Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

290/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Herrizaingo Saila; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila; Osasun eta Kontsumo Saila; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6125
  • Xedapen-zk.: 290
  • Xedapen-data: 2010/11/09
  • Argitaratze-data: 2010/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa den ekainaren 19ko 4/2008 Legeak babeserako eta laguntzarako sistema arautzen du III. tituluan, zein ekintza terroristen biktimek dituzten beharrizan guztiei aurre egiteko asmatu baitzen.

Legeak zehaztu eta garatu egiten ditu sistema horrek barne hartzen dituen prestazioak; hala ere, aldeak daude erregelamendu garapenarekiko prestazioei dagozkien diru-mugak ezartzeari edo prozedura- eta antolaketa-gaiei dagokienez. Arlo horiek garatuko ditu dekretu honek, eta ekainaren 19ko 4/2008 Legean aurreikusitako erregimena osatzen da horrekin.

Dekretu honen bidez, halaber, terrorismoaren biktimak lagundu, babestu eta aitortzeko modalitate zenbait garatzen dira, zeinek ekainaren 19ko 4/2008 Legean aurreikusitakoak baitira. Nahiz eta modalitateok ez diren azaltzen biktimen babes eta laguntza integralaren sistemari Legeak eskaintzen dion tituluan, bai helburu bera dutela, eta horrelaxe ikusten da prozesu jurisdikzionaletan biktimei laguntza juridikoa emateko neurriekin.

Ondorioz, Herrizaingoko sailburuaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren, Justiziako eta Herri Administrazioko sailburuaren, Etxebizitza, Herrilan eta Garraioetako sailburuaren, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren, eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak txostena emanda, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 9ko bileran aztertu eta onartu ondoren,

  1. Honako hau da dekretu honen helburua: biktimen babes eta laguntza integralerako sistema garatzea, zein Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa den ekainaren 19ko 4/2008 Legeko III. tituluan baitago jasota; eta, halaber, terrorismoaren biktimen babes eta laguntzarako beste neurri batzuk.

  2. Biktimen babes eta laguntza integralerako sistemak dekretu honetan araututakoak ekintza terroristen ondorio kaltegarriak erreparatzea helburu duten prestazio eta neurri administratiboak arautzen ditu. Itzul dakiekeen guztia itzuli behar zaie biktimei, eta laguntza integrala eskaini gizartean bizitza normala egin ahal izan dezaten arlo orotan.

  3. Babes eta laguntza integralerako sistema indarrean jartzeko eremua ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 2. artikuluan zehazten da, eta ekintza terroristen biktima zuzenei eta horien familiarteko eta gertukoei dagozkie eskubideak eta prestazioak, kasu bakoitzari egokitzen zaion eran.

  4. Titulu honetan jasotako prestazio eta laguntzak bateragarriak dira interesdunek beste administrazio batzuetatik eskura ditzaketen laguntzekin, betiere horien batuketak ez badu kaltearen zenbatekoa gainditzen, diruz lagundu behar den jarduera ez badu gain-finantzatzen, edota esleitzen den laguntza-modalitate zehatzaren edukia ez badu bikoizten.

  1. Laguntza integralerako sistema aplikatzeak, ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 5.2 artikuluaren arabera, honako printzipio eta helburu hauek bete beharra dakar, batik bat:

    1. Biktima ahal den neurrian kaltea jaso baino lehenago zuen egoerara itzularaztea.

    2. Biktimak lehengo askatasuna eta nortasuna, baita giro familiar, sozial eta politikoa ere berreskuratzeko ahaleginak egitea.

    3. Biktima bere ohiko bizilekura itzultzeko eta berriro ere baldintza egokietan lanean hasteko ahaleginak egitea; edo, kasua bada, egoitzaz aldatzeko eta giro egokian laneratzeko ahaleginak egitea.

    4. Babes- eta laguntza-sistemako prestazioak biktimaren egoerak eskatzen duen bizkortasunarekin eskuratuko direla bermatzea.

    5. Biktimaren eguneroko gora beherei kasu egitea eta ongizate egoera lortzea arlo horietan ekintza terroristak eragindako kalteak arintzeko.

  2. Prozedurak instruitu eta ebazterakoan, printzipio hauek hartuko dira aintzat:

    1. Biktimen aldeko traturako printzipioa, kontuan izanik bizi dezaketen egoera bereziki dela ahula eta berdintasunik gabea; eta ahaleginak egitea prozedurak trauma gehiago ez sortzeko.

    2. Bizkortasun printzipioa, laguntza edo prestazioen aintzatespena luzatu edo eragozten duten formazko izapideak saihestuz. Horrelakoetan ez zaio agiririk eskatuko interesdunari egintza nabarmenak edo zenbait inguruabar frogatzeko, betiere inguruabar horien froga kasuan diharduen administrazioaren artxibo edo aurrekarietan jasota badago.

    3. Hurbiltasun printzipioa; eta horretarako ahaleginak egin beharko dira Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza izan dadin dekretu honetan jasotako eran lehentasuna duena biktimekiko harreman zuzena izateko, eskabideak aurkezteko eta prestazioak eta laguntzak ematen dituzten kudeaketa erakundeekiko harremanetarako.

    4. Erakunde-arteko elkarlan-printzipioa eta erakunde mailako leialtasuna.

Herrizaingo Sailean txertatutako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza EAEko Administrazio orokorreko organoa da, eta bere esku daude honakoak: Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa den ekainaren 19ko 4/2008 Legean araututako erreparazio- eta laguntza-prestazioetarako eskabideak koordinatu eta, hala behar izanez gero, izapidetu eta ebaztea. Helburu hori lortze aldera, lege horretako 25.1 artikuluan aurreikusitako eskumenak dagozkio.

  1. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, ekainaren 19ko 4/2008 Legeko hirugarren gehigarrizko xedapenaren arabera, berehala jarduteko protokoloa landuko du, non jasota utzi beharko diren, alde batetik, sorospen psikologikoa, eta bestetik, lege horretan ezarritako eskubide eta onurei eta ekintza terroristek eragindakoei onuraren bat dakarkien arauekin lotura duten formazioa eta orientazioa.

  2. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza zuzena eta pertsonalizatua eskaintzen die biktimei, honako arlo hauetan: babes eta laguntza integralaren sistema osatzen duten prestazio, zerbitzu eta baliabideak; beste administrazio batzuetan eskuragarri dituzten baliabideen berri ematea; orientazioa eskaintzea dituzten premien arabera, eta aholkuak eskainiko dizkie behar diren izapideei eta horiek betetzeari buruz, eskumena duten organoetara bidaliz, hala behar izanez gero.

  3. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari dagokio dekretu honetako kapitulu eta paragrafoetan aurreikusitako erreparatze- eta laguntza-prestazioetarako eskabideak izapidetu eta ebaztea, honako arlo hauetan:

    1. Kalte materialen ordainerako jarduerak, II. kapituluan jasotakoak;

    2. Kalte materialak prebenitzeko laguntzak, III. kapituluan jasotakoak;

    3. Laguntza juridikorako laguntzak, IV. kapituluan jasotakoak;

      22. artikuluan jasota diru-laguntzak, protesiak ezartzeak sortutako gastuak finantzatzeko, eta 23. artikuluan eta V. kapituluko hurrengoetan jasotako finantzazioa, profesional pribatuek emandako tratamendu psikologikoa finantzatzeko.

    1. Beste gastu akademiko batzuk ordaintzeko laguntzak, VI. kapituluko 29. artikuluan jasotakoak.

      37. artikuluan jasotako diru-laguntzak, behin-behineko etxebizitza alokatzeko gastuak finantzatzeko.

  4. Aipatutako zuzendaritzari dagokio, halaber, dekretu honetako X. kapituluan aurreikusitako espedienteak izapidetzea.

  5. Eusko Jaurlaritzako beste organo batzuk lantzen dituzten xedapen arautzaileen, programen eta jarduera-planen proiektuetan parte hartuko du Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak. Dekretu honetako VI., VII., VIII., eta IX. kapituluetan jasotako gaiei buruzkoak izango dira proiektuok.

    V., VI., VII., VIII. eta IX. kapituluetan araututako onura eta prestazioen errekonozimendurako beharrezkoa izango da Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren txostena, zein loteslea izango baita biktima edo onuradun izatearekiko.

  1. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak behar diren neurriak hartuko ditu sorospena helburu duten beste prestazio eta laguntza batzuk eskuratzeko, hala sorospen psikosoziala, nola zigor-arloko judizio epaiketatara biktimarekin batea joatea; eta hori, beste erakunde batzuen edo organizazio publiko edo pribatuen bidez gauzatuko du.

  2. Terrorismoaren biktimen babes eta sorospen integralerako sistemaren funtzionamenduaren jarraipena eta ebaluazioa gauzatuko ditu Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak.

    Urtero txosten bat gauzatuko du horretarako, eta Eusko Jaurlaritzako sailek eta beste erakunde batzuk terrorismoaren biktimekin lotutako arloetan burututako jarduerei buruzko (ikerketa, sentsibilizazioa, prebentzioa, arreta, sorospena eta errekuperazioa) argibideak eta horiei egindako jarraipena eta ebaluazioa bilduko ditu.

    Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari, Jaurlaritzaren Kontseiluari eta Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaie txosten hori.

  1. Kalte materialak erreparatzeko laguntzak ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 11. artikuluan eta hurrengoetan baita kapitulu honetan ezarritakoaren arabera esleituko dira.

  2. Aditzera emandako prestazio eta laguntza bakoitzerako aurreikusitako berezitasunez gain, honako baldintza hauek ere bete beharko dira, orokortasunez:

    1. Ekintza terroristak Euskal Autonomia Erkidegoan jazotakoak izan daitezela.

    2. Kalteak ez daitezela izan izaera publikoko edo partaidetza publikoa gehiengoa den entitate, korporazio edo erakundeetako nazionalak zein atzerrikoak- ondasunetan jazotakoak.

    3. Kaltetutakoak hitza eman dezala bidezkoak diren ordain-ekintzak burutuko dituela, eta jakinarazi egingo dituela laguntza esleitzeko kontuan izandako baldintzetan izandako ezein aldaketa, eta, batik bat, beste administrazio edo ente publiko edo pribaturen batek emandako laguntzak, baldin eta kaltearen zenbatekoa gainditzen badute; hitza mean beharko dute, halaber, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak sustatutako fiskalizazio jarduerak ahalbidetzeko.

  3. Ordaindu beharreko zenbatekoa tasatutako kalteen zenbatekoaren eta eragina nozitu duenak kaltetutako ondasunen aseguru-estalduraren kontura jaso behar duen zenbatekoaren artean dagoen aldea izango da, betiere asegururik badago.

  4. Eskatzaile bakoitzeko eta gertakari edo ezbehar bakoitzeko jaso daitekeen gehienezko zenbatekoa, ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 11.4 artikuluaren arabera, 100.000 euro da, kapitulu honetan aurreikusitako edozein laguntzatarako.

  5. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak aseguru-kontratuetatik eratorritako edozein ordainen subsidiarioak dira, eta, aseguruek egindako kalte-ordainak egonez gero, kalte-ordain horien balioaren zenbateko berdinean murriztuko dira.

  1. Etxebizitzak lehen zuen bizigarritasuna berreskuratu ahal izateko, bertako egituran, instalazioetan eta altzarietan jasandako kalteen balioa ordainduko da, baina kanpo geratuko dira luxuzko izaera duten elementuak. Erreparazioei ekiteko beharrezkoak diren ikerketetatik, proiektuetatik, baimenetatik eta, oro har, dokumentu guztietatik eratorritako gastuak ere barne daude.

    Jabetza horizontalaren araubidearen menpe dauden etxebizitzen elementu komunetan eragindako kalteen balioa ere ordainduko da. Horretarako, eraikineko elementutzat joko dira garajeak edo eraikinean dauden bestelako egoitzak.

  2. Erreparazioaren zenbatekoa etxebizitzen jabetza dutenei ordainduko zaie, edo bestela, erreparazioa legitimoki egin edo agindu duten errentariei edo okupatzaileei.

  3. Eraginpeko ondasun higiezinetan egindako kalteak kalkulatu ahal izateko, erreparazioaren balioa hartuko da kontuan, eta ez da inolako zenbatekorik kenduko erabileragatik edo kontserbazio-egoeragatik. Inola ere ez da sartuko laguntzaren barruan aurrekoaren hobekuntza.

    Ondasun higiezinetan sortutako kalteen balioa zehaztu ahal izateko, kontuan edukiko da eragindako ondasunek kaltea jasan aurreko unean zeukaten benetako balioa.

  4. Ohiko etxebizitza osorik eta behin betiko galduz gero, ezinezkoa delako erreparatzea edo horretarako beharrezkoak diren obren kostuak eraikinaren une horretako balioaren % 50 gainditzen duelako, lursailaren balioa alde batera utzita, honelakoa izango da ordaina:

    1. Jabeak antzeko ezaugarriak dituen beste etxebizitza bat erosi edo galdutakoa berriz eraiki nahi badu, lehenengo paragrafoan aurreikusitako ordaina galdutako ondasunaren benetako balioa izango da 14.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ondorio horietarako ez da aplikatuko dekretu honetako 4.4 artikuluan aipatzen den muga.

    2. Pertsonak ez badu hartu gura beste etxebizitza bat jabetzan, urtero funts galdurako diru-laguntza bat jaso ahal izango du beste etxebizitza bat alokatzeko, gehienez ere 20 urterako; eta bizi behar duen autonomia-erkidegoko udalean alokairua batez beste kostatzen dena hartuko da erreferentziatzat, aurreko egoerarekin alderatuta galerarik izan gabe. Ondorio horietarako ere ez da aplikatuko dekretu honetako 4.4 artikuluko muga.

    3. Etxebizitza bateko okupatzailea, gozamenerako, erabilerarako edo bizitzeko eskubideei jarraiki, urtero diru-laguntza bat jaso ahal izango du, itzultzerik gabekoa, beste etxebizitza bat alokatzeko, gehienez ere 20 urterako, eta bizi behar duen autonomia-erkidegoko udalean alokairua batez beste kostatzen dena hartuko da erreferentziatzat.

  5. Ohiko etxebizitzatzat joko da, paragrafo honen ondorioetarako, kaltetutako pertsona urteko gutxienez sei hilabete eta egun bateko epean bizitzen den eraikina. Ohiko etxebizitzatzat joko da, halaber, bertan urtebetez baino gutxiago bizi izan arren, bertan bizitzen hasi den egunetik denbora erdia baino gehiago egin duenean bertan.

  1. Atentatu terrorista baten ondorioz aldi baterako beren etxeak utzi behar dituzten pertsonen behin-behineko ostatuak ordaintzen lagunduko du administrazioak, etxean erreparazioak egiten diren bitartean; baita Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik igarotzean beren ibilgailuak baliogabetzen dituzten kalteak jasaten dituzten pertsonen ostatu-gastuak ordaintzen ere. Horretarako, hitzarmenak edo erabakiak sinatu ahal izango ditu beste administrazio publiko batzuekin edo ezbeharretan eta hondamendietan kaltetutakoei laguntzen dieten organizazio espezializatuekin. Alderdiek ostatu-gastuetarako eman beharreko laguntzaren ehunekoa eta denbora-muga ezarriko dira aipatutako hitzarmen edo erabakietan.

  2. Hitzarmenik ez badago, atentatu terrorista jasan eta konponketa obrak dirauten bitartean euren etxebizitza behin-behingoz utzi behar duten pertsonek Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari laguntza eska diezaiokete, behin-behinekoz alokatzeko etxebizitzaren alokairuaren gastuak, baita lekualdatzeko gastuak ere.

    Ezbeharra izan duen etxebizitzaren antzeko beste bat alokatzeak eragindako gastuen araberakoa izango da laguntzaren zenbatekoa, eta ezbeharra gertatu den udalerrian edo udalerri mugakideren batean ordainduko da laguntza, kaltetutako etxebizitza konpondu arte bakarrik, ez gehiagorako.

    Etxebizitzarik alokatzen ez bada, eragindakoak ostatu batean egindako gastuak ordaindu daitezke: eguneko eta pertsonako 75 euro goitik jota, kaltetutako etxebizitza konpondu arte bakarrik eta, gehienez ere, hiru hilabete.

  3. Administrazio auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan ez duten pertsonek, baldin eta EAEn dauden bitartean jasan badute euren ibilgailuak ezertarako utzi duten ekintza terrorista, ostatuak eragindako gastuak ordaintzeko laguntza eska diezaiokete Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari, alegia, ostatuko gastuengatik konpentsazioa eska dezakete, gehienez ere 75 euro eguneko eta pertsonako, eta kaltetutako ibilgailua konpontzeko behar den denboran bakarrik.

    Euren bizilekurako lekualdatzeak eragindako gastuak ordaintzea ere eska dezakete, baldin eta ezin badute ibilgailua konpondu eta, betiere, gastu horren ordainagiriak edo fakturak aurkeztu ondoren.

  1. Ibilgailu partikularretan eragindako kalteak ordaindu ahal izango dira, eta bai pertsonak edo salgaiak lurrez garraiatzeko diren ibilgailuek jasandakoak ere, baina ez jabetza publikoko ibilgailuek jasandakoak.

  2. Ibilgailua konpontzeko beharrezkoa den gastuaren araberakoa izango da ordaindu beharreko zenbatekoa, non eta ez den honen ondorengo paragrafoetan xedatutakoa.

  3. Ibilgailua guztiz suntsitu bada, edo konpontzeak ibilgailuaren balio benalaren % 30a gainditzen badu, kaltetutako ibilgailuaren ezaugarri eta erabilpen-baldintza antzekoak dituen beste bat merkatuan erosteko peritazio ofizialak ezarritako zenbatekoaren araberakoa izango da kalte-ordaina, eta, ondorio horietarako, ez da izango aplikagarria dekretu honetako 4.4 artikuluan aurreikusitako muga.

  4. Ezbeharra jasan duen ibilgailua lurreko garraiorako denean eta kaltetutako pertsonaren ogibidea denean, laneko tresna galtzeak dakartzan galera eta kalte ekonomikoak hartuko ditu ordainak. Kalte-ordainaren zenbatekoa, helburu horretarako burututako peritazio ofizialean zehaztutakoa izango da.

Alderdi politikoen, sindikatuen eta gizarte-erakundeen egoitzetan edo erlijio-kulturako egoitzetan eragindako kalteen ordainak hartzen dituenak: egoitza horietan jarduteko lehen zituzten baldintza berberak berreskuratzeko egin beharreko erreparazioen gastuak; altzariak eta kaltetutako ekipamendua berriz ipintzea barne dagoelarik.

  1. Merkataritza-, industria- edo zerbitzu-establezimenduetako kalteen konpentsazioak hartuko dituenak: establezimendu horiek berriro martxan jartzeko konponketen balioa; jarduera aldi baterako, zati batean edo osorik eteteak establezimenduotan garatutako jarduera ekonomikoen titularrei eragin dizkien galera ekonomikoak; eta, kalteei dagokienez, berariaz jasoko da zenbateko osagarri finko bat, merkataritza-funtsan eta bezeroen balizko galeran eragindako kalte gisa.

    Behin-behinekoz bezeroak galtzearren merkataritza funtsan izandako kaltearen ordaina, honela erabakiko da: jarduera etenda emandako zazpi egunetik gorako egun bakoitzeko, izandako kalte ekonomikoaren gainean % 0,5 aplikatzetik ateratzen den zenbateko gehigarria; eta muga, kalte horren % 15ean jarriko da.

  2. Behar diren izapideak burutuko ditu Administrazioak, kaltetutakoen alde interesik gabeko maileguak edo ahalik eta interes txikienarekin lortzeko, finantza-entitate publikoen bitartez edo Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean jarduten duten entitate pribatuen bitartez, helburua establezimendua martxan jartzea eta dauden lanpostuei eustea izanik. Helburu berarekin betiere, maileguak subsidiatzea erabaki ahal izango du.

    Kreditu entitateek esleitutako mailegu kualifikatuak lortze aldera, eta unean uneko interesen subsidiazioen izapideak egite aldera, finantza-lankidetzarako hitzarmenak izenpetuko dira Eusko Jaurlaritzaren eta erakunde horien artean.

    BIGARREN ATALA

    KALTE MATERIALEN ORDAINA

    EXIGITZEKO PROZEDURA

Kalte materialengatik ordaina eskatzeko prozedura interesdunaren eskabidez hasiko da, eta ondoren aditzera emandako datu eta agiriak aurkeztu beharko dira:

  1. Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo bere nortasun-egiaztagiriaren kopia.

  2. Gertaeren, izandako kalteen eta horien balorazio ekonomikoaren deskripzioa.

  3. Eskatutako laguntzaren deskripzioa.

  4. Konpainia aseguratzailearen izena -eta helbidea, hala behar bada-, eta hitzartutako polizaren edo polizen zenbakia.

  5. Eskudun organoetan aurkeztutako salaketaren kopia.

  6. Aitormena, non hitza emango baitu kalteak konpontzeko behar diren egintzak burutu dituela.

  7. Beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik eskuratutako laguntzen zenbatekoa, hor sartuz aseguru polizen ondorio diren kalte-ordainak eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ordaindutakoak; edo aitormena, horien berri emateko hitza emanez.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko eskudun organoek arlo horretan bultzatutako fiskalizazio jarduerak eskura jartzeko konpromisoa.

  9. Eskatutako laguntzaren arabera eskabide-eredu normalizatuan zehaztutako agiri berariazkoak. Eskabide-eredua www.euskadi.net.web-orrian jarriko da eskatzaileen eskura.

Urtebetekoa da eskabideak aurkezteko gehienezko epea, kaltea gertatzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari dagokio prozedurak izapidetu eta ebaztea, baita kapitulu honetan araututako kalte-ordain eta konponketen kalte-ordainak pagatzea ere.

  1. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu, baita instrukzio-ekintza beharrezkoen praktika ere.

  2. Derrigorrezkotzat jotzen den datu edo agiriren bat ez badago jasota, omisio hori hamar eguneko epean zuzentzeko eskatuko zaio interesdunari; eta, horrela egiten ez badu, uko egin diola uste izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  3. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak Ertzaintzari edo beste organo polizial eskudunei txostena eskatuko die, non frogatu beharko den, laguntzak esleitzeko ez beste ezertarako lotura kausala dagoela jazotako ekintzen eta ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 2.1 artikuluan aurreikusitako ekintza terroristen artean. Inork ez badu ekintza bere gain hartzen, honakoak aintzat hartuko dira txostena taxutzerakoan: aurrekariak batera baloratzetik zentzumenez ateratzen dena, eta ezagutzen diren zirkunstantziak, gertaera egunekoak eta ondorengoak.

  4. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak agintari polizialei, beste administrazio publiko batzuei, Ministerio Fiskalari edo organo jurisdikzionalei bestelako informazioak eska diezazkieke, baldin eta behar badituzte prozedura modu egokian bideratzeko, betiere datu pertsonalen babesa arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta Justizia Administrazioak ezarritako mugei lotuz.

  1. Honen aurreko artikuluan adierazitako kalteak badaudela -eta horien zenbatekoa- behar diren peritazioak prestatuz frogatuko da.

  2. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari dagokio izandako kalteen tasazioa edo peritazioa egitea, norbere baliabideak edo hitzartuak erabiliz, kalte-ordainerako balio dezan. Hitzartutako baliabideekin egindako tasazio edo peritazioak ere peritazio ofizialtzat joko dira.

  3. Kalteen erabateko zenbatekoa konponketa faktura originalaren bidez egiaztatutakoak ez bada 1.000 eurotik gorakoa, ez dago peritazioa egin beharrik, betiere Administrazioak argi badu gainerako baldintzak bete egin direla.

    Goian aipatutako zenbateko horren azpitiko konponketa-aurrekontua aurkezten denean ere ez da peritaziorik egin beharko; nahikoa izango da interesdunak faktura aurkeztea hiru hileko epean, laguntza esleitzeko administrazio prozeduraren Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

  4. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, dekretu honetako 5.4.a) artikuluaren ondorioetarako ohiko etxebizitzaren benetako balorea kalkulatu ahal izateko, etxebizitzaren benetako balorea zehazteko eskatuko die zerbitzu perizial propioei edo hitzartutakoei.

  5. Burututako tasazio periziala eskatzaileari jakinaraziko zaio audientzia izapidean; eta interesdunak, alegazioaren epean, tasazio horrekin bat ez datorren tasazio periziala aurkez dezake.

    Horrela jarduten bada, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak perituari eskatuko dio lehenengo tasazioa egiteko, eta hori sendetsi edo berraztertzeko, interesdunak aurkeztutako alegazioak ikusi ondoren.

  6. Kalte materialen tasazio perizialek eten egingo dute prozedura, harik eta interesdunei jakinarazi beharreko eskabidea egin eta tasazioa jaso arte, zein, eskabidea bezala, interesdunei jakinarazi beharko zaien, betiere ebazpena hartzeko funtsezkoak badira tasaziook. Etenaldi hori ezingo da izan hiru hiletik gorakoa.

  1. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, laguntza eskabidea ebazteko, kontuan hartuko ditu prozeduraren instrukzioa eta kalteez egin den balorazioa; eta bere ebazpenen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuari.

  2. Sei hilekoa izango da ebazpena eman eta jakinarazteko epea, non eta, justifikatutako inguruabar bereziak direla-eta, handitzea erabakitzen ez den, eta, orduan ere, ezingo da beste hiru hilabete baino gehiago luzatu.

  3. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

  1. Etxebizitza, establezimendu eta ibilgailuetan segurtasun sistema egokiak jartzeak sortzen dituen kostuak diruz lagunduko dizkie Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak jarduera terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasaten duten pertsona fisiko edo juridikoei, betiere ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 17. artikuluan eta kapitulu honetan finkatutakoaren arabera.

  2. Pertsona fisiko edo juridikoek, laguntza honetaz baliatu ahal izateko, honakoak bete beharko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute euren egoitza; jarduera terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasan beharko dute, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunak egiaztatutako eran; eta, indarrean dauden arauekin bat, laguntza publikoak eskuratu ahal izateko eskatzen diren obligazioak beteta izan beharko dituzte.

  3. Kapitulu honetan aditzera ematen den diru-laguntza ez da itzuli behar izango, eta bere helburua segurtasun sistema jartzeak sortzen duen kostuaren portzentaje bat ordaintzea da: gehienez ere 100.000 euro onuradun bakoitzeko. Indarreko arauetan segurtasun-neurri derrigorrezkotzat jotzen direnak diru-laguntza honetatik kanpo gelditzen dira.

  4. Ondorengo eskalaren arabera zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa:

    Kostua eurotan Diruz lagundu daitekeena

    0 eurotik 5.000 eurora arte % 100

    001 eurotik 20.000 eurora arte % 75

    001 euro baino gehiago % 50

  5. Diru-laguntza hau eta interesdunek eskura ditzaketen gainerako laguntzak bateragarriak dira, betiere guztiak batuta ez bada gainditzen segurtasun-sistema jartzeak sortutako kostuaren zenbatekoa.

  1. Interesdunak eskabidea egiten duenean hasiko da kapitulu honetan araututako laguntza eskuratzeko prozedura; eta ondorengo idatz-zatietan aditzera ematen diren datu eta agiriak aurkeztu beharko dira:

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo bere nortasun-egiaztagiriaren kopia.

    2. Ezarriko diren segurtasun-neurrien zerrenda, eta aurrekontua.

    3. Beste administrazio/erakunde publiko edo pribatuetatik eskuratutako laguntzen zenbatekoa; edo aitormena, hitza emanez jakinaraziko dituela.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko eskudun organoetatik arlo horretan bultzatu daitezen fiskalizazio-jarduerak eskura jartzeko konpromisoa.

    5. Eskatutako laguntzaren arabera eskabide-eredu normalizatuan zehaztutako agiri berariazkoak. Eskabide-eredua www.euskadi.net. web orrian jarriko da eskatzaileen eskura.

  2. Derrigorrezkotzat jotzen den datu edo agiriren bat ez badago jasota, omisio hori hamar eguneko epean zuzentzeko eskatuko zaio interesdunari; eta, horrela egiten ez badu, uko egin diola uste izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

  1. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak edo instrukzio-ekintza beharrezkoak ere eskatu ahal izango ditu.

  2. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, eskabidea jaso eta agiriak egiaztatu ondoren, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunari eskatuko dio arrisku egoera aztertu eta argitu dezan ea eskatzaileak jarduera terroristekin lotutako jazarpen-, mehatxu- edo hertsapen-egoera bizi duen, eta ea eskatutako segurtasun-neurri zehatzak egokiak diren. Txosten hori derrigorrezkoa eta loteslea izango da, eta hilabeteko gehienezko epean prestatu beharko da.

  1. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, laguntza eskabidea ebazteko, kontuan hartuko ditu prozeduraren instrukzioa eta kalteez egin den balorazioa, eta bere ebazpenen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuari.

  2. Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea bi hilekoa da, eta ezingo da luzatu.

  3. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

  4. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean ordaindutako gastuen fakturak agirien bidez egiaztatu ondoren sortuko da diru-laguntza kobratzeko eskubidea.

  1. Ekintza terroristen kalteak zuzenean jasan dituzten pertsonek, edo ekintza horien eraginez hildakoren egon bada horien familiartekoek lehenengo graduan eta ezkontideek eskatu ahal izango diote, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari, defentsa eta ordezkapen juridikorako gastuei aurre egiteko diru-laguntza.

  2. Aurreko paragrafoan adierazten diren diru-laguntzak, eta kontzeptu bererako- Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legean xedatutakoaren araberakoak ez dira bateragarriak izango.

  3. Sorospen horren ordainez esleitutako diru-laguntzen zenbatekoak ezingo ditu gainditu EAEn aplikagarria den Doako Laguntza Juridikoari buruzko araudian prozedura-motaka ezarritako tarifak.

  4. Prozesuari amaiera ematen dion epaian pronuntziamenduren bat balego biktimen edo salaketa-akzioa gauzatzen duenaren kostuei buruzkoa, ordainketa hori lortuz gero, itzuli egin beharko dira prozesuan parte hartzeagatik jarritako funts publikoen kargura eskuratutako zenbatekoak.

  5. Prozedura interesdunaren eskabidez hasiko da, eta honen ondoren aditzera ematen diren agiriak aurkeztu beharko ditu:

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo bere nortasun-egiaztagiriaren kopia.

    2. Eskatutako laguntzaren deskripzioa.

    3. Prozedura judizialean pertsonatu izanaren kopia.

    4. Biktimak berak aukeratutako abokatu eta prokuradoreak judizioko ordezkapena eta defentsa onartzea.

    5. Beste administrazio/erakunde publiko edo pribatuetatik eskuratutako laguntzen zenbatekoa; edo aitormena, hitza emanez jakinaraziko dituela.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko eskudun organoetatik arlo horretan bultzatutako fiskalizazio-jarduerak eskura jartzeko konpromisoa.

  6. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu; baita instrukzio-ekintza beharrezkoen praktika ere.

  7. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza eskabidearen ebazpena eman eta jakinaraziko du sei hileko epean. Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari.

  8. Burututako lan profesionala Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean agirien bidez frogatu ondoren ordainduko da ordezkapen- eta defentsa-jarduerei dagokien diru-laguntza, aldez aurretik salaketa-akzioan zehar izandako defentsa eta ordezkapenerako behar izan diren gastuen faktura ordainduak aurkeztuz.

  1. Ekintza terrorista baten ondorioz kalte fisikoak edo psikofisikoak nozitu dituzten pertsonek aukera izango dute kaltea eragin zuen gertakariaren aurretik zuten egoera fisikoa ahalik eta ondoen berreskuratzeko beharrezko diren osasun-zerbitzu guztiak jasotzeko.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemari atxikitako bitartekoak erabilita emango da osasun-laguntza hori edo osasun arloan eskumenak dituen sailak finantzatuko du, berebiziko larrialdia izateagatik, itundu gabeko zentro pribatuetan eman behar bada.

  3. Hala ere, pazientearen beharrek hala gomendatzen badute eta tratamenduaren egokitasuna objektiboki justifikatuta baldin badago, baina lekurik ez baldin badauka osasun publikoaren sarearen barruan, eremu horretatik kanpo emandako tratamendu medikoak baimendu ahal izango dira.

    Tratamendu horien kostua eta gaixoari laguntzeagatik izandako gastuak sanitate arloan eskumena duen sailaren kargura izango dira, osasun-sare publikoaz besteko prestazio sanitarioak finantzatzeko arloan eta desplazamenduengatiko ordainen arloan indarrean dauden arauetan aurreikusitako baldintza eta mugen barruan.

    Gai honetan aipatutako eskabideen izapideak osasun-sare publikoaz besteko prestazio sanitarioak finantzatzeko arloan eta desplazamenduengatiko ordainen arloan indarrean dauden arauetan aurreikusitako prozeduraren eta organoen arabera gauzatuko dira.

    Onuradunak ez badu estaldurarik osasun-sistema publikoan, instrukzio organoak txostena eskatuko dio Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari, zein loteslea izango baita biktima edo prestazio-onuradun izatearekiko.

  1. Administrazioak bere gain hartuko ditu protesiak jartzeagatik eragindako gastu guztiak; eta protesien aldizkako hobekuntzak beharrezkoak badira, horien gastua ere bai; baita errehabilitazioak dakartzan gastuak ere; albo batera utziz ohiko osasun-babesaren parametroetan sartuta dauden ala ez.

    Ekintza terroristak eragindako kalte pertsonal fisikoen ondorioa izan behar du protesia jartzea.

  2. Gastu horiek ez badira txertatzen ohiko sanitate-babes publikoaren parametroen barne, interesdunak Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari bidal diezaioke eskabidea, agiri hauekin batera:

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo bere nortasun-egiaztagiriaren kopia.

    2. Osasunaren Euskal Zerbitzuak emandako ziurtagiria, non jasota utzi beharko den inplantearen premia, inplantearen hobekuntza eta, hala behar bada, errehabilitazioa, baita ere inplantea ez dela sartzen ohiko osasun-babes publikoaren parametroen barruan.

    3. Beste administrazio/erakunde publiko edo pribatuetatik eskuratutako laguntzen zenbatekoa; edo aitormena, hitza emanez jakinaraziko dituela.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko eskudun organoetatik arlo horretan bultzatutako fiskalizazio-jarduerak eskura jartzeko konpromisoa.

  3. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu, baita instrukzio-ekintza beharrezkoen praktika ere.

  4. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza eskabidearen ebazpena eman eta jakinaraziko du sei hileko epean. Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari.

    Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

  5. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean ordaindutako gastuen fakturak agirien bidez egiaztatu ondoren sortuko da diru-laguntza kobratzeko eskubidea.

  1. Ekintza terroristen ondoriozko eraginak gainditzera bideratuta dagoen laguntza psikologikoa psikosoziala eta psikopedagogikoa barne direlarik mediku publiko batek egindako egiaztagiri baten bidez horren premia baduela baieztatzen duen edozein pertsonari emango zaio. Interesdunak, agindutako tratamendu psikologikorako, Euskadiko osasun-sistemari atxikitako bitarteko publikoez eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak hitzartutakoez baliatzea aukeratu ahal izango du, edo pribatuak erabiltzea.

    Administrazio sanitarioak bidea emango du, osasun-sistema publikoko osasun mentaleko sarearen barruan, zertarako eta, ekintza terroristen ondorioen tratamendu psikologikorako baliabide espezializatuak sortzeko.

  2. Profesional pribatuek eskainitakoa izan eta 4/2008 Legeko 19. artikuluan aipatzen den tratamendu psikologikoa finantzatzea helburu duten laguntza ekonomikoez baliatu ahal izateko bete beharrekoak:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan burututako ekintza terroristen ondorioz izatea tratamenduaren premia, edo, EAEtik kanpo gertatu arren, eragindako pertsonen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

    2. Tratamenduaren beharra, horretaz Osasunaren Euskal Zerbitzuko fakultatiboak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuta egotea.

      Tratamenduaren aurretik emango zaio zuzenean- laguntza ekonomikoa onuradunari, eta agindutako tratamenduaren kostuari egingo dio aurre. Laguntzari 3.500 euroko muga ezarriko zaio bakarkako tratamendu bakoitzeko, nahiz eta, aparteko egoeretan, diagnostiko medikoaren arabera, handitu egin daitekeen laguntza.

      Igarotako hiruhileko eskuratu ahal izango da laguntza ekonomikoa, aldez aurretik gastuen eta ordaindutako lansarien fakturak aurkeztuz.

  3. Aurreko paragrafoan adierazitako prestaziorako eskubidea izateko, honako prozedura hau beteko da:

    1. Interesdunak, bere gurasoek edo tutoreek -adingabekoak edo ezgaituak izanez gero- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari eskatuko diote laguntza, eta fakultatibo publiko batek emandako txostena aurkeztuko dute, non zehatz ezarriko baita pazientearen egoera edo diagnostikoa zein den, zein tratamendu zaion egokiena eta gutxi gorabeherako iraupena.

    2. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu, baita instrukzio-ekintza beharrezkoen praktika ere.

  4. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza eskabidearen ebazpena eman eta jakinaraziko du sei hileko epean. Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari.

    Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, diru-laguntzak helburu dituzten programen edo lankidetza hitzarmenen bidez, fundazio publikoek edo boluntariotzako elkarte eta organizazioek eskainitako sorospen edo laguntza psikosoziala sustatuko du ekintza terroristen biktimentzat, zeinen helburua terrorismoaren biktimei laguntza ematea izango baita.

Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, paragrafo honen hurrengoetan aditzera ematen diren ezaugarriak betetzen dituztenak izango dira kapitulu honetako eskubide eta laguntzak jasoko dituztenak:

  1. Ekintza terroristen ondorioz kalte fisiko edo psikofisiko larriak jasan dituzten pertsonak, horien ezkontideak edo afektibitate-harreman berdinarekin bizimodua elkarrekin egin ohi duten pertsonak, horien seme eta alabak edo legez familian hartutakoak. Ekintza terrorista horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean gertatukoak izan beharko dute, edo, beste lurralde batekoak izanez gero, eragina nozitu duten pertsonek bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak.

  2. Aurreko paragrafoan aipatutakoak izan eta terrorismoaren biktima izateari lotutako ezaugarriek behartuta euren egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan jarri duten pertsonek ere eskura ditzakete kapitulu honetan araututako eskubideak eta laguntzak.

  1. Dekretu honetako 25. artikuluan aipatzen diren pertsonak ez dute tasa akademikorik ordaindu beharko ikasketa-zentro ofizialetako ezein maila akademikotan.

  2. Pertsonok, halaber, ez dute zerbitzu akademikoen preziorik ordaindu beharko unibertsitatean edo unibertsitatez besteko zentroetan, betiere zerbitzuon helburua irakaskuntza sistemako titulazio ofiziala lortzeko ikasketak egitea bada. Horrela ez bada, laguntzak jasoko dituzte zerbitzu horiek ordaintzeko.

  3. Espainiako lurraldean dauden ikastetxeetan egin beharko dira ikasketak.

  4. Unibertsitate mailako irakaskuntzarako eta unibertsitatekoaz besteko goi mailako hezkuntza-ikasketetarako emandako gehienezko zenbatekoa bat etorriko da prezio publiko modura ezarritako zenbatekoekin.

  5. Eskubidea zehazteko prozedura: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketaren arloan eskumena duen Sailak goi mailako ikastetxeekin eta unibertsitateekin izenpetuta dituen aldebiko hitzarmenetan dago jasota. Prozedura, gainerako ikastetxeetarako, interesdunak eskatuta hasiko da, zeinek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa arloan eskumena duen Saileko sailburuordeari aurkeztu beharko baitio eskabidea. Eskudun organoak gehienezko sei hileko epean eman eta jakinaraziko du laguntza-eskabidearen gaineko ebazpena. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da.

Dekretu honetako 25. artikuluan azaltzen direnek, kalte pertsonal larriak jasan dituztenen gurasoek, baita terrorismoaren mehatxupean egon eta horregatik egoitzaz aldatu behar izan duten pertsonen seme eta alabek, ekintza hori jazo zen ikasturtean zehar, eskubidea izango dute euren espediente akademikoa EAEko hezkuntza-sareko beste ikastetxe publiko edo hitzartutakora aldatzeko.

  1. Dekretu honetako 25. artikuluan azaltzen direnei eta kalte pertsonal larriak jasan dituztenen gurasoei esleituko zaizkie bekak eta laguntzak, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa arloan eskumena duen Sailaren maila eta ikasketetarako urtero egiten diren deialdietan ezarritakoa aplikatuko zaie, honen ondorengo paragrafoetako salbuespenekin:

    1. Bekak eta laguntzak eskuratu ahal izateko muga finkatzerakoan, familiaren errentari kendu egingo zaizkio ekintza terroristaren ondorioz eskuratutako kalte-ordainak.

    2. Bekak eta laguntzak eskuratu ahal izateko muga modura ezarritako errenta mailari, handitu gura bada, 1,75 zuzenketa-indizea aplikatu zaio.

    3. Ekintza terrorista gertatu ondorengo lehenengo ikasturtean ez dira aplikagarriak izango batez besteko kalifikazioei buruzko baldintza akademikoak. Hurrengo bi urteetan 0,60 zuzenketa-indizea aplikatuko zaie. Diagnostiko fakultatiboaren bidez egiaztatzen bada arazoak daudela ikasteko, traumaren osteko desoreken ondorioz, eutsi egingo zaio zuzenketa-indize horri, harik eta arazo horiek desagertzen diren arte.

  2. Dekretu honetako 25. artikuluan aipatzen diren pertsonek eskubidea izango dute baldin eta biktima hil bada edo elbarritasun sakonarekin gelditu bada Eibarko Hezkuntza Konplexuan doako plaza bat izan eta bertan ikasketak egiteko inolako baldintza barik, Hezkuntza Sistema Orokorraren Antolamenduari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa aplikatuz. Sail eskudunak hezkuntza, unibertsitate eta ikerketaren arloan esleitutako beka eta laguntzak ohi bezala berritzeko orokortasunez eskatzen dena baino apalagoa ez bada kaltetuaren etekin akademikoa, edo gainditzeke utzitako ikasgaiak deialdi bakoitzerako gehienezkotzat jotakoak bitan edo gehiagotan gainditzen badira. behin baino ezingo da luzatu laguntza, egoera berezietan. Plaza hori lortzea eta bekak/laguntzak esleitzea bateragarriak izango dira, betiere horien osagarriak aurreko paragrafoan jaso gabeko gastuak badira, eta onuradunak bere gain biltzen baditu errekonozimendurako exigitutako baldintzak eta betebeharrak.

  3. Aurreko paragrafoetan jasotakoak izan eta diru-laguntzaren gai diren kontzeptu eta zenbatekoak hezkuntzako haur-mailetan ere aplikatu ahal izango dira, nahiz eta ez egon jasota ikasketa-beken eta laguntzen ohiko deialdian.

  1. Herrizaingo Saileko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntzak emango dizkie dekretu honetako 25. artikuluan aipatzen diren pertsonei eta kalte pertsonal larriak jasan dituztenen gurasoei zerbitzu akademikoen prezioak ordaintzeko, zeinei aurre egin beharko baitiete, irakaskuntza-sistema ofizialeko titulua lortzeko ez diren ikasketak egiterakoan, honako modu honetan:

    1. Ikastetxeen erregistroan ikastetxe modura aintzatetsitakoetan Espainiako lurraldean kokatutakoetan- egin beharko dira ikasketak.

    2. Urtero ikasturte akademiko bat baino ez da ordainduko.

    3. Eskatutako ikasturtearen % 50erako esleituko da diru-laguntza, eta gehienez ere 1.200 euro ikasturte akademiko bakoitzeko. Kasu berezietan, onuradunak bere egoera ekonomikoaren eta pertsonalaren arabera dituen premiak aintzat hartuz, gastu akademiko guztiak ordaindu ahal izango dira, betiere 1.200 euroko muga kontuan hartuz.

    4. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza eskabidearen ebazpena eman eta jakinaraziko du sei hileko epean. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da.

  2. Laguntza eskatzen den ikasturteko lehenengo hiruhilekoan eskatuko dira artikulu honetan aurreikusitako laguntzak.

  3. Onuradunak guztira 5.000 euro eskatu ahal izango ditu karrera akademiko osoan.

  1. Hezkuntza-administrazioek programa bereziak ezarriko dituzte terrorismoaren biktima diren ikasleek ikasketak egoki buru ditzaten, beharrezko eta bakoitzari egokitutako arreta eta laguntza jasotzeko.

  2. Sorospen psikopedagogikoaren onuradunak izango dira halako ikasleak, zeinek, unibertsitatez bestekoak izan eta, eurak, euren familiak edo eurekin bizi diren pertsonak, ekintza terrorista baten eraginez, ikasketetarako edo inguruari egokitzeko trauma psikikok edo arazoak izan baitituzte.

  3. Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketaren arloan eskumena duen sailaren menpeko talde multiprofesionalek eskainiko dute prestazioa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako jardueren baitan.

Enplegu eta prestakuntza arloan eskumena duen sailak ezarriko ditu ekintza terrorista baten ondorioz kalte pertsonal fisiko edo psikofisiko larriak izan dituztenak laneratzeko neurriak, baita ere horien gurasoak, ezkontideak edo afektibitate-harreman berdinarekin bizimodua elkarrekin egin ohi duten pertsonak, eta horien seme eta alabak laneratzeko. Doako laguntza-sistema integrala eta integratua sustatuko du horretarako, zein aktibatuko baita Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzatik ateratzen denean, eta aukera emango baitu berebiziko jarduerak garatzeko honako gai hauetan:

  1. Enplegua lortzeko orientazioa, zeinen helburua baita lana hobetzea; edo, hala behar bada, bere bizitza profesionala berrorientatzea, laneratzeko plan pertsonalizatu batetik abiatuta.

  2. Eskumenak eta kualifikazio pertsonala hobetzeko prestakuntza.

  1. Enplegu eta prestakuntza arloan eskumena duen sailak ezarriko ditu ekintza terrorista baten ondorioz laneratzeko arazoak dituztenak laneratzeko behar diren neurriak, berebiziko jarduerak sustatuz honako gai hauetan:

    1. Lan merkatuan bitartekaritza egitea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresek biktimak lanerako kontratatzea.

    3. Neurriak hartzea administrazio publikoarekin eta beste sektore publikoarekin kontrata dezaten enpresek biktimak har ditzaten, kontratuen exekuzioan klausula sozialak aplikatuz.

    4. Enpresak sortzeari laguntza.

  2. Euskal administrazio publikoek bereizketa positiborako neurriak bideratuko dituzte terrorismoaren biktimek enplegu publikoa lortze aldera, langile publikoen estatutu-erregimenaren oinarriek ezarritakoaren arabera eta adierazitako kasuetan.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 2.1 artikuluan zehaztutako eremuan sartzen diren langileek, baita irakasleek eta lotura estatutarioa duten osasun-langileek ere, ekintza terrorista baten ondorioz kalte fisiko edo psikofisiko bereziki larriak nozitu badituzte, euren baldintzak eta gorabeherak kontuan hartuta horretarako premia dutela arrazoitzen dutenean, eskubide hauek izango dituzte:

    1. Beraien kidego, eskala edo lan-kategorian antzeko ezaugarriak dituen beste lanpostu batera aldatzeko eskubidea, lanpostu hutsa nahitaez betetzeko beharra izan gabe, beren burua benetan babesteko edo sorospena jaso ahal izateko lehen zerbitzuak ematen zituzten herrian lanpostua utzi beharrean suertatzen badira. Lanpostua aldatze hori derrigorrezko lekualdatzea izango da.

      Dena den, lanpostua betetzeko lanpostuen zerrendan ezartzen diren baldintzak bete beharko dira.

    2. Eszedentzia, beren burua benetan babesteko edo asistentzia jaso ahal izateko, gutxieneko epe batean lanean aritu beharrik izan gabe eta eszedentzian egoteko eperik eskatu gabe. Lehenengo sei hilabeteetan eskubidea izango dute lehen betetzen zuten lanpostua gordetzeko eta epe hori konputagarria izango da antzinatasunerako, karrerarako eta aplikagarriak zaizkien Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideetarako. Lanpostua gordetze hori luzatu ahal izango da hiru hilabeteko epeka, eta gehienez ere hemezortzi hilabetez.

      Eszedentzian egondako lehenengo bi hilabeteetan ordainsari osoa jasotzeko eskubidea izango dute.

    3. Justifikatutzat joko da lanera ez joatea, guztizkoa edo partziala izan, arreta emateko gizarte-zerbitzuek edo osasun-zerbitzuek, kasuan kasuko egoeraren arabera, hala zehazten badute eta ezartzen dituzten baldintzetan.

    4. Lanaldia murrizteko eskubidea, ordainsaria ere proportzioan murriztuta, edo laneko denbora berrantolatzeko eskubidea, ordutegia egokituz, ordutegi malgua aplikatuz edo laneko denbora antolatzeko aplikagarriak izan daitezkeen bestelako moduak ezarriz, administrazio publiko eskudunak kasu bakoitzean ezartzen duenaren arabera.

  2. Kapitulu honetan jasotako eskubideak aitortzeari buruzko prozedurak izapidetu eta ebazterakoan pertsonak intimitaterako eta duintasunerako duen eskubidea bermatuko da, baita eragindako pertsonei buruzko informazioa isilpean gordetzea ere. Pertsonalaren arloan eskumena duten organoek informazioaren tratamendu egokia egingo dute, eta informazio hori erreserbatu legetxe gordeko da.

  3. Ebazpena emateko eskumena duen organoak eskatzaileak dituen inguruabarrei buruzko irizpena eskatuko dio Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari. Txosten hori loteslea izango da inguruabar horiekiko.

Etxebizitza egokitzeak sortutako gastuen ordainez eskura daitezkeen laguntza ekonomikoak esleituko zaizkie, hain zuzen ere, ekintza terrorista baten ondorioz ezgaitasunen bat dutenei, baldin eta egoera horrek beharrezkoa egiten badu ohiko etxebizitza egokitzea. Etxebizitza zaharberritzeko finantza-neurriei buruzko arauetan xedatutakoak arautuko ditu laguntzok, honako baldintza hauekin:

  1. Ez zaie exigituko arau horietan aurreikusitako diru-sarrerei buruzko baldintzak betetzea.

  2. 3 motako (etxebizitza egokitzea) obra partikularrei dagokien aurrekontu babesgarriaren % 100eko diru-laguntza esleituko da.

  3. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren txostena beharko da, zein, dekretu honetan xedatutakoaren arabera, loteslea izango baita laguntzaren onuradun izateari dagokionez.

  1. Ekintza terrorista baten ondorioz era zuzenean edo zeharka etxebizitza premia bereziak dituzten pertsonek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu, horiek trukatu eta deskalifikatu ahal izateko, etxebizitza horiei buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, artikulu honetan jasotako baldintzekin.

  2. Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak argibideak eskatu beharko dizkio Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari terrorismoak etxebizitza-premia bereziekin duen loturari buruz, modu arrazoitsuan exentzioa jaso dezaketen baldintzei buruz eta etxebizitzaren trukaketa edo deskalifikazioaren kasuak kasu- egokitasunari buruz. Txosten hori loteslea izango da onuradun egoerari dagokionez.

  3. Artikulu honetako 1. paragrafoan aipatzen diren pertsonak salbuetsi egin daitezke babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeari buruzko araudian aurreikusitako baldintzetatik.

  4. Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak trukatu egin dezake artikulu honetako 1. paragrafoan aditzera emandako zirkunstantziak biltzen dituen pertsonak duen babes ofizialeko etxebizitza, baldin eta hala eskatzen badu; eta bere ordez babes ofizialeko etxebizitza-parketik beste etxebizitza bat esleituko litzaioke, betiere era horretako etxebizitzarik balego.

  5. Babes ofizialeko etxebizitzen deskalifikazioa baino lehen baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Titularrek euren egoitza EAEtik kanpo jarri behar izatea, terrorismoaren biktimak izateari eta ez beste ezeri lotutako inguruabarrak direla-eta.

    2. Titularrek legez ezin eskuratu ahal izatea babes ofizialeko etxebizitzarik destinoko autonomia erkidegoan.

    3. Babes ofizialeko etxebizitza eskualdatzeko gehienezko prezioa destinoko autonomia erkidegoko merkatu librean ezaugarri berdineko etxebizitzaren batez besteko prezioa baino askoz txikiagoa izatea.

  1. artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonen ohiko etxebizitza libreak, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuko 3.1 artikuluan jasotako ondorioetarako, ez dira okupatutzat joko, baldin eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak onuradunaren izaerarekiko txosten loteslea ematen badu (316/2002 Dekretua, Etxebizitza Hutsaren Programa sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta Vivienda y Suelo de Euskadi SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (Visesa) Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen diona).

  1. Ekintza terroristei lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapenaren ondorioz euren ohiko etxebizitza utzi behar izan eta behin-behineko ostatua hartu behar izan badute, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak alokairuaren gastuak ordaintzeko laguntza emango du.

  2. Ekintza terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasaten duten pertsona fisikoek eskura dezakete laguntza hau, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunak egiaztatutako eran.

  3. Utzitako etxebizitzaren ezaugarri berdin antzekoak dituen etxebizitza bat -udalerri berean edo beste batean- alokatzeak sorrarazitako gastuei egingo die aurre artikulu honetan jasotako diru-laguntzak, harik eta ohiko etxebizitza saltzen den arte, eta, betiere, hiru hileko gehienezko epean.

  4. Artikulu honetan araututako laguntza emateko prozedura interesdunak Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari bidalitako eskabidearekin hasiko da, zeini lotuko zaizkion eskabide-eredu normalizatuan eskatutako agiri berariazkoak. Eskabide hori eskatzaileen esku egongo da www.euskadi.net web orrian.

  5. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz bideratuko ditu espedientea ebazteko behar diren instrukzio egintzak, eta Herrizaingo Saileko Segurtasuneko Sailburuordetzako organo eskudunari eskatuko dio eskatzaileak jasandako jazarpen, mehatxu edo hertsapen egoeraren bati ekintza terroristei lotutakoari- buruzko argibideak emateko. Txosten hori derrigorrezkoa eta loteslea izango, eta 10 eguneko gehienezko epean prestatu beharko da.

  6. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gehienezko sei hileko epean eman eta jakinaraziko du laguntza-eskabidearen gaineko ebazpena. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

38 artikulua. Ezohiko laguntzak.

  1. Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, Herrizaingo Sailak ofizioz eska diezaioke egoera berezietan Jaurlaritzaren Kontseiluari terrorismoaren biktimei diru-laguntza zuzenak esleitzeko, hain zuzen ere, ezohiko laguntza modura, eta premia pertsonal edo familiarreko egoerak leuntzeko. Ebaluagarriak eta egiaztagarriak izan beharko dute egoerok; ez dute babesik izango dekretu honek araututakoan; edo nabarmenki urriak izan, unean uneko larritasunari aurre egiteko.

  2. Horri begira, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak era horretako proposamena egin diezaioke Herrizaingoko sailburuari, arrazoi modura honakoak jarriz: premia pertsonala edo familiarra, horien larritasuna, prestaziorik edo laguntzarik eza, edo egon daudenak guztiz urriak izatea.

  3. Esleitutako laguntza proportzionala izango da; lagundu gura den premia-egoerari egokitua; eta zuzeneko diru-laguntzetarako aurreikusitako prozeduraren arabera izapidetuko da.

  1. Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, eskudun Administrazioak, premia larrietan eta kaltetutakoak eskatuta, funtsak aurreratu diezazkieke ekintza terroristek kalteak jasan dituztenei, premiarik urgenteenek sorrarazitako gastuei aurre egiteko, harik eta ohiko edo ezohiko laguntzak eskuratu arte.

  2. Urgentziazko espedientea izapidetuko da egoera horietan, non, gertatutako kalte eta ekintza terroristaren artean dauden kausa-lotura frogatu ondoren, eta prestazio edo laguntzarako eskubidearen titularitatea egiaztatu ondoren, ebazpena emango baita aurreratu behar den zenbatekoari buruz. Zenbatekoak ezingo du gainditu esleipena erabakitzen duen ebazpenean izendatu zaion % 70a.

  3. Justifikatu beharreko ordainketa modura igorri ahal izango dira aurrerakin horiek, eta horren ondoren esleituko diren laguntzen kargura izango dira.

Lehenengoa. Dekretu honen xedeetarako behar diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrean -edo aurrekontu izaerako lege mailako arauetan- horretarako propio ezartzen diren aurrekontuko kredituetatik aterako dira.

Bigarrena. Herrizaingo Sailak, publizitate printzipioa betetze aldera, dekretu honetan aurreikusitako laguntzen berri emango du urtero sailburuaren aginduz, eta aurrekontu dotazioaren zenbatekoa adierazi beharko du.

Arau honek duen izaera kontuan izanda, zein epemugarik gabea baita, eta aurrekontu izendapena egoteak eta ezusteko egintzak jazotzeak baldintzatzen baitute, ekonomia ekitaldi osoan zehar aurkeztu ahal izango dira eskabideak, betiere dekretu honetan finkatutako epemugak aintzat hartuz.

Hirugarrena. Erakunde publikoekin lankidetza hitzarmenak izenpetu ditzake Herrizaingo Sailak, baita kontratuak espezializazio tekniko egokia duten entitateekin, zeinen helburua izango baita ekintza terroristek eragindako kalte materialen balorea tasatu edo peritatzea.

Laugarrena. IV., V., VI., VII., VIII. eta IX. kapituluetan jasotako laguntzak eta sorospen prestazioak esleitu ahal izango dira, dekretu honen arauen arabera, edozein izanik ere kaltea eragin duen ekintza-eguna. Dekretu honetako 37. artikuluko laguntzak eta prestazioak salbuetsi egingo dira.

Dekretu hau indarrean sartzen den egunean izapidean diren kalte materialak ordaintzeko prozedurak, kaltea eragin den unean indarrean zeuden arauei jarraituz osatuko dira.

Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen Programa arautzen duen irailaren 24ko 214/2002 Dekretua (abenduaren 30eko 313/2002 dekretuz aldatutakoa) eta dekretu honen aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko arauak indargetu egiten dira.

Lehenengoa. Ahalmena ematen zaio Herrizaingoko sailburuari dekretu honetan ezarritako laguntza-zenbatekoen portzentajeak eguneratzeko.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 9an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LPEZ LVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARA ISABEL CELA DIGUEZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARA ARRIOLA LPEZ.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua.

MARA GEMMA ARNZAZU ZABALETA ARETA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.