Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2024ko uztailaren 19koa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita 2024ko ekainaren 5eko Ebazpena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduan araututako dirulaguntzen deialdia ebazten duena (2023ko irailaren 19ko Aginduak ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen ditu eta horien deialdia egiten du). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 19koa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita 2024ko ekainaren 5eko Ebazpena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduan araututako dirulaguntzen deialdia ebazten duena (2023ko irailaren 19ko Aginduak ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen ditu eta horien deialdia egiten du).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 3944
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/07/19
  • Argitaratze-data: 2024/08/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduaren bidez ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira eta horien deialdia egiten da.

  2. 2023ko urriaren 27an dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epealdia amaitu zen. Guztira 31 eskabide jaso ziren Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan.

  3. 2023ko abenduaren 21ean balorazio-epaimahaia bildu zen (epaimahai hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduaren 17. artikuluan arautzen da), aurkeztutako dirulaguntzen eskabideak baloratzeko. Ondorioz, bileraren akta egin zen, eta bertan ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzak ematea proposatzen zen eta, gainera, ezetsi behar ziren laguntza-eskabideak zehazten ziren.

  4. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduan jasotako dirulaguntzen deialdia ebatzi zen (agindu horren bidez ekonomia zirkularra berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira eta dirulaguntzetarako deialdia egiten da). Ebazpen horren I. eranskinean entitate onuradunak, dirulaguntza jaso duten proiektuak eta dirulaguntzen zenbatekoak zehazten dira; II. eranskinean, aldiz, dirulaguntza ukatu zaien proiektuak ageri dira.

    Aurreko gertakariei honako hauek aplikatu behar zaizkie:

  1. 2023ko abenduaren 21eko aktan zehazten zen, besteak beste, Kateak SAk sustatutako proiektua, «arrantza-sareen kateak konpontzea eta berrerabiltzea» izenekoa (zeinaren akronimoa «RECAPE» baita), 1. lerroan (Ekodiseinua eta Ekonomia Zirkularraren Erakustaldia) zein 2. lerroan (Ekoberrikuntza Estrategikoa) aurkeztu zela. Proiektu hori aztertu zen eta erabaki zen 1. lerroan baloratu behar zela, zeren eta bere tipologiagatik 1. lerroan baloratu beharreko proiektuen definizioa betetzen baitzuen. Zehazki, espediente hauei eragiten zieten:

    (Ikus .PDF)

    «RECAPE» izeneko proiektuak, azkenean, dirulaguntza jaso zuen 1. lerroan, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko ekainaren 5eko Ebazpenaren I. eranskinean («Diruz lagundutako proiektuak») ohartarazten den bezala (ebazpen horren bidez 2023ko irailaren 19ko Aginduan arautzen den dirulaguntzen deialdia ebazten zen). Hala ere, ez ebazpen horren I. eranskinean («Diruz lagundutako proiektuak») ez II. eranskinean («Dirulaguntza ukatu zaien proiektuak») ez da aipatzen 023-INNO-EC/23 espedientea.

  2. Aurreko paragrafoan adierazitakoa kontuan hartuta, 021-INNO-EC/23 espedientean «RECAPE» proiektua diruz lagundu denez «Ekodiseinua eta Ekonomia Zirkularraren Erakustaldia» izeneko 1. lerroaren barruan, bidezkoa da 023-INNO-EC/23 espedientea jartzea Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko ekainaren 5eko Ebazpenaren II. eranskinean («Dirulaguntza ukatu zaien proiektuak»). 023-INNO-EC/23 espedientea Katiak SAk eskatuta sustatu zen, 2. lerroaren barruan («Berrikuntza Estrategikoa») «RECAPE» izeneko proiektua gauzatzeko.

  3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, «Administrazio publikoek (...) edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

  4. Organo honek dauka ebazpen hau emateko eskumena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduan (ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen duena eta horien deialdia egiten duena) eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

    Aurrekariak eta azaldutako arrazoibide juridikoen oinarri den araudia kontuan edukita, hauxe

Lehenengoa. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduan (ekonomia zirkularra berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena eta horien deialdia egiten duena) jasotako dirulaguntzen deialdia ebazten duen Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko ekainaren 5eko Ebazpenaren II. eranskina («Dirulaguntza ukatu zaien proiektuak») zuzentzea.

Hona hemen aldaketak:

«II. ERANSKINA

Dirulaguntza ukatu zaien proiektuak

  1. lerroa: ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia.

    (Ikus .PDF)

  2. lerroa: ekoberrikuntza estrategikoa.

    (Ikus .PDF)

    Honako hau esan behar du:

    «II. ERANSKINA

    Dirulaguntza ukatu zaien proiektuak

  1. lerroa: ekodiseinua eta ekonomia zirkularraren erakustaldia.

    (Ikus .PDF)

  2. lerroa: ekoberrikuntza estrategikoa.

    (Ikus .PDF)

    Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 19a.

    Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,

    AITOR ALDASORO ITURBE.