Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda. Agindu horrek 2022rako nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako deialdia egin zuen, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan ekitaldiko, minimis laguntzen erregimenaren pean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda. Agindu horrek 2022rako nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako deialdia egin zuen, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan ekitaldiko, minimis laguntzen erregimenaren pean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1293
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/06
  • Argitaratze-data: 2023/03/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduak 2022rako nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako deialdia egiten du, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan, minimis laguntzen erregimenaren pean.

Agindu horretako hamargarren erabakiak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Hori horrela, ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren apartatuan xedatutakoarekin, honako hau

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduak araututako laguntzen onuradun-zerrenda argitaratzea, guztiek ezagut dezaten. Nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikaziorako laguntzetarako, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan 2022ko ekitaldiko deialdia egin zuen agindu horrek, minimis laguntzen erregimenaren pean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)