- EBAZPENA, 2023ko martxoaren 1ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez zabaltzen baita Asociación Instituto de Fomento Empresarial-IFE elkartearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa, dorre-garabien operadore espezialitatean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko martxoaren 1ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez zabaltzen baita Asociación Instituto de Fomento Empresarial-IFE elkartearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa, dorre-garabien operadore espezialitatean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1365
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/01
- Argitaratze-data: 2023/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp. zk./48-EX-B-2023-1
Bat. ?2023ko otsailaren 8an, Asociación Instituto de Fomento Empresarial-IFE erakundearen ordezkariak, ondoko espezialitatean baimendutako profesionalak prestatzeko zabaldutako erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.
Dorre-garabien operadorea.
Bi. Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honako hauek dira:
Erakundea identifikatzeko datuak: IFK: G48287924. Egoitzaren helbidea: Diego López de Haroren Kale Nagusia 50, 5.a (48011 Bilbao).
Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko erakundeak dituen giza baliabideen eta baliabide materialen deskribapena.
Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.
Ascobi-Bieba (Asociación de Constructores y Promotores de Bizkaia) enpresarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena. Gallartan dituen instalazioetan, Peñucas auzoa, z.g., trebakuntza teorikoa eta praktikoa gauzatuko da. Erabiliko den dorre-garabia zehazten da.
Hiru. Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2023ko otsailaren 22an, baimenaren aldeko txostena eman dio Asociación Instituto de Fomento Empresarial-IFE enpresari dorre-garabiko operadoreak prestatzeko ikastaroak emateko.
Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.
Bi. Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Hiru. Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, Asociación Instituto de Fomento Empresarial-IFE erakundeak baditu aipatutako dekretuko 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako erakundearen akreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.
Lau. Era berean, egiaztatu egin da erakunde eskatzaileak bete egiten dituela ekainaren 27ko 836/2006 Errege Dekretuaren VI. eranskineko 5. puntuan jasotako baldintzak. Dekretu horren bidez, jasogailu eta mantentze-gailuen araudiaren «MIE-AEM 2» jarraibide tekniko osagarria onartu zen, obretako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.
Bost. Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta, halaber, erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.
Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau
Instituto de Fomento Empresarial-IFE elkarteari baimena zabaltzea, baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde gisa, espezialitate hauetan:
Dorre-garabien operadore.
Erakunde horrek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.
Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamendukoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Bilbao, 2023ko martxoaren 1a.
Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.