Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 12/2020 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Euskal Auto...

Arautegia

Inprimatu

12/2020 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako ezartzen baitira trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako arauak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2035
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 2020/05/24
  • Argitaratze-data: 2020/05/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren bidez, luzatu egin da martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratu zen alarma-egoera (463/2020 Errege Dekretua, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko zena); bada, 537/2020 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluak honako hau ezartzen du: COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz hartutako neurriak arintzeko prozesuaren barruan, Gobernuak autonomia-erkidegoekin adostu ahal izango du jarduera-unitateak eta mugak aldatzea, zabaltzea edo murriztea, pertsonen zirkulazio askeari, euste-neurriei eta ondasunak, zerbitzuak, garraiobideak eta hornidurak ziurtatzeari dagokienez, osasun-larrialdiak autonomia-erkidego bakoitzean izan duen bilakaerara hobeto egokitzeko.

Esparru horretan Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioak aurreikuspen batzuk biltzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko propio sortuak, osasun-krisialdia bertan izaten ari den bilakaera kontuan hartuta eta maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduan xedatutakoan oinarrituta (maiatzaren 23ko SND/440/2020 Aginduak, gero, aldatu egin zuen agindu hori).

Orain, alarma-egoerako zenbait murrizketa malgutzen ari direla, Euskadin 2. fasea aplikatzeko zer neurri hartuko dituzten adostu du Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin. Haien edukia Bizi Berri Planaren barruan kokatuta dago, non jasotzen baita Eusko Jaurlaritzak prestatu duen arintze-estrategia zehatza. Akordio hori elkarrekin gobernatzeko filosofian oinarritu da, eta aurreikuspen askotan bat dator Espainiako Gobernuak 2. faserako hartu nahi dituen neurriekin, zeinak bereziki maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduan jasota baitaude, maiatzaren 23ko SND/440/2020 Aginduak haren testua aldatu eta gero.

Xedapen sorta hori 2. faserako aurreikusitako denbora-tartean egongo da indarrean; fase hori 2020ko maiatzaren 24ko 00:00etan hasiko da, eta 2020ko ekainaren 7ko 00:00etan amaituko, hasiera batean. Autonomia-erkidegoa da dekretu honetan aurreikusitako neurriak Euskadin aplikatzeko lurralde-unitatea.

Izan ere, lurralde-eremu hori erabiltzea aholkatzen duten zenbait arrazoi daude: osasun-laguntza antolatzeko arrazoiak, mugikortasunarekin lotutako arrazoiak, Euskadiren ezaugarri geografikoak berak eta bilakaera epidemiologikoarekin lotutako arrazoi nabarmenak.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak berriro dio beharrezkoa dela zuhurtasun-, segurtasun- eta zorroztasun-printzipioak gordetzen segitzea, eta herritarrei laguntza eskatzen die orain ere, sinetsita baitago bakoitzak arduraz jokatzea dela bermerik onenetakoa kutsatzeen bidez birusa ez zabaltzeko.

  1. fase honetan, eta normaltasunaren eta pertsonen mugikortasunaren printzipioan aurrera eginez, ordutegi-tarteak ezabatuta geratzen dira, adinekoentzat eta pertsona zaurgarrientzat gordetakoa izan ezik, eta egoitza-zentroen eremuan adinekoentzako bisitak berrezartzen dira, betiere foru-aldundiek ezarritako egutegiaren eta baldintzen arabera, erakunde horiek baitituzte eskumenak egoitza-zentroen eremu soziosanitarioan.

    Gainera, gizarte-zentro eta -zerbitzuak jendearentzat irekitzen dira, eta hamabost lagunerainoko familia-bilerak baimentzen dira.

    Epidemiaren bilakaerari erreparatuta, hobekuntza iraunkorra izan da Euskadin. Oraingo datuek aukera eman dute osasun-larrialdiko egoera batetik osasun-zaintzako fase batera igarotzeko. Une honetan lehentasuna da kasu positiboak goiz detektatzea eta eraginkortasunez eta berehala bakartzea eta haiekin egon direnak identifikatzea.

  2. fasera igarotzea hamabost egun baino lehen ebaluatu beharko da. Horregatik, funtsezkoa da azken bi hilabeteetan lortu diren aurrerapenak segurtasunez finkatzea eta sendotzea.

    Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak 8.m) artikuluan emandako ahalmenaz baliatuz, honako hau

Dekretu honen xedea da normaltasun berrira igarotzeko Planaren 2. faserako Espainiako Gobernuarekin adostutako malgutze-neurriak Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko agintzea, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluan xedatutakoaren esparruan eta maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduaren 7., 18.6 eta 20. artikuluetan eta azken xedapenetako bigarrenaren bosgarren paragrafoan ezarritakoari dagokionez.

  1. Pertsonen mugikortasuna mugatzen zuten ordutegi-tarteak ezabatuta geratzen dira.

  2. 70 urtetik gorako pertsonek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko lekuetan, 10:00etatik 12:00etara bitarteko eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegi-tarteetan.

  3. Gehienez ere 15 laguneko familia- eta gizarte-bilerak egin daitezke, etxebizitzetan eta lokal pribatuetan edo jendearentzat irekita dauden guneetan, osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz betiere.

Berriro bisita egin ahal izango zaie tutoretzapeko etxebizitzetan, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan eta adinekoentzako egoitza-zentroetan bizi diren pertsonei, eta egoiliarrek ibilaldiak egin ahal izango dituzte, foru-aldundiek maiatzaren 16ko SND/440/2020 Aginduaren 20. artikuluan ezarritakoaren esparruan ezartzen dituzten egutegiari eta arauei jarraikiz.

Gizarte-zerbitzuak ematen dituzten zentroak eta zerbitzuak berriro ireki ahal izango dira jendearentzat.

Irekitzeko araubidea erakunde eskudunek zehaztuko dute, maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduaren azken xedapenetako bigarrenaren bosgarren paragrafoan ezarritakoaren esparruan.

Museoek, zernahi dituztelarik titulartasuna eta kudeaketa, ireki ahal izango dituzte beren instalazioak jendearentzat, areto eta espazio publiko bakoitzerako aurreikusitako edukieraren erdira arte, bilduma edo aldi baterako erakusketak bisitatu ahal izateko.

  1. Askatasunez egin ahal izango dira turismo aktiboko eta naturako jarduerak, mendi-ibilaldiak eta antzekoak, hogei pertsonara arteko taldeetan.

  2. Jarduera horiek garatzeko baldintzak maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 47.2, 47.3 eta 47.4 apartatuetan aurreikusita daude.

Ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta lokalean kontsumitzeko elkarteak jendearentzat ireki ahal izango dira, salbu eta diskotekak eta gaueko aisialdiko tabernak, baldin eta edukieraren % 50 gainditzen ez badute eta 18.2, 18.4 eta 18.5 paragrafoetan eta maiatzaren 16ko SND/414/2020ren 19. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.

Indargabetuta geratzen dira Lehendakariaren maiatzaren 10eko 8/2020 Dekretua eta maiatzaren 15eko 9/2020 Dekretua, dekretu honetan ezarritakoarekin bateraezinak diren heinean.

Dekretu hau 2020ko maiatzaren 25eko 00:00etan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko maiatzaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (4)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana