- 267/1992 DEKRETUA, urriaren 6koa, Euskal Autono mi Elkartean gorputzak eta gorpuzkiak garraiatzeko esasunbide baldintzak ezartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu267/1992 DEKRETUA, urriaren 6koa, Euskal Autono mi Elkartean gorputzak eta gorpuzkiak garraiatzeko esasunbide baldintzak ezartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 2902
- Xedapen-zk.: 267
- Xedapen-data: 1992/10/06
- Argitaratze-data: 1992/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hildakoei buruzko osasunbide poliziaren gaia, irailaren 7ko 2209/1979 Errege Dekretuaren bidez, osasunbidearen eskuduntzaren barruan sartuta transferitu zitzaion Euskal Autonomi Elkarteari. Gai horri buruzko gaurko arauteria, funtsean, uztailaren 20ko 2263/1974 Dekretuan dago jasota eta bertan arautzen dira gorputzak eta gorpuzkiak bestetaratzeko prozedurak eta osasunbide baldintzak eta ehorzketa enpresak ere bai. Osasunbide baimen bat ematea eskatzen da dekretu horretan gorputz edo gorpuzki bat garraiatzeko. Betekizun horrek, osasunbide arriskurik gabeko edo Euskal Herriko Autonomi Elkartearen muga pasatzen ez duteneko gorputz eta gorpuzkien garraioa garatzeko, nabarmena bai baina beharrezkoa ez den atzerapen bat dakar. Horregatik, gaurko geografi ezaugarriak, toki mailako ohitura eta usarioak, kutsagarri diren eritasunei buruzko ezagutzak eta izurrite egoerak, halaber, komunikabideen hobekuntzak eta garraio baliabideak kontutan harturik, gai horretan beharrezkoak diren izapideketa eta betebeharrak erraztuko dituen lege esparru bat ezartzea aholkugarria da, beraz, gorputzen ohizko garraiorako osasunbide baimena, gure herrialde eremuaren barruan, beharrezko ez izatea bilatzen du arau honek, baldin eta ekintza horrek betetzen baditu xedapen honek jartzen dituen baldintzak eta, hala ere, baimen hori, gorputzen eramanketa eta bestetaratze bereizietarako kasuetan eskatu ahal izango dela. Alor horretako administrazio izapideketak laburtzea nahi da neurri horien bitartez, beti ere, osasun publikoa zaintzeko beharrezko diren osasunbide bermeak gordez eta, helburu horiek izango direla osasunbide alor horretako administrazio iharduketa eramango dutenak. Euskal Autonomi Elkartetik kanpoko eremutik heltzen eta honara datozen edo hemendik zehar doazen gorputz, gorpuzki eta errautsen garraioari dagokionez, jatorrizko edo abiapuntuko tokian indarrean dagoen araugintzari egokituko zaio eta gorputzen nazioarteko garraioari dagokionez, gai horri buruz dagoen berarizko legeria erabiliko da eta kanpoko osasunbiderako zerbitzuetako osasunbide agintaritzak horretarako agindutako baimenekin batera joango da. Hori dela bide, Osasun Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko urriaren 6an egindako bere bileran aztertu eta erabaki ondoren, hauXEDATU DUT: I. ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen eremuan gorputz eta gorpuzkien garraiorako osasunbide baldintzak ezartzea du xedetzat dekretu honek. 2. atala.- Arau honen erabilpenerako berarizko helburuetarako, hitz hauek honela ulertu behar dira: - Gorputza. Giza-soina da, heriotzaren hurrengo bost urteetan zehar, heriotz hori Erregistro Zibilean inskribatzen den ordu eta egunetik aurrera kontatuko dela aldi hori. - Gorpuzkia. Heriotza ondoren bost urte igaro ondoren eta gai organikoaren desegite-fenomenoak bukatu ondoren giza soinetik gelditzen dena da gorpuzkia. - Giza-soin zatia. Nahiko izatedun eduki eta ebaketetatik, mozketetatik eta abortoetatik datorrena. - Errautsa. Erreketa ondoren, gorputzetik, gorpuzkitik edo giza-soin zatitik geratzen dena. - Ustelketa. Gai organikoa desegiten ari deneko prozesua. - Eskeletutzea. Gai organikoaren desegitearen azkeneko fasea, erabateko mineraltze arte. - Erretzea edo errauts bihurtzea. Gorputza edo gorpuzkia beroaren bidez errauts bihurtzea. - Aldibaterako iraunarazpena. Usteltze prozesua atzeratzeko metodoa. - Baltsamaketa. Usteltze fenomenoen agerketa galerazteko metodoa. - Hildakoaren egoitza. Heriotza gertatzen deneko tokia (etxebizitza edo ospital zentru bat). - Ehorzketa enpresa. Gorputzak eta gorpuzkiak jasotzea eta garraiatzea eta zerraldoz hornitzea bezalako ehorzketa zerbitzuak betetzeko eratzen dena. - Gorputz guztien azken helmuga. Lurperatzea, legez baimendutako tokietan erretzea edo itsas zabalean urperatzea. 3. atala.- 1. Hiltzea ekarri duten eragileen arabera, bi sailetan sailkatzen dira gorputzak: - I. saila. Erradiazioa edo kutsaketa dela medio hildako pertsonak hartzen ditu sail horrek, osasunarentzako arriskua ekar dezaketenak, adibidez: kolera, sukar horia, tifus esantimatikoa, zorrien bidezko sukar errekurrentea, perlesi-poliomelitisa, paludismoa, mingaiztoa, amorrua, izurria eta -hala gertatzen deneanaparteko izurrite gorabeherek hori beharrezkoa izatea eragiten dutenean, Osasun Sailak erabaki ditzanak. - II. saila. I. sailean sartzen ez diren guztiak hartzen ditu sail horrek. 2. Lehenengo sailean sartzen diren gorputzak ezingo dira aldibaterako iraunerazpenerako, baltsamaketarako, lurpetik ateratzeko edo hil den tokitik beste batera bestetaratzeko gai izango, heriotza gertatu den herriko hilerrira eraman behar delarik ahalik eta laisterren. Mota horretako gorputzentzat erabili beharreko zerraldoak, hurrengo ataleko b) puntuan adierazitakoak izango dira. 4. atala.- 1. Gorputzak garraiatzeko beharrezkoa izango da zerraldoa erabiltzea, mota hauek bereizten direla: a) Arrunta. Gutxienez 15 milimetroko lodiera duten oholez egina izango da, elkarrekin sendo eta tarteko zirrikiturik gabe lotua. Tapa, kutxaren azpiko zatiari egoki lotuko zaio. Zuraren ordez, baimendutako beste materialak erabili ahal izango dira baina gorputzaren ustelketa normala galeraziko duen iragazkaitz den beste edozein estalgarri edo poltsarik ezingo da erabili. b) Bestetaratzekoa. Bi kutxaz osaturik egongo da. Lehenengoa, zerraldo arrunten antzeko egitura modua izango du baina, zura sendoa eta oholek 20 milimetroko lodiera izango dute gutxienez. Gainera, 60 zentimetro baino txikiago den bitartea duten metalezko uztargailuz sendotua egongo da. Barnekaldeko kutxa, berunez soldatutako xaflez egina izan daiteke, 2,5 milimetroko lodieraz gutxienez edo zinkez soldatutako xaflez eginak, 0,45 milimetrozko lodieraz gutxienez. Balbula iragazkorren bidez edo beste antolabide egokien bidez, bere barruan gasen presioaren ondorioak galerazteko egokiturik egongo da zerraldoa. 2. Gorpuzki zerraldoa erabiltzea beharrezkoa izango da gorputz-zatiak garraiatzeko. Metalezko materialez edo iragazkaitz den edo iragaitztutako beste edozein materialez egina izango da. Bere neurriak, gorpuzkiak presiorik edo indarrik gabe hartzeko behar direnak izango dira. 3. Errauts-atabaka erabiltzea beharrezkoa da errautsak garraiatzeko. 5. atala.- 1. Autonomi Elkartearen lurraldean zehar, gorputzen garraioa honelakoetan egin ahal izango da: a) Bai motorraren bidez eta bai abereen bidez garraiatutako ehorzketa ibilgailuetan. b) Treneko furgoietan. c) Untzi eta egazkinetan, itsasoko eta aireko garraioa arautzen duen arauteriaren arabera. Garraio gailu horietan, zerraldoa datzaneko azalerak iragazkaitza den materialez eztalirik egon beharko du. 2. Anbulantzietan, taxisetan, alogereko kotxeetan, kotxe partikularretan edo aurreko apartaduetan adierazi gabeko beste edozein gailutan gorputzak garraiatzea galerazita gelditu da.II. ATALBURUA GARRAIOA 6. atala.- Dekretu honetan araupetzen den gorputzen, gorpuzkien eta errautsen garraioak, atalburu honetako ondorengo atal hauetan ezarritako moduetakoak izango dira.Lehenengo sekzioa. , Ohizko garrioa 7. atala.- 1. II. saileko gorputzen garraioa, lurperatuak izan ez badira eta heriotzaren hurrengo 48 orduak baino lehenago egiten bada, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremuaren barruan, ohizko gorputzgarraiotzatjoko da eta eta horrek ez du osasunbide baimenaren beharrik izango. Epaile eskuhartzeren bat tartejartzen bada, ez da ohizko gorputz-garraiotzat joko garraio hori. 2. Ohizko zerraldoan egingo da garraioa eta legez baimendurik dagoen enpresak burutuko du hori.Bigarren Sekzioa. Bestetaratzea8. atala. - Lurperatu gabeak direnean eta hil ondoren 48 ordu joan direnean edo horrek Euskal Autonomi Elkartearen eremua gainditzen duenean edo epaile eskuhartzeren bat tartejartzen bada, bestetaratzea bezala joko da II. saileko gorputzen garrioa eta, dekretu honetan xedatutakoaren arabera, osasunbide baimenaren beharra izango du. 2.Garraioa, bestetaratzeko zerraldoan egingo da, epailearen eskuhartzeak, parte hartzen duen kasuan, agintzen duenearen kaltetan izan gabe eta legez baimendutako ehorzketa enpresak burutuko du.Hirugarren sekzioa. Gorputz eramanketa berezia9. atala.- 1. Heriotza gertatu deneko herriko hilerrian lurperatua izateko, I. saileko gorputzen garraioa gorputz eramanketa berezitzat joko da eta osasunbide baimena eduki beharko du. 2. Bestetaratzeko zerraldoan egingo da garraioa eta legez baimendutako ehorzketa enpresa batek burutuko du. Laugarren sekzioa. Gizasoin-zatiak eta errautsak garraiatzea 10. atala.- Giza-soin zatien garraioa, gorputzentzat xedapen honetan ezarri den eran gauzatuko da baina gorpuzkien kutxan egingo da. 11. atala.- Gorputzen edo gorpuzkien errautsen garraioak ez du osasunbide baimenik beharko eta errautsetarako atabakan egingo da.III. ATALBURUA LURPETIK ATERATZEA Lehenengo sekzioa: Gorputzak12. atala.- 1. II. saileko gorputzak, berriro lurperatzeko asmotan, lurpetik ateratzea eta garraiatzea, lehenago lurperatuak izan ziren hilerrian bertan egin daiteke edo beste hilerri batean, bi kasuetan osasun baime na behar delarik eta lehenengo kasuan zerraldo arrunta eskatzen delarik eta bigarrenean bestetaratzeko zerraldoa. 2.- Epailaritza agintariak hori eskatzen duenean salbu, atal honetako 1. apartaduan aipatzen den gorputzen lurpetik ateratze hori, ondorengo kasu hauetan debekaturik dago: a) Baltsamatutako gorputzak direnean salbu, heriotzaren ondorengo hurrengo bi urteetan. b) Osasunbide baimenez eta aparteko kasuetan izan ezik, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Bigarren sekzioa. Gorputz-zatiak 13. atala.- 1. Hilerri berean berriro lurperatuak izateko, ez da eskatuko osasunbide baimenik gorputz- zatiak lurpetik ateratzeko eta garraiatzeko. Berriro lurperatze hori beste hilerri batetan egiten bada, osasunbide baimena eskatuko da. Bi kasu horietan, gorpuzki kutxan egingo da garraioa. 2. Heriotzetik aurrera bost urte bete ondoren gorputzaren materia organikoaren desegite fenomenoak bukatu ez badira, lurpetik ateratzea, garraioa eta horren ondorengo lurperatzea, lurperatutako gorputz bati dagozkian baldintzetan burutuko da. Hirugarren sekzioa. Giza-soin zatiak 14. atala.- Xedapen honetan gorpuntzentzat ezarritako eran egingo da giza-soin zatien lurretik ateratzea eta garraioa, baina kutxa, giza-soin zatiena erabiliko da.IV.ATALBURUA OSASUNBIDE BAIMENAK15. atala.- 1- Dekretu honetan xedatutakoaren arabera gorputz-eramanketarako, bestetaratzeko eta lurpetik ateratzeko eskatzen den osasunbide baimena, hildakoaren familiako batek edo bere hurbileko pertsona batek eskatu beharko du. 2. Sail honetako dagokion lurralde ordezkariak emango dio erabaki bat osasunbide baimenarako eskabideari, xedapen honen I. eraskin bezala ageri den ereduaren arabera. 3. Eskabide horrek, ondorengo agiri hauekin batera joan beharko du: - Gorputzak edo gorpuzkiak bestetaratzeko edo eramate berezietarako: a) Heriotzaren mediku-ziurtagiria, heriotzaren eguna eta kausa bertan adierazten direla edo, giza-soin zatiak diren kasuan, mozketaren, abortuaren eta abarren mediku ziurtagiria. b) Lurperatzeko lizentzia. Horrez gain, II. saileko lurperatu gabeko gorputzen kasuetan eta hiltze unetik aurrera 48 ordu baino gehia go igaro ondoren Espainiako lurraldean lurperatuak izango direnetan edo egazkinaz bidaiatuko dutenetan, beste hauek: c) Baltsamatzeko edo aldibaterako iraunerazpenerako akta, auzitegi mediku batek edo tanatologo batek izenpetua. Eta epailearen partehartzerik egon bada, beste hau: d) Eskuduntzadun epailearen baimena. - Gorputzak eta gorpuzkiak lurretik ateratzeko, a) eta b) puntuetan adierazitakoa. 16. atala.- Osasun Sailaren lurraldeetako ordezkariek, beren lurraldeen eremuaren barruan, dekretu honen II. eraskin gisa ageri den zerrenda ofiziala bete beharko dute hilero, bertan, erabaki bat eman zaien gorputz eramate berezien, bestetaraketen eta lurpetik ateratzearen eskabide guztiak zehaztuko direlarik.V. ATALBURUA EHORZKETA ENPRESAK17. atala.- Edozein ehorzketa enpresak, nonbait kokatu ahal izateko, bere egoitza soziala kokatzen deneko herriko dagokion udal baimena eduki behar du, Osasun Sailaren dagokion lurralde historikoko lurralde ordezkaritzak aldezko osasunbide informea eman ondoren. 18. atala.- Baimendutako eta Euskal Autonomi Elkartean kokatutako ehorzketa enpresek, xedapeneko III. eraskin gisa ageri den zerrenda ofiziala beteko dute hilero. 19. atala.- Euskal Autonomi Elkartean jarriko diren ehorzketa enpresek, legez ezarrita dauden baimenak lortu ondoren, ondorengo zehaztasun hauek jakinaraziko dizkiote Osasun Sailaren beren lurralde historikoko lurralde ordezkaritzari: a) Enpresaren izen soziala. b) Udal baimena. c) Enpresaren zuzendaritzaren arduradun den langilegoa eta, lanbide kategorietan banaturik, langilegoaren plantila. d) Egoitza soziala eta instalazioen kokalekua. e) Ehorzketa garraiorako diren ibilgailuak.VI. ATALBURUA ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK20. atala.- Osasunbide kontrolerako eta dekretu honetan ezarritakoa eta hildakoei buruzko osasunbide poliziari buruzko gainerako xedapenak betetzen direnaren egiaztapenerako beharrezko diren eskuduntzak erabili ahal izango ditu Osasun Sailak. 21. atala.- Dekretu honetan dauden xedapenen aurkako hauspenak, dagokion administrazio espedientea egin ondoren eta horrekin batera egon daitezkeen erantzunbehar zibilen, penalen edo beste eratakoen kaltetan izan gabe, indarrean dagoen osasunbide araugintzan agindutakoaren arabera, administrazio zigorren xede izan daitezke.GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Osasun Sailburuaren agindu baten bidez aldatu ahal izango dira xedapen honetan agindutako eraskinak. Bigarrena.- Euskal Autonomi Elkartearen lurralde eremuaren kanpotik datozen eta bertaratzeko diren gorputzen, gorpuzkien edo errautsen garraioa, halaber, lurralde horretan zehar igarotzeko dena, jatorrizko edo abiapuntuko tokian indarrean dagoen legeriari lotuko zaio, dekretu honen eta horretan erabili beharreko xedapenen arabera, hartzea Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari dagokion osasun publikorako seguriasun neurrien kaltetan izan gabe.ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen indarrartze egunean hasita dauden administrazio espedienteetan eta beroietan erabaki irmorik eman ez denean, dekretu honetan adierazitako lege araubidearen arabera erabakiko da. Bigarrena.- Euskal Autonomi Elkartean legearen arabera kokaturik dauden ehorzketa enpresek, dekretu honen indarrartze unetik aurrera 3 hilabetetako epe baten barruan, honen 19. atalean adierazitako zehaztasunak bidali beharko dituzte.AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta betearazteko beharrezko diren xedapenak jartzeko eskuduntza ematen zaio Osasun Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Bilbao, 1992ko urriak 6. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.
Failure of server APACHE bridge:
Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_198_1547265661_469' for POST of 6922 bytes
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586
Failure of server APACHE bridge:
Internal Server failure, APACHE plugin. Cannot continue.
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586