Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

235/2020 DEKRETUA, urriaren 20koa, zeinaren bidez 32.418,00 euroko kredituak sartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2020ko aurrekontuan, farmazia-produktuei buruzko Estatuko legerian jasotako eginkizun eta zerbitzuak Estatutik eskualdatzearen ondorioz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4473
  • Xedapen-zk.: 235
  • Xedapen-data: 2020/10/20
  • Argitaratze-data: 2020/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonoma; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen da, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatuko zaien aurrekontu-erregimena arautzen da. Bada, dekretu horren 75. artikuluan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoak Estatutik zerbitzu eta eskumen berriak jasoz gero, zirkunstantzia horren ondoriozko obligazioei aurre egiteko, Aurrekontu Orokorretan beharrezko kredituak sartuko dira, bai eta likidatzea aurreikusten diren eskubide ekonomikoak ere. Guztiarekin ere, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Transferentzien Bitariko Batzordearen Akordioa azkenekoz argitaratu zenetik harako hogei egun baliodun igaro baino lehen, Jaurlaritzak onartu egin beharko du eskumen edota zerbitzu berriari dagokion aurrekontua, ekitaldia amaitu arteko aldiari dagokiona onartu ere.

2020ko uztailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialean, uztailaren 14ko 666/2020 Errege Dekretua argitaratu zen, farmazia-produktuei buruzko Estatuko legeria betearazteko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa. 2020ko uztailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, uztailaren 14ko 88/2020 Dekretua argitaratu zen, aipatu arloari dagokionez Transferentzien Bitariko Batzordeak 2020ko ekainaren 25ean lortutako Akordioa onartzen duena.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

1. 32.418,00 euroko gastu-egoera onartzen da, eta honako obligazio honi aurre egiteko beharrezko zenbatekoaz osatzen da: farmazia-produktuei buruzko Estatuaren legeria betearazteko Estatuak egindako eskualdaketaren ondoriozko obligazioak.

  1. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziatik datorren transferentzia dela eta, diru-sarreren egoera 32.418,00 eurokoa da. Diru-sarreren egoeran ez da sartzen eskualdaketari dagokion kostua, kupoa minorizatuta finantzatuko dena. Izan ere, eskualdatutako eginkizun eta zerbitzuei dagokien Estatuaren urteko kostua 201,52 eurokoa da.

  2. Aurreko paragrafoetan aipatutako sarrera- eta gastu-egoerak 2020ko uztailaren 16tik 2020ko abenduaren 31ra arteko aldiari dagozkio. Hona hemen nola banatzen diren:

    Gastuak: 4115 programa: Farmazia.

    (Ikus .PDF)

    Diru-sarrerak: 9211 programa: Finantza-harremanak euskal sektore publikoarekin.

    (Ikus .PDF)

  1. Ekonomia eta Ogasun Sailak integratu egingo du aurreko artikuluan aipatu gastu- eta sarrera-egoera Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020ko aurrekontuan, betiere dagozkion ondorio juridikoak izan ditzan, eta, bereziki, egoera horien kontabilitatea, exekuzioa eta ondorengo likidazioa egoki gauza daitezen.

  2. Martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuak finantzatzeko foru aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko eta baliabideak egoki banatzeko metodologia onartu zen, 2007-2011 aldirako; bada, metodologia horretako 9. artikuluko 1. apartatuan xedatzen denarekin bat etorriaz, Kupoaren metodologiaren ondoriozko ekarpenei dedukzio osagarria egingo zaie, zehazki metodologia horretako 2. artikuluan zehaztua, 2020ko ekitaldirako eta 201,52 eurokoa (hau da, eskualdaketari dagokion Estatuaren urteko kostu osoaren zenbatekoa).

  3. Aurreko paragrafoan aipatutako metodologiaren 9. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, eta transferentzia berriak finantzatzearren, foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari ekarpen zehatz eta osagarri bat egingo diote 2020ko ekitaldian, aurreko apartatuan adierazitako zenbatekoarekin.

  4. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak 67.232,90 euroko urteko zenbatekoa hainbanatzetik ateratzen den zenbatekoa ordainduko dio Euskal Autonomia Erkidegoari, 2020ko ekitaldian. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, sektore publikoko langileen ordainsarien aldakuntza bera aplikatuz.

  5. Aurreko 2., 3. eta 4. paragrafoetan zehaztu ondorioak data honetatik aurrera aplikatuko dira: aipagai dugun arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion egunetik aurrera.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017/2021 bosturtekorako kupoa zehazteko metodologiaren abenduaren 28ko 11/2017 Legeaz onartutakoaren 11. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan xedatutakoarekin bat etorriaz, 2020ko ekitaldirako Kupo likidoaren minorazioaren ondoriozko emaitza hauxe izango da: dekretu honetan goragoko artikuluko 2. paragrafoan zehaztu dedukzio osagarrian behin betiko zenbatzen dena.

  2. Dekretu honetan, goragoko artikuluko 3. paragafoan aipatu Ekarpen Zehatz eta Osagarrian ere zenbatuko da dena delako emaitza.

  3. Ekonomia eta Osasun Sailari baimena ematen zaio, beharrezkoa bada, aldaketak egiteko, artikulu honetan xedatutakoaren ondorioz behar diren aldaketak alegia.

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari jakinaraziko dio dekretu honetan xedatutakoaren babespean egindako kreditu-kontsignazioaren berri.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Nolanahi ere, 2020ko uztailaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak, dekretuko transferentziak egun horretan gauzatu baitziren.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 20an.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARA AZPIAZU URIARTE.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.