Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

68/2021 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1301
  • Xedapen-zk.: 68
  • Xedapen-data: 2021/02/23
  • Argitaratze-data: 2021/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Haren azken xedapenetako lehenengoan ezartzen denez, sailburuek lehendakariari aurkeztuko dizkiote, hala egokituz gero, 2020ko abenduaren 31 baino lehen, beren sailen erregelamendu organikoen proiektuak, berak onar ditzan. Jaurlaritzaren programan sail bakoitzaren jardun-arlo bakoitzari emandako helburuen eta printzipioen arabera egingo dira proiektuok. Horrekin batera, erregelamendu horiek bete behar dituzten erakunde-irizpideak ere ezartzen ditu.

Horren ostean, lehendakariaren abenduaren 28ko 48/2020 Dekretuak animaliak babesteko jardun-arloa esleitu zion Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari (48/2020 Dekretua, abenduaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duena).

Dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak egokitu behar dira praktikan gauzatzea ahalbidetuko duen egitura baten arabera, eta, hortaz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak aurkeztutako organigrama berria bat dator egokitzapen horrekin. Hala, egitura horrek hauek hartzen ditu barnean: lehengo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko organo eta unitate guztiak, salbu eta Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzakoak; Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza izan ezik, eta lehengo Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako organo eta unitateak.

Egitura zehazterakoan, irizpide hauek hartu dira aintzat: antolamendu-murrizketa eta austeritatea; egiturak lautzea; jardun-arloak biltzea; eduki zabaleko jardun-arloak antolatzea; egiturazkoak ez diren staff-arloak identifikatzea; eta informazio-teknologiak aprobetxatzea. Hau da, irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan ezarritako irizpideei jarraitu zaie.

Aurreikusitako egituraren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak garapen industrial eta energetikoa sustatuko du, ekonomiaren motorra eta elementu nagusia den aldetik, eta, horretarako, zenbait garapen-elementu baliatuko ditu: nazioartekotzea; berrikuntza teknologikoa eta industriala; ekintzailetza, eta nekazaritzako elikagaien garapena. Garapen-elementu horiek guztiek etengabeko lotura izango dute motor ekonomiko eta industrialarekin, eta kontuan izango dituzte helburu hauek: ingurumenaren babesa eta jasangarritasuna.

Horretarako, honela egituratu da saila: batetik, lau Sailburuordetza ditu eta bakoitzak jardun-arlo jakin bat du; bestetik, bi Zuzendaritza horizontal ditu, sailaren gainerako zuzendaritzei lagunduko dietenak. Halaber, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita egongo dira sektore publikoko zenbait entitate, sailak gizartean sustatuko dituen politikak garatzeko funtsezko tresna baitira.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 23ko bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiari dagozkion eskumenen barruan eta lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 8. artikulua garatze aldera (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena):

  1. Industria-politika eta enpresa-lehiakortasuna.

  2. Berrikuntza eta teknologia.

  3. Euskal gizartean, informazioaren eta jakintzaren gizartea sustatu eta garatzea, hargatik eragotzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.

  4. Industria- eta enpresa-nazioartekotzea.

  5. Jaurlaritzaren politika proposatzea eta gauzatzea eraldaketa digitalerako eta adimen artifiziala garatu eta sustatzeko.

  6. Energia eta meategiak.

  7. Artisautza sustatu eta indartzea.

  8. Nekazaritza eta abeltzaintza sustatu eta antolatzea.

  9. Landa-garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa.

  10. Abeltzaintza eta basoak.

    j bis) Animalien babesa.

  11. Ehiza eta arrantza kontinentala.

  12. Arrantza.

  1. Nekazaritzako, arrantzako eta elikagaigintzako industriak eta merkaturatzea.

  2. Basozaintzako lehen transformazioko industriak.

  1. Nekazaritzako elikagai-politika: nekazaritza-elikagaiak sustatzea, tipifikatzea, jatorri-deitura ematea eta kalitatea kontrolatzea.

  2. Mahastizaintza eta enologia.

  3. Nekazaritzako eta itsasketa-arrantzako prestakuntza, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 10.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Nekazaritzako eta itsas arrantzako lanbide-gaikuntza sustatzea. Nekazaritzako eta ozeanografiako ikerketa, hargatik eragotzi gabe lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 10.1.c) artikuluan aurreikusitakoa.

  4. Trantsizio energetikoa.

  5. Ingurumena. Klima-aldaketaren aurkako borroka.

  6. Ekonomia zirkularra.

  7. Natura-ondarearen kontserbazioa.

  8. Urak. Ubideak eta ureztatzeak.

  9. Baliabide naturalen antolamendua eta naturaren kontserbazioa.

  10. Portuak eta itsas gaiak.

  11. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

  12. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

Aurreko artikuluan aipaturiko jardun-arloetako eskumenak baliatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egitura orokor hau hartuko du:

  1. Organo zentralak:

    1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

    1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

    2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    1. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza.

    1. Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza.

    2. Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza.

    3. Industria Sailburuordetza.

    1. Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza.

    2. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.

    3. Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

    4. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.

    1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza.

    2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.

    3. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza.

    4. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

    5. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza.

    1. Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza.

    2. Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.

  2. Organo periferikoak:

    1. Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzekoak.

    2. Ingurumen Jasangarritasuneko lurralde-zerbitzuak.

    3. Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateak.

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita geratzen dira sektore publikoko entitate hauek:

    1. Zuzenbide pribatuko ente publikoak:

    1. SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia.

    2. Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energa. (EEE/EVE).

    3. Euskadiko Kirol Portuak (EKP).

    4. Uraren Euskal Agentzia.

    1. Sozietate publikoak:

    1. Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA sozietate publikoa.

    2. Sociedad para la Transformacin Competitiva / Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA (SPRI), desagerbidean.

    3. Zumaiako Kirol Portua SA, desagerbidean.

    4. Neiker Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea AB / Instituto Vasco de Investigacin y Desarrollo Agrario SA.

    5. Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

    1. Sektore publikoko fundazioak:

    1. Fundacin HAZI fundazioa.

    2. ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa / Fundacin Vasca para la Seguridad Alimentaria sektore publikoko fundazioa.

    1. Sektore publikoko partzuergoak:

    1. Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa.

  4. Kide anitzeko organoak:

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita daude, beren sortze-arauetan aurreikusitakoaren arabera, kide anitzeko honako organo hauek:

    1. Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua.

    2. Euskadiko Agregakinen Mahaia.

    3. Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea.

    4. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea.

    5. Euskadiko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordea.

    6. Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea.

    7. Baso Osasuneko Mahaia.

    8. Ehiza Trofeoak Homologatzeko Batzordea.

    9. Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea.

    10. Landaberri.

    11. Sasoikako Lanaren Arretarako Erakunde arteko Mahaia.

    12. Landa Garapenerako Kontseilu Aholku-emailea.

    13. Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua.

    14. Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroa.

    15. Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea.

    16. Arrantza-arloko Aholku Batzordea.

    17. Portuen Aholku Kontseiluak.

    18. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordea.

    19. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseilua.

    20. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua.

    21. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua.

    22. Naturzaintza Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Aholku Kontseilua.

  1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari honako hauek dagozkio: batetik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan finkaturiko eskumenak baliatzea, eta, bestetik, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren arabera sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloetan indarrean dauden legeek egozten dizkiotenak, betiere saileko beste organoren bati esleitu ez bazaizkio (18/2020 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

  2. Saileko organo gorena denez, bere gain hartuko ditu saileko organo guztien eta bertako jarduera guztien ordezkaritza, zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola.

  3. Sailburuari dagokio, halaber, eskumen hauek erabiltzea:

    1. Bere eskumen-eremuko helburu estrategikoak definitu eta haien jarraipena egitea, Gobernu Programan zehaztutako ildo estrategikoen eta programa-konpromisoen arabera.

    2. Izendapen libreko lanpostuak betetzea, aurretiaz deialdi publikoa eginda, bai eta behin-behineko langileak izendatzea ere.

    3. Saileko organoen artean eskuduntzei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea eta beste sail eta organismo batzuekiko eskumen-gaiak planteatzea.

    4. Sailaren organismo edo agintarien aurka aurkeztutako errekurtsoak ebaztea, non eta beste organo baten eskumena ez diren.

    5. Saileko kontratazio-organo gisa jardutea, 5.000.000 eurotik gorako lizitazio-aurrekontua duten kontratuetan.

      Era berean, eta baldintza beretan, baliabide propio pertsonifikatuei enkarguak egiteko eskumena dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko kontratazio-araubidean aurreikusitako baldintzetan.

    6. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak onartzea, Gobernu Kontseiluak onartu behar dituenak izan ezik.

    7. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

    8. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzak emandako administrazio-egintza deusezak eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea behar bezala dabilela gainbegiratzea, agintaritza eskudun gisa, bai eta baimen-irizpideak betetzen direla zaintzea ere. Hori guztia, Europar Batasunak horretarako ezartzen dituen prozeduren arabera.

    10. Saileko 5.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

  1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari eskudantzia hauek dagozkio:

    1. Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, sailari esleitutako egiteko instituzionaletan eta orokorretan.

    2. Sailaren komunikazio-politika zehaztu, zuzendu eta koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatu eta zaintzea, sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.

    3. Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.

    4. Sailaren organoen ekitaldi publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.

    5. Bere eskumeneko arloetan, bera izango da sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Bera izango da, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.

    6. Organo eskudunaren bitartez, sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea.

    7. Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren organo eskudunaren bitartez.

    8. Sailak administrazio, erakunde eta antolakunde desberdinekin dituen elkarrizketa eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta Estatu edo Europar Batasunean ere, beste organo batzuei berariaz esleitutakoak salbu.

    9. Sailaren argitalpenak koordinatzea.

    10. Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako jarduera dibulgatzaileak koordinatzea.

  2. Kabinete eta Komunikazioaren zuzendariari dagokio bere jardun-eremuko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baldin eta baimen hori ez bada beste organo baten eskumenekoa.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari eskudantzia hauek dagozkio:

    1. Sailburuari ikuspegi bateratua ematea sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere baliabideak nola esleitu eta politika publikoak eta programak nola ebaluatu erabakitzen laguntzeko, ikuspegi orokor batetik.

    2. Sailaren aholkularitza juridikoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5,3. artikuluetan xedatutakoaren arabera, gainerako zuzendaritzekin koordinatuta. Egiteko horrek hauek ere hartzen ditu barnean: a) sailari eragiten dioten gaiei buruzko araudia, aurretiazko azterlan tekniko-juridikoak eta txosten juridikoak zuzendu eta egitea; b) dokumentazio-zerbitzuak eta izaera juridikoko dokumentu-oinarriak kudeatzea; c) nahitaezko txosten juridikoak egitea, beste organo batzuei esleitu zaizkienak izan ezik, eta d) Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskidea izatea eta Koordinazio Juridikoaren Batzordean saila ordezkatzea. Hala badagokio, aholkularitza-organoei eta sailera atxikitako gainerako entitateei lankidetza eta babesa emango die.

    3. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana zaintzea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

    4. Gobernu Kontseiluari edo bere organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.

    5. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, Sailburuordetza eta zuzendaritzen sistemak eta lan-metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste atalekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.

    6. Kontratazio-espedienteak eta baliabide propio pertsonifikatuei eta zerbitzu teknikoei egin beharreko enkarguak izapidetzea.

    7. Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatzea, koordinatzea, eta, hala badagokio, egitea.

    8. Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren egiaztatze-organismo bitartekari gisa jardutea.

    9. Sailburuari bere egitekoetarako laguntza teknikoa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea behar bezala dabilela gainbegiratzeko agintaritza eskuduna den aldetik, bai eta baimen-irizpideak betetzen direla zaintzeko ere.

    10. Dirulaguntzen egitarauekin bat etorriz, laguntza edo dirulaguntzen banaketa sailaren ardura izanez gero, delako laguntza edo dirulaguntza horien erabilera egokia bermatzeko behar diren ekintza guztien kudeaketa proposatu eta gauzatzea, saileko zuzendaritzekiko lankidetzan.

    11. Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.

    12. Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, eragindako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak ebazteko lanetan.

    1. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak eta indarrean dauden gainerako arauek esleitzen dizkioten eskumenak erabiltzea, eta, era berean, langileak prestatzeko eta hobetzeko planak lantzea, betiere, Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAP) dagozkien eskumenak eragotzi gabe.

    2. Euskara-atalaren bitartez, sailean euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze-prozesua sustatzea. Euskara-atalak aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu eta horien jarraipena egingo, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraikiz. Atal horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko indarrean dagoen VI. Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VI. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.

    3. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren langile-taldeak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea.

    4. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-araubidea zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.

    5. Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.

    6. Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

    7. Sailean kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.

    8. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-aurreratuaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.

    9. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egokiro funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean Herritarren Arreta Zerbitzuarekiko harremanak egokiro antolatzea, era bakoitzaren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatzea.

    10. Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.

    11. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean aurreikusitako neurriak ezartzeko, neurri horien jarraipena egiteko eta ebaluatzeko sustatzea, koordinatzea eta lankidetzan aritzea sailaren Sailburuordetza eta zuzendaritzekin, bai eta sailari atxikitako entitateekin ere, Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasun-planean jasotako jarraibideak eta gidalerroak kontuan hartuta.

    12. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuragarri izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekiko koherentziaz. Horrekin batera, bermatzea datu pertsonalak babesteko arauak betetzen direla.

    13. Koordinatzea sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak, eta bide presentzial edo birtualak sustatzea herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan, bai eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan ere. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.

    14. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskumenak betetzea.

    15. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada. Halaber, transferentzia-gastuak baimenduko ditu, 5.000.000 euroko mugaraino.

  2. Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da, 5.000.000 euroko eta hortik beherako oinarrizko lizitazio-aurrekontua duten kontratuetan; halaber, eskuduna izango da, baldintza beretan, baliabide propio pertsonifikatuei enkarguak egiteko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidean aurreikusitakoari jarraituz.

  3. Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.

  4. Zerbitzuen zuzendariari hauek dagozkio: sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, jarraipena koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako gainerako sozietate publikoen aurrekontu-proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.

1. ATALA

EGITEKO OROKORRAK

Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa-politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.

  2. Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren jarraibideak emanez.

  3. Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.

  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, bere jardun-arloko gaiei dagokienez.

  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.

  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa-irizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.

  7. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa-lana eta jarraipen-txostenak koordinatzea, dagozkien jardun-eremuetan.

  8. Hainbat Sailburuordetzek proiektu edo prozedura batean batera jardun behar dutenean, Sailburuordetza bakoitzak gainerakoekiko dituen jarduketak koordinatuko ditu, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentzia zaintze aldera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.

  9. Dagokion eskumen-arloan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikari jarraituz.

  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

  11. Enpresa, entitate eta korporazioekiko akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun-arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.

  1. Oso astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta arloko legeek ez badiote esleitzen eskumen hori beste organo bati.

  2. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.

  3. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.

  4. Beren eskumeneko arloetan, eurak izango dira sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Eurak izango dira, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.

  5. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

  6. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

  7. Bere gain hartzea, bere Sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legean ezarritakoarekin.

  8. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.

  9. Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei dagozkienak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.

  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.

  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.

  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.

  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.

  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.

  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.

  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.

  9. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.

  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.

  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.

  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

  1. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.

  2. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.

  4. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

    2. ATALA

    TEKNOLOGIAKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO SAILBURUORDETZA

  1. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai jarduketa-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

    1. Teknologia.

    2. Berrikuntza.

    3. Plangintza eta estrategia.

    4. Eraldaketa digitala.

    5. Euskal gizartean, informazioaren eta ezagutzaren arloko gizartea sustatu eta garatzea, betiere alde batera utzi gabe administrazio eta gobernu elektronikoaren arloko jarduerak.

    6. Enpresa-ekintzailetza.

  2. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza, eta Eraldatze Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza.

  3. Basque Research And Technology Alliance zuzenbide publikoko entitatea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiko zaio, eta atxikipen horren ondoriozko eskumenak egikarituko ditu Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak.

Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikulua adierazitakoak, bai honako hauek:

  1. Lehiakortasun-politikaren eta I+G+b politikaren gidalerro eta orientazio estrategikoak proposatzea, lehiakortasun-planen diseinua eta garapena barne, I+G+b hobetzeari dagokionez eta, bereziki, enpresa-berrikuntzari dagokionez; bai eta plan horien jarraipen- eta ebaluazio-txostenak ere egitea.

  2. Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.

  3. Europar Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika eta I+G+b politika prestatzeko eta aplikatzeko beharrezko diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta sailaren organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea, betiere beste organo batzuei dagozkien eskumenak errespetatuta.

  4. I+G+b hobetzeko tresna berriak diseinatzera bideratutako jarduerei buruzko azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, antolakunde- eta negozio-arloko enpresa-berrikuntza barne, bai eta erakundeen arteko beste edozein berrikuntza ere, Zuzendaritza honen eskumeneko gaien barruan.

  5. I+G+b arloan, sailaren jarduketa-programak lantzea, gauzatzea eta ebaluatzea, I+G+b proiektuak babesteko eta finantzatzeko, enpresa-, antolakunde- eta negozio-berrikuntza barne.

  6. Sentsibilizazioko, dibulgazioko eta prestakuntzako planak egitea berrikuntzaren arloan.

  7. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren ondoriozko programak kudeatzea, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzari badagozkio, eta programa horien ondoriozko jarduerak koordinatzea eraginpean hartutako sailekin.

  8. Zientzia- eta teknologia-politikari lotutako azpiegitura estrategiko teknologikoak eta berritzaileak EAEn sortzeko eta ezartzeko ekintzak sustatzea eta ekintza horietan parte hartzea.

  9. Industria-lehiakortasuna hobetzen lagunduko duen azpiegitura teknologiko eraginkorrak sortzeko eta finkatzeko programak prestatu eta gauzatzea.

  10. Ikerketa teknologikoko proiektuen eta berrikuntzako proiektuen azterketa, ebaluazio eta jarraipena egitea.

  11. Teknologia eskaintzen duten entitateen eta enpresen arteko teknologia-transferentzia sustatzea.

  12. Ikertzaileak prestatzeko, erakartzeko eta garatzeko jarduna bultzatzea.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile zientifiko eta teknologikoekiko harremanetarako organo izatea, bai eta teknologiako eta berrikuntzako erakundearteko topaketa-foroekiko harremanetarako organo ere.

  2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro Publikoa kudeatzea.

  3. . Basque Research and Technology Alliance BRTA euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa babestea.

Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoa, bai hauek:

  1. Gobernuaren politikaren estrategia definitzea, eraldaketa digitalerako, inplikatutako agenteen lankidetzarako eta agente horiei jarraipena egiteko.

  2. Enpresaren esparruan eraldaketa digitalerako eta EIKTen sektoreko enpresak sustatzeko Gobernuaren politika gauzatzea, bai eta teknologia digital berriak (adimen artifiziala, big data, gauzen Interneta, 5G teknologiak, sistema ziberfisikoak eta zibersegurtasuna, besteak beste) euskal gizartean sar daitezen sustatzea ere.

  3. Adimen artifiziala garatzeko eta sustatzeko neurriak bultzatzea.

  4. Ekintzailetza-kultura eta baloreak sustatzea, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

  5. Proiektu ekintzaileak, bereziki etorkizuneko sektoreetan potentzial handiena dutenak, merkatura sartzeko aukerak sor daitezen sustatzea, finantza-laguntza barnean hartuta.

  6. Beste erakunde eta agente batzuekin lankidetzan, ekimen ekintzaile berriei laguntzeko zentroen sare bat garatzea.

  7. Enpresa-ingurunean kultura ekintzailea sustatzeko ekimenak eta laguntza-programak bultzatzea.

  8. Gure ekintzailetza-sistemaren irudia eta posizionamendua indartzeko jarduerak garatzea, bai barnean, bai beste ingurune batzuetan.

  9. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Hezkuntza Sailaren organo eskudunekin harremanak ezartzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren organoa izatea, hain zuzen ere modu koordinatuan bultzatzeko enplegurako lanbide-heziketaren arloko jardunak eta enpresek lanbide-gaikuntzaren inguruan duten eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko bateratze egokia.

  10. Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, Zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

    3. ATALA

    INDUSTRIA SAILBURUORDETZA

  1. Industria Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai jarduketa-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

    1. Industria-sustapena.

    2. Industria-antolamendua.

    3. Energia-trantsizioa.

    4. Energia-efizientzia.

    5. Industria-administrazioa.

    6. Industria-segurtasuna.

    7. Instalazio erradioaktiboak.

    8. Energia-instalazioak.

    9. Jasangarritasun energetikoa.

    10. Meategiak.

    11. Nazioartekotzea.

    12. Portuak eta itsas gaiak.

  2. Industria Sailburuordetzak ordeztuko du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila Estatuko birmoldatze-sektoreei lotutako organo edo batzordeetan.

  3. Industria Sailburuordetzak sailari atxikita dauden zuzenbide pribatuko ente publiko hauen atxikipenaren ondoriozko eskumenak baliatuko ditu: SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energa (EEE/EVE) eta Euskadiko Kirol Portuak (EKP), bai eta sozietate publiko hauek ere: Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA, Euskadiko Kirol Portua SA eta Zumaiako Kirol Portua SA, azken biak desagerbidean.

  4. Industria Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

  1. Industriaren inbertsioa, garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako finantza-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea.

  2. Atzerriko industria-inbertsioa sustatzea, balio erantsi handia duten eta enplegua sortzen duten proiektu bultzatzaileetan.

  3. Berrindustrializatzeko edo industria-arloan jardunak egiteko premia berezia duten Euskal Autonomia Erkidegoko eremuetan, industriaren sustapena eta antolamendua bultzatzea, beste erakunde eskudun batzuekin lankidetzan.

  4. Enpresetan, taldeetan edo sektoreetan, zuzenean edo zeharka, lehiakortasun-dimentsionamendu egokiagoa sustatzea, teknologiaren eta merkatuaren esparruko eskakizunen arabera.

  5. Enpresen arteko talde egonkorrak sortzen lagunduko duten programak, tresnak edo jardunak garatzea.

  6. Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresei dagokienez, jarduteko programak eta proposamenak prestatzea eta, enpresa horiei, etorkizuna dutenean, bultzada ematea, lanpostuei eta industria-jarduera lehiakorrari eutsi diezaieten.

  7. Erakundeen arteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, Zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europako energia-plangintzan parte hartzea eta haren berri ematea.

  9. Aurrezteko eta energia-efizientziarako eta energia berriztagarrietarako jarduerak sustatzeko planak eta programak lantzerakoan parte hartzea.

  10. Energiaren alorrean laguntzak kudeatzea.

  11. Klusterren politika garatzea, klusterrak sortzen direnetik, klusterren funtzionamendu-hitzarmenak eta harremanak barnean hartuta, eta klusterren plan estrategikoak eta jardunak sailaren politikekin eta arloekin koordinatzea.

  12. Zuzendaritzako egitekoekin zerikusia duten interes-talde anitzekin harremanak izatea.

  1. Autonomia-erkidegoko energia-trantsizioa gidatu, bultzatu eta koordinatzea.

  2. Sailaren jarduerak koordinatzea nazioartekotze-arloan.

  1. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatutako egitekoez gain, hauek ere izango ditu:

    1. Proiektu industrial estrategikoak sustatu eta garatzea.

    2. Jarraibideak ematea eta lurralde-ordezkaritzen jardunak koordinatzea, Zuzendaritzak arlo hauetan egiten dituen jardunetan: metrologia; industria-kalitaterako eta -segurtasunerako azpiegitura; industria-jabetza; industria-produktu eta makinen segurtasuna kontrolatzea; industria-administrazioa; energia, eta meategiak.

    3. Hauek baimendu eta kontrolatzea: 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboak; medikuntzako X izpiak; ingurumeneko erradiologia-ikuskapena, eta arlo horretan esleituta dituen beste egiteko guztiak, bai hala araututa dagoelako, bai Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak hala agindu diolako, hargatik eragotzi gabe Osasun Sailak arlo horretan esleituta dituen eskumenak.

    4. Instalazio erradioaktiboen arloan aldez aurreko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

    5. Aho batez, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legetik eratortzen diren obligazioak sustatzea, kontrolatzea eta obligazio horien jarraipena egitea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak ezartzen dizkion jarduerak koordinatzea, sailaren barruan.

    7. Jasangarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko metodoak, administrazio-prozedurak eta irizpide teknikoak definitu eta homogeneizatzea.

    8. Eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenaren eta auditoretza energetikoen arloan araudia betetzen den kontrolatzea eta horren jarraipena egitea.

    9. Euskadiko Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroa kudeatzea.

    10. Hidrokarburoen arloan indarrean dauden oinarrizko legeetan aurreikusitako parte-hartzeak betetzea.

    11. Mineral-hobien eta gainerako erreserba geologiko eta geotermikoen meatze-araubidea, ikerketa eta aprobetxamendua.

    12. Plan sektorialak egitea Zuzendaritzaren jardun-arloen barruan.

  2. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari hauek atxikitzen zaizkio: Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Sektore Publikoaren Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea eta Euskadiko Agregakinen Mahaia.

  1. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

    1. Portu-agintaritzari dagozkion eskudantziak, Portu Jardueren Erregelamendua onartzen duen urriaren 21eko 236/1986 Dekretuarekin bat etorriz.

    2. Portutetako jabari publikoa planifikatzea, honako hauek idatziz eta proposatuz: Portuetako Lurralde Plan Sektoriala, plan bereziak eta portuetako jabari publikoa erabiltzeko planak.

    3. Autonomia-erkidegoaren titulartasuneko portu-azpiegituretan egindako inbertsioak eta mantentze-lanak planifikatu eta programatzea, bai eta portu-azpiegitura berriak planifikatu eta garatzea.

    4. Portu bakoitzaren zerbitzu- eta polizia-erregelamenduak prestatzea eta araudi hori betetzen dela egiaztatzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.

    5. Portuen arloko jardunen plangintza egitea.

    6. Portuetako jabari publikoa kudeatzea, eraikitzea, ustiatzea, kontserbatzea, babestea, defendatzea eta bertan diziplina ezartzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan emakidak eta baimenak eman, aldatu eta azkentzea.

    8. Portu berriak eta portuetako azpiegiturak eta ekipamenduak eraikitzeko edo handitzeko proiektuak onartzea.

    9. Portu-zerbitzuak ematea.

    10. Portuko espazioen eta erabileren mugaketa, portu bakoitzaren zerbitzu eta polizia-erregelamenduak eta portuen hondakin-planak onartzea.

    1. Portuetako zerbitzuak, eragiketak, okupazioak eta jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko ahala izatea, zernahi delarik ere portuko espazioa erabiltzeko araudia edo modua.

      1. Zehatzeko ahala egikaritzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 71. artikuluarekin bat etorriz.

        1. Portuei zuzenean eragiten dien hirigintza-plangintzako tresna onartzeari edo berritzeari buruzko nahitaezko txosten arrazoitua ematea. Txostenean soilik balioetsiko dira portua ustiatzeko eskumenei eragiten dieten zehaztapenak, eta txostena aldekotzat joko da bi hilabeteko epean eman eta jakinarazten ez bada.

        2. Barruko larrialdietako planak, portuen istripuzko itsas kutsadurari aurre egiteko kontingentzia-planak eta portu-instalazioak babesteko planak onartzea.

        3. Portu-garraioaren azpiegituraren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

        4. Desjabetzeko ahalmena baliatzea, Zuzendaritzari dagozkion jardunak gauzatzeko, ezertan eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

        5. Saileko gainerako Zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obra-proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea.

        6. Gainerako sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.

  2. Itsas Arduralaritza Eskola Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari atxikita dago eta azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuak ematen dizkion egitekoak garatuko ditu.

    4. ATALA

    NEKAZARITZAKO, ARRANTZAKO ETA ELIKAGAI POLITIKAKO SAILBURUORDETZA

  1. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai jarduketa-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

    1. Nekazaritza sustatu eta antolatzea.

    2. Nekazaritzako eta abeltzaintzako egiturak berritzea.

    3. Merkatuetan esku hartzea, Erakunde Ordaintzailearen eskumenen arloan.

    4. Erkidegoko ordainketak eta laguntzak.

    5. Landa-garapenerako programak kudeatzea, sailaren eskumenen arloan.

    6. Landa-garapenarekin eta nekazaritzako sektorearen izaera funtzioaniztunarekin zerikusia duten politika eta erregelamendu europarrak garatu eta kudeatzea.

    7. Landa-garapenari buruzko ekimenak egiteko eskumena duten erakundeei proposamenak egitea, Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean aurreikusitako helburuekin lotuta, eta Landaberrin sortzen diren lantaldeen jarduerak sustatzea.

    8. Landaberrik jakinarazi behar dituen gaiak prestatu eta sustatzea, Landa Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1988 Legearekin bat etorriz.

    9. Mahastizaintzaren antolamendua eta araubidea.

    10. Animaliak eta gune zoologikoak babestu eta kontrolatzeko araubidea.

    11. Nekazaritzako ekoizle-taldeak eta landa-garapenerako elkarteak sustatzea eta haiekiko harremanak izatea.

    12. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen kalitatea eta bermea sustatu eta defendatzea.

    1. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deitura eta kalitate- eta berme-bereizgarriak.

    2. Elikadura-segurtasuna sustatzea.

    3. Ehiza arloko arauak garatu eta koordinatzea, alde batera utzi gabe lurralde historikoen eskumenak.

    4. Baso-antolamendua.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko uretako arrantza, itsaski-bilketa, akuikultura eta arrantza kontinentala antolatzea.

    6. Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.

    7. Urpeko igeriketa profesionala.

    8. Arrantzaleen kofradiak, arrantzako antolakunde profesionalak eta arrantzako ekoizleen elkarteak.

    9. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskumenen barruan, arrantza-guneetako azpiegiturak eta zerbitzuak garatzea.

    10. Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako prestakuntza. Nekazaritzarako eta itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea. Kirol-nabigazioko irakaskuntza.

    11. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industriak sustatzea.

    12. Nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-produktuak merkaturatzea.

    13. Enologia.

    14. Teknologiak ikertzea eta sustatzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrian eta zuraren basogintza-sektorean.

    15. Elikagaien balio-katea egituratu eta sustatzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.

  2. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu sozietate eta sektore publikoko fundazio hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak: Neiker Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea AB / Instituto Vasco de Investigacin y Desarrollo Agrario SA; Fundacin HAZI fundazioa, eta ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa / Fundacin Vasca para la Seguridad Alimentaria.

  3. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

  1. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai egiteko hauek:

    1. Lurralde parte-hartzeak diseinatzea, Nekazaritza Politika Bateratuko bigarren zutabearen esparruan finantzatutako neurriekin lotuta, eta Europar Batasunaren helburuei eragiten dieten plan eta programak izapidetzea, sailak nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan dituen berezko eskumenen barruan.

    2. Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea garatzeko koordinazio-neurriak hartzea, Europar Batasunaren nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetako arau eta politikak landu eta aplikatzean, betiere indarrean dauden hitzarmen eta arauen arabera.

    3. Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean xedatutakoaren ondorioz sailari dagozkion eskumenak bultzatu, gauzatu eta koordinatzea.

    4. Landa-garapeneko laguntza-programak prestatu eta koordinatzea, Europar Batasunaren arau eta ekimenen barruan.

    5. Eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatu eta garatzea.

    6. Landa-eremuen eta bertako biztanleen dibertsifikazioa eta garapen ekonomikoa sustatzea, landa-ingurunearen funtzioaniztasunari eutsita.

    7. Landa-inguruetan, enpresa-ekimen berriak, enpresa txiki eta ertainen sorkuntza, elkarteen eraketa eta aukera-berdintasuna aldeztea.

    8. Landa-garapeneko elkarteak bultzatu eta koordinatzea, eragile ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko jardunetan parte hartzeko tresna eta eskualde-erreferente diren aldetik.

    9. Nekazaritza-arloan prestakuntza ematea. Nekazaritza-arloan eta landa-inguruetan, lanbide-gaikuntza sustatzea eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia bultzatzeko.

    10. Hezkuntza Sailari nekazaritza- eta landa-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.

    11. EAEko landa-eremuan berrikuntza aldeztea.

    12. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea nekazaritza- eta elikagai-sektoreetan, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

    1. Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetze aldera.

    2. Landa-ingurunean turismoa sustatzea, turismo-arloko eskumena duen sailarekin lankidetzan; horretarako, ekimen endogenoak, landa-turismoa eta nekazaritza- eta arrantza-jardueraren dibertsifikazio-ekimenak baliatzea.

    3. Entitate publikoetarako jardun-programak prestatu, proposatu eta garatzea, arrantza-guneen gainbeherari aurre egiteko eta gune horiek Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako guneen pareko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren mailan jartzeko.

    4. Landaguneetan banda zabaleko sareak hedatzeko laguntza ematea.

    5. Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legearen garapena bultzatzea.

  2. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak hauei emango die beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa: Landaberri, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Kontseilua, Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea, Landa Garapenerako Kontseilu Aholku-emailea, eta Sasoikako Lanaren Arretarako Erakundearteko Mahaia.

  1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

    1. Programak eta jarduerak prestatu eta koordinatzea, sustapenekoak barne, nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko.

    2. Landare eta animalien ekoizpen eta osasunari buruzko programa eta jardunak prestatu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe lurralde historikoen eskumenak.

    3. Nekazaritzako produktuen, prezioen eta konpentsazio-neurrien merkatu antolaketa bateratuari buruz Europar Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta proposamenak egitea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzarekin koordinaturik.

    4. Nekazaritza politika erkidearen (NPE) barruko kudeaketa-programak prestatu eta koordinatzea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzarekin koordinatuta.

    5. Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen Zuzendaritza-organoa izatea. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Bateratuak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen kontabilitatea eta barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.

    6. Animaliak babesteko neurriak garatzea, barnean hartuta txakurrak izateko eta identifikatzeko arauak, eta EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra kudeatzea.

    7. Beste entitate eta erakunde batzuekin koordinatuta, ekoizpen ekologikoaren garapena bultzatzea eta horretan parte hartzea.

    8. Baliabide naturalak kutsatzen ez dituzten edo kutsadura hori murrizten duten nekazaritza-praktiken programak prestatu eta koordinatzea, bereziki Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodeak ezartzea; eta Uraren Euskal Agentziarekin (URA) ekintza-planak egiten eta koordinatzen parte hartzea, nekazaritza-jatorriko nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten eremuetan; betiere, lurralde historikoen eskumenak eragotzi gabe.

    9. Animalien osasun eta ongizateari buruzko erkidego-arauetan oinarritutako praktikak ezartzen laguntzea, eta animaliak identifikatzeko erregistroak eta animalia-trazabilitaterako sistema integralaren mendeko erregistroak kudeatzea.

    10. Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpenerako jarduerak gauzatzea.

    11. Araudian aurreikusitako baimenak ematea, nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenera bideratuta dauden genetikoki aldatutako organismoei dagokienez; hala ere, lurralde historikoen eskumenak errespetatu egingo dira.

    12. Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, erregistroa eta kontrola kudeatzea, bai eta honako hauek kudeatzea ere: Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorra eta Landa Errentamenduen Erregistro Berezia.

    1. Nekazaritzako aseguruak kudeatzeko koordinazio eta elkarrizketa instituzionala, lurralde historikoen eskumenei kalterik egin gabe.

    2. Ehizaren arloko arauak garatu eta koordinatzea, lurralde historikoen eskumenei kalterik egin gabe.

    3. Mahastizaintza kudeatzea, mahastizaintza-potentzialari eta mahastizaintzarekin lotutako sektoreari laguntzeko programei dagokienez, lurralde historikoen eskumenei kalterik egin gabe.

    4. Pentsuen kontrol ofiziala egitea, sendagarriak barne, honako fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean. Pentsuak merkaturatzeko beharrezkoak diren ziurtagiri eta agiriak ematea.

    5. Animalia-jatorriko azpiproduktuak kudeatzeko programak eta jarduerak egitea, dagozkien erakunde edo organoekin lankidetzan.

    6. Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen arloan, ekintzak garatu eta planifikatzea.

    7. Gizakien kontsumorako ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuekin lan egiten duten establezimenduen, instalazioen eta garraio-enpresen erregistroa kudeatzea, bai eta animalien elikadura-sektoreko establezimendu eta operadoreen erregistroa eta Zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak ere.

    8. Abereen elikadura-segurtasuna sustatzea trazabilitate-sistemen arloan, ekoizpeneko abereen identifikazioa eta erregistroa, eta EAEko abelzaintzaren datu-basearen kudeaketa barne.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazei buruzko ikerketa sustatu eta garatzea. Abere-arrazak sustatzen dituzten elkarteen erregistroa kudeatzea, bai eta abere-genetikako laborategien erregistroa ere; Euskal Autonomia Erkidegoko abere-arraza autoktonoak kontserbatzeko, hobetzeko eta sustatzeko oinarrizko arauak ezartzea, eta abeltzaintza-arraza autoktonoen araudi zooteknikoa, Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordearen bitartez.

    10. Animalien gaixotasunen aurkako borrokan dagozkion analitikak egiten direla kontrolatu eta kudeatzea.

    11. Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Arloko Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzea, lurralde-antolamenduaren arloko eskumena duen sailarekiko lankidetzan.

    12. Euskadiko Nekazaritza Elikagai Katearen Plan Ofiziala garatu eta koordinatzea, bai eta, inplikatutako beste erakunde batzuekin batera, nekazaritzako higienearekin eta osasunarekin, animalien elikadurarekin, animalien ongizatearekin, animalien higienearekin eta osasunarekin eta giza kontsumorako ez diren azpiproduktuekin (Sandach) lotutako kontrol ofizialeko programak koordinatu eta gauzatzea ere.

    13. Autonomia-erkidegoko federazioek abere-arraza garbiak kontserbatzeko eta hautatzeko egiten dituzten jarduerak bultzatzea.

    14. Esnearen Kontrolerako Euskal Zentroa koordinatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko behi- eta ardi-aziendaren esne-errendimenduaren kontrol ofiziala antolatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen den kide anitzeko organo gisa.

  2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak hauei emango die beharrezkoa duten laguntza tekniko eta administratiboa: Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzailea, Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordea, Ehizako Trofeoak Homologatzeko Batzordea eta Euskadiko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordea.

  1. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

    1. Arrantzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen dibertsifikaziora bideratutako programak diseinatu eta gauzatzea.

    2. Dirulaguntzen antolamendua proposatzea, eta esku-hartzeko eremu guztietan programa eta jarduerak prestatu eta gauzatzea, Europar Batasunaren araudiaren arabera.

    3. Itsas arrantza, itsaski, akuikultura eta arrantza kontinentaleko baliabideen ustiapenak antolatu, kudeatu eta sustatzea.

    4. Esperimentuzko proiektuak sustatu eta onestea arrantza, itsaski eta akuikulturan.

    5. Kirol-arrantza antolatu eta kudeatzea, eta dagozkion lizentziak ematea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-ontzidia babestu eta laguntzea premiazko egoera berezietan.

    7. Dagozkion neurriak kudeatu eta sustatzea, arrantza-sektorerako ezarritako tresna eta bermeei dagokienez, eta, bereziki, arrantzako eskubideak eta antzekoak taldeka erabiltzeari dagokionez.

    8. Arrantzaleen kofradiekin harremana izateko organoa izatea eta haien erregistroa kudeatzea, eta arrantzako erakunde profesionalekin eta arrantzako ekoizle-taldeekin harremana izateaz arduratzea.

    9. Arrantzako sektoreko behar eta zehaztapenetara egokitzen diren finantza-tresnak aztertu eta sustatzea.

    10. Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsa aplikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta dagokion jarraipen-batzordean Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzea.

    11. Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezartzen dituen lizentziak, baimenak eta emakidak ematea, eta lege horrek jasotzen dituen erregistroak eta gainerako tresnak kudeatzea.

    12. Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua planifikatu eta zuzentzea; horretarako, funtzionamendu eraginkorra duela bermatzeko behar diren jarduerak gauzatzea.

    1. Portu edota itsasertzei buruzko sektore-araudiak arrantza-arloko administrazio eskudunari esleitzen dizkion txostenak egitea.

    2. Arrantza-guneetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko plan eta programak prestatu eta proposatzea.

    3. Itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea.

    4. Nabigazio eta arrantzako prestakuntza. Arrantza-arloan lanbide-gaikuntza sustatzea eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia bultzatzeko.

    5. Hezkuntza Sailari arrantza-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.

    6. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea arrantza-sektorean, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.

    7. Kirol-nabigazioko titulazio eta irakaskuntzak antolatu eta kudeatzea.

    8. Urpekaritza profesionaleko titulazioen arloko prestakuntza, antolamendua eta kudeaketa. Urpeko jarduera profesionaletarako baimena.

    9. Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta kide anitzeko organismoetan, saila ordezkatzea eta haren funtzioak betetzea, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagozkion gaietan.

    10. Arrantzaren hondakin eta errefusak minimizatzeko ekintzak planifikatu eta garatzea.

    11. Arrantza-sektoreko produktuen lehen merkaturatzean jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea, proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.

    12. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, arrantza-produktuen lehen merkaturatzea garatze aldera.

  2. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango dio Arrantza-arloko Aholku Batzordeari.

  1. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren egitekoak izango dira bai dekretu honen 7. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

    1. Programak, planak, plan estrategiko eta sektorialak eta bestelako jarduerak prestatu eta gauzatzea, betiere helburu hartuta nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrien lehiakortasuna hobetzea, elikagaien artisau-ekoizpenarekin batera, eta elikagaien balio-katea sustatzea ekoizpen primariotik gastronomiara.

    2. EAEko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroa kudeatzea, bai eta haren barruan dauden erregistro eta errolda hauek ere: Ardo eta Edari Alkoholdunen Botilatzaileen eta Ontziratzaileen EAEko Erregistroa; EAEko Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroa; EAEko Artisautza Ekoizleen Erregistroa; EAEko Nekazaritza eta Elikagai Elkarteen Errolda; EAEko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroa, eta Zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak kudeatzea barnean hartuta mahastizaintza eta ardogintza sektoreko eta sektore eolikoaren nahitaezko aitorpenen erregistroa, INFOVI eta SIMO aplikazioak, hurrenez hurren.

    3. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak eta finantzaketarako tresnak prestatu eta gauzatzea, nekazaritza- eta elikagai-sektoreetako produktuen proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.

    4. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, nekazaritza- eta elikagai-produktuen merkaturatzea garatze aldera.

    5. Zuzendaritzaren berezko jardun-arloetan, Europar Batasunak eta nazioarteko beste organismo batzuek burutzen dituzten jardueren ondoriozko programak idazten laguntzea eta programok gauzatzea, kasuan-kasuan kudeaketaren ardura duen agintaritzarekin lankidetzan.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-produktuen informazioari, sustapenari eta publizitateari buruzko programak eta jardunak prestatu, kudeatu eta laguntzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.

    7. Euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreen parte-hartzea sustatu eta kudeatzea azoketan, erakusketetan, merkataritza-ekimenetan eta promozioetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta kanpoan ere.

    8. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako industriek eraldatutako eta merkaturatutako produktuak dibertsifikatzeko eta sustatzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea.

    9. Ardo eta edari alkoholdunen industrietan, praktika enologikoak sustatu eta kudeatzea, eta garapen enoturistiko jasangarria sustatzea.

    10. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrietan asoziazionismoa, profesionaltasuna eta enpresa-lankidetza babesteko eta sustatzeko politikak eta, oro har, sektorea egituratzeko praktikak ezartzea, nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien lanbide-arteko antolakundeak barne hartuta.

    11. Lehenengo eta bigarren baso-eraldakuntzako industriak antolatu eta sustatzea.

    12. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruan, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-arloetako I+G+b nahiz elikagai-produktuen osasun- eta kalitate-baldintzak planifikatu, programatu eta bultzatzea, arlo horretan hainbat jardun-ildo sustatuz eta kudeatuz, gainerako Zuzendaritzekin lankidetzan, betiere haien eskumeneko esparruetan. Horrekin batera, elikagai-industriatik datozen hondakinak kudeatzea.

    1. Elikagai-segurtasunari eta elikagai iraunkorren ekoizpen eta kontsumoari buruzko ikerketa sustatu eta koordinatzea.

    2. Nekazaritza-, arrantza-, elikagai- eta gastronomia-ikerketako zentroen eta I+Gko zentroen arteko lankidetza zientifikoa sustatu eta sendotzea, Europar Batasunaren edo ikerketa finantzatzen duten beste organismo batzuen programetan batera parte hartuz.

    3. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-arloetan, ikertzaileen eta teknologoen prestakuntza sustatzea, eta arlo horietako eta ozeanografiako ikerketaren emaitzak ezagutaraztea, ekoizpen-sistema primarioetan eta eraldaketa-sistemetan aplika daitezen.

    4. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako enpresekin lankidetza sustatzea, I+G+B proiektuak sortzeko.

    5. Elikagaien kontrol ofiziala egitea fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.

    6. Elikagaien ekoizpen-katean nahiz kontsumoan eta elikagaien bermearekin lotutako gainerako alderdietan dauden arriskuen ebaluazioari buruzko azterketak egitea.

    7. Elikagai-krisien egoeretan jardun-prozedurak ezartzea, gaian parte hartzen duten sailekin eta organo eskudunekin koordinaturik.

    8. Erkidegoaren jardunetatik eratorritako programak egiten parte hartzea, Zuzendaritzaren berezko gaietan, bai eta programa horiek gauzatzen ere. Besteak beste, nekazaritza-ekoizleen elkarte eta antolakundeei lotutako jarduerak, beren ekoizpenak merkaturatzera bideratutakoak, eraldaketa-, sustapen eta merkaturatze-eremuko ardoaren MAEri lotutakoak, eta MAE bakarrean egindako esku-hartzeen eta merkatu-erregulazioen ondoriozko jarduerak.

    9. Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate eta berme-bereizgarriak ezarri eta kontrolatzea, ekoizpen integratua barne, sektoreko enpresek horiek erabiltzea sustatuz, dagozkion kontseilu arautzaileak eta kontrol eta kudeaketarako organismoak sortuz eta kontrolatuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartuz.

    10. Arauak egokitzearekin loturiko jarduerak gidatzea, nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen ezaugarriak normalizatu, tipifikatu eta arautzeari dagokionez. Nekazaritza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen eta iruzur-kontrolaren aldeko jardunak planifikatu eta zuzentzea.

    11. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-enpresei eta kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak sustatzea, elikagaien bermearekin zerikusia duten alderdiak eta elikagai-krisien egoeren aurreko jardun-prozedurak betetze aldera.

    12. Kontsumitzaileen elkarte eta elkarte profesionalekin lankidetzan aritzea, elikagaien ekoizpen-katean eta kontsumoan kalitatea kontrolatzen dela bermatze aldera.

    13. Elikagaiak alferrik gal daitezen saihestea eta elikagintzaren balio-katearen jasangarritasuna sustatzea.

    14. Nekazaritzako eta abeltzaintzako merkatuetan esku hartzeko eta merkatuok arautzeko jarduna kudeatzea, ikuskatze-ahalmena baliatuz.

    15. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazari-taldeak eta horien elkarteak aitortu, erregistroetan jaso eta sustatzea.

  2. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango die bai Baso Osasuneko Mahaiari, bai Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeari, eta bai Nekazaritza eta Elikagaigintzako Berrikuntza Foroari.

    5. ATALA

    INGURUMEN JASANGARRITASUNEKO SAILBURUORDETZA

  1. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren egitekoa izango da jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

    1. Ingurumen-politika planifikatzea.

    2. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.

    3. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.

    4. Klima-aldaketa eta ekonomia zirkularra.

    5. Atmosfera eta lurzorua babestea.

    6. Uren politika.

    7. Ur-aprobetxamenduak, kanalak eta ureztatzeak.

    8. Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea eta prestakuntza.

    9. Natura-ingurunearen ondarea babestea eta kontserbatzea.

    10. Ingurumen-ebaluazioa.

    11. Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.

    12. Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.

    1. Ekoberrikuntza sustatzea.

  2. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai hauek:

    1. Ingurumen-politika antolatu, programatu eta koordinatzea.

    2. Ingurumenaren eta uren arloko arauen lanketa sustatzea.

    3. Ingurumenaren prebentzioa, babesa eta leheneratzea lortzeko tresnak diseinatu eta garatzea.

    4. Klima-aldaketari egokitu eta horren aurka borroka egiteko politikak formulatzea.

    5. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatzea, jarduerok izan ditzaketen eragin kutsagarrien kontrol bateratua eginez.

    6. Bere eskumen-eremuko baimenak eta ebazpenak ematea, ingurumeneko legerian daudenak, baldin eta beste organoren bati esleitu ez bazaizkio, betiere.

    7. Ingurumen-arloko elkargune-foroetan parte hartzea.

    8. Ingurumen-arloko informazioa eta beraren eskurapena sustatzea.

    9. Ingurumen-arloan sentsibilizazio- eta kontzientziatze-jarduerak sustatzea.

    10. Administrazioaren sailek sustatutako ingurumen-jasangarritasuneko jarduerak bultzatu eta koordinatzea.

  3. IHOBE SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa eta Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak.

  4. Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren mende daude hierarkian Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza.

  1. Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak Sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

    1. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.

    2. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.

    3. Atmosfera babestea.

    4. Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.

    5. Ingurumen-ebaluazioa.

    6. Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.

    7. Ekonomia zirkularra.

  2. Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak, dekretu honetako 7. artikuluan adierazitakoez gain, egiteko hauek izango ditu:

    1. Ingurumen-baimen integratuen baimen-proposamena izapidetu eta lantzea eta horien jarraipena egitea eta sailkatutako jarduerei lizentzia emateko prozeduretan neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena ematea.

    2. Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedurak eta proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

    3. Atmosfera kutsa dezaketen jarduerek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea eta atmosfera-ingurumenaren kalitatea, kutsadura akustikoa, argi-kutsadura eta usain-kutsadura barne, ebaluatu eta kontrolatzea.

    4. Hondakinak ekoitzi eta kudeatzeko jarduerek eta produktuaren ekoizlearen erantzukizun zabalduaren eremuko jarduerek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea, bai eta hondakinak prebenitu eta balioztatzeko jarduerak bultzatzea ere.

    5. Lurzoruaren kalitatearen arloko prozedurak izapidetu eta ebaztea, eta, horretarako, prebentzio-, defentsa- eta leheneratze-neurriak definitzea.

    6. Ingurumen-erantzukizuneko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

    7. Berotegi-efektuko gasak igortzeko baimenak emateko prozedurak eta berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideak salerosteko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

    8. Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) izena emateko proposatzea eta berau izapidetzea.

    9. Europar Batasunaren etiketa ekologikoa emateko prozedura izapidetu eta ebaztea.

    10. Ingurumen-lankidetzako entitateek, lurzoruaren kalitatea ikertzeko entitateak barne, bete beharreko ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea.

    11. Ingurumen-planak landu eta izapidetzea Zuzendaritzaren eskumen-esparruetan: hondakinak, lurzoru-planak eta ekonomia zirkularra.

    12. Euskal Autonomia Erkidegoko aire-kalitatearen sarearen mantentze-lanak eta kudeaketa egitea.

    1. Hondakinak mugaz gaindi mugitzeko baimenak izapidetu eta ebaztea eta horren ikuskapena eta kontrola egitea, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean zehaztu irismenaren arabera.

    2. Zuzendaritzaren eskumen-esparruetan, inbentarioak landu eta zabaltzea: hondakinak, berotegi-efektuko gasak eta lurzoruak.

    3. Ingurumena zaindu eta ikuskatzeko lanak egitea, bai eta ingurumen-kontrola fiskalizatzea ere.

    4. Ingurumenaren gaineko ondorioak prebenitu, murriztu eta arintzeko tekniken aplikazioa sustatzea ekoizpen-prozesuetan, dagozkion funts eta laguntzen kudeaketaren bitartez.

    5. Ekonomia zirkularraren estrategiarekin zerikusia duten ekintzak definitu eta garatzea, Zuzendaritzaren eskumenekoak diren arloen esparruan, eta ekoberrikuntza sustatzea.

    6. Zuzendaritzaren gaietan aholkularitza juridikoa ematea eta arau-proiektuak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

    7. Ingurumen-arloko prozedurak eta zerbitzu elektronikoen kudeaketa eta zabaltze-lanak koordinatzea.

    8. Zuzendaritzaren eskumeneko gaietako zehapen-espedienteak instruitzea.

    9. Ingurumenean Eragina duten Instalazioen Erregistroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroaren administrazio-kudeaketa egitea.

    10. Beste administrazio batzuekin eta gainerako pertsona publiko nahiz pribatuekin Zuzendaritzaren gaietan lankidetzarako egindako hitzarmen eta tresnen jarraipena egitea eta hitzarmen eta tresna horiek gauzatzea.

  1. Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak Sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

    1. Ingurumen-politika planifikatzea.

    2. Natura-ondarea babestea.

    3. Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.

    4. Klima-aldaketa.

    5. Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea, sentsibilizazioa, hezkuntza eta prestakuntza.

  2. Arlo horietan, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari, dekretu honen 7. artikuluan adierazitako egitekoez gain, hauek ere badagozkio:

    1. Garapen Jasangarrirako Euskal Ingurumen Estrategian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen-politika lantzea.

    2. Azterlanak, txostenak, planak eta estrategiak egitea natura-ondarea kontserbatzeko eta babesteko eta haren elementuak modu jasangarrian erabiltzeko, natura-balio handiko eremuak zainduz.

    3. Natura-ingurunea babesteko eta kontserbatzeko arau-proiektuak eta plan zuzentzaile eta sektorialak egitea.

    4. EAEko Naturagune Babestuen proposamenak egitea eta izapidetzea, barnean hartuta Batasunaren Intereseko Leku (GKL) berrien proposamenak, eta Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) izendatzeko proposamenak.

    5. Natura-baliabideen antolamendu-planak eta Natura 2000 Sareko KBEen eta BBEen helburuei eta horiek babesteko neurriei buruzko planak landu eta izapidetzea.

    6. Arauak izapidetzea eta Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak argitaratzea.

    7. Naturagune babestuen informazio ekologikoa eguneratzea eta Natura 2000 Sareko lekuei buruzko informazioa Europako Batzordeari helaraztea.

    8. Habitatei eta Hegaztiei buruzko Zuzentaraua aplikatzeari eta Natura 2000 Sareko kontserbazio-neurriak aplikatzeari buruzko txostenak eta Batasunaren intereseko habitaten eta espezieen jarraipena egitea Europako Batzordearentzat.

    9. EAEko hezeguneen plangintza eta kudeaketa; hezegune horiek nazioarteko garrantzia duten Ramsar hezeguneen zerrendan sartzeko proposatzea, EAEko Gune Hezeen Inbentarioaren mantenimendua eta Hezeguneen Inbentario Nazionalari buruzko lanak egitea.

    10. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko koordinazio-batzordeetan parte hartzea (naturaguneena, hezeguneena, eta basabauna eta basaflorako espezieena), bai eta batzorde horietan sortzen diren landataldeetan eta naturagune babesuak kudeatzeko organoetan ere.

    11. Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda kudeatzea.

    12. Foru-aldundiekin koordinatuta, arriskuan dauden fauna eta flora basatiko espezieak berreskuratzeko eta kudeatzeko plan komunak egitea.

    1. Fauna eta flora basatiko espezieen eta habitaten jarraipena planifikatzea EAEko lurraldean, xede horretara bideratutako sareak diseinatu, ezarri eta koordinatuz eta habitat eta espezie talde ezberdinei egokitutako metodologia komunak ezarriz.

    2. Basoko fauna- eta flora-espezie mehatxatuen jarraipena egiteko araudiak eskatzen dituen txostenak egitea.

    3. Espezie inbaditzaileen katalogoa kudeatzea, arlo horretako ikerketa sustatzea eta, gainerako administrazio publikoekin koordinatuta, espezieak desagerrarazteko planak egitea, habitaten kontserbaziorako eta basabizitzarako duten mehatxuaren arabera.

    4. Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta kontrolatzea, horren kudeaketa sustatu eta koordinatuz. Arlo horretan, zuzendariari dagokio ingurumen-organoaren baimenari atxikitako Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planeko jarduerak baimentzea.

    5. Aldaketaren inguruko ingurumen-politika planifikatu, programatu eta koordinatzea, eta helburuak definitzera bideratutako azterketak, txostenak, planak eta estrategiak lantzea.

    6. Klima-aldaketaren euskal estrategiarekin zerikusia duten ekintzak definitu eta garatzea, Zuzendaritzaren eskumenekoak diren arloen esparruan.

    7. EAEko geodibertsitatearen babesa eta leheneratzea sustatzea, bai eta Geodibertsitatearen Euskal Estrategiarekin zerikusia duten helburuak eta ekintzak bultzatzea ere sailaren eskumenekoak diren arloen esparruan.

    8. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren I+G jarduerak sustatzea, baldin eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari badagokio jarduera horiek gauzatzea.

    9. Hezkuntza, prestakuntza eta ingurumen-sentsibilizazioaren arloko planak lantzea eta ekintzak koordinatu eta burutzea.

    10. Ingurumenaren jasangarritasuna sustatzea, udal mailan Agenda 2030 delakoaren bidez, eta lurralde mailan, beste erakunde batzuekiko elkarlanean.

    11. Euskal Autonomia Erkidegoko naturaren informazio-sistema, eta, oro har, ingurumen-informazioa eta informazio hori eskuratzeko modua kudeatzea eta jendeak ingurumen arloan duen parte-hartzea sustatzea.

  3. Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak idazkaritza eta laguntza teknikoa emango die Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordeari, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseiluari eta Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseiluari.

  1. Zuzenean eta hierarkian Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren menpe. lurralde historiko bakoitzean Industria Administrazioaren lurralde-ordezkaritza bat egongo da. Ordezkaritza horietariko bakoitzak funtzio betearazleak izango ditu Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren eskumeneko gaietan, bakoitzak jarduteko duen lurralde-eremuan.

  2. Artikulu honetan xedatzen diren egitekoak burutzeko, lurralde-ordezkaritzak jardun-arlo hauetan egituratzen dira:

    1. Zerbitzu orokorren arloa.

    2. Energiaren arloa.

    3. Industriaren arloa.

    4. Industria-segurtasunaren arloa.

    5. Meategien arloa.

  3. Industria Administrazioko lurralde-ordezkariek egiteko hauek izango dituzte:

    1. Lurralde Ordezkaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak gidatzea eta antolatzea.

    2. Bakoitzaren lurralde-eremuan behar diren funtzionamendu-gastuak onartzea, indarrean dagoen funts aurreratuen araubidearen esparruan.

    3. Lurralde Ordezkaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak emandako jarraibideen arabera.

    4. Lurralde-ordezkaritzaren aurrekontu-betearazpenaren jarraipena.

    5. Atxikita dauzkan langileak antolatu eta kontrolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

    6. Lurralde-ordezkaritzei esleitutako egitekoak betetzeko behar diren administrazio-egintzak ematea.

    7. Erreklamazioei, kexei eta salaketei buruzko administrazio-espedienteak ebatzi edo artxibatzea.

    8. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteen aurretiazko eginbideak, hasiera eta ebazpena.

    9. Hertsapen-isunak jartzea.

    10. Berariaz esleitzen zaion beste edozein egiteko.

  4. Zerbitzu orokorren arloan, egiteko hauek gauzatuko dira:

    1. Langileak eta diru-sarrerak eta gastuak kudeatu eta administratzea, Zerbitzu Zuzendaritzak ebazpena eman edo proposamena egin arte.

    2. Barne-antolaketa; egitekoak eta atazak banatu eta esleitzea lurralde-ordezkaritzako arlo eta zerbitzuetan.

    3. Sailaren informazio-sistemak nork bere lurralde-eremuan aplikatzea.

    4. Aholkularitza, proposamenak eta txosten juridikoak egitea administrazio-prozeduraren aplikazioari buruz eta zehapen-espedienteak bideratzea.

    5. Herritarrei arreta emateko zerbitzuak, orientazio eta aholkularitza espezializatuaren bidezkoak.

    6. Bi sektore-arlo edo gehiagorako zerbitzu komunen kudeaketa bateratua.

    7. Erregistro orokorrak kudeatzea.

      1. Energiaren arloan honako hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

        1. Elektrizitatea.

        2. Erregai gaseosoen banaketa.

      2. Hala badagokio, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren dirulaguntza-programak izapidetuko dituzte energiaren arloan.

      1. Industriaren arloan, honako hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

        1. Erregistro industriala.

        2. Kalitate eta segurtasun industrialerako azpiegitura.

        3. Merkatua zaintzea.

        4. Makinen segurtasuna.

        5. Metrologia.

        6. Jabetza industriala.

        7. Ibilgailuak.

        8. Suteen aurkako babesa.

        9. Erregai likidoak.

      2. Industria-segurtasunaren arloan, hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

        1. Gas-erregaiak eta produktu kimikoak biltegiratzea.

        2. Gaseko, berokuntzako, klimatizazioko eta ur bero sanitarioko instalazioak.

        3. Hozteko instalazioak.

        4. Jasogailuak.

        5. Presio-aparatuak.

        6. Istripu larrien prebentzioa.

        7. Industria-segurtasunaren araudia bete behar duten beste aparatu eta ekipo batzuk.

      3. Meategien arloan, honako hauei buruzko espediente guztiak izapidetuko dira, ebazpena eman arte:

        1. Meatzaritza-segurtasuna.

        2. Meategietako jarduera eta ustiapenen funtzionamenduaren kontrola eta jarraipena.

        3. Meatze-jarduerek kaltetutako naturaguneak leheneratzea.

Ingurumen Jasangarritasuneko lurralde-zerbitzuek, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzaren mende funtzionalki eta hierarkian, egiteko hauek izango dituzte:

  1. Zuzendaritzaren zerbitzuei laguntza ematea.

  2. Neurri zuzentzaileak ezartzeko txostenaren proposamena lantzea sailkatutako jarduerei lizentzia emateko prozeduretan.

  3. Ingurumena zaindu, ikuskatu eta kontrolatzeko lanak egitea bere lurralde-eremuan.

Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren mende funtzionalki eta hierarkian, egiteko hauek izango ditu:

  1. Baimen-espedienteetan txosten teknikoak eta proposamenak lantzea eta Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoruaren erabilera-ekintzen eta eraikuntza-lanen txostenak egitea.

  2. Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta kontrolatzea, horren kudeaketa bultzatu eta koordinatuz.

  3. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseiluaren laguntza teknikoa eta idazkaritza ematea.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Ordezkapenen araubidea.

    Dekretu honek aipatutako organoen titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean, titularrok ordezkatzeko arau hauek beteko dira:

  1. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ordezkoa Industriako sailburuordea izango da, eta alderantziz.

  2. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ordezkoa Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea izango da, eta alderantziz.

  3. Zerbitzuen zuzendariaren ordezkoa Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria izango da, eta alderantziz.

  4. Saileko gainerako zuzendarien ordezkoak bakoitzaren gaineko sailburuordeak izango dira.

  5. Organo periferikoetako titularren ordezkoak bakoitzaren gaineko zuzendariak izango dira.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Dirulaguntzak emateko programak.

    Dirulaguntzak emateko programetako egitekoak saileko zenbait organori esleitu zitzaizkien, hala ezarrita baitzegoen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan. Aurrerantzean, berriz, dekretu honen aplikazioaren ondorioz eskumena duten organoei esleituko zaizkie egiteko horiek.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ingurumen-organoa.

    Dekretu honetako egiteko-banaketaren arabera gauzatuko dira hainbat arauk Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumen-organoari esleitzen dizkioten egitekoak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari dagozkio berariaz beste organo bati esleitu ez zaizkionak.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenaren Sailaren berariazko estatistika-organo bat sortzeko dekretua onesten ez den bitartean, indarrean jarraituko dute uztailaren 30eko 202/1996 Dekretuak (Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren estatistika-organoa sortu zen haren bidez) eta urriaren 3ko 189/2006 Dekretuak (Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren estatistika-organoa sortu eta organo horren antolamendu eta funtzionamendua ezarri zen haren bidez). Hartara, sailaren jardun-arloei dagozkien estatistika-lanak beteko dira.

LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA.

Indargabetuta geratzen dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen Sailburuordetzari dagokienez.

BIGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA.

Indarrik gabe geratuko da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Agindua, zeinaren bidez arautu baitzen Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoen egitura organikoa eta funtzionala.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 23an.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.