Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

22/2012 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei buruzkoa (Itsaspen Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1055
  • Xedapen-zk.: 22
  • Xedapen-data: 2012/02/21
  • Argitaratze-data: 2012/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak beharrezko irizten dio arrantza-sektorean aritzen diren eremuen garapen jasangarria sustatzeari eta eremuotako bizi-kalitatea hobetzeari. Itsasertzeko eremuen eta komunitateen (eta, bereziki, arrantza-sektorean aritzen direnen) gaineko ikuspegia konplexua da, eta etengabe aldatzen ari da, eta, horrexegatik, arrantza-sektorean aritzen diren eremuen garapen jasangarria sustatu eta eremuotako bizi-kalitatea hobetu behar dela-eta hain zuzen ere, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ustez, ezin dira betiko politikak eta tresnak bakarrik aplikatu; aitzitik, arrantzaren berregituraketak eragina duen eremuak birmoldatzeaz gain, neurri gehigarriak hartu behar dira, Euskadiko itsasertzaren garapen jasangarria sustatzeko eta neurri handi batean arrantzaren mendean bizi izan diren (eta oraindik ere bizi diren) eremuetako ekonomia askotariko bihurtzeko eta eremuon bizi-kalitatea hobetzeko.

Europar Batasunak ikuspegi berri bat ezarri du arrantza-sektorean aritzen diren eremuen garapen jasangarria sustatzeko, lurraldeetan oinarritutakoa, eta zenbait neurri hartu ditu 2007 eta 2013 arterako arrantzaren Europako funts berriaren barruan. Tokiko garapen osoa hartu du oinarri, eta lurralde-estrategia ardatz, eta tokiko egoeretara egokitu ditu neurriak, eta tokiko eragileekin hitzartu. Helburua ez da bakarra, alegia, arrantza-politika bateratuak epe motzean dituen ondorioei eta baliabideak desagertzeak ekonomian, gizartean eta ingurumenean dituen ondorioei heltzea; aitzitik, helburua bada arrantza-sektorean aritzen diren erkidegoei eta eremuei dirua eta bizi-kalitatea lortzeko iturri jasangarri berriak sortzen laguntzea ere, eta, horretarako, tresna egokiak ematea tokiko komunitateen arazoak eta nahiak hobekien ulertzen dituztenei, konponbideak benetako beharretara egokitzeko.

Ikuspegi berri hori garatzeko, itsasertzeko ekintza-taldeak erabiliko ditu Europar Batasunak: tokiko eragile guztiak biltzen dituzten taldeak dira itsasertzeko ekintza-taldeak, ikuspegi berriaren bidea urratzen dutenak, eta, elkarrekin, jardun jasangarriagoa sustatzeko tokiko estrategiak garatzen dituzte, ekonomia askotariko bihurtzeko estrategien bitartez, arrantza-sektorean aritzen diren eremuen garapen jasangarria sustatzeko eta eremuon bizi-kalitatea hobetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, garapena jasangarria izateko estrategiaren definizio horrek ekarri du Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak 2011 eta 2013 arterako EAEko Itsasertza Garatzeko Programa egin berri izana, tokiko eragileekin elkarlanean. Arrantzarako Plan Estrategikoa osatzeko egin du, arrantzaren mendean egoteak itsasertzeko eremuetan izan dituen eta oraindik ere badituen ondorio sozioekonomikoei buruzko hausnarketaren barruan, arrantzaren garrantzia nabarmen txikitu baita azken urteotan. EAEko Itsasertza Garatzeko Programaren helburua da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak estrategiak, proiektuak eta ekimenak garatzeko gida edo lan-esparrua izatea eta, haien bidez, itsasertzeko eremuetako ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren etorkizuna jasangarria izateko erronkei arrakastaz aurre egiten laguntzea. Horretarako, udalerriak eta haien hazkunde ekonomikoa biziberritzea bultzatzen du, baina, edonola ere, itsasertzeko eremuetako eredu sozioekonomikoa aldatu behar da, tokiko erkidegoen beren eta dagozkion erakundeen parte-hartzeaz eta konpromisoaz.

Horrenbestez, dekretu hau Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ekintza politikoaren barruan dago, bere egitekoa baita arrantzarekiko mendetasun adierazgarria duten eremuetako ekonomia dibertsifikatzen laguntzea eta eremuon bizi-kalitatea hobe dadin bultzatzea.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak emakumeek itsasertzaren garapenean gehiago parte hartzeko egin du dekretu hau, gizon-emakumeen benetako aukera-berdintasunean aurrera egiteko hartara.

Dekretu honek xedatzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren funtsetatik aterako dira. II.etik VII.era bitarteko kapituluek arautzen dituzten laguntzak estatu-laguntzak dira eta, oro har, Ituneko 87. eta 88. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 (EE) Erregelamenduaren araupen-esparrukoak dira. Hala ere, arrantza-sektorean aritzen diren onuradunei beste de minimis arau bat aplikatuko zaie: Europar Batasunak baimendu behar dituen arrantza-sektoreko de minimis laguntzei buruzko 875/2007 (EE) Erregelamendua. Azkenik, VIII. kapituluak arautzen dituen laguntzak ere Ituneko 87. eta 88. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 (EE) Erregelamenduaren babesaren pean emango dira.

Horrenbestez, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza entzun ondoren, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko otsailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko araubidea ezartzea eta arautzea, eremuotako oinarrizko zerbitzuak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta kostaldeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen laguntzeko (ITSASPEN programa).

    II., III., IV., V., VI., eta VIII. kapituluek arautzen dituzten laguntzak Ituneko 87. eta 88. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 (EE) Erregelamenduaren araupen-esparrukoak dira oro har. Hala ere, arrantza-sektorean aritzen diren onuradunei beste de minimis arau bat aplikatuko zaie: Arrantza-sektoreko de minimis laguntzei buruzko 875/2007 (EE) Erregelamendua. Betiere, kontuan izango dira kasuan-kasuan aplikatu beharreko arauak laguntzei ezartzen dizkien mugak.

Dekretu honen ondorioetarako, honela ulertu behar dira jarraian datozen definizioak:

  1. Arrantza-sektorea da arrantzaren eta akuikulturaren produktuak ekoizteko, eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduera guztiak biltzen dituen sektore ekonomikoa.

  2. Krisialdian dagoen enpresa bat da galerak kitatzeko gai ez dena nahiz bere baliabide finantzarioak edo akziodunak eta hartzekodunak baliatzeko prest dauden baliabideak erabili, eta epe motzean edo ertainean ia ziur desagertuko dena, baldin eta kanpotik esku hartzen ez badute. Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko 2004/C 244/02 gidalerroetako 2.1. atalak (edo gidalerroen ordezko araua) arautzen du egoera hori.

  3. Produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko lankidetza-proiektuak dira elikagaien balio-kateko elementu batek baino gehiagok elkarlanean jarduten duten proiektuak, berrikuntzaren bat ekartzen badute.

  4. Itsasertzeko eremuak dira EAEko Itsasertza Garatzeko Programaren barruan itsasertzeko eremuen definizio teknikoa ezartzeko azterketak L1, L2, L3 eta L4 izendatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak, baita eremu horien eraginaren pean dauden udalerriak ere (azterketak L5, L6 eta L7 izendatzen dituenak), dekretu honen I. eranskinak berak zehazten duenez.

  5. Teknologia-zentroak dira estatutuen xedetzat, teknologiaren hobekuntzaren eta kudeaketaren bitartez, enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea duten pertsona juridikoak (publikoak zein pribatuak).

  6. kerketa-zentroak dira ikerketa zientifikorako eta garapen teknologikorako proiektuetan eta jardueretan aritzeko gaitasuna dutela eta horrelakoetan aritu direla frogatzen duten pertsona juridikoak eta ikerketa sozioekonomikorako proiektuak egiten dituztenak (publikoak zein pribatuak).

  1. Dekretu honek arautzen dituen laguntzak itzuli behar ez diren diru-laguntzak dira.

  2. Dekretu honetako 1. artikuluak finkatzen duen helburua lortzeko, laguntza hauek arautzen ditu dekretu honek:

    1. Itsasertzeko ekonomiarako eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak ezartzeko laguntzak.

    2. Itsasertzeko ondarea kontserbatzeko eta hobetzeko laguntzak.

    3. Itsasoarekin lotutako ekimen turistiko iraunkorrak sortzeko eta garatzeko laguntzak.

    4. Enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko laguntzak, enpresak itsasoarekin eta arrantzarekin lotuta badaude batez ere.

    5. Arrantza-sektoreko jardun ekonomikoa beste jarduera batzuetara bideratzeko laguntzak.

    6. Arrantza-sektorean produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko elkarlanerako laguntzak.

    7. Nork bere lana sortzeko laguntzak.

  1. Dekretu honek xedatzen dituen laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko dira.

  2. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan ematen diren laguntzek ezin dute gainditu laguntzak finantzatzeko guztizko gehieneko zenbatekoa (urteko deialdia egiteko aginduak ezartzen duena edo agindua eguneratzean ezartzen dena), eta beti bete behar dute indarrean dagoen legediak kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko ezartzen duen araubidea.

    Eskatzen diren laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen, zenbatekoa handitu daiteke, aurrekonturik geratzen bada Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak beste laguntza batzuk emateko programak gauzatutakoan. Horrelakorik gertatzen bada, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

  3. Laguntzei buruzko ebazpena ematen den ekitaldian dagozkion ordainketa-kredituei egotziko zaizkie laguntzak, edo, urte anitzeko proiektuak egiteko badira, zatikako ordainketei aurre egiteko konpromisozko kredituei, ekitaldian aurrekontua ixteko aplikatu behar den arautegia beteta betiere.

Dekretu honek arautzen dituen laguntzak eskuratu nahi dituzten pertsonek eta entitateek egiaztatu behar dute, banan-banan eta dekretuak xedatzen duen bezala, beraiek eta eskabideetan adierazten dituzten jarduerek baldintza orokor hauek betetzen dituztela:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuetako udalerrietan (EAEko Itsasertza Garatzeko Programaren barruan itsasertzeko eremuen definizio teknikoa ezartzeko azterketak L1, L2, L3 eta L4 izendatzen dituenetan) egin behar dira diruz laguntzen diren inbertsioak eta gastuak, baita eremu horien eraginaren pean dauden udalerrietan ere (azterketak L5, L6 eta L7 izendatzen dituenetan), dekretu honen I. eranskinak berak zehazten duenez.

  2. Eskatzaileek egunean izan behar dituzte foru-ogasunekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

  3. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak diren eskatzaileen enpresek bideragarriak izan behar dute alde ekonomikotik, eta beren produktuek tira normala izan behar dute merkatuan.

  4. Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko 2004ko urriaren 1eko C 244/02 gidalerroek ezartzen duten definizioarekin bat, pertsona fisiko edo juridiko pribatuak diren eskatzaileen enpresak ezin dira izan krisialdian dauden enpresa.

  5. Inbertsioak obra zibila egitea badakar, eskatzaileek inbertsioa egiteko beharrezko higiezinen eta lurren jabe, errentari edo gozatzaile izan behar dute eta, beharrezkoa bada, lanak egiteko beharrezko udal-emakidak, baimenak eta lizentziak izan behar dituzte, edo, bestela, aldeko txosten urbanistikoa.

  6. Nork bere lana sortzeko laguntza eskatzen dutenek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman behar dute.

  7. Proiektuek ingurumen-arauak eta higiene eta osasun-eskakizunak bete behar dituzte, baita Erkidegoan dagozkion inbertsioei aplikatu behar zaizkien arauak ere.

  8. Inbertsioek ezin dute izan ondorio negatibo nabarmenik ingurumenean.

  9. Eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan, eskatzaileek ezin diote uko egin eskabideak adierazten duen proiektua gauzatzeko laguntzari.

  10. Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

  11. Eskatzaileek ezin dute izan diru-laguntza edo laguntza publikorik ezin eskuratzeko zigorrik, ez administrazio-bidetik, ez zigor-bidetik, eta ezin dute izan horretarako legezko inolako debekurik (tartean, sexu-bereizkeriagatiko debekurik), Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenarekin bat.

  1. Eskabideak Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariari bidali behar zaizkio, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bulegoetara (Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakira, 01010 posta-kodera) edo Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 38.4.artikuluak xedatzen duen tokiren batera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.

  2. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak onartuko du eskabidea, dekretu honetako 7. artikuluak deialdia egiteko aipatzen duen aginduaren bidez, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren webgunean egongo da eskura, helbide honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net. Eskatzaileek eskabidearen jatorrizko ale bat eta kopia bat aurkeztu behar dituzte.

  3. Gainera, eskatzaileek agiri hauen jatorrizko ale bat eta kopia edo fotokopia bat aurkeztu behar dituzte:

    1. Eskatzaileak pertsona fisikoak badira, NAren fotokopia.

    2. Eskatzaileak pertsona juridikoak badira, enpresaren IFKren fotokopia bat, legezko ordezkariari ahalordea emateko eskrituraren fotokopia bat, legezko ordezkariaren NAren fotokopia bat eta, entitatea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, entitatearen estatutuen fotokopia bat.

    3. Eskatzaileek foru-ogasunekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen ziurtagiri bat.

    4. Ordainketa egiteko agiriak (hirugarrenen alta).

    5. Proiektuari buruzko memoria. Dena delako jarduera azaltzeko memoriak osatu behar du gutxienez, eta hauek hartu behar ditu barnean: aurrekontua edota proformako faktura, urteko aurrekontu edota fakturak egiteko eta ordaintzeko epeei buruzko aurreikuspena eta finantzaketari, kokalekuari, lanpostuak sortzeari eta bideragarritasunari buruzko datuak. Hala badagokio, proiektatutako ekintza kudeatzeko eredua eta, zehazki, nortasun juridikodun entitateak eratu izana ere adierazi behar dute eskatzaileek.

    6. Inbertsioak obra zibila egitea badakar, inbertsioa egiteko erabiliko diren lurren edo higiezinen jabetza, gozamen edo errenta-tituluaren fotokopia bat eta, beharrezkoa bada, lanak egiteko proiektua eta lanak egiteko beharrezko udal-emakida, baimen edo lizentziaren edo aldeko txosten urbanistikoaren kopia bat.

    7. Eskatzaileek beren lana sortzeko laguntza eskatzen badute, LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman dutela egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia bat.

    8. Eskatzaileek beren lana sortzeko laguntza eskatzen badute, lanpostua dekretu honen I. eranskinak L1, L2, L3 edo L4 izendatzen dituen eremuetako itsasertzeko udalerrietan sortuko den ardurapeko adierazpena.

    9. Eskatzaileek dekretu honek ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzten, aurkezten dituzten agiri guztiak egiazkoak diren eta 5. artikuluko 3., 4., 7., 8., 10. eta 11. paragrafoek ezartzen dituzten baldintzak betetzen dituzten ardurapeko adierazpena.

  4. Eskabidearekin batera, eskatzaileek baimen bat aurkez dezakete berariaz, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak eskuratzeko edo egiaztatzeko agirien zati bat.

  5. Eskabideek ez badituzte betetzen baldintza guztiak, hamar egun balioduneko epea emango zaie interesdunei, akatsak zuzentzeko edo nahitaez aurkeztu beharreko agiriak eransteko, eta adieraziko zaie atzera egin dutela joko dela horrelakorik egiten ez badute. Aurrez, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpena emango du, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 42. artikuluarekin bat.

  6. Betiere, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak agiri edota argibide gehigarriak eska diezazkieke eskatzaileei, beharrezkoak badira eskabideak ondo ulertzeko, ebaluatzeko eta bideratzeko.

  1. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak egingo du dekretu honek arautzen dituen laguntzetarako deialdia, urtero, agindu bidez.

  2. Besteak beste, hauek finkatuko ditu deialdiak:

    1. Eskabideak aurkezteko epea.

    2. Laguntzak banatzeko guztizko gehieneko zenbatekoa, kapituluetan banatuta, eta, hala badagokio, zenbatekoaren urte anitzeko banaketa.

    3. Eskabidea aurkezteko eredua.

    4. Diruz lagunduko diren laguntza-lerroak.

    5. Dekretu honetako 8. artikuluak xedatzen dituen irizpide objektiboen artetik laguntzen zenbatekoa zehazteko aplikatuko direnak. Arrazoi onik badago, hala ere, irizpide objektibo berriak finka daitezke, baina, horrelakorik egiten bada, irizpide bakoitzeko lor daitezkeen puntuen kopurua ere finkatu behar da.

    6. Deialdi bakoitzean aukeratzen diren irizpide objektiboen arabera, diruz laguntzen den ekintza mota bakoitzerako laguntzak eskatzeko aurkeztu behar diren agiriak.

    7. Inbertsioak eta gastuak egiteko epea.

    8. Inbertsioak eta gastuak justifikatzeko epea.

    9. Soberakin ekonomikorik badago, soberakinak banatzeko ordena, kapituluetan banatuta.

Irizpide objektibo hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluek arautzen dituzten proiektuak balioztatzeko:

  1. Proiektu bakoitza zenbateraino egokitzen den Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzaren Itsasertza Garatzeko Programara (www.nasdap.ejgv.euskadi.net). Kontuan hartuko da zenbateraino egokitzen den proiektu bakoitza Itsasertza Garatzeko Programak finkatzen dituen estrategietara. Eskatzaileek 30 puntu lor ditzakete gehienez.

  2. Inbertsioa egiteko erabiliko diren lurrak eta higiezinak zenbateraino dauden itsasertzetik gertu. Kontuan hartuko da itsasertzetik zer distantziatara gauzatzen diren proiektuak, itsasertzeko eremu bakoitzaren garapen-mailarekiko egokitasuna kontuan izanik. Eskatzaileek 20 puntu lor ditzakete gehienez.

  3. Proiektuaren kalitatea eta sustatzailea. Hauek hartuko dira kontuan:

    Itsasertzeko eremuen garapen-maila, dagokion proiektu motarekiko egokitasuna kontuan izanik. Eskatzaileek 10 puntu lor ditzakete gehienez.

    Proiektuen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa. Eskatzaileek 15 puntu lor ditzakete gehienez.

    Sustatzaileen berme teknikoak, ekonomikoak eta finantzarioak. Eskatzaileek 10 puntu lor ditzakete gehienez.

  4. Inbertsio produktiboak. Hauek hartuko dira kontuan:

    Lanpostuak sortzea. Kontuan hartuko da proiektuek zenbateraino sor ditzaketen lanpostuak (bereziki, gazteenak eta emakumeenak). Eskatzaileek 5 puntu lor ditzakete gehienez.

    Jardun endogenoa. Itsasertzeko eremuetan bizi direnek (bereziki, gazteek eta emakumeek) sustatzen dituzten proiektuek lehentasuna izango dute. Eskatzaileek 5 puntu lor ditzakete gehienez.

    Sinergia. Kontuan hartuko da proiektuek zenbateraino erakar ditzaketen beste jarduera batzuk. Eskatzaileek 5 puntu lor ditzakete gehienez.

  5. Inbertsio ez-produktiboak. Hauek hartuko dira kontuan:

    Partaidetza. Kontuan hartuko da ekimenak pribatuak izatea. Eskatzaileek 5 puntu lor ditzakete gehienez.

    Jardun-eremu geografikoa. Udalez edo eskualdeez gaindiko proiektuek lehentasuna izango dute. Eskatzaileek 5 puntu lor ditzakete gehienez.

    Proiektuen eta benetako beharren arteko proportzionaltasuna. Kontuan hartuko da proiektuen eta haien beharraren arteko egokitasuna. Eskatzaileek 5 puntu lor ditzakete gehienez.

  1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza da agindu honek arautzen dituen laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

  2. Balioztapen-batzorde bat eratuko da eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, eta hitza zein botoa izango duten zazpi kidek eratuko dute. Zazpi batzordekideetako bi aukeratuko dira Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzetako teknikarien artetik, eta beste bostak itsasertzeko ekintza-taldeetako kideak izango dira. Itsasertzeko ekintza-taldeetako bost kideak aukeratzeko, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpen bat emango du, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak itsasertzeko ekintza-taldeak aukeratzeko deialdi publikoa egiteko ematen duen aginduarekin bat.

    Batzordekide guztiak izendatzeko, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpen bat emango du eta, haren bidez, idazkaria eta lehendakaria izendatuko ditu. Betiere, idazkaria izango da Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzetako teknikari bat.

  3. Itsasertzeko ekintza-talderik eratzen edo aukeratzen ez bada edo beste arrazoirik badago itsasertzeko ekintza-taldeetako bost kideek Balioztapen Batzordean parte hartu ezin izateko, hitza zein botoa izango duten hiru kidek osatuko dute Balioztapen Batzordea. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak izendatuko ditu hiru batzordekideak, ebazpen bidez, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzetako teknikarien artetik, eta, ebazpenaren bidez, idazkaria eta lehendakaria ere izendatuko ditu.

  4. Bere eginkizuna betetzeko, Batzordeak adituak deitu ditzake hala bileretan parte hartzera nola aholku ematera.

  5. Balioztapen Batzordeak proiektuen bideragarritasuna aztertu eta espedienteak balioztatu aurretik, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari atxikitako teknikari batek eskabideak aztertuko ditu banan-banan, eta proiektuen azterketa teknikoa egingo du: aurkeztutako agiriak aztertuko ditu, eta aztertuko du eskabideak bat datozen aipatzen dituzten neurrien izaerarekin eta proiektuak bat datozen dekretu honek eta deialdi bakoitzak finkatzen dituzten baldintzekin. Hori guztia kontuan izanik, proiektuak diruz laguntzeko modukoak diren ebazteko txosten bat egingo du ondoren.

  6. Hauek dira Balioztapen Batzordearen eginkizunak:

    1. Teknikariaren arabera diruz laguntzeko modukoak diren eskaerak ebaluatzea eta proiektuen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzea.

    2. Onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa proposatzea, dekretu honetako 30., 35., 40., 45. eta 52. artikuluek laguntza-mota bakoitza balioztatzeko eta zenbatekoa zehazteko ezartzen dituzten irizpide objektiboetan oinarrituz.

  7. Balioztapen Batzordeak ebazpen-proposamen bakarra egingo dio Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariari. Proposamenak barnean hartu behar du gutxienez dekretu honetako 11. artikuluak aipatzen duen edukia.

  1. Norgehiagoka izango da dekretu honetako II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluetako lerro bakoitzeko laguntzak esleitzeko prozedura. Horrekin bat, proiektua hauek bakarrik lagunduko dira diruz: dekretu honetako eta urteko deialdiak egiteko aginduetako baldintzak eta eskakizunak betetzen dituztenak eta dekretu honetako 25., 30., 35., 40., 45. eta 52. artikuluetako gutxieneko puntu kopurua edo handiagoa lortzen dutenak.

    Aurkezten den proiektu bakoitzari eman beharreko laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, laguntzak banatzeko lerro bakoitzaren barruan aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta urteko deialdia egiteko aginduak finkatzen dituen irizpide objektiboak eta balioztapen-irizpideak aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntzak banatzeko lerro bakoitzaren barruan aurkezten diren proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan lagunduko dira diruz proiektuak, dekretu honetako 25., 30., 35., 40., 45. eta 52. artikuluetako ehunekoak aplikatuta.

    Urteko deialdiak laguntzak emateko lerro bakoitzerako esleitzen duen zenbatekoa nahikoa bada kalkulatutako hasierako zenbatekoak ordaintzeko, horrenbesteko laguntzak ordainduko dira.

    Alderantziz, urteko deialdia egiteko aginduak kapitulu bakoitzerako ezartzen duen guztizko gehieneko zenbatekoa ez bada nahikoa kapitulu bakoitzaren barruan aurkezten diren eskaera guztiak diruz laguntzeko, artikulu honetako 2. paragrafoarekin bat egiten den zerrendaren arabera emango dira kapitulu bakoitzaren barruko laguntzak, funtsak erabat agortu arte.

  2. Dekretu honetako VIII. kapituluak arautzen dituen laguntzen lerroaren barruan, laguntzak eskura ditzakete eskabidea garaiz aurkezten duten eta dekretu honetako baldintza subjektiboak eta objektiboak betetzen dituztela egiaztatzen duten guztiek.

    Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, dekretu honetako 57. artikuluak kasuan-kasuan xedatzen duen gehieneko zenbatekoaren arabera kalkulatuko da eskatzaile bakoitzari eman beharreko laguntzaren hasierako zenbatekoa. Laguntzak emateko lerro bakoitzerako esleitzen den zenbatekoa nahikoa bada kalkulatutako hasierako zenbatekoak ordaintzeko, horrenbesteko laguntzak ordainduko dira.

    Alderantziz, esleitzen den zenbatekoa ez bada nahikoa hasierako zenbatekoen guztizkoa finantzatzeko, kalkulatutako hasierako zenbatekoak progresiboki eta uniformeki murriztuko dira, estaldura nahikoa izan arte, eta gelditzen diren zenbatekoen adinako laguntzak emango.

  3. Soberakin ekonomikorik badago kapitulu bakoitzaren barruan laguntzak emandakoan, kapitulu bakoitzeko soberakinak beste kapituluei esleituko zaizkie, urteko deialdia egiteko aginduak finkatzen duen ordenan.

  1. Eskatzaileek aurkezten dituzten eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, Balioztapen Batzordeak dekretu honetako 9. artikuluarekin bat egiten duen proposamena ikusirik, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak eskatutako laguntzak ematea edo ez ematea onartuko du, ebazpen bakar baten bitartez. Ebazpena ez badator bat Balioztapen Batzordearen proposamenarekin, erabakia justifikatu behar du Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak.

  2. Ebazpenak arrazoituta egon behar du, eta informazio hau hartu behar du barnean gutxienez:

    1. Onartutako eskabideei buruz:

    1. Eskabidea aurkezten duen pertsonaren edo sozietatearen izena, IFK edo NA.

    2. Lortutako puntu kopurua.

    3. Diruz laguntzen den inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa.

    4. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

    5. Dena delako ekintzak egiteko epea eta urtez urteko banaketa.

    6. Proiektuak urte anitzekoak badira, urte bakoitzeko zenbatekoak.

    7. Pertsona fisikoek edo juridikoek nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak eratzen badituzte, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa.

    1. Onartu gabeko eskabideei buruz:

    1. Eskabidea aurkezten duen pertsonaren edo sozietatearen izena, IFK edo NA.

    2. Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.

  3. Dekretu honetako 7. artikuluak aipatzen duen aginduak eragina duenetik, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak sei hilabete ditu gehienez ere ebazpena emateko eta jakinarazteko. Epe hori amaitzen bada eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ez badu eman berariazko ebazpenik, interesdunek jo behar dute beren eskabideak ez direla onartu, hori baitio Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 44. artikuluak.

  4. Interesdunek deialdiaren ebazpenaren kontrako gorako errekurtsoa aurkez dezakete, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena hartu eta hurrengo egunetik hasita, edo hiru hilabeteko epean, administrazioaren isiltasunak eragina izan eta hurrengo egunetik hasita, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluekin bat.

  5. Laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaie interesdunei, baina, edonola ere, hura jendaurrean jartzeko eta diruz laguntzen diren proiektuak identifikatzeko, EHAAn argitaratuko da dekretu honen babesaren pean laguntza hartzen dutenen zerrenda, eta laguntzen zenbatekoak ere adieraziko dira.

Agindu honek arautzen dituen laguntzen onuradunek betebehar hauek dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Alde horretatik, ez badiote berariaz eta idatziz uko egiten laguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunetan, onartu egiten dutela joko da.

  2. Laguntza emateko ebazpenak eta, hala badagokio, laguntza luzatzeko ebazpenak xedatzen duen epean egin behar dute diruz laguntzen den inbertsioa edo gastua.

  3. Zertarako ematen zaien diru-laguntza, horretarako erabili behar dute.

  4. Bost urtez eutsi behar diete gutxienez ondasun higigarrietan (makinetan, lanabesetan eta ekipamendu informatikoan), ondasun higiezinetan eta obra zibilean diruz lagunduta egiten dituzten inbertsioei eta gastuei eta, epe horretan, ezin dituzte besterendu ez amortizatu, ezta diruz laguntzen den helburuaz beste helburu bat lortzeko erabili ere. Nork bere lana sortzeko laguntza hartzen dutenek, berriz, beren kabuz lanean hasi eta bost urtez aritu behar dute lanean gutxienez, jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzeko alta hartzen duten hilabetetik hasita.

  5. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari jakinarazi behar diote inbertsio edo gastu osoa edo inbertsio edo gastuaren zati bat egin dutela, eta haren esku utzi behar dituzte diruz laguntzen diren inbertsioak eta gastuak egin dituztela egiaztatzeko beharrezko agiri guztiak.

  6. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren babesa dutela aipatu behar dute proiektua ezagutarazteko egiten dituzten agiri eta iragarki guztietan, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuak xedatzen duenari jarraitu behar diote (http://www.euskadi.net/id_corporativa/indice_c.htm). Betiere, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak oroitidazki bat egiteko eska diezaieke, jendartean zabaltzeko ingurumena hobetu izanaren aldetik garrantzitsutzat dituen proiektuak.

  7. Lanpostuak sortzen dituztenek laguntzak emateko ebazpena kaleratu eta bost urtez eutsi behar diete gutxienez lanpostu berriei.

  8. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak informaziorik eskatzen badiete emandako laguntzak nola erabiltzen dituzten eta diruz laguntzen diren helburuak lortzen dituzten kontrolatzeko, eman egin behar diete.

  9. Dekretu honetako 9. artikuluko 5. paragrafoak xedatzen duenari kalte egin gabe, beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati diruz laguntzen den ekintza bera finantzatzeko, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idatziz, beste diru-laguntza edo laguntza horiek eman dizkietela jakin eta egutegiko hamabost egunetan.

  10. Diru-laguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri eman behar diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari, idatziz.

  11. Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 50. artikuluak xedatzen dituen betebeharrak bete behar dituzte.

1. II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluetako laguntzek finantzatzen dituzten inbertsioak eta gastuak urte batekoak edo urte anitzekoak izan daitezke, aurrekontuaren arabera eta aurkezten diren proiektuak eta jarduerak gauzatzeko epeen arabera. Dekretu honetako 7. artikuluak aipatzen duen urteko deialdiak ezarriko du urte batekoak edo urte anitzekoak diren urte bakoitzeko laguntzek finantzatzen dituzten inbertsioak eta gastuak.

2. VIII. kapituluko laguntzek finantzatzen dituzten gastuak urte batekoak dira.

  1. Laguntzen onuradunek deialdiaren ekitaldian bertan hasi behar dituzte diruz laguntzen diren ekintzak.

  2. Urte bateko proiektuak gauzatzeko epea deialdiaren ekitaldiko abenduaren 31 artekoa da. Nolanahi ere, luzatu egin daiteke, dekretu honetako 16. artikuluko 3. paragrafoarekin bat, deialdia egin ondorengo bigarren urteko abenduaren 31 arte.

  3. Urte anitzeko proiektuak gauzatzeko epea deialdia egin eta hurrengo urteko abenduaren 31 artekoa da. Nolanahi ere, luzatu egin daiteke, dekretu honetako 16. artikuluko 3. paragrafoarekin bat, deialdia egin ondorengo hirugarren urteko abenduaren 31 arte.

  1. Diruz laguntzen diren inbertsioak edo gastuak egiten dituztela justifikatzeko, onuradunek agiri hauek aurkeztu behar dituzte Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzaren aurrean:

    1. Egiten diren lanak justifikatzeko oroitidazki bat, proiektuaren gauzatzea azaltzen duena. Amaieran, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzako langileek inbertsioa egin dela ziurtatuko dute, inbertsiorik badago betiere.

    2. Foru-ogasunarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituztela egiaztatzeko ziurtagiria.

    3. Laguntza nortasun juridikoa duen entitate bat eratzearen mendean badago, entitatearen eraketa-akta eta estatutuak eta entitatea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko ziurtagiria.

    4. Laguntza VIII. kapituluaren barrukoa bada, a), b) eta c) ataletako agiriez gain, Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta hartu duten agiriaren kopia eta jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzeko alta hartu dutenarena.

    5. Ordainketen fakturak eta egiaztagiriak. Laguntzen onuradunek jatorrizko aleak aurkez ditzakete; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak baimendutako langileek konpultsatutako kopiak; edo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat, agiriak aurkezteko aukeratzen dituzten erregistroetako langileek konpultsatutako kopiak.

  2. Egoki irizten badio, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak agiri gehiago eska diezazkieke laguntzen onuradunei, eskaera arrazoituta betiere.

  3. Aurreko artikuluak aipatzen dituen laguntzak behar bezala kudeatzea eta ordaintzea ziurtatzeko, laguntzen onuradunek bi hilabete dituzte gehienez ere inbertsioak egin dituztela egiaztatzeko agiriak (artikulu honetako 1. paragrafoak aipatzen dituenak) aurkezteko, laguntza emateko ebazpenak edo laguntza luzatzeko azken ebazpenak inbertsio edo gastua amaitzeko finkatzen duen azken egunetik hasita.

  1. Laguntzak ordaindu dakizkien, onuradunek inbertsioa edo gastua justifikatu behar dute aurretik, aurreko artikuluak aipatzen dituen dokumentuak aurkeztuta.

    Proiektuek inbertsiorik badakarte, laguntzak ordaindu dakizkien, aurretik, onuradunek inbertsioak justifikatu behar dituzte, eta, gainera, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzako teknikariek inbertsioen ziurtagiria egin behar dute.

  2. Arrazoizkoa bada proiektu bakoitza gauzatzeko erritmoa ikusirik, laguntzak zatika ordaindu daitezke, proiektuak gauzatzeko erritmoaren arabera. Horretarako, interesdunek eskatu egin behar dute aurretik. Gehienez ere, laguntzen bi zati ordainduko dira urte batean. Laguntzak zatika ordaintzeko eskaerarekin batera, dekretu honetako 14. artikuluko 1. paragrafoak aipatzen dituen agiriak aurkeztu behar dituzte onuradunek.

  3. Kasu hauetan, laguntzak ez dira zatika ordainduko:

    1. Eskatzaileek beren lana sortzeko eskatzen dituztenean.

    2. Entitate onuraduna behin betiko eratzen eta dagokion erregistroan inskribatzen ez den bitartean.

  4. Diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera edo zigor-prozedurak amaituta egotea.

  5. Inbertsioak ez badira egiten gehieneko epeen barruan, ezta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira aurkezten epe barruan, onuradunek diru-laguntza hartzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, dekretu honetako 18. artikuluko itzulera-prozedura jarriko da abian.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan hartzen diren eskakizunak inola aldatzen badira, beste entitate publiko edo pribaturen baten laguntzak edo diru-laguntzak eskuratzen badira, inbertsio-proiektua aldatzen bada edo inbertsio edo gastuak ez badira egiten Berrikuntza eta Elikagai Industrien Zuzendaritzak onartzen duen inbertsio edo gastu-proiektuko epeetan, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari zer gertatzen den jakinarazi eta justifikatu behar zaio, idatziz. Horren ondorioz, gerta liteke diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea, dekretu honek xedatzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen badira eta diru-laguntza emateko arrazoi izan zen helburua betetzen bada. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak emango du diru-laguntza emateko ebazpena aldatzeko ebazpena, eta, haren bidez, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa oinarri berrira egokituko du. Gainera, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulera-prozedura jarriko da martxan.

  2. Gastuaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartzen den gastuaren aurrekontua (laguntza emateko oinarritzat hartzen dena) baino, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak diru-laguntzaren zenbatekoa txikituko du, ebazpen bidez. Gero, diru-laguntzaren ehunekoa aplikatuko zaio onartzen den aurrekontu berriari.

  3. Salbuespen gisa, onuradunek idatziz eskatzen eta justifikatzen badute aurrez (beranduenik, inbertsioa amaitzeko edo gastua egiteko epea amaitu baino hilabete lehenago), diru-laguntzak emateko ebazpenarekin bat, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak inbertsioa edo gastua atzeratzeko baimen bat edo gehiago eman dezake, ebazpen bidez. Ebazpenak xedatu behar du zenbat irauten du(t)en inbertsioa edo gastua egiteko epearen luzapenak edo luzapenek, eta inbertsioa edo gastua egiteko epea inola ere ezin du luzatu bi urte baino gehiago dekretu honetako 13. artikuluak finkatzen duen hasierako epea amaitzen denetik.

  1. Laguntzen eskatzaileek atzera egin dezakete, laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik betiere, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariari idatzi bat helarazita. Ebazpen bidez, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak zuzenean onartuko du eskatzaileek atzera egitea, eta amaitutzat emango du atzera egiten duten eskatzaileen prozedura.

  2. Laguntzen onuradunek laguntzei uko egin diezaiekete, ematen zaien diru-laguntza onartu aurretik zein ondoren, dekretu honetako 11. artikuluko 3. paragrafoarekin bat, inbertsioa edo gastua egiten amaitu aurretik; betiere, administrazioak ez badie diru-laguntza osoa edo diru-laguntzaren zati bat ordaindu. Horretarako, idatzi bat helarazi behar diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariari. Ebazpen bidez, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak zuzenean onartuko du onuradunek laguntzei uko egitea, eta amaitutzat emango du laguntzei uko egiten dieten onuradunen prozedura.

    Uko egin izana onartutakoan, onuradunek ebazpen bidez onartu zaien eskubidea galduko dute automatikoki, baita eman zaien laguntza kobratzeko eskubidea ere.

  1. Onuradunek ez badute betetzen dekretu honetako eta aplikatu beharreko gainerako arauetako betebeharren bat edo diru-laguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badute gauzatzen proiektuaren zati bat eta erabat itxuragabetzen badute laguntzaren xedea, edo diru-laguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badaude Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluarekin bat, laguntzak ematen dituen organo eskudunak, onuradunek beren betebeharrak ez betetzeagatiko espedientea bideratu eta interesdunak entzun ondoren, diru-laguntza osoa edo zati bat hartzeko eskubidea kenduko die onuradunei, ebazpen bidez, eta, hala badagokio, aginduko die Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko hartu dituzten laguntzak eta dagozkion legezko interesak, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten izaki laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legeko 53. artikuluarekin berarekin bat, dagozkion gainerako neurriak hartzea bazter utzi gabe. Onuradunek hartu dituzten laguntzak eta dagozkion legezko interesak diru-sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorio guztietarako.

  2. Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakariek eragiten badute itzulketa-prozedura hastea, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio itzulketa-prozedura hastea eragiten duten gertakariak, dagokion zigor-prozedura has dezan.

  1. Beste instantzia publiko edo pribatu batzuek dekretu honek finkatzen duen helburua lortzeko eta dekretu honek aipatzen dituen jarduerak egiteko ematen dituzten laguntzak bateragarriak dira, finantzaketa gehiegizkoa ez bada edota dekretu honetako 25., 30., 35., 40., 45. eta 52. artikuluek ezartzen dituzten mugak gainditzen ez badira betiere. Finantzaketa gehiegizkoa bada edota dekretu honekin bat ematen diren laguntzen mugak gainditzen badira, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpen bat emango du, ematen den diru-laguntzaren zenbatekoa finantzaketaren gehiegizko zenbatekoa bezainbat txikitzeko.

  2. Aurreko paragrafoak xedatzen duenari kalte egin gabe, ematen diren laguntzen mugak ezberdinak badira, onuradunei komenigarriena zaien muga hartuko da kontuan dekretu honekin bat ematen den diru-laguntzaren soberakina kalkulatzeko.

  1. Laguntzak elektronikoki bideratzeko bitarteko egokiak baditu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, eskatzaileen eta onuradunen esku jarriko ditu, eta eskatzaileak eta onuradunak haiek erabiltzera behartu ere egin dezake. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu batek garatuko du laguntzak bideratzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko prozedura, xedapen hauek kontuan izanik: Administrazio-prozeduretan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa Platea ezartzen duen dokumentua onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena.

  2. Izapide elektronikoak hasten direnean, interesdunen esku jarriko dira laguntzak bideratzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko eskabidearen eredu normalizatua eta laguntzak bideratzeko bitarteko elektronikoak erabiltzeko eta laguntzak elektronikoki bideratzeko argibideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan, euskadi.net helbidean.

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da itsasertzeko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuak (gizarte-zerbitzuak, etxeko laguntza-zerbitzuak, hezkuntza-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak...) eta banakoentzako eta taldeentzako nolanahiko ekipamendua (kultura-arlokoa, osasun-arlokoa, kirol-arlokoa, laguntza-arlokoa, aisialdikoa...) ezar daitezen bultzatzea eta, bereziki, emakumeen, mendekotasun-egoeran daudenen eta gazteen ongizatea hobetzen duten zerbitzuak ezar daitezen bultzatzea. Era berean, laguntzaren helburua bada, jendeztatutako eremu degradatuak lehengoratuz eta hirigintzaren aldetik egokituz, itsasertzeko herriak berritu eta gara daitezen bultzatzea ere.

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: udalerriak, zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bitartez, beren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen bitartez edo beren mendeko sozietate publikoen bitartez; fundazio publikoak; nortasun juridikoa duten udal-partzuergoak; mankomunitateak; eta eskualdeak.

  1. Hauek dira diruz laguntzeko moduko proiektuak:

    1. Itsasertzeko herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak eta azpiegiturak ezartzeko edo hobetzeko eta, hartara, itsasertzeko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak, hala nola gizarte-etxeak, haurtzaindegiak, eguneko zentroak, liburutegiak, erabilera anitzeko guneak, kirol-instalazioak eta ekipamendua, instalazio eta ekipamendu turistikoak eta lehen sorospeneko etxeak ezartzeko edo hobetzeko proiektuak.

    2. Energiaz eta uraz eta saneamendu eta telekomunikazio-zerbitzuez hornitzeko oinarrizko azpiegiturak hobetzeko proiektuak.

    3. Eremu degradatuak lehengoratuz eta ibilerraztasuna hobetuz, itsasertzeko herrietako hirigintza egokitzeko proiektuak.

    4. Ekimen endogenoari esker sortzen diren zerbitzuetan eta ekipamenduan informazio eta komunikazio-teknologiak erabiltzea bultzatzeko proiektuak.

  2. Hauek dira diruz laguntzeko modukoak ez diren proiektuak:

    1. Diru-sarrerak ematen dituzten proiektuak.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak:

  1. Proiektu teknikoak eta lanen zuzendaritza (gehienez ere, diruz laguntzen den inbertsioaren %10).

  2. Urbanizazio-lanak.

  3. Eraikuntza-lanak.

  4. Makineria.

  5. Tresneria.

  6. Altzariak.

  7. Ekipamendu informatikoa eta komunikazio-ekipamendua (hardwarea zein softwarea).

  8. Beste azpiegitura batzuk.

  1. Proiektu bakoitzak dekretu honetako 10. artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    (Ikus .PDF)

  2. Aurreko paragrafoko ehunekoak diruz laguntzen diren kostuei egotziko zaizkie.

  3. Diruz laguntzeko modukoak izateko, proiektuek 60 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuetako ondare historiko monumentala, kulturala, etnografikoa eta naturala, itsas ondarea eta arrantzaren ondarea osatzen duten elementuak zaharberri eta baliozta daitezen bultzatzea.

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: administrazio publikoak, zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bitartez, beren mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen bitartez edo beren mendeko sozietate publikoen bitartez; fundazio publikoak; nortasun juridikoa duten partzuergoak; zuzenbide publikoko korporazioak; irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak; eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, haren 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

  1. Hauek dira diruz laguntzeko moduko proiektuak:

    1. Ondare historiko kulturala, itsas ondarea eta arrantzaren ondarea zaharberritzeko eta balioztatzeko proiektuak.

    2. Itsasertzeko kulturaren ondarea osatzen duten elementu etnografikoak lehengoratzeko proiektuak.

    3. Ondare naturala lehengoratzeko eta balioztatzeko proiektuak eta balio natural handiko parajeak garatzeko proiektuak.

    4. Aipatutako gaiei buruz sentsibilizatzeko ekintzak.

  2. Hauek dira diruz laguntzeko modukoak ez diren proiektuak:

    1. Diru-sarrerak ematen dituzten proiektuak.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak:

  1. Proiektu teknikoak eta lanen zuzendaritza (gehienez ere, diruz laguntzen den inbertsioaren %10).

  2. Urbanizazio-lanak.

  3. Zaharberritze-lanak.

  4. Altzariak.

  5. Beste azpiegitura batzuk.

  6. Proiektuak sustatzeko eta ezagutarazteko gastuak (jardunaren hasierakoak besterik ez).

  7. Proiektuak eta inbertsioak egiteko azterketak.

  1. Proiektu bakoitzak dekretu honetako 10. artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    (Ikus .PDF)

  2. Aurreko paragrafoko ehunekoak diruz laguntzen diren kostuei egotziko zaizkie.

  3. Diruz laguntzeko modukoak izateko, proiektuek 60 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da itsasoarekin lotutako ekimen turistikoak sor eta gara daitezen bultzatzea, itsasertzeko turismoa kalitatekoa, arrantza-sektorean aritzen diren biztanleria-guneen kalitatea hobea eta haien bizimodua jasangarria izateko.

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, Euskadiko arrantzale-kofradiak eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Hauek dira diruz laguntzeko moduko proiektuak:

  1. Itsasoarekin, arrantzarekin eta itsasertzarekin lotutako proiektuak eta ekimen turistikoak, aberastasuna eta lanpostuak sortzen badituzte.

  2. Inguruneko baliabideak turismorako ustiatzeko proiektuak.

  3. Arrantzaren baliabideak turismorako egokitzeko proiektuak.

  4. Higiezinak turismorako egokitzeko proiektuak.

  5. Itsas eremuetako tradizioarekin lotutako ibilbideak, bideak eta produktu eta pakete turistikoak diseinatzeko proiektuak.

  6. Aipatutako gaiei buruz sentsibilizatzeko ekintzak.

Diruz laguntzeko moduko kostuak dira diruz laguntzen diren proiektuak gauzatzeko beharrezko inbertsio eta gastu material eta materiagabe guztiak.

  1. Proiektu bakoitzak dekretu honetako 10. artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio ekimen publikoko proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    (Ikus .PDF)

  2. Proiektu bakoitzak dekretu honetako 10. artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio ekimen pribatuko proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    (Ikus .PDF)

  3. Aurreko paragrafoko ehunekoak diruz laguntzen diren kostuei egotziko zaizkie.

  4. Diruz laguntzeko modukoak izateko, proiektuek 60 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da, enpresak sortuz, handituz eta modernizatuz, itsasertzeko eremuak susta eta gara daitezen bultzatzea.

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, zuzenbide publikoko korporazioak eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, haren 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Hauek dira diruz laguntzeko moduko proiektuak:

  1. Enpresa berritzaileak edota informazio eta komunikazio-teknologietan oinarritutakoak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko proiektuak.

  2. Europako Batzordearen 2003/361/EE Gomendioaren definizioarekin bat, hamar langile baino gutxiago dituzten eta urtean gehienez ere 2 milioi euroko negozio-zifra edo balantze orokorra duten mikroenpresak sortzeko eta garatzeko proiektuak.

  3. Goraka ari diren sektoreen alde eginez, jarduera ekonomiko berriak garatzeko eta ezartzeko proiektuak, jarduera berriak itsasoarekin eta arrantzarekin lotuta badaude batez ere.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak:

  1. Proiektu teknikoak eta lanen zuzendaritza (gehienez ere, diruz laguntzen den inbertsioaren %10).

  2. Urbanizazio-lanak.

  3. Eraikuntza-lanak.

  4. Makineria.

  5. Tresneria.

  6. Altzariak.

  7. Ekipamendu informatikoa eta komunikazio-ekipamendua (hardwarea zein softwarea).

  8. Beste azpiegitura batzuk.

  1. Proiektu bakoitzak dekretu honetako 10. artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    (Ikus .PDF)

  2. Aurreko paragrafoko ehunekoak diruz laguntzen diren kostuei egotziko zaizkie.

  3. Diruz laguntzeko modukoak izateko, proiektuek 60 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da itsasertzeko eremuetako jardun ekonomikoa arrantzaz beste jarduera batzuetara bideratu dadin bultzatzea.

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, zuzenbide publikoko korporazioak eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, haren 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

  1. Hauek dira diruz laguntzeko moduko proiektuak:

    1. Arrantza-sektorea dibertsifikatu eta sektoreko ekonomia mantentzeko enpresa-proiektuak.

    2. Arrantza-sektorea askotariko bihurtzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuetan lanpostuak mantentzeko edo lanpostu gehiago sortzeko enpresa-proiektuak.

  2. Produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduerak ez dira diruz laguntzeko modukoak.

Diruz laguntzeko moduko kostuak dira diruz laguntzen diren proiektuak gauzatzeko beharrezko inbertsio eta gastu material eta materiagabe guztiak.

  1. Proiektu bakoitzak dekretu honetako 10. artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    (Ikus .PDF)

  2. Aurreko paragrafoko ehunekoak diruz laguntzen diren kostuei egotziko zaizkie.

  3. Diruz laguntzeko modukoak izateko, proiektuek 60 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da arrantza-sektorearen, arrantzaren produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren eta hirugarrenen arteko elkarlana sustatzea, produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko proiektuak martxan jartzeko.

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: pertsona fisikoak edo juridikoak, zuzenbide publikoko korporazioak, unibertsitate publikoak eta pribatuak, ikerketa eta teknologia-zentroak, Lanbide Heziketako itsasketa eta arrantza-ikastetxeak, eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Onuradunak aldi baterako enpresa-elkarteak eta ondasun-erkidegoak badira, berriz, enpresa-elkarteko edo ondasun-erkidegoko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek eta dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko arauek xedatzen dituzten baldintzak eta eskakizunak. Guztien artean, enpresa edo entitate nagusia aukeratu behar dute. Enpresa edo entitate nagusiak aurkeztu behar du eskabidea, eta hura izango da solaskide egokia Administrazioarekin diru-laguntzari buruzko gaiez hitz egiteko.

Diruz laguntzeko moduko proiektuak dira arrantza-sektorean produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko proiektuak.

Diruz laguntzeko moduko gastuak dira arrantza eta elikadura-sektorean produktu, prozesu eta teknologia berriak garatzeko elkarlanak eragiten dituen gastuak: prestakuntza-lanak (produktuen, prozesuen eta teknologien diseinua, garapena eta saiakuntza) eta produktu, prozesu eta teknologia berriak merkaturatu aurreko elkarlanerako inbertsio materialak eta materiagabeak.

Dekretu honetako 5. artikuluak xedatzen dituen baldintzez gain, kapitulu honek arautzen dituen laguntzen eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Kontratu, hitzarmen edo beste idatzi bat egin behar dute beste pertsona fisiko edo juridiko batzuekin, gai hauek azaltzen dituena: nola arituko diren elkarlanean, zer proiektu mota gauzatuko duten eta zenbateko partaidetza izango duen parte-hartzaile bakoitzak.

  2. Lankidetza-proiektuak ekoizpen-sektorerako mesedegarria izan behar du.

Dekretu honetako 6. artikuluak aipatzen dituen agiriez gain, kapitulu honek arautzen dituen laguntzen eskatzaileek agiri hau aurkeztu behar dute:

  1. Aurreko artikuluko 1. paragrafoak aipatzen duen kontratu, hitzarmen edo idatziaren kopia bat.

  1. Proiektu bakoitzak dekretu honetako 10. artikuluarekin bat lortzen duen puntu kopuruaren arabera, laguntzaren ehuneko jakin bat esleituko zaio proiektu bakoitzari aurrekontu-ekitaldi bakoitzean:

    (Ikus .PDF)

  2. Aurreko paragrafoko ehunekoak diruz laguntzen diren kostuei egotziko zaizkie.

  3. Diruz laguntzeko modukoak izateko, proiektuek 60 puntu lortu behar dituzte gutxienez.

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da nork bere jarduera sor dezan bultzatzea, langile autonomoek lanpostuak sortzeko.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena eman duten langabeak izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun.

Nork bere jarduera sortzeko proiektuak dira diruz laguntzeko modukoak; hau da, langile autonomoak lanean hastea ekartzen dutenak.

Dekretu honetako 5. artikuluak xedatzen dituen baldintzez gain, kapitulu honek arautzen dituen laguntzen eskatzaileek baldintza hau bete behar dute:

  1. Dekretu honen I. eranskinak L1, L2, L3 eta L4 izendatzen dituen eremuetako itsasertzeko udalerrietan sortu behar dituzte lanpostuak.

Laguntzak behin bakarrik emango dira, sortzen den lanpostu bakoitzeko, eta 5.591,88 eurokoak izango dira. Lanean hasten direnak langabezian luzaro egondako pertsonak, beren ardurapean senideak dituzten emakumeak edo ezintasunen bat duten pertsonak badira, berriz, laguntzak 6.010,12 eurokoak izango dira.

Dekretu hau indarrean sartu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren mendeko eremuetarako sustapen eta garapen-laguntzak arautzen dituen azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuarekin bat abiatutako espedienteekin lotutako administrazio-prozedura guztiek abian jarraituko dute, aipatutako dekretuaren araupean, amaitutzat ematen diren arte.

Xedapen hauek indar gabe geratu dira:

234/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez sustapen eta garapen laguntzak arautu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpeko eremuetarako.

Dekretu honek xedatzen duenaren kontrakoa den edo dekretu honek xedatzen duenarekin kontraesanean dagoen maila bereko edo txikiagoko beste xedapen oro.

Lehenengoa. Helegiteak.

Dekretu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.b) eta 46. artikuluekin bat.

Bigarrena. Indarrean sartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bilbon, 2012ko otsailaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LPEZ LVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARA DEL PILAR UNZALU PREZ DE EULATE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.