Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

238/2006 DEKRETUA, azaroaren 28koa, kanpoko euskal etxeek parte hartzen duten prozeduren izapidetze telematikoa arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 6386
  • Xedapen-zk.: 238
  • Xedapen-data: 2006/11/28
  • Argitaratze-data: 2006/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Administrazioak objetibotasunez egin behar du lan interes orokorren zerbitzura eta gainera modurik eraginkorrenean egin behar du; horregatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 45. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, herri-administrazioek teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzera eta abian jartzera joko dute, jarduerak garatzeko eta eskumenetaz baliatzeko; betiere, Konstituzioak eta legeek baliabide horiek erabiltzeko jartzen dituzten mugak kontuan izanik.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari administrazio elektronikoa bultzatzea ere badagokio, baliabide telematikoak erantsiz administrazioaren prozedurari eta, bereziki, herritarrekin dituzten harremanei.

Izan ere, Administrazio eta Gobernu elektronikoen 2004-2006 Planak, "Administrazioa on line" delakoarekiko honako helburu hau planteatzen du, besteak beste: herritarrengana hurbiltzea komunikazioen informazioaren teknologia berriak erabiliz. Horrela, aipatutako teknologia horiek eta firma elektroniko eta kodeketa sistemek eutsitako prozedura telematikoen bidezko zerbitzuez hornitzea funtsezkoa da administrazioa herritarrarengana hurbiltzeko eta zerbitzu publikoen eraginkortasuna areagotzeko.

Dekretu honen bidez arautzen diren prozeduren kudeaketari dagokionez, prozedurak burutu behar dituen taldea eta talde horren urruntasun geografikoa kontuan izanda, beharrezkoa da telematikaren bitartez izapidetzea prozedurok. Hainbeste urtetako kudeaketa eskarmentuak behin eta berriro frogatu du aldi bakoitzeko kudeaketa ezinezkoa dela eskabideak aurkezteko eta administrazio-egintzak jakinarazteko ohiko bideak erabiltzen badira, eta askotan, legeak zehatz eskatzen duena urratzen dela.

Ondorioz, izapidetze telematikoa arautuko da eta baliabide teknikoak txertatzerakoan kontuan hartuko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 45. artikuluan gai honetaz dakarrena, Informatika eta Telekomunikazio zuzendariaren 2003ko maiatzaren 13ko Ebazpena EAEko Administrazioak prozeduren izapidetze telematikoetan erabiliko diren izaera horizontaleko aplikazio elektroniko, informatiko eta telematikoak onartzeko dena eta Informatika eta Telekomunikazio zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, E-Administrazio-Platearako Plataforma Teknologikoa ezartzen duena.

Halaber, arreta berezia jarri da herritarren eskubideak bermatzen, izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horren ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko azaroaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honen xedea kanpoko euskal etxeek parte hartzen duten prozeduren izapide telematikoa arautzea da.

  2. Izapide telematikorako prozedurak honako hauek dira:

    • Euskal etxeentzako dirulaguntzak. Ekainaren 10eko 124/2003 Dekretuaren bidez arautu ziren (EHAA, 124. zk. ekainaren 25ekoa)

    • Euskal etxeentzako diru-laguntzak, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko. Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren bidez arautu ziren (EHAA, 198. zk., urriaren 10ekoa).

  3. Dekretu honetan arautzen den prozedura borondatezkoa da eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez emandako idazketan 38.4 artikuluan eskabideak aurkezteko araututa dauden beste eren ordez erabil daiteke.

    Horretarako, izapide bat egiterakoan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeak ez du behartzen baliabide horiek erabiltzera prozeduraren hurrengo izapideetan.

  1. Dekretu honen alorreko ekintzak egiteko baliabide telematikoak erabiltzeak ekintza horien egiazkotasuna, osotasuna, kontserbazioa, erabilgarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko ditu. Halaber, organo jarduleak eskumena identifikatzea eta eskumenaz baliatzea bermatuko ditu.

  2. Euskal etxeen ekintzen egiazkotasuna eta osotasuna sinadura elektroniko aurreratuaren bidez bermatuko da. I eranskinean ezarritako ziurtagirian oinarrituta eta sinadura sortzeko gailu seguru batek sortuko duena.

  3. Aurreko atalean ezarrita dagoenari kalterik egin gabe, organo jardulea onartutako sinadura elektronikoaren bidez identifikatuko da; sinadura elektroniko hori onartuta dagoen ziurtagiri baten oinarrituko da eta sinadura sortzeko gailu seguru batek sortuko du.

  4. Baliabide telematikoen bidez egindako ekintzek honako hauek jasoko dituzte herritarren edo organo jardulearen sinadura elektronikoaz gain: data zigilua eta izenpetzeko erabili den ziurtagiri elektronikoa indarrean dagoela egiaztapena.

  5. Euskarri, baliabide eta aplikazio telematikoak erabiltzean honako hauek bermatu beharko dira:

    1. Baimendutako pertsonek bakarrik erabili eta eskura izango dituztela aplikazio telematikoetako datu eta informazioa.

    2. Aurre hartuko zaiela datuak eta informazioak aldatzeari edo galtzeari eta komunikazioak bidean atzemateari.

    3. Prozedura informatikoak babestu egingo direla baimenik gabe erabil ez daitezen.

  6. Dekretu honetan ezarritakoak ez du aldatzen ekintza administratiboei ezarri dakiekeen erregimen juridikoa, izapide telematikoaren berezitasunak baino.

  7. Teknika horiek erabiltzeak ez du inolako murrizketa edo diskriminaziorik ekarriko zerbitzu publikoak edota edozein jarduera nahiz prozedura administratibo eskuratzerakoan.

  1. Prozeduren eskabideak www.euskadi.net-era jota egingo dira. Transmisio telematikoa egiteko aplikazioaren ezaugarri teknikoak eta baldintzak 2006ko otsailaren 9ko Informatika eta Telekomunikazio zuzendariaren ebazpenean onartutakoak dira; ebazpen horretan E-Administrazio-Platearako Plataforma Teknologikoa ezartzen duen dokumentua onartu da.

  2. Tramitazio telematikoa egin nahi dutenek Ziurtagiri elektronikoa izan beharko dute, Dekretu honetako eranskinean ezarrita datorrenarekin bat etorriz.

  1. Baliabide telematikoen bidez bidaltzen diren eskabide, idatzi eta komunikazioen sarrera edo irteera jasota geratuko da E-Administrazio-Platearako Plataforma Teknologikoak sortutako Erregistro Telematikoan dagokion oharra eginda, azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz.

    Erregistro Telematikoan eskaera jasotzen den unean eskabidea aurkeztu izanaren agiria erakutsiko zaio igorleari eta igorleak aukera izango du agiria behera ekarri eta gordetzeko.

    Agirian Erregistro Telematikoaren identitatea bermatuko da onartutako sinadura elektronikoa erabiliz, eta igorlea eta jasotzailearen identitatea, sarreraren erregistro zenbakia, izapidearen izena eta zein egunetan eta zein ordutan aurkeztu den jasoko dira idatziz bertan.

  2. E-Administrazio-Platearako Plataforma Teknologikoak sortutako Erregistro Telematikoak aukera emango du komunikazioak urteko egun guztietako hogeita lau orduetan aurkezteko.

    Erregistro Telematikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen den data eta ordu ofizialaz arautuko da, ikusteko moduan azalduko delarik erregistroaren helbide elektronikoaren sarreran. Ordu ofiziala erregistro telematikoari dagokionez, penintsulakoa izango da.

    Lanegunetan ezarritako epeen kontaketari dagokionez, Erregistro Telematikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Festa Egunen Egutegi Ofizialaren arabera arautuko da.

  3. Eskabideak, idatziak eta komunikazioak jaiegun batean sartzen badira Erregistro Telematikoan, hurrengo lanegunaren lehenengo orduan sartu direla ulertuko da. Horretarako, idazkia jaso izan zeneko eguna eta ordua idatziko dira aurkezte eguna eta ordua adierazteko sarrera idazpenean eta hurrengo lehenengo lanegunaren zero ordu eta segundo bat izango dira sarreraren eguna eta ordua.

  4. E-Administrazio-Platearako Plataforma Teknologikoak sortutako Erregistro Telematikoan egiten diren oharpen guztiak Erregistro Nagusian informatikoki sartuko direla bermatuko da, indarrean dagoen arautegian ezarrita dagoen legez.

  1. Kanpoko Euskal Etxe eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak interesdunekin komunikatzeko baliabide telematikoak erabiliz gero, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen irailaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan ezarrita dauden baldintzak betetzen direla bermatuko du beti.

  2. Jakinaraztea baliabide telematikoen bidez egiteko, interesdunak baliabide horri lehentasuna ematen diola edo baliabide hori erabiltzea berariaz onartzen duela adierazi beharko du.

  3. Interesdunek www.euskadi.net helbide elektronikoko jakinarazpenera sartzeko nork bere burua identifikatu beharko dute 3.2. artikuluan aurreikusitako ziurtagiri elektronikoa erabiliz.

  4. Jakinarazpenaren egiazkotasuna eta osotasuna bermatzeko, jakinarazpena eman duen organo edo agintariak onartutako sinadura elektronikoa erabiliko da.

  5. Jakinarazpena eginda dagoela ulertuko da interesdunak elektronikoki sinatzen duenean jakinarazpenaren mezua jaso duela edo, horrela bada, uko egin diola jasotzeari.

    Interesdunak horrelakorik jasota uzten ez badu, uko egin diola ulertuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko Legearen 59. artikuluan aurreikusita dagoen epea igarotzen denean.

  6. Jakinarazpena helbide elektronikoan zein egunetan eta zein ordutan jasotzen den akreditatuko da, baita ere, interesdunak jaso duen edo jasotzeari uko egin dion eta helbidera sartzeko inolako eragozpenik dagoen edo ez.

    Baliabide telematikoen bidez jakinarazpenak helarazteko, urteko egun guztietako 24 orduetan izango da aukera.

    Epeen kontaketa Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko Legearen 48. artikuluan ezarritakoaren arabera arautuko da.

  7. Interesdunak emandako helbide elektronikoan abisua jaso dezake www.euskadi.net helbide elektronikoan jakinarazpenak daudela. Dena den, abisua aukerazkoa izango da eta informatzeko baino ez du balioko; abisurik jasotzen ez bada, horrek ez dio eragingo jakinarazpena behar bezala egiteari.

  1. Baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez sortzen diren dokumentu, idatzi eta jardunak eta bide horietatik sortutako tramiteen euskarri direnak dokumentua sortu zen izaera bereko euskarrietan utziko dira, edo besteren batean, beti ere, informazioaren identitatea eta osotasuna mantentzen dituen euskarri batean.

  2. Dokumentuak gordetzeko baliabide edo euskarriak seguritate neurriak izan behar dituzte dokumentuen segurtasuna, egiazkotasuna, kalitatea, babesa eta iraupena bermatzeko; bereziki, ziurtatu behar dituzte erabiltzaileen identitatea eta sarbide-kontrola.

    Elektronikoki sinatutako dokumentuak sinadura elektronikoarekin gordeko dira, denbora-zigiluarekin eta sinatu den ziurtagiri elektronikoa indarrean dagoela jasotzen duen egiaztagiriarekin.

  3. Euskarri eta baliabide informatiko, elektroniko edo telematikoetan bildutako dokumentuek administrazio-espedientea osatuko dute beste jarduera guztiekin batera, erabili den euskarri fisiko edo telematikoa alde batera utzita.

  1. Administrazioak www.euskadi.net helbide elektronikoan emango die interesatuei prozeduren berri, prozedura horiek baliabide telematiko bidez tramitatutakoak izan edo ez izan.

  2. Euskarri elektroniko, informatiko edo telematikoetan bildutako dokumentuetara sartzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. eta 37. artikuluetan ezarritakoa bete beharko dute interesdunek; eta, beharrezkoa bada, Izaera Pertsonaleko Datu Babeserako abenduaren 13ko 15/1992 Lege Organikoan ezarritakoa ere bai.

  3. Interesdunek www.euskadi.net helbide elektronikora sartzeko nork bere burua identifikatu beharko dute 3.2. artikuluak aipatzen duen ziurtagiri elektronikoaren bidez.

  1. Arrazoi teknikoak direla-eta bide telematikoa erabili ezin bada edo komunikazioak modu egokian ezin badira egin, sistematik paperezko euskarrira itzultzeko aukera izango da. Betiere, edukiaren osotasuna eta literaltasuna bermatu beharko dira.

  2. Itzulgarritasun-prozesuaren emaitza modura, baliabide edo euskarri telematikoen bidez bildutako dokumentu originalaren kopiak dokumentu originalaren balioa eta eraginkortasuna izango du; horretarako kopia kautotua egingo da, ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuan aipatutako baldintzak betez. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta organismo autonomoen eremuan agirien kopiak eta ziurtagiriak emateari eta sinadurak legeztatzeari buruzkoa da.

  3. Itzulgarritasuna interesatuak euskarri telematikoan aurkeztutako dokumentuak, idatziak edo komunikazioak direla-eta bada, sinadura elektronikoa egiaztatu eta kopia konpultsatua egingo da eta bertan originalaren kopia zehatza dela adieraziko da idatziz, ekainaren 18ko 149/1996 Dekretuaren 5. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz.

Dekretu honek aipatzen dituen telematikoki izapidetutako prozedurak honako fase hauek biltzen ditu:

  1. Euskal etxeen eskaera.

  2. Administrazioak dokumentuak eskatuko ditu eta interesatuak eskatutako dokumentazioa emango du.

  3. Prozedura izapidetzean sortzen diren administrazio-jarduerak jakinaraziko ditu.

  1. Ekainaren 10eko 124/2003 Dekretuak arautzen dituen prozeduretan Euskal etxeek, 9.2 artikuluan adierazten diren dokumentuez gain, programa, jarduera edo ekintza burutzeko kostuen aurrekontuaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko dute, edo bere kasuan, profesional aditu batek egindako proiektuaren aurrekontuarena, aipatutako artikuluaren b) hizkian adierazitako moduan.

  2. Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak arautzen dituen prozeduretan, Euskal etxeak eskaerarekin bat, 8.2 artikuluko b), c), d), f) eta g) hizkietan adierazten diren dokumentuen kopia eskaneatua aurkeztuko dute.

  1. artikuluaren e) hizkian aurreikusten den interesatuaren egoerari buruzko txostenak ondorengoak jaso beharko ditu: eskatzailearen datu identifikatzaileak, bere tutore edo legezko ordezkariarenak, eta honek, a) hizkian aurreikusten den inprimaki ofiziala sinatu dueneko lekua eta denborari buruzko egoera. Txosten hau Euskal etxearen kustodiapean geratuko da eta ez da beharrezkoa izango eskaerarekin batera aurkeztea, hurrengo paragrafoan ezarritakoaren kaltetan gabe.

  2. Euskal etxeak behartuta egongo dira aurreko paragrafoetan aurreikusten diren jatorrizko dokumentuak behar den moduan gordetzen eta kopia elektronikoa egiten, tramitazio telematikoa beharrezkoa denean. Jatorrizko dokumentuak, tramitatzeko eskudunak diren organoen eskura geratuko dira eta nahi dutenean eskatu ahal izango dituzte.

Dekretu honen eremuan administrazioak teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeak ordenamendu juridikoak ezarrita dituen mugak izango ditu eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean Izaera Pertsonaleko Datu Babesaren abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari buruz ezarritakoaren birtualtasun osoa bermatuko du bereziki.

Teknika horiek erabiltzeak ez du inolako murrizketa edo diskriminaziorik eragingo herritarrek zerbitzu publikoak jasotzerakoan edo edozein jarduera edo prozedura administratibo erabiltzerakoan.

Euskal etxeen ziurtagiri elektronikoak eskatzea, kudeatzea eta ematea.

Ziurtagiriak eskatu, kudeatu, eman eta baliogabetzeko baldintza tekniko, eragingarri eta segurtasunezkoak Izenpe-ren Ziurtapen-praktiken Deklarazioaren dokumentuan daude zehaztuta helbide honetan: www.izenpe.com.

Euskal etxeen ziurtagiri elektronikoen baldintzak.

Entitate ziurtagiriak dira eta ez dute onartutako ziurtagirien legezko izaerarik. Euskal etxea eta haren arduraduna identifikatzen dute. Erabilpen esparrua Euskal etxe eta Euskal Administrazio Publikoen arteko harremanetara mugatzen da.

Ziurtagiri hau txartel kriptografikoan egiten da.

Euskal etxeen ziurtagiri elektronikoen eskatzea.

Euskal etxearen arduradunak, www.euskadi.net en azaltzen den ziurtagiria eskatzeko orri bat bete beharko du eta Eusko Jaurlaritzako kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetan eskudun den organoaren bidez izapidetuko du.

Eskaerari buruzko gainontzeko baldintza teknikoak, operatiboak eta segurtasunekoak, eta ziurtagirien eskatzea, kudeatzea eta ematea, www.izenpe.com-en argitaratuta azaltzen dira, Ziurtagiri Praktiken Aitorpenetan eta Euskal Etxeen Zertifikatuen Emate, Kentze, Berraktibatze, eta Berritze Prozeduretan.

Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioak erabiltzen dituen ziurtagirien baldintzak.

Erakunde publikoetako langileen ziurtagiria, Izenpe, S.A. ziurtapen-zerbitzuak ematen dituenak egindakoa.

Sinadura elektronikoaren ziurtagiri bat da, sinadura elektronikoaren abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 8., 11., 12., 13., 18., eta 20. artikuluetan ezarritakoaren arabera onartutakoa, erakunde publikoetan ahalmen administratiboko karguak edo lanpostuak betetzen dituzten pertsonak identifikatzeko. Zein erakunde publikotakoa den eta erakunde administratiboen titularrek zein kargu betetzen duten ere identifikatzen du. Ziurtagiri hau txartel kriptografikoan egiten da.

Organoaren ziurtagiria, Izenpe, S.A. ziurtagiri-zerbitzuak ematen dituenak egindakoa.

Sinadura elektronikoaren ziurtagiri bat da, sinadura elektronikoaren abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 8., 11., 12., 13., 18., eta 20. artikuluetan ezarritakoaren arabera onartutakoa. Ziurtagiri honek organo administratibo sinatzailea eta organo horren pertsona fisiko titularra identifikatzen ditu. Administrazio-organoaren ziurtagiria software euskarrian egiten da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.