoko kalitatezko ardoaren eremuan azken hiru kanpainetan mahatsak izan duen batez besteko balioaren % 33koa izango da.

Foru aldundiek edo jatorrizko deituren kontseilu arautzaileek emandako datuetan oinarriturik Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak txostena prestatu du. Txostena aintzat hartuta eta, 2023ko martxoaren 28ko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Aginduaren I. eranskinaren 8.2.b) oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen bidez espezifikatu eta ezagutzera ematen dira mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta-galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak, 2023. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri-deitura bakoitzerako.

Horiek horrela, honako hau

Ezagutzera ematea 2023. urterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko jatorrizko deitura bakoitzerako, mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzei dagozkien errenta galeraren ondoriozko konpentsazioen zenbatekoak, honako hauek izango direlarik:

Errioxa JDK 1.360,02 euro/ha.

Arabako Txakolina/Txakoli de lava/Chacol de lava JD 2.613,91 euro/ha.

Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacol de Bizkaia JD 3.006,39 euro/ha.

Getariko Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacol de Getaria JD 4.345,00 euro/ha.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 22a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.