- EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez herritarren parte-hartzearen esparruko Elkarrekin Bonuak Programaren 2023rako deialdia egiten baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko maiatzaren 3koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez herritarren parte-hartzearen esparruko Elkarrekin Bonuak Programaren 2023rako deialdia egiten baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 2149
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/03
- Argitaratze-data: 2023/05/09
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia
Testu legala
Ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren bidez arautzen da Elkarrekin Bonuak Programa, ekimen osagarri bat bakea, giza eskubideak, indarkeriarik eza eta printzipio demokratikoak sustatzeko. Programaren helburu nagusia da elkartze-sarearen eta erakunde publikoen arteko lankidetza-ekintzak ugaritzea, bizikidetza- eta adiskidetze-kultura sendotzeko.
Programa horren bidez, dirulaguntzak jasoko dituzte bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuek, baldin eta egitasmo horiek batera sustatzen badituzte irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta hiru arlo hauekin lotutako erakunde publikoek: hezkuntza, udaletako errealitatea eta herritarren parte-hartzea.
Alde horretatik, Dekretuaren 5. artikuluak diruz laguntzekoak diren hiru lerro bereizten ditu, eta horietako bat, hain zuzen ere, herritarren parte-hartzearen esparruan garatutako proiektuak finantzatzeko da.
Programa honetarako aurrekontu-kreditu nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorretan.
Bestalde, Elkarrekin Bonuen Programa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako ekimenetako bat dela aipatu behar da. Plan hori Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez onartu zen, hemen eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/contenidos/orden/planestrategico_subvenciones23/eu_def/adjuntos/2023.01.20-Agindua-2023-DPE.pdf
Aipatutako dekretuaren 7. artikuluaren arabera, laguntzak emateko deialdia urtero egingo da, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta deialdiak honako hauek jasoko ditu: deialdiaren xedea, dirulaguntzaren ildo bakoitzerako zuzkidura, bonuen diru-zenbatekoa, proiektuen erakunde hartzaileek eman beharreko gutxieneko zenbatekoa, eskabideak aurkezteko tokia eta epea, eskabide-eredu normalizatua, dirulaguntzak justifikatzeko epea eta modua eta, hala dagokionean, bide elektronikoak erabiltzeko prozedura eta jarraibideak.
Hori dela eta, honako hau
Ebazpen honen xedea da Elkarrekin Bonuak Programaren 2023ko deialdia egitea, herritarren parte-hartzearen esparruan.
2023an hasi izana edo hasi beharko dira bonuen eskaera eragiten duten proiektuak, eta, nolanahi ere, 2023ko abenduaren 15ean amaituta egon beharko dute.
Dirulaguntzen programa honetara 100.000 euro bideratu dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.
Elkarrekin Bonuak Programaren onuradun izango dira irabazi-asmorik gabeko erakundeak, bake eta bizikidetza gaietan aritzen direnak. Erakundeok Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, Euskal Autonomia Erkidegoa izan behar dute jardun-eremu, eta ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 2. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintzak bete.
Herritarren parte-hartzearen esparruko dirulaguntzen entitate hartzaileak hauek izango dira: bakea, bizikidetza eta giza eskubideen esparruan proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak, erakundeak eta gizarte-mugimenduak.
Herritarren parte-hartzearen esparruko bonuak 70 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuen ordu bakoitzeko.
Proiektuen erakunde hartzaileek eman zaizkien bonuen % 10, gutxienez, ordaindu beharko diote erakunde onuradunari, hau da, gutxienez 7 euro eman zaien bonu bakoitzeko.
Ezingo dira metatu bonuak proiektu berean kopuru hauek gainditzeraino:
000 euro, 100 pertsona baino gutxiagok parte hartzen duten ekimenetan.
000 euro, 100 pertsona baino gehiagok eta 500 baino gutxiagok parte hartzen duten ekimenetan.
000 euro, 500 pertsona baino gehiagok parte hartzen duten ekimenetan.
Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an onartutako 1407/2013 (EE) Erregelamendua bete beharko dute laguntzek, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, 352. zk., 2013-12-24koa). Laguntza hauek de minimis motako laguntzatzat jotzen dira; izan ere, pertsona fisiko edo juridiko jakin bati emandako laguntzaren guztizkoak ez du gaindituko 200.000 euroko kopurua, aurreko bi ekitaldi fiskaletakoa eta aurtengoa batuta. Muga horretatik beherako dirulaguntzek merkataritzarik eragiten ez diotela edota lehiakortasuna faltsutzen ez duela; horren ondorioz, ez dira sartzen Europako Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.
Prozedura honetan jasotako izapideak baliabide elektronikoen bidez eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.
Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko moduari buruzko zehaztapenak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1024409
Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoz, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» bidez egingo dira:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Elektronikoki ere izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistro elektronikoan eman ahal izango du izena, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziutagiri-elektronikoak
Eskabideak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, 2023ko urriaren 1era bitartean, non eta funtsak ez diren egun hori baino lehen amaitzen. Hala bada, dekretu arautzailearen 5.3 artikuluan ezarritakoa betez, gertaera horren berri emango da Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren ebazpen baten bidez, ukatu egingo dira ordura arte ebazteke dauden dirulaguntza guztiak, eta ez da onartuko beste eskabiderik.
Emango diren laguntzen guztizko diru-zenbatekoak ezingo du gainditu zuzkiduren zenbatekoa, edo hura eguneratzearen ondoriozkoa. Horrenbestez, ez da dirulaguntza gehiago emango aipatutako zenbatekoa agortzen denean eta, beraz, egoera horretan eskatutako dirulaguntzak ukatu egingo dira. Hala badagokio, inguruabar baten zein bestearen berri emango da Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren ebazpen bidez.
Eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenak barnean dituela, inprimaki arautuan egin beharko da, zeina euskadi.eus egoitza elektronikoan baitago eskuragarri. Horretarako, ebazpen honen 6.2 artikuluan zehaztutako sarbidea erabiliko da. Eskabidearekin batera, ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Balorazio-batzorde bat eratuko da. Honako hauek izango dira bertako kideak:
Monica Hernando Porres, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria, batzordeburu.
Marian Sanchez Amado, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako teknikaria, idazkari.
Laura Pérez Recio, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzako teknikaria, batzordekide.
Laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak erakunde eskatzaileei jakinaraziko zaizkie.
Dirulaguntzaren justifikazioa aurkezteko epea 2023ko abenduaren 15ean bukatuko da.
Dirulaguntzaren erakunde onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza zertan erabili duten justifikatzeko:
Proiektu bakoitza gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak: programen aleak, kartel iragarleak, argazkiak eta argitaratutako gainerako material grafikoa, idatzizkoa zein entzunezkoa.
Egindako proiektuen memoria xehea, honako datu hauek aipatuta: proiektua zein egunetan gauzatu den; parte hartu duten hartzaileak sexuaren arabera bereizita generoaren ikuspuntua nola txertatu den, eta emaitzei buruzko azken balorazioa.
Erakunde hartzailearen ziurtagiria, non jasoko baita proiektuan zenbat pertsonak parte hartu duten, zenbat ordu eman diren eta erakunde hartzaileak zenbat ordaindu duen.
Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Aurreko puntuan adierazitako agiriak eskaneatuta eta elektronikoki sinatuta aurkeztuko dira.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Ematen diren datu pertsonalak bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jarduerari erantsiko zaizkio.
Arduraduna: Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza.
Helburua: Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloko laguntzak kudeatzea.
Legitimazioa: beharrezko tratamendua interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean (Dirulaguntzen Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea) egindako misio bat betetzeko.
Hartzaileak: datu pertsonalak arlo horretan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie.
Eskubideak: datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren eskubideak ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure webgunean kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/rgpd/1024409
Honako hauek betetzeko:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf
3/2018 Lege Organikoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, Giza Eskubideen Zuzendaritzan interesdun diren sei hilabeteko epea amaitu dela ulertuko da, eskaera Giza Eskubideen Zuzendaritzara sartu ez bada. Era berean, isiltasunak, alde batetik, ez du administrazioa salbuesten dagokion prozedura esanbidez ebaztetik, eta, bestetik, isiltasunaren aurreko legitimazioa gertatzen da administrazio-errekurtsoa jarri ahal izateko.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Deialdi honen xede diren dirulaguntzak ondokoei lotuta daude: 110/2014 Dekretua, ekainaren 17koa, Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa; Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluaren eta VII. tituluaren III. kapitulua, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta azken horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 3a.
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.
Eskabidean sartu beharreko datuak; dagokion formulario elektronikoaren bidez egin beharko da.
Identifikatzea.
Nori zuzendua:
Organismoa: Eusko Jaurlaritza Berdinatsun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.
Organo izapidegilea: Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza.
Eskatzailea:
Honela jarduten du: espedientearen pertsona/erakunde interesduna edo ordezkaria.
Identifikazio-agiria:
Zenbakia:
Erakundearen izena:
Jakinarazpenak eta komunikazioak helbide honetara bidaliko dira:
Espediente hau izapidetzean administrazioak bidaltzen dituen jakinarazpenen hartzaileak hauek izango dira: (elkartea/IFK).
Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala.
Elektronikoa: «Nire karperta»-ren jakinarazpen- eta komunikazio-erretilura bidaltzen dira. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da.
Bide elektronikoari buruzko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat joko da «Nire karpeta»-n eskuragarri jarri eta 10 egun naturaleko epean. Epe hori betetakoan, ulertuko da uko egiten diozula jakinarazpenari, eta hala jasoko da espedientean. Izapidea egintzat joko da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.
Abisuak jasotzeko datuak.
Ohar bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera, «Nire karpeta»-n jakinarazpenen bat edo komunikazioren bat duzunean.
Posta elektronikoa:
Posta elektronikoaren berrespena:
Telefono mugikorra:
Komunikazio-hizkuntza.
Mezu elektronikoen eta abisu-mezuen bidez bidaliko zaizkizun jakinarazpenak eta komunikazioak zuk adierazitako hizkuntzan egongo dira.
Gaztelania/Euskara.
Datuak erabiltzeko baimena.
Nire komunikazio- eta abisu-datuak, oro har, Eusko Jaurlaritzako sailekin eta erakundeekin ditudan harremanetan erabiltzea nahi dut.
Nire komunikazio- eta abisu-datuak espediente hau kudeatzeko soilik erabiltzea nahi dut.
Datuak betetzea.
Erakunde eskatzailearen datu fiskalak agertzen diren lurraldea/probintzia.
Lurraldea/Probintzia:
Proiektuaren izena:
Eskatutako kopurua:
Harremanetarako datuak.
Izena:
Abizenak:
Harremanetarako telefonoa:
Beste finantzaketa-iturri batzuk: finantzaketa-iturria/kopurua.
Minimis laguntzak.
Batzordearen 1407/2013 Erregelamendua, 2013ko abenduaren 13koa, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352, 2013-12-24koa).
Erakunde publikoek edo aurrekontu publikoen kontura finantzatutako erakunde pribatuek aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta aurreko ekitaldi fiskalean jasotako minimis laguntza guztiak honako hauek dira: erakundea/kopurua.
Gastuak: gastuak/kopurua.
Programaren datuak.
Proiektuaren izena:
Erakunde hartzailea.
Erakunde hartzailearen izena:
Erakunde hartzailearen helbidea:
Harremanetarako pertsona:
Posta elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
Programaren hartzaile izan daitezkeen pertsonen kopurua (sexuaren arabera bereizi):
Emakumeak:
Gizonak:
Lan-proposamenaren helburuak:
Genero-ikuspegia nola txertatu den:
Garatu beharreko jardueren egutegia: Jarduera/Data/Modua.
Giza baliabideak: prestakuntza/Esperientzia/Parte-hartze maila/Berdintasunaren arloko prestakuntza/Erakundearen izena.
Baliabide materialak: erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko dituen baliabide materialak.
Proiektuaren egoera.
Adierazi proiektua amaitu den:
Erantzukizunpeko adierazpenak.
Adierazten dut eskatzaileak:
Bateragarritasun-adierazpenak.
Ez du jasotzen helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzarik administazio publiko edo erakunde pribatuetatik.
Jasotzen ari da helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administazio publiko edo erakunde pribaturen batetik (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).
Eskatu du helburu bera duen laguntza edo dirulaguntza administazio publiko edo erakunde pribaturen batean, eta erantzunaren zain dago (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago.
Ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik.
Ez dago dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik gertatu direnak ere.
Minimis.
Ez du minimis araubideari lotutako dirulaguntzarik jaso 2021, 2022 eta 2023 ekitaldi fiskaletan.
Erakunde eskatzaileak minimis araubidearen mendeko dirulaguntzak eskatu eta jaso ditu erakunde publiko edo pribaturen batetik (horri buruzko datuak dagokion eranskinean zehaztu behar ditu).
Erakunde eskatzaileak minimis bezala araututako dirulaguntzak eskatu ditu erakunde publiko edo pribaturen batean eta ebazteke daude (horri buruzko datuak dagokion eranskinean zehaztu behar ditu).
Aplikatu beharreko araudian ezarritako baldintzak betetzen ditu; hauek, alegia: erakunde onuradunek irabazi asmorik gabeko erakundeak izan behar dute, bakearen eta bizikidetzaren gaiekin zerikusia dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarte edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta daudenak eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten dutenak.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluetan ezarritako debekurik ez izatea.
Egunean ditu dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
Gizalegez konpromiso sozio-edukatiboan parte hartu nahi duela eta hori bultzatu nahi duela adierazi du.
Berdintasun-plan bat izatera behartuta badago, Estatuko araudiaren arabera indarrean dagoen berdintasun-plan bat dudala adierazten dut.
Erakundeak 50 langile baino gehiago baditu, adierazten dut neurriak hartu direla sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.
Eskabide honetako datu guztiak egiazkoak eta osoak dira, baita aurkezten dudan dokumentazio guztia ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen bati edo komunikazio bati gehitutako datu edo informazioa funtsean zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo administrazio eskudunari erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bazaio, edo deklaratutakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, edo jakinarazpena egiten bada, ezinezkoa izango da ukitutako eskubidea edo jarduera gauzatzen jarraitzea, gertaera horien berri izaten den unetik, horregatik eragotzi gabe izan daitezkeen erantzukizun penalak edo zibilak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).
Dokumentuak erantsi.
Ofizioz egiaztatzea.
Aplikatzekoa den araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko ditu administrazio eskudunean honako datu hauek:
Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia).
Zerga-betebeharrak egunean izatea (Euskal Foru Aldundiak edo Zerga Administrazioko Estatu Agentzia).
Interesdunak, modu arrazoituan, aurka egiten dionean izan ezik. Erabili aurka egiteko eskubidea.
Eskatutako dokumentu motak.
Espedienteari eransten zaizkion dokumentu guztiak erantsiko dira.
Sinatzea eta bidaltzea.
Egindako eskabidearen laburpena egiaztatu eta sinatu eta bidali.
PROGRAMA GARATZEKO KONPROMISOA
.......................... jaunak/andreak............................................................ erakundearen izenean, eta................ jaunak/andreak................................ erakundearen izenean, adierazten dute......................... izeneko jarduera egin nahi dutela, eta........ orduko lana izango dela.
Udalak hitz ematen du jasotako bonuen % 10, gutxienez, jarriko duela, deialdia egiteko ebazpenaren 5. artikuluan ezarritako moduan.
........................ Lekua..................Eguna.
(Sinadura).
(Erakundearen zigilua).
Proiektuaren memoria.
Programaren datuak:
Lurralde-eremua: Araba/Bizkaia/Gipuzkoa.
Programaren/proiektuaren izena:
Programaren xedea:
Erakunde hartzailea: Izena/Harremanetarako pertsona/Harremanetarako telefonoa/Posta Elektronikoa.
Egin beharreko jardueraren deskribapen laburtua:
Ordu-kopurua:
Aurrekontua: Aurrekontu osoa/Erakunde hartzaileak ordainduko duen kopurua.
Jarduera-egutegia:
Garapenean parte hartu nahi duten pertsonen kopurua:
Giza baliabideak eta baliabide materialak, berdintasunaren arloko prestakuntza eta/edo ibilbidea adierazita:
Genero-ikuspegia sartzeko modua:
Eskatu eta emateke dauden laguntzak: beste laguntzarik eskatu al duzu? Bai/Ez.
Zein erakunderi? Eskatutako zenbatekoa/Guztira.
Justifikazio memoria.
Programaren datuak.
Proiektuaren izena:
Proiektua garatu den data:
Erakunde onuradunak:
Erakunde hartzaileak:
Programa honen onurak jasotzen dituen emakume-kopuru balioetsia:
Programa honen onurak jasotzen dituen gizon-kopuru balioetsia:
Bonu kopurua:
Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza:
Erakunde hartzaileak emandako kopurua:
Egindako jardueren laburpena:
Genero-ikuspegia sartzeko modua:
Betearazpenean erabilitako baliabide materialak:
Azken ebaluazioa:
Proiektuaren betearazpenean egindako materiala.
Programak:
Kartel iragarleak:
Argazkiak:
Parte-hartzaileen sinadurak:
Bestelakoak:
Proiektuan parte hartu duten pertsonen kopuruaren ziurtagiria aurkezten du erakunde hartzaileak:
(Titularren edo ordezkariaren sinadura).
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 12koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten herritarren parte-hartzearen arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2023ko laguntzak.
- Ikus: 110/2014 DEKRETUA, ekainaren 17koa, Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duena.