- HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 101/2018 Dekretua, uztailaren 3koa, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 101/2018 Dekretua, uztailaren 3koa, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 5251
- Xedapen-zk.: 101
- Xedapen-data: 2018/07/03
- Argitaratze-data: 2018/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak ikusi dira Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 Dekretuaren II. eranskinean (2018ko uztailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 143. zenbakia); beraz, eranskin hori osorik argitaratzen da berriz:
Erabilera turistikoko etxebizitzen eta etxebizitzetako gelen ikur bereizgarriak metalezko piezak izango dira, edo hura bezain zurruna den beste material batez eginak, non agertuko baitira, hurrenez hurren, VT (erabilera turistikoko etxebizitza) edo HT (erabilera turistikoko logela) siglak, eta jarraian adierazitako legenda, beherago aipatutako zehaztapen teknikoei egokituta.
Osorik lagatzen den etxebizitzaren kanpoko plaka.
Osorik lagatzen diren etxebizitzen kanpoko plaketan, VT siglen ondoren, legenda hau agertuko da: «Vivienda para uso turístico-Erabilera turistikoko etxebizitza», baita etxebizitza bakoitzaren solairu zenbakia eta eskua edo letra ere.
(Ikus .PDF)
Logelaka lagatzen den etxebizitzaren kanpoko plaka.
Logeletan lagako diren etxebizitzen kanpoko plaketan, HT siglen ondoren, legenda hau agertuko da: «Habitación para uso turístico-Erabilera turistikoko logela», baita logelak dauden etxebizitzetako solairu zenbakiak eta eskua edo letra ere.
(Ikus .PDF)
Osorik lagatzen den etxebizitzaren barruko plaka.
Osorik lagako diren etxebizitzen barruko plaketan, VT siglen ondoren, legenda hau agertuko da: «Vivienda para uso turístico-Erabilera turistikoko etxebizitza».
(Ikus .PDF)
Logelaka lagatzen den etxebizitzaren barruko plaka.
Logeletan lagako diren etxebizitzen barruko plaketan, HT siglen ondoren, legenda hau agertuko da: «Habitación para uso turístico-Erabilera turistikoko logela».
(Ikus .PDF)
ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK
Tipografia: Bondoni
Markoa: Gris kolorea. Pantone Cool Grey 9C
Plakaren barrualdea: Zuri kolorea
Letrak: Gris kolorea. Pantone Cool Grey 9C