Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 184/2019 DEKRETUA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez aitortzen baita Kronikgune-Os...

Arautegia

Inprimatu

184/2019 DEKRETUA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez aitortzen baita Kronikgune-Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua elkartea onura publikokoa dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5755
  • Xedapen-zk.: 184
  • Xedapen-data: 2019/11/26
  • Argitaratze-data: 2019/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Kronikgune-Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua elkarteak eskatu du deklarazio hori eman dakiola, bere ustez erakundea onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako, zahartzaro aktibo eta osasuntsuari ekiteagatik plan estrategikoaren barnean.

Kronikgune-Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren 2011ko uztailaren 7ko Ebazpenaren arabera.

AS/B/16142/2011 zenbakiarekin inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean.

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten du, nagusiki.

Eratu zenetik, Kronikgune-Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua elkarteak behar diren jarduera guztiak egiten ditu bere xede nagusia erdiesteko, hau da, osasun-zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen kudeaketan eta antolaketan ikerketa sustatu eta egitea, osasun-arloan eskumena duen sailaren politikekin lerrokatuta, osasun-sistema etengabe egokitu eta eraldatzeko, pertsonak sistemaren erdigunean mantenduz eta zahartzaroaren, kronikotasunaren eta mendekotasunaren ondoriozko erronkak barne hartuta.

Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onura publikoaren deklarazioa Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, kasuan kasuko sailek gaiaren arabera proposatuta. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta, ondoren, sailei eta erakundeei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, erakunde eta entitate interesdunek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko azaroaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Vitoria-Gasteizen, 2019ko azaroaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik
Euskadi, auzolana