Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. 'Euskal-Irrati Telebista' Herri-Erakundea sortzeko Maiatzaren 20ko 5/1982 LEGEA.

Arautegia

Inprimatu

"Euskal-Irrati Telebista" Herri-Erakundea sortzeko Maiatzaren 20ko 5/1982 LEGEA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 684
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 1982/05/20
  • Argitaratze-data: 1982/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak
  • 1982/06

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    "Euskal-Irrati Telebista" Herri-Erakundea sortzeko Maiatzaren 20ko 5/1982 LEGEA. Jatorrizko Testua:

  • 1996/11-1998/04

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    4/1996 LEGEA, urriaren 11koa, «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundea sortzeko Legea (maiatzaren 20ko 5/1982 Legea) eraberritzekoa, EITBko zuzendari nagusiaren izendapenari eta kargu-uzteari buruzkoa. Aldatutakoa; Partzialki indargabetutakoa

  • 1998/04-2007/01

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    8/1998 LEGEA, martxoaren 27koa, Euskal Irrati Telebista Herri–Erakundea sortzeko Legea aldatzen duena. Aldatutakoa; Partzialki indargabetutakoa

  • 2007/01-2008/01

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    5/2006 LEGEA, azaroaren 17koa, Euskadiko Ondareari buruzkoa. Aldatutakoa

  • 2008/01

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    2/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, azaroaren 6koa, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena. Aldatutakoa

+ -

Testu legala

Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Maiatzaren 20ko 5/1982 "Euskal-lrrati Telebista" Herri-Erakundea sortzezko legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei. Gasteizen, 1982garreneko Epailaren 20an. CARLOS GARAlKOETXEA. ATARI KOA Euskal Hernko Autonomia-Elkartea, bere AutonomiaEstatutoaren 19garren Atalak dionaren arauera, irrati eta telebistari buruzkoak 1980garreneko Urtarrilaren 10eko 4/80 Legez onartutako oinarrizko jaurpideak osatuz Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez araupetzeko gaitasunaren jabe da. Agintepide hori erabiliz, eta funtsezko herri-zerbitzu deneko irizpidea aitortuz, Lege honen gai diren gizarteadierazpideak, herritar euskaldunak argipide eta politikan eskuhartzeko lehen-lehen mailako bide direnez eratzen dira, eta bai hezkuntzarekiko eta euskal kulturaren suztapen eta zabalkundearekiko gure erapidetzaren oinarrizko lankidetasun-tresna direnez ere, euskeraren suztapena eta zabalkundea bereziki kontutan izanik eta, hori guzti hori, Autonomia-Elkarte honetako herritarren eskubide eta iareipideak behar bezala egiteratzeko eustazpi eta oinarri. Labur-labur esandako oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, Lege honek, orotariko oinarrizko irizpideei men egitea ezezik, erantzuneskubidea araupetzea ere egiten du, lehen aipatu ditugun oinarrizko jaurpide hoiek elkar-egokitasunez osatu eta, batean esanda, horretarako egoki diren lege-bideez baliatuz Legearen xede diren helburuei egokitutako egitura bat ezarriz. LEHENENGO ATALBURUA "EUSKAL IRRATI-TELEBISTA" HERRIERAKUNDEAREN ZER DENA 1 Atala 1. Lege honen gai diren irrati-telebistazko zerbitzuen jabetzadun denez Autonomia-Elkarteari dagozkion egitekoak, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen bidez egiteratuko dira. 2. "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea berenezko legenortasunaren jabe da, lege honetan eta hau osabideratu dezaten aginterauetango agintzak ditu jaurpide, AutonomiaElkarteari erresumaren jabetzapeko telebista-irrapide baten artezko eraentza eman diezaion Legeak bakoitzean agindu dezanaren eta uhin-sarritasunak eta irrada-indarrak izendatzeari darizkion eginbehar eta eskubideen kaltetan gabe. 3. Besteekingo lege-alorreko harremanetan, ondareez jabetzeko eta akurapenak egiteko Merkataritza eta Herrialorreko Legeen menpe egongo da, Lege honetan ohartemandako salbuespenez besterik gabe eta, nolanahi ere, egintza bereizgarriei eta Itune-bidezko eta edo Itune-bideaz besteko erantzukizunekiko jaurpideei buruzkoetan inolako salbuespenik ez dagoela. BIGARREN ATALBURUA OROTARIKO OINARRI-ARAUAK ETA ERABILTZEEREMUA 2garren Atala Autonomia-Elkarteko Herri-Agintariek eta HerriErakundearen ihardutze-sailek adierazpide-askatasuna eta argipideak hartzeko eta emateko eskubidea babestuko dituzte, adierazpideek bere egitekoa demokraziaren arauzko Gizarte batek eskatzen duenez egin ahal dezaten. 3garren Atala Autonomia-Elkartearen jabetzapeko gizarte-adierazpideen ihardunak honako oinarri-irizpide hauek izango ditu: a) Berriemanketen gauzak direneantxe ikustea, egiatasuna eta alderdikeriarik eza. b) Berriemanketa eta iritziaren arteko zehazketa eta bereizketa, azken honek adierazten dutenak nor diren hertsiki eskatuz. Merkataritza-berriemanketak erabilkera zehatz eta berezi bera eskatuko du hertsiki. c) Berdintasun-sortarauarekiko, politika, erlijio, gizarte, kultura eta linguistika-aniztasunarekiko begirunea. d) Orotariko interesaren alde, Autonomia-Estatutoan eta Konstituzioan onartutako elkarbizitzaren herri-balioen aldezpen eta suztaketa. e) Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak onartzen dituen eskubideekiko. begirunea. f) Pertsona ohorearekiko, izen onarekiko begirunea eta, bereziki, urkotasun eta berarizko irudirako eskubidearekikoa. g) Gazteriaren eta haurtzaroaren babesa. h) Kulturaren eta euskeraren suztapena, euskera erabiltzearen xedetarako, oinarrizko egitarausortarauak ezarriz, orotariko eskeintza mailan Elkarte Autonomiadunean euskeraz irrati-telebistazko emankizunen oreka beharra kontutan izanik. 4garren Atala 1. Lege honetako 2. eta 3. ataletako sortarauak eta Euskal Herrirako Autonomia-Estatutoaren 9.2 atalak herri-aginteei ezarritako eginkizunak egokiro betetzeko honako hau ekar dezakeen ezein egitarau baztertzera joko da: a) Askatasunaren eta norbanakoen eta taldeen arteko berdintasunaren aurkako ekintza edo jokabideak goratzea edo aldeztea. b) Lege edo gizarte aldetik gaitzesgarri diren jokabideak alde onetik erakustea edo aldeztea. 2. Haurrentzako asmotako zabalkunde eta egitarauek "Bezeroen Estatutoa"-ri buruzko Legean jarritako baldintzak bete beharko dituzte. 5. Norbaiten hitzak edo irudia bere barnekoitasuneskubidea hautsi eta bere baimenik gabe jasotzea debekatuta gelditzen da, eta bai hartze horri datxezkon nolanahiko aztarrenak zabaltzea edo gordetzea ere. Halaber, legea hautsi dezaten gara-adinera gabekoen izenak agertaraztea ere debekatuta gelditzen da. HIRUGARREN ATALBURUA ERAKUNTZA ETA LEGEBILTZAR-ZAINGOA LEHENENGO SAILA 5garren Atala Honako hauek dira "Euskal Irrati-Telebista" HerriErakundearen ihardutze-sailak: a) Eraentza-Batzordea. b) Herri-Erakundeko Elkarteen Aholku-Batzordeak. c) Artezkari Nagusia.. BIGARREN SAILA ERAENTZA-BATZORDEAZ 6garren Atala 1. Eraentza-Batzordea Legebiltzarrak autatuko dituen hamabost kidek osatuko dute. 2. Kontseilariaren karguak ez du honako hauekin elkartzerik izango: a) Bere ekintzen artean, nagusi edo bigarren mailako izan, honako hauek sar ditzaten ezein norbanako elkartekiko, zuzen edo zeharkako, edozein lanbide-lotura moetarekin; zabalkunde-iragarpengintza edo banaketa; zinefilmak laburrak barne, egitea eta banatzea; zinez edo magnetoskopioz irarritako saioak egitea; diskak, magnetofono-zintak edo antzekoak egitea, eta baita Lege honen bidez araupetzen den Herri-Erakundeak bere ardurapeko izan ditzan Enpresa edo Baltzu berezitan erabili daitezen edo erabili daitezkeen antolapide, tresna edo nolanahiko zati edo hoien eta hoientzako zuzkiketa egitekoak. b) Herri-Erakundearekin edo horren Baltzuekin zerbitzuegitezko edo lanezko ezein harremani atxikitakoekin. 7garren Atala 1. Eraentza-Batzordearen izendapena LegebiltzarTaldeak, batera, Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean aurkeztu ditzaten saloei jarraiki egingo da. 2. Emandako botoen bi herenezko gehiengoa lor lezan saloa hautatuko litzateke. 5. Eraentza-Batzordea, bertako kideak izendatu eta hilabeteko epearen barruan eratuko da, kide guztiak bere tokiaz bilkura berean jabetzen direla. 4. Eraentza-Batzordekideek dagokien legegintza-aldia bukatzeaz bat utziko dituzte bere karguak, kide berriak bere tokiaz jabetu arte bere ihardunari jarraituko bazaizkio ere. 5. Eraentza-Batzordearen aginte-denboran edozein arrazoigatik gerta litezen balizko hutsuneak, aurreko 2. idazatian ezarritako gehiengoaren arauera, betetzeko hautagaia izendatu izan zezan Legebiltzar-Taldearen izenean aurkeztu zitezenen artetik aterako dira. 8garren Atala 1. Eraentza-Batzordea balio osoz bildu dadin, gutxienez, bere zortzi kidek egon beharko dute bertan. Batzordearen erabakiak bertango batzordekideen gehiengoz hartuko dira, honako atal honen 2. idazatiak aipatzen dituenetan salbu. 2. Honako gai hauetarako Eraentza-Batzordeko kideen bi herenezko gehiengoa beharko da: a) Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiaren izendapenari buruzko txostena. Egin dedin lehenengo boto-emanketan gehiengo hori lortuko ez balitz, bilkura ordubete geldiarazi eta ondoren bigarren boto-ematea egingo da. Orduan ere arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, Eraentza-Batzordeak Artezkari Nagusiaren izendapena utzi egiten duela ulertuko da, eta arauzko bide hori betetakotzat joko. b) Artezkari Nagusiaren saloz Herri-Erakundearen ekintzapideen egitamua ontzat ematea; egitamu horretan, gutxienez, emankizun-egitarauarekiko oinarrizko irizpideak bilduko dira, eta bai Herri-Erakundeko Baltzu berezien ekintzapideegitamua ere. Ekintzapide-egitamua lehenengo aldiz eztabaidatu dedin bilkuratik hasi eta hilabeteko epearen barruan ezin onartu ahal bada, Batzordekideen erabateko gehiengoa aski izango da egitamu hori onartzeko. c) Herri-Erakundeko eta bere Bazkunetako lanarierroldeak eta hoiek aldaketak behin betikotzat onartzeko. d) Herri-Erakunde eta bere Baltzuetako lanarien lansari jaurpideak onartzeko. e) Herri-Erakundearen eta bere aintzin-diruegitamuak onartzeko. Lehengo boto-emanketan zati honen lehenengo zatian jarritako arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, diruegitamuekiko egitasmoa Jaurlaritzari bidaliko zaio, legezko epearen bamian, Eraentza-Batzordekide bakoitzaren botoa zehaztuz. f) Autonomia-Elkarteko gizarteen auniztasunarekiko eta elebitasunarekiko begirunez, gizarte eta politika-taldeentzako egitarau-zatia sei hilabetez behin zehazteko. 9garren Atala 1. Honako hauek ere, halaber, Eraentza-Batzordearen ardurapeko dira: a) Lege honen BIGARREN ATALBURUAN agintzen denaren arauera egitarauak bete daitezenaz arduratzea. b) Bere e itekoa dela eta Herri-Erakundearen agintepeko izan daitezen Baltzu eta Enpresetako Artezkarien izendapenen eta Kentzen adierazpen zehatzak hartzea. c) Herri-Erakundearen eta horren ardurapeko Baltzu eta Enpresen ekintzapideei buruzko urteko txostena onartzea. d) Eusko Jaurlaritzak iragarkuntzaren alorrean emanasmo izan ditzan erabakiei buruzko erizpenak ematea. e) Herri-Erakundeko Baltzuen bidezko Zabalkundeiragarketa araupetzeko arauak jartzea, ontasun-maila, iragarketa-mezuen edukia, eta iragarketa-denbora egitamuketari eta bertan sartutako gizarte-adierazpideen beharrei egokitzea kontutan izanik. f) Herri-Erakundeari eta bere Baltzuei izendatutako egiketei buruz herritatrek egin ditzaketen saloak hartzea, hoiei bere bideak eginaraztea eta erantzutea. g) Urteoro, adierazpide bakoitzaren emanaldietan sartu beharreko norbere irradagaien ehunekoa zehaztea. h) Bere ardurapeko izan ez daitezenarren HerriErakundeko Artezkari Nagusiak aurrera ekarri diezazkion gai guztiez jabetzea. 2. Atal honetako aginpideak egiteratzeko bide izan daitezen erabakiak bertangoen arteko gehiengo soilez hartuko dira, Arduralaritzabide-Legeak taldeango ihardutze-sailentzat agintzen duenaren arauera. 10garren Atala 1. Iharduera hutsezko xedea izango duen EraentzaBatzordeko Lehendakaritza, Batzordekideen artean txandakakoa izango da. Hilabete iraungo du eta batzordekide zaharrena ekingo zaio, txandan adinez lehendakariaren hurrengoa izan dedina jatraitzen zaiola, eta irizpide berdinari atxikiz hurrengo txandadunak. 2. Legegintza-aldi batek dirauen artean batzordekideren baten ordezkoa jarri beharra gertatuz gero, ordezkoak txandakako Lehendakaritzarakotan ordezkatzen duenaren txanda izango da. 11garren Atala 1. Eraentza-Batzordeak, Hetri-Erakundeko lanarien artetik botoeskubiderik eta hizpiderik gabeko Bilkura-agiritarako Idazkari bat izendatuko du; horrek, bilkura bakoitzeko biltzar-agiria egin beharko du, bilkura bakoitza bukatzean horren idazkera onartu, eta horretarakoxe agiri-liburuan erasota uzten dela. 2. Idazkariak, Lehendakaritzaren oniritziarekin, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak egin ahal izango ditu. 3. Biltzar-agirietarako Idazkariak bere gain izango du agiri-liburuaren zaingoa; hori beti Herri-Erakundearen egoitzan egongo da, Eraentza-Batzordeko Lehendakariaren berarizko idatzizko baimenik gabe bertatik ezin atera daitekeela. 4. Halaber, Biltzarragiri-Idazkariak Herri-Erakundearen ikurratza ere horren Egoitzan gordekodu; hori ezingo da Herri-Erakundearen agiri ofizialetan baizik erabili, EraentzaBatzordeko Lehendakariak agindu dezan guztietan. 12garren Atala Eraentza-Batzordeak hilean agizko bilkura bat egingo du, gutxienez, Herri-Erakundearen Egoitzan edo deian zehaztu dedin tokian, eta bereziak, hurrengo atalaren arauera beharrezko dedinero. 13garren Atala 1. Lehendakariari dagokio Eraentza-Batzorderako deia idatziz egitea, bertan Gaizerrenda eta bilkura izango den toki, egun eta ordua adierazi dadilarik. 2. Lehendakariak nahitaez egin beharko du Batzorderako deia, gutxienez bertako sei batzordekidek eskatuta, bertan dei bereziaren xede izan daitezen puntu zehatzak ezar daitezeneko idatzizko eskabide baten bitartez. 3. Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoa hala dela ere, Lehendakariak bere kabuz luzaezineko eta berebiziko garrantzizkotzat eritzitakoetan, Bilkurarako deia telegramaz egin ahal izango du; mezuan, atal horren lehenengo zatian ohartemandako zehaztasunak eman beharko dira. 4. Eraentza-Batzordeak ez du Gaizerrendan jasotako arazoetaz baino aritzerik izango, bilkuran egon daitezen kideek ahobatez besterik erabaki dezatenean salbu. 14garren Atala 1. Herri-Erakundeko artezkari Nagusiak EraentzaBatzordearen bilkuretara joan ahal izango du, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidez, baina berari artez dagozkion gaietan ezin eskuhartu dezakeela. 2. Halaber, Batzordeak hoien aholkuak eskatu ditzaneko teknikariek ere joan ahal izango dute, Batzordeari argipideak emateko ez bestetarako. HIRUGARREN SAILA AHOLKU BATZORDEEZ 15garren Atala 1. Euskal Irrati-Telebistarako herri-zerbitzuak eraentzeko sor dadin Herri-Baltzu bakoitzak, Eraentza-Batzorde bat sortzea ekarriko du honako hauek osatuko dutelarik. a) Heintasun-irizpideen arauera ordezkotza-indar haundiena izan dezaten Sindikaritza-Elkarteetako Sailek edo Langile-Bazkunek izendatutako Langileen hiru ordezkarik. b) Honako erakunde hauek izendatutako lau ordezkarik: Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. c) Bat adierazpideen (Albistaritza, Irrati eta Telebista) Elkarteek eta bestea Bezero Baliatzaileen Elkarteek izendatutako bi ordezkarik. d) Foru-Diputazioek izendatutako hiru ordezkarik, Diputazio.bakoitzeko bat. e) Euskal Herri-Arduralaritzaren sei ordezkarik, Eusko Jaurlaritzak izendatuta. 2. Aholku-Batzordekideak heurak izango dira irrati eta telebista-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuetarako ere. 3. Arduralaritza-Batzordeak hiru hilabetez behin gutxienez egingo dio bilkurarako deia irrapide bakoitzeko AholkuBatzordeari; hauek, Arduralaritza-Batzordeak berariz eska diezaietenean emango dute bere iritzia edo erizpena, irratsaio-egitaraugintzari buruz Arduralaritza-Batzordeari ematen zaizkion agintepideei men eginaz. LAUGARREN SAILA ARTEZKARI NAGUSIA 16garren Atala 1. Jaurlaritzak izendatutako Artezkari Nagusia du HerriErakundeak bere egiterapen-sail eta, horren ondorioz, honako egiteko eta eskubide hauek izango ditu: a) Lege honek, lege hau osatzeko arau-bidezko manuek, eta hala egokituz gero oinarrizko edo osatze-bidezko legepide direnez erabilgarri eta nahitaez bete beharreko izan daitezenek agintzen dutena betetzea eta betearaztea. b) Arduralaritza-Batzordeak bere agintepeko gaietan har ditzan erabakiak betetzea eta betearaztea. c) Arduralaritza-Batzordeari, onar dezan, HerriErakundearen ekintzapide-Egitamua aurkeztea, eta baira haren menpeko Baltzu eta Enpresenak eta esandako ekintzapide-egitamu hoien Egiterapenari buruzko Urteko Txostena ere. d) Diruegitamuen aintzin-egitasmoa Batzordeari onar dezan aurkeztu, lan-sariak eta aurreko zatian esandako egitamuak egiteratzeko ohartemandako gastu eta diru-eskuraketak barne daramatzala, esandako Batzorde horrek emankizunegitarauari buruz ontzat emandako oinarri-iritziak eta orotariko bideak kontutan izanik eta horretzazko zehaztapentxostenarekin batean, hori guzti hori bai Herri-Erakundeari berari bai horren menpeko Baltzuei dagokiela. e) Akurapen-sail gisa ihardun eta Herri-Erakundearen eta bere Baltzuen ordainketa eta gastuetarako baimena eman. f) Arduralaritza-Batzordeari Herri-Erakundearen eta bere Baltzuen ihardutze-egitura aurkeztea onar dezan, eta bai herri-Erakundeko eta bere Baltzuetako artezkaritzakoak lanbide-gaitasunari begira izendatzea ere, izendapen hoiek aurrez Arduralaritza-Batzordeari ezagutaraziz. g) Herri-Erakundearen eta bere Baltzuen iharduna berma dezaten nolanahiko zerbitzuak eratzea, bideratzea, indartzea, antolakidetzea eta arakatzea, horretarako beharrezko eta aski izan daitezen arau eta oharpideak eman ditzakeela, hori guzti hori Arduralaritza-Batzordeari dagozkion eskubideen kaltetan gabe. 2. Irratsaioak bi hizkuntzetan egingo direla kontutan izanik, Autonomia-Elkartean ofizial diren bi hizkuntzaz aski jabetuta egoteari balioa emango zaio. 17garren Atala Artezkari Nagusiaren manu-aldiak lau urte iraungo du eta, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarraren Legegintza-aldia bukatuaz bat amaituko da. Hori gertatuz gero, Artezkari Nagusia izendatu arte bere karguan jarraituko du. Artezkari Nagusia Eusko Legebiltzarkide izatearekin batera ezinekoa izango da, Arduralaritza-Batzordekoentzat jarritako elkartuezin guztiek ere hartzen dutela. 19garren Atala 1. Eusko Jaurlaritzak, zio eta guztizko erabakiz Artezkari Nagusia kendu egin ahal izango du, Arduratze-Batzordeari entzun ondoren. Artekari Nagusia kentzea ere erabaki ahal izango da honako hauek gerta daitezenean: a) Sei hilabete segidan baino denbora gehiagoz gorputzezintasun edo heritasuna. b) Ageriko gaieztasuna edo Lege honek aipatzen dituen erizpide, sortarau edo xedeen aurkako portaera. c) Marrukeriazko lege-hauspenagatikako zigorra. d) Zatiak aipatzen duena gertatzekotan, kentzeak, halaber, ziopekoa izan beharko du. 2. Halaber, Jaurlaritzak, Arduratze-Batzordeak kendu ahal izango du Artezkari Nagusia aurrekoren batetan oinarritutako zerbaitegatik eta bi hereneko gehiengoz erabakirik. BOSGARREN SAILA ZAINGOZKO LEGEBILTZAR-BATZORDEAZ 20garren Atala Eusko Legebiltzarrak erabaki dezanaren arauera, Legebiltzar-Batzorde batek "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen Herri-Baltzuen ekintzaren zaingoa egingo du, hala nola haien iharduera galerazi ez dezalarik. LAUGARREN ATALBURUA IRRAPIDE ETA ZUZENKETA ESKUBIDEAK 21garren Atala . 1. Gizarte eta politika-talde ordezkagarriek, Lege honen xede diren herri-adierazpideak erabiltzeko eskubidea izango dute. Eskubide hau egiteratzeko, Arduratze-Batzordeak, Artezkari Nagusiarekin bat eta dagozkion aginteak egiteratuz, erizpide soilak ezarriko ditu, hori erabakitzeko, aipatutako taldeek bateango Erakundeetan, Kondaira Lurraldeetan eta Elkarte Autonomiaduneko Udaletxeetan daukaten ordezkotza, eta beharrezko jo ditzan sindikaritza edo ugazabaordezkotzazko, edo gizarte eta kultura-interesezko beste ezein erizpide kontutan izanik. 2. Irrapide-eskubidea esangura gutxiagoko politika, gizarte eta kultura-taldeentzako ere bermatuko da. 22garren Atala 1. Legebiltzar-eztabaidaketen geroagoko zabalkundean, edo hoiei buruzko albisteetan eta hauteskundeetako zabalkunde-ekintzetan, Legebiltzar-Talde bakoitzarentzako irrada-aldia Eusko Legebiltzarrean diren ordezkari-kopuruaren heinekoa izango da. 2. Hauteskunde-ekintzetan zehar hauteskunde-arauek aintzin-ohartematen duten jaurpide berezia ezarriko da. Bere ezarketa eta zaingoa Euskal Herriko Hauteskunde-Batzordeak egingo du, bere eginkizuna Arduratze-Batzordearen eta Artekari Nagusiaren bitartez beteko duelarik. 23garren Atala Eusko Jaurlaritza, aldian-aldian, gizarte-adierazpideak herrizerbitzu izateari darien irradaketak zehaztu ahal izango ditu eta Arduratze-Batzordeari bere iritzia eskatu ondoren hoiek betearazi. 24garren Atala Eusko Jaurlaritzak, beharrezko eritzitako herri-zuduzko nahi hainbat agintaritzaren adierazpen edo mezu irratsaiotan sartu eta emanarazi ahal izango ditu, hoien nondikakoa esanaz. Jaurlaritzari neurtzea dagokion presa dagoenean, adierazpen eta mezu hoiek berehala zabalduko dira. 25garren Atala Irrapideetako Artezkariek, Arduralaritzak HerriErakundeko Artezkariaren bidez bere agintepide edo egiteko direnei buruz emandako albisteak zuzenduz edo argituz bidali diezazkien ohar eta adierazpen guztiak hartutako egunaren biharamonean eman beharko dituzte. Zuzenketa, bere zio den albistea eman zeneko albiste-irratsaioaren ordu berekoan egin beharko da. BOSGARREN ATALA ERANTZUTEKO ESKUBIDEAZ 26garren Atala Irratiz eta telebistaz zabaldutako edozein berrigatik bidegabekeriaz kalte egin zaiola uste dezan ezin norbanako edo lege-nortasundunek, berez edo egokiro legeztaturiko bere ordezkarien bitartez, erantzuteko eskubideaz baliatu ahal izango du. Halaber, herri-zuduei kalte egingo balitzaie, hauek aldezteko legeztaturik egon dadin beste edozein Erakundek baliatu ahal izango du eskubide honetaz. 27garren Atala 1. Erantzuteko eskubidea egiteratzeari gagozkiola, literatura, arte, zientzia edo hotrelako lanen egile izan eta jendaurreko agerraldiak lanbidez egin ditzatenak ezingo dira irizlariek lan edo agerraldi hoiei buruz azaldutako aburuek bidegabekeriaz kalte egindakotzat jo, bere lan edo agerraldiekiko irizlari-erizpenak baldintza hauek betetzen badituzte: a) Doakienen jendautreko lanaren artearen edo zientziaren aldetatikako balioari buruzkoetara mugatzea, eta b) Lege honetan aitortzen diren irizpide eta eskubideekiko begirunez eginda egotea. 2. Gaudeneko adierazpen-askatasunezko giroan, nolanahiko herri-ihardunean dabiltzan edo ibili direnak ere ezingo dira bidegabekeriaz kaltetan ateratakotzat jo esana edo aipamena ihardun horri buruzkoa izan eta Lege honetan aitortzen diren irizpide eta eskubideekiko begirunez egindakoa denean. 28garren Atala Erantzuna argipenaren. edo zuzenketaren gaiari baino ez datxekona izango da, eta horren zabalkundea dohan egingo da. 29garren Atala Erantzuna emateko eskea, hala behar izanez gero oinarri dituen agiripaperak aldean daramatzala, horren zabalkundea egin behar deneko Adierazpideko Artezkariari bidaliko zaio. Erantzunaren gai den berria edo iritzia egunoroko albistealdi baten zabaldu baldin bada, erantzun hori Adierazpideko Artezkariak hartu dezan egunaren biharamonean zabaldu beharko da, eta bestetan bexriz hurrengo zazpi egunen barruan. 30garren Atala 1. Albiste edo iritzia eman zeneko albiste-aldia arauzko aldizkakoa baldin bada, erantzun hura zabaldu zeneko albiste-aldi berean sartu beharko da; bestelakotan, esana edo aipamena egin zeneko saio haren izakera berbereko baten auxretik egingo da. 2. Lehen esandakoaren kaltetan gabe, erantzunaren zio izandako iritzia edo berria albisteematezko ez den irratsaio baten eman bada, eta iritziak telebista edo irratia lanbide dutenen gandikakoak ez badira beti, doakionak erantzuna izakera bereko irratsaio baten irakuxri dedila eskatu ahal izango du. Beti ere, Albistepideko Artezkariaren edo ArduratzeBatzordearen erabakia Albistepidearen izakerari eta saioegitarauaren beharrei egokituko zaie. 31 garren Atala Erantzuteko eskubidea, albistea edo iritzia zabaldutako egunetik hasi eta honako epe hauen barruan egiten ez bada galdu egingo da: 1. Irratsaioak bertaraino iristen direneko herritan bizi direnak badira, zazpi egutegi-egun. 2. Erresumako izaroez besteko lurraldetan bizi direnak badira hamabost egutegi-egun. 3. Exresumako izaroetan edo atzerrian bizi direnak badira, hogeita hamar egutegi-egun. 32garren Atala 1. Dagokion Albistepideko Artezkariak erantzuteko eskubidea ukatzearen aurka Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izango da; horrek gehienezko hiru eguneko epearen barruan erabaki beharko du, horrekin arduralzritza-bidea aituz. Ukoak adierazi egin beharko dira. 2. Arduxatze-Batzordearen aurrera jo ahal izateko epea, ukoaren adierazpena egindako egunaren biharamonetik hasita kontatuko da eta, nolanahi ere, 31garren Atalean esandako epeak bukatzerakoan. 3. Arduratze Batzordearen erabakia erantzuna sartzearen aldekoa bada, erantzun hori 31garren Ataleanjarritako irizpideen arauera zabaldu beharko da. 4. Arduratze-batzordearen ezezko erabakiaren aurka arduralaritza-auzipideetatikako goradeia egin ahal izango da. 33garren Atala Ukoa zio eta guztizkoa izango da, eta honako arrazoi hauek baino ezingo ditu oinarri izan: a) Eskea edo idatzia bere zio izandako aipamenak edo esanak zehaztera ez mugatzea. b) Erantzunaren edukiak indarrean dagoen legeerapidetzak ezartzen dituen mugak haustea. c) Erantzuteko eskubideaz baliatzeko modua argi eta garbi ezegokia izatea. d) Lege honen 27. Atalak dionaren arauera horretarako legegaitasuna dutenek albiste edo iritziaren alderdi berei iadanik erantzun izana. e) Albistepideak albistea edo iritzia eskatzen den moduantxe edo holatsu iadanik borondatez argitu izana. f) 28. Atalak aipatzen duen egoeraren bat gertatzea. 34garren Atala Eskubide honen egiterapena, agian egindako kalteari legozkiokeen zigorlege edo herrilegeen alorretan egin daitezkeen bideetatik bestekoa da. SEIGARREN ATALBURUA ERAENTZA MODUAK LEHENENGO SAILA HERRI-ERAENTZA 35garren Atala 1. Euskal Irrati-Telebistaren herri-zerbitzuen eraentzak lege honetan agindutakoak izango ditujaurpide, etajarri daitezen agizko zerbitzuak eratxikitzen zaizkiola egingo da. 2. Herri-Erakundeak har ditzan erabakiez eta hoiei darizkien eskubideez, bakoitzean dagozkiokeen aginte-saila arduratuko da, aurrez jaurtze-agintaritzatikako zuzenketa-eskea egin beharrik gabe. 36garren Atala 1. Herri-Erakundearen ihardutze-egiturari eta horren aldaketei buruz Arduratze-Batzordeak bere erizpena arauz eman beharko du, eta horren erabakiak Artezkari Nagusiarentzat behartze-indarra izango du. 2. Ezingo da behar denez onartutako ihardutze-egituran ez dauden lantokientzako artezkaritza-lanaririk izendatu. BIGARREN SAILA MERKATARITZA-ERAENTZA 37garren Atala Telebistazko herri-zerbitzuen eraentza horretarako sortarazi daitezen. Herri-Baltzuen bitartez egingo da. 38garren Atala Aurreko atalak dion Baltzuen baltzu-domua oso-osorik Autonomia-Elkarteak hartuko du, erabat Herri-Erakundearena izango da, eta ezingo da ez ordain-truke ez dohan saldu, bahituran eman, zozpetu, gaudimen gisa utzi edo inori utzi. 39garren Atala Herri-Erakundeak norbanako-jabetzapeko irratetxeak beretzakotu ahal izatea uhin-sarritasunezko eta irrada indarrekiko arduralaritza-baimenaren jabetzarekiko ordezkotza hartzearen baldintzapean egongo da. 40garren Atala 1. Erakundea sortu ondoren, Herri-Baltzuetako Artezkariak Herri-Erakundeko Artezkari Nagusia izendatuko eta kenduko ditu, Arduratze-Batzordeari aurrez jakinarazi ondoren. Herri-Baltzuek Artezkariak izango dituzte bere Arduralari bakar, eta Akziokako Baltzuentzat orotariko legeek jartzen dituzten baldintzak bete beharko dituzte. Baltzu bakoitzaren Araudian zehaztuko dira gastutarako baimenaren, gastuak erapideratzearen eta akurapenak egitearen alorretan Baltzu bakoitzeko Arduradun bakarrari dagozkion ahalmenak eta Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiarentzat gordetzen direnak. 2. Herri-Baltzu baten Artezkaritza eta hoiei ihardutzeegituraz atxikitako Adierazpideren bateko Artezkaritza HerriErakundearen Artezkaritza Nagusiarentzat aintzinohartemandako elkartuezin beren menpe egongo da. 41garren Atala 1. Jaurlaritzak Artezkari Nagusiaren saloz, eta ArduratzeBatzordearekin elkar hartuta, menpebaltzuak sortarazi ahal izango ditu, eraentza eginkorrago baterako bide. 2. Sortarazi daitezen menpebaltzuak, beti ere, herridomuzkoak izango dira, eta aurreko ataletan esandako legejaurpideen menpeko. ZAZPIGARREN ATALBURUA DIRUEGTTAMUAK ETA DIRUBIDEAK 42garren Atala "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen diruegitamua Lege honi eta Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen orotariko Legeari atxikiko zaio. 43garren Atala Herri-Baltzu bakoitzak bere diruegitamu berezia izango du eta hoiek, Autonomia-Elkartearen orotariko Diruegitamuei eratxikita, Legebiltzarrak ontzat eman beharko ditu. Lege honen 42garren Atalaren babespean sortarazi daitezen menpe-baltzuek lege jaurpide hori bera izango dute. Diruegitamuak, oreka-irizpidearen arauera egingo eta erabiliko dira. 44garren Atala "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta eraentza eta menpebazkunen diruegitamuen kaltetan gabe, diruegitamu finko bat egingo da, agiango edo behin-betiko mentsei ihes egin eta hoiek diruegitamu finko horretan sartutako erakundeen irabazien hidez estali ahal izateko. 45garren Atala "Euskal Itrati-Telebista" Erakundearen eta horren zerbitzuen eraentzarako hetri-baltzuen dirubideak Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Orotariko Diruegitamuen pentzutan egingo dira, eta egiteratu ditzaten ihardunetatikako dirueskuraketa eta irabaziez baliatuz. 46garren Atala "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen ondarea eta eraentzarako herri-baltzuenak, guztitarako Euskal autonomia-Elkartearen ondarean sartuta geldituko dira, eta herrizerbitzu bakoitzaren zerbitzuak jarritako herri-jabetzapekoa izango da. Ezein zerga edo laketatik iare egongo da. ZORTZIGARREN ATALBURUA 47garren Atala 1. Lan-harremanak, Herri-Erakundean eta Araudi honetan aipatzen diren erresuma-bazkunetan, lan-legeek agintzen dutena izango dute jaurpide. 2. Arduratze-Batzordeko edo Aholku- Batzordetako izateak ez du, inoiz ere, Herri-Erakundeekiko eta bertako Baltzuekiko laneskubiderik sortaraziko. 3. Herri-Erakundean nahiz horren ezein Herri-Baltzutan sar daitezen Autonomia-Elkarteko herri-lanariak lantokiizendapenezko, zerbitzu-manualdiangó edo gaindikako gisa sartuko dira, herrilanari-jaurpidez bakoitzari dagokionaren arauera. Nolanahi ere, Lanari-Sail Nagusietakoak lantokiizendapenez hoietaratuko dira. 4. Herri-Erakundean eta sortarazi daitezen erresumabaltzutan berenezko lanari sartzea, ezingo da Artezkari Nagusiak Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta jarri eta hoiek deia egindako sartze-saioen bidez baino egin. 48garren Atala 1. Artezkari, Antolatzaile, taiugile, egiteratzaile, aurkeztaile edo horrelako gisa jendaurrerako emankizunetan ari daitezen Herri-Erakundeko lanariak 41. atalak esaten dituen elkartuezinen menpe egongo dira, eta ezingo dute jendearentzako tokitan hoietan edo hoien antzerakotan ihardun. Noizbehinkako emankizun-aurkezpenak edo jendaurreango agerpenak elkartuezin horretatik kanpo gelditzen dira. 2. Erosketa edo akurapen-zerbitzuetako edo zerbitzu horren eraentza hobetzeko sortarazi daitezkeen Baltzuetako teknikariak ere 41. atalak jartzen dituen elkartuezinen menpe egongo dira. 2. Herri-Erakundearen edo bere Baltzuen lanarierroldean behin betirako sartzea, ordu berean beste inorentzako lansaripeko beste ezein ekintzaren egiterapenarekin elkartuezina izango da. LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA "Radio Vitoria, S.A." Herri-Baltzua "Euskal IrratiTelebista" Herri-Erakundearen barruan sartzen da. BIGARREN ERABAKI GEHIGARRIA Lege hau araupidez egiteratzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, indatrean jartzen denetik sei hilabete baino goragoko izan ez dadin epe batetan. AZKEN ERABAKIA Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko burujabetza-Erakundeak indarrean jartzeak zera eskatzen du, Autonomia-Estatutoan eta bereziki II Idazpuruko II Atalburuan aginduta dagoenaren arauera: Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren politikazko ihardutze-erakunde eta Arduralaritza artezten duen erakunde denezko eratze eta aginteei, Jaurlaritzako Lehendakariaren hautapen eta aginteei, eta Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanei buruzko legeak onartzea.

Honako lege honek eskakizun hoiei erantzutea du helburu, honako funtsezko irizpide hauek oinarri dituela:

Lehenengo eta behin, legegintza-erosotasunaren aldetikako arrazoiek Jaurlaritzari, bere egitura, aginte eta Legebiltzarrarekingo harremanei buruzko arazo guztiak lege bakar baten erabiltzea komenigarri egiten dute. Horrela, gainera, barne-egokitasun eta lege-argitasun haundiagoak lortzen dira gai horretan.

Bigarrenez, Autonomia-Estatutoaren II Idazpuruan egon eta legebiltzarbidezko eta, beraz, Legebiltzarraren aurrean erantzukizuna duen Eusko Jaurlaritza-eredu bat gauzatzen duten politika-irizpideei erabat eusten zaie.

Alde horretarik, Jaurlaritzaren Legebiltzarrarekiko politikazko erantzukizuna eta haren beharrezko iraunkortasuna elkarri egokitzeko, gaitzespen eskea modu baikor batez araupetzen da, eske hori legebiltzarkideen seirenak egin eta Jaurlaritzako Lehendakarigai baten izena barne eraman dezala eskatuz, Legebiltzarrak, biltzarkideen erabateko gehiengoz gaitzespen-saloa onartzen badu Lehendakarigaia Lehendakari-izendatuta gelditzen dela.

Hirugarrenez, Legeak Lehendakariarekiko eta gainontzeko Jaurlaritzako eta Herri-Arduralaritzako goren karguekiko legebideak araupetzen ditu.

Horri buruz, Lehendakariari, Elkarte Autonomiadunaren goreneko ordezkari eta Eusko Jaurlaritzaren Buru denez zor zaion garrantzia ematen zaio, bere izendapena eta aginteak zehazki araupetuz eta bai, berarizkoetarako, bere egitekoez aldibaterako gabetu ahal izatea ere.

Gainontzeko Jaurlaritzakideei dagozkienetan, Legeak Jaurlaritzako Lehendakariorde bat edo bazuk egotea onartzen du, eta Sailburugoa ardatz agusitzat hartzen, Sailburuen izendapena, agineak eta erantzukizunak araupetuz.

Laugarrenez, Legeak Euskal Herriko Herri-Arduralaritzaren egituraren bide nagusiak ezartzen ditu.

Legeak, bukatzeko, berarizko legegintza ideak, aginte-eskuraketa eta arduralaritza erabakien egiterapena eta onarpena araupetzen ditu, egintza-agintaritzari dagozkionetan Legezko Erresumaren abiagune direnak legearen nagusitasuna eta Arduralaritzaren legearekiko, Zuzenarekiko eta epailaritzaren zaingoarekiko menpetasuna bera iz eta garbi aitortuz.

I ATALBURUA

LEHENDAKARIAREKIKO LEGEBIDEEZ

Lehenengo Atala

Lehendakariak, Elkarte Autonomiadun gisa eratutako Euskal Herriaren goren-ordezkotza du, eta bai Erresumaren Elkarte horren lurretango agizkoa ere, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritza eta artezkaritza bere ditu, Autonomia-Estatutoan, Lege honetan ohartemandakoaren eta lege-antolaketako gainontzekoen arauera.

  1. Atala

    Honako hauek zor zaizkio Euskadiko Lehendakariari, bere karguaren indarrez:

  1. Jaun Gorena esan dakionekoa.

  2. Ezaugarri gisa Euskadiko ikurriña erabiltzekoa.

  3. Ofizialki jarri dedin egoitzan bere mailari dagozkion lanari, zerbitzu eta eskuarteekin bizi izatekoa.

  4. Bere goi-aginteari dagozkion sariak eta xahupideen ordainak Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diru-Egitamuen pentzutan eskuratzekoa.

  5. Horretan indarrean egon edo Elkarte Autonomiadunak gero ezarri dezanaren arauera bere agintearen duintasunaren indarrez zor zaizkion ohoreak egin dakizkionekoa.

  1. Atala

    Euskadiko Lehendakaritza herri nahiz norbanako-alorreko beste ezein kargurekin batera-ezina da, eta baita karrerazko ogibide eta merkataritza eta industria-lanekin ere, Eusko-Legebiltzarreko biltzarkidegoaz salbu.

    II ATALBURUA

    LEHENDAKARIAREN HAUTAPEN ETA IZENDAPENAZ

  2. Atala

    Lehendakaria Legebiltzarrak hautatutako du legebilzarkideen artetik eta Erregek izendatuko, "Boletín Oficial del Estado"n eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Dekretoz.

    Lehendakaria izendatzezko Errege-Dekretoa Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak sendetsiko du.

  3. Atala

  1. Eusko Legebiltzarraren Legegintza-aldi bakoitzaren hasieran, eta Lege honek ohartemandako guztietan, Legebiltzarreko Lehendakariak Lehendakaria izendatzeko deia egingo dio Legebiltzarrari, Legebiltzarraren Araudian horretarako jarri dedin moduan.

  2. Legebiltzarrean ordezkariak dituzten Politika-Taldeen salozko hautagaiak edo hautagaiek, bilkura berean, bere jaurtze-egitasmo berezien guztizko bideak adierazi beharko dituzte Legebiltzarraren aurrean, hoietazko eztabaidaketari ekiten zaiola.

  3. Botoen erabateko gehiengoa izan dezan hautagaia Lehendakari izendatuta geldituko da.

  4. Lehenengo boto-emanketan inork erabateko gehiengoa lortuko ez balu, beste boto-emanketa bat egingo da, eta hautagaietan boto gehien leukakena izendatuko Lehendakari.

  5. Legebiltzarrak Lehendakaria aukeratu ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak Erregeri jakinaraziko dio izendapena egin dezan.

  6. Atala

    Legebiltzarrari Lehendakaria hautatzeko deia egin ondoren hirurogei eguneko epea hautapen hori egin gabe igaro ondoren, Lehendakaritzan ari denak, zioen adierazpena egin dezan Dekretoaren bidez Legebiltzarraren ezabapena aldarrikatuko du, eta Elkarte Autonomiaduneko lur-eremu osoango hauteskunde nagusietarako deia egingo.

    III ATALBURUA

    LEHENDAKARIAREN AGINTE ETA ESKUBIDEEZ

  7. Atala

    Lehendakariak, Euskadiren goreneko ordezkotza duenez:

    1. Euskal Herriaren ordezkotza du Erresumarekingo, gainontzeko Elkarte Autonomiadun edo Aurreautonomiadunekingo, Euskal Herriko Autonomia-Elkartea osatzen duten Kondaira Lurralde eta Udalekingo harremanetan.

    2. Eusko Legebiltzarraren legeak aldarrikatzen ditu, eta bai Legegintza-Dekretoak ere, onartu eta gehienezko hamabost eguneko epearen barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta "Boletín Oficial del Estado"-n argitaratzeko aginduz.

    3. Legebiltzarra ezabatzen du, Jaurlaritzak eztabaidaketatu ondoren.

  8. Atala

    Lehendakariak, Jaurlaritzaren iharduna artezten du, eta horren ekintzak antolakidetzen, Sailburu bakoitzari bere ihardunean dagozkion esku eta artezko erantzukizunaren kaltetan gabe. Honako hauek dagozkio horretarako:

    1. Jaurtze-Egitamua finkatzea.

    2. Sailburuak izendatzea eta kentzea.

    3. Jaurlaritza-Sailak sortzea edo ezabatzea dakarten Dekretoak ematea, herri-xahupideak gehitzea ekarri ez dezatenaren baldintzapean, eta bai Sailen aginte-eremuen banaketaren ezein aldaketa ere.

    4. Legebiltzarrari, Jaurlaritzari eskatu diezaizkion argipide eta laguntzak ematea.

    5. Legebiltzarrari, Jaurlaritzak aztertu ondoren, uste onaren adierazpenaren eskea egitea.

    6. Aginte-eremuekiko Sailen arteko auziei aterapidea ematea, Sailburuek zuzenean elkar hartuta lortu ez denean.

    7. Jaurlaritzaren bilkuretarako deia egitea, gai zerrenda ezartzea, bilkura-buru izan eta eztabaidaketak arteztea.

    8. Jaurlaritzako Batzorde eskudunen bilkuretarako deia egin eta, hala behar izanez gero, hoien buru izan eta hoiek arteztea.

    9. Jaurlaritzaren legegintza-egitamua antolakidetzea.

    10. Jaurlaritzaren lanak egoki eratzeko eta erabakikizunak tajuz gertatzeko behar daitezen barne-arauak.

    11. Jaurlaritzaren eta Jaurlaritzako Batzordeen erabakiak egiteratu, eta hala behar izanez gero argitaratu daitezenaz arduratzea.

    12. Kanpoan edo eri gertatutako Jaurlaritzakideen ordezkaketa erabakitzea.

    1. Dekretoak izenpetzea, eta argitaratu daitezela agintzea.

    2. Legeen arauera dagozkion beste ahalmen eta eskuak egiteratzea.

      IV ATALBURUA

      LEHENDAKARIAREN ALDIBATERAKO EDO ERABATEKO UZTE ETA ALDATZEAZ

      I ZATIA

      LEHENDAKARIAK ALDIBATERAKO UZTEAZ

  9. Atala

  1. Jaurlaritzak, batzarkideen lau bostenak horretan bat datozela, bere nahiz Lehendakariaren arioz, hau behin-behingoan edo aldi baterako bere egitekoak betetzeko ezinean dagoela uste badu, Legebiltzarreko Lehendakariari jakinaraziko dio.

  2. Legebiltzarrari bere Lehendakariaren bidez egindako adierazpenak Jaurlaritzaren erabakia eramango du aldean, honek berebaitan, Lehendakari-baiteangoaren izena daramala, 14garren Atalaren lehenengo zenbakian ohartemandako jarraikeraz, eta horren oinarri izan daitezen zio guztiak.

  3. Legebiltzarreko Lehendakariak, Atal hau hartaz ari deneko Jaurlaritzaren erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedila aginduko du, horren zio izandako zernolakoak egiaztatu ondoren.

  4. Lehendakariak Atal honetan aipatzen den erabakiaren zio izandako zernolakoak bukatu direla uste izanez gero, Jaurlaritzari jakinaraziko dio, eta horrek berrogeita zortzi orduko epearen barruan bildu beharko du horretzaz ihardutzeko.

    Jaurlaritzak Jaurlaritzakideen gehiengoz sendetsi ahal izango du Lehendakariaren sendakuntza. Hala gertatuz gero, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, argitalpen-egunetikako indarra duela.

  1. Atala

    Aurreko Atalean aipatzen diren Bilkura-agirian edo agirietan honako hauek berariz erasoko dira: Bilkurakide guztiak, boto-emanketan edo emanketetan atera dena, eta bai hartu dedin erabakiaren oinarri diren zioak ere.

  2. Atala

  1. Lehendakaritzaren behin-behingotasunezko egoerak ezingo du, inola ere, lau hilabete baino gehiago iraun.

  2. Behin-behingoko Lehendakari-baitean ihardutzea dagokion Lehendakariordeak, edo hala egokituz gero Sailbumak, Lehendakariaren egitekoak izango ditu, 7garren Ataleko c) zatian eta 8garren Ataleko a), b) eta c) zatietan zehaztutakoak salbu. Lehendakari-baiteangoa gaitzespenadierazpenaren gai izan ahal izango da, eta hori aurrera atereaz gero berak Jaurlaritza utzi beharra ekarriko du, baina ez gainantzeko Sailburuak berez eta besterik gabe kentzerik.

  3. Lehendakari-baiteango berria l4. 1 Atalean ezarritako moduan aukeratuko da.

    II ZATIA

    LEHENDAKERIAREN ERABATEKO UZTEAZ ETA ALDATZEAZ

  1. Atala

    Aurreko Atalean jarritako etengabeko lau hilabeteko epea igaro eta Lege honen 9garren Atalak aipatzen dituen zioak iraun badiraute, ezindutako Lehendakariak bere tokia berehala utziko du.

  2. Atala

  1. Lehendakariak, aurreko atalean ohartemandakoaz gainera, Legebiltzarrerako hauteskunde nagusiak egin ondoren, Lege honetan ohartemanda bezala Legebiltzarraren uste-ona galdu izanagatik, bere tokia utzi izanagatik edo hilda bukatuko du bere Lehendakaritza-aldia.

  2. Lehendakariaren Lehendakaritzaaldia bukatzeak, 5garren Atalak dionez Lehendakari berria hautatzeko aldia hasiaraziko du.

  3. Aurreko zatian agindutakoa hala izanik ere, uzten duen Jaurlaritzak bere ihardunean jarraituko du, berria bere aginteaz jabetu dedinerarte, Arduralaritzaren behar bezalako lana eta aginte-eskuraketa egokia bermatzeko, utzaldia Lehendakariaren heriotzak edo ezinak balekar izan ezik, orduan hurrengo Atalean ohartematen den ordezkaketa egingo bait-da.

  1. Atala

  1. Lehendakariaren ordezkaketza egin behar dedinetan, honako lehentasun-arau hauen ariora egingo da:

  1. Lehenengo Lehendakariordea, hala egokituz gero.

  2. Lehendakariordea, eta bat baino gehiago balego Jaurlaritzan etengabeango aldi luzeena daramana, eta alde horretatikako berdintasuna gertatuz gero zaharrena.

  3. Hoien ezean Sailburuak, aurreko zatian jarritako lehentasun-arauekin heurekin.

  1. Lehendakari-baiteangoak ezingo du uste onaren adierazpenaren eskerik egin ahal izan, ez gaitzespen-adierazpenaren gai izan ere, behin-behingo Lehendakariarentzat 11garren Ataleko 2garrenean ohartemandakoa salbu.

    Lehendakari-baiteangoak Lehendakariaren gainontzeko esku eta aginteak izango ditu, eta Eusko Legebiltzarrak izendatu dezan Lehendakari berria bere aginteaz jabetu dedinerarte jarraituko du bere ihardunean.

  1. Atala

    Lehendakariaren hilabete baino gehiagoko aldirako utzialdietarako, Legebiltzarrak aurrez baimena ematea beharrezkoa izango da.

I ATALBURUA

JAURLARITZAREN OSATZE-MODUA ETA AGINTEPIDEAK

  1. Atala

    Jaurlaritza, bere Lehendakariaren buruzagitzapean guztizko politika-helburuak ezarri eta Euskal Herriko Arduralaritza artezten duen bateango ihardutze-erakundea da: Horretarako legegintza-arioa, egiterapen-iharduna eta arauak emateko ahalmena darabiltza, Autonomia-Estatutoak eta Legeak diotenez.

  2. Atala

    Jaurlaritza Lehendakariak eta Lehendakariak izendatutako Sailburuek osatzen dute; hoietatik, egoki eritziz gero, lehenengo Lehendakariorde bat eta Lehendakariorde bat edo batzuk izendatu ahal izango ditu.

  3. Atala

    Honako hauek dagozkio Jaurlaritzari:

    1. Legebiltzarrera bidaltzeko Lege-Egitamuak onartzea edo hoiei atzera eragitea, Legebiltzarraren Araudiak ezarri ditzan modutan.

    2. Legegintzarako eskua Legegintza-Dekretoen bidez egiteratzea, Lege honek ezarritako modu eta neurritan.

    3. Eusko Legebiltzarretikako Legeak eginbideratzeko eta egiteratzeko Araudiak Dekretoz onartzea, eta baita Erresuma-Legeei dagozkienak ere Autonomia-Estatutoaren, eskuematearen edo aginte-eskuraketaren ondorioz agintea egiteratzea Elkarte Autonomiadunari dagokionean.

    4. Herri-itaunketetarako deietarako baimena ematea, Autonomia-Estatutoak eskatutako bide guztiak egin ondoren.

    5. Elkarte Autonomiadunak Kondaira-Lurralde Forudunekin edo beste Elkarte Autonomiadunekin hoien berarizko agintepeko zerbitzuak eraentzeko eta emateko egin ditzan hitzarmenetarako baimena ematea, edo hala badagokio onartzea. Hitzarmen hoiek Legebiltzarrari ezagutarazi beharko zaizkio, eta horrek hogei eguneko epearen barruan aurka egin ahal izango die.

    6. Beste Elkarte Autonomiadun batzuekin lankidetza-ituneak egitea; hoiek Legebiltzarrak sendetsi beharko ditu.

    7. Jaurlaritzako Lehendakariak Legebiltzarrari aurrean jartzeko asmoa izan dezan Legebiltzarraren ezabapena edo usteon-adierazpenaren eskea eztabaidaketatzea.

    8. Guztizko Diru-egitamuak egin eta Legebiltzarrari bidaltzea, aztertu eta hala baderitza onartu ditzan.

    9. Erresumaren Segurantza-indar eta Erakundeek eskuhartu dezateneko eta eskuhartzea bukatu dezateneko eskea egitea, Autonomia-Estatutoaren 17.6 a) atalak dion modu eta neurritan.

    10. Euskal Herriko Arduralaritzako goi-mailako kargutarakoak izendatzea eta kentzea, dagokion Sailburuaren saloz, eta bai aukeran egiteko kargu-izendapenak ere, Lege honek hori eska dezanean.

    11. Legearen arauera bere aurrera joan daitezen goradeiak erabakitzea.

    12. Bere garrantzia edo zer-nolakoa dela eta Jaurlaritzak ezagutzea edo aztertzea eska dezaten arazo guztiez, eta Autonomia-Estatutoak eta Legeek eskuratzen dizkietenez arduratzea.

    1. Lehendakariaren bitartez egiteratuko duen Autonomia-Hertzaingoaren goren-agintaritza.

    2. Legebiltzarraren erabakiak egiteratuaraztea, hori beharrezko izan dedinean.

    3. Autonomia-Elkartearen agintepeko herri-zerbitzuen eta Herri-erakunde eta enpresen eraentza zaintzea.

    4. Autonomia-Elkartearen Ogasuntzaren Arduralaritza, Legeak jarritako mugen barruan.

    5. Konstituziotasunik ezezko eta agintepide-auziei buruzko goradeiak aztertzea eta erabakitzea, doazkionean.

      II ATALBURUA

      JAURLARITZAREN IHARDUNAZ

  4. Atala

    Lehendakariak Sailburu bat Jaurlaritzako idazkari izendatuko du. Halaber, bere egitekoak betetzeko egiturak eta eskuarteak zehaztuko ditu.

  5. Atala

  1. Jaurlaritzaren bilkuretarako deiak, Lehendakariaren oharpideen arauera moldatu eta Jaurlaritzako Idazkariak izenpetutako Gai-zerrenda eramango du aldean.

  2. Jaurlaritzaren bilkurek, baliozko izateko, Lehendakaria edo bere ordezkoa eta Jaurlaritzakideen erdiak gutxienez bertan izatea beharrezko izango dute.

  3. Bilkuran aurkeztu daitezen agiripaperak gordetzekoak eta isilpekoak izango dira, Jaurlaritzak berak agiriko egitea erabaki dezanerarte. Orobat Jaurlaritzaren bilkuretako eztabaidaketak ere, eta bertako kideek, nahiz eta jaurlaritzako izateari utzi, horri eutsi egin beharko diote.

  4. Jaurlaritzaren erabakiak, Idazkariak egingo duen bilkura-agirian erasoko dira.

  1. Atala

    Jaurlaritzaren bilkuretara, Lehendakariak bertan izatea eska dezan aituek joan ahal izango dute. Hoien egitekoa, joan izanaren zio izandako gaiei buruzko argipideak ematera mugatuko da, emandako argipideak isilpean gordetzera behartuta daudela.

  2. Atala

  1. Jaurlaritzak Dekretoz, egiterapideen eta erabakien gertatze-lanak antolakidetzeko, alor-politika egitamutzeko, Sail batzuei doazkien arazoak aztertzeko eta Jaurlaritzaren bilkurak prestatzeko Batzorde eskudunak sortarazi ahal izango ditu.

  2. Jaurlaritzako Batzorde eskudun bat sortarazteko Dekretoa zio eta guztizkoa izango da. Honako xehetasun hauek izan beharko ditu barne, gutxienez:

    1. Jaurlaritzako Lehendakariaren ordezkotza egin ahal izango duen Lehendakariorde edo Sailburua.

    2. Gaia dela eta Batzordean ordezkariak dituzten Sailak.

    3. Batzordearen egiteko eta lan-eremua, eta bai horren erabakiak lege-arauzteko modua ere.

  3. Lehendakariak edo, hala behar izanez gero ordezko Lehendakariak egingo die B atzordeei bilkuretarako deia.

I ATALBURUA

GUZTIZKO AGINTZAK

  1. Atala

  1. Sailburuak bere tokiaz jabetu daitezen egunean ekiten zaizkio Elkarte Autonomiadunarekingo zerbitzu-harremanei.

  2. Izendapen-Dekretoan, zein Sailen Burugoa ematen zaion jarri beharko da, edo, Lehendakariorde bat edo aginte-alor berezirik gabeko Sailburu bat denean, oro har zer egiteko izango duenaren izendapena.

  1. Atala

  1. Honako hauetan bukatzen dute Sailburuek bere ihardutze-aldia:

    1. Lehendakariak bere tokia uztea gertatutakoan.

    2. Legebiltzarraren usteona galdu izanaren indarrez, 49garren Atalean zehazten denaren arauera.

    3. Sailburuak bere tokia utziaz.

    4. Lehendakariak haren izendapena baliogabetzea erabakitakoan.

    5. Sailburua hilda.

  2. Nolanahi ere, Autonomia-Elkartearekingo zerbitzu-harremana, dagokion Dekretoa agertu dedin egunaz gero bukatzen da.

    II ATALBURUA

    LEHENDAKARIORDEEZ

  1. Atala

  1. Lehendakariak, Jaurlaritzaburu denez dagokion erantzukizunaren kaltetan gabe, Lege honen 8garren Atalaren d), f), h), i), j) eta k) zatien gai diren egitekoetarako eskua eman ahal izango dio lehen Lehendakariari, Dekretoz.

  2. Gainontzeko Lehendakari-ordeei buruz, izendapen-Dekretroak flnkatuko ditu bakoitzaren egiteko eta ihardutze-eremuak.

    III ATALBURUA

    SAILBURUEZ

  1. Atala

    Batzordekide gisa dagozkien aginteen kaltetan gabe Sailburuek, bere Sailetako Buru direnez, honako eskubide hauek izango dituzte:

  1. Buru direneko Saileko ordezkotza, artezpena, iharduna eta ikerpena, legez emanda euki dezaten aginte-eremuan.

  2. Jaurlaritzako Lehendakariari bere Sailaren egitura eta erakundetzaren saloa egitea, onarpena eman diezaion.

  3. Jaurlaritzari bere Sailari dagozkion gaiei buruzko Dekretoen saloak egitea, onartu ditzan.

  4. Bere Sailari dagozkion gaietan guztizko arduralaritza-aginduak eta erabakiak ematea.

  5. Bere Saileko ihardutze-sail edo agintarien erabakien aurka arduralaritzabidetik sar daitezen goradeiak erabakitzea, legeek besterik agindutakoetan salbu, eta bai bere Saileko ihardutze-erakunde eta agintarien eskubideen artean sor daitezen auziei aterapidea ematea ere.

  6. Dekretoz izendatu beharreko bere Saileko karguetarako izendapenen eta kentzeen saloa Jaurlaritzari egitea.

  7. Indarrean dauden legeek emaen dizkioten eskubide guztiak egiteratzea eta, bereziki, haietarako izendapena izan dueneko Jaurlaritzako Batzordeetan berenez eskuhartzea.

  8. Bere aginte-eremuko gaiei dagozkion Lege-Saloak Jaurlaritzari egitea.

  1. Atala

  1. Sailburuez gainera, Sail berezirik gabeko Kontseilariak ere izendatu ahal izango dira.

  2. Sailik gabeko Kontseilari bat izendatu dedinean, Lehendakaritzak horren egitekoak eta egiteko horrek betetzeko laguntza-sailak zehazuko ditu.

  3. Sailik gabeko Kontseilariak bere tokia uzteak karguaren deuseztapena ekarriko du.

    IV ATALBURUA

    ARDURALARITZAKO GOREN-KARGUEZ

  1. Atala

  1. Sailburuek, Diru-egitamuan horretarako dauden diru-izendapenen barruan, bere konfiantzazko lanariak izendatzeko eskua dute.

  2. Konfiantzazko lanari hoiek, Sailburuak bere tokia utzitzeaz batera eta besterik gabe tokia utzita geldituko dira.

  1. Atala

    Dekretoz izendatu eta Elkarte Autonomiadunari zerbitzu-harremanez atxikita dauden Sailburuorde eta Artezkariak dira Arduralaritzako gorenkargu. Harreman hori izendapen-Dekretoaz hasten da, eta dagokion Dekretoa argitaratu dedin egunetikako indarra duen kentze edo uzteaz bukatzen.

  2. Atala

    Sailburuordeak, dagokion Saileko-Sailburuaren Artezkaritzapean, Sailaren sortarazte edo ihardutze-egiturapenerako Dekretoak eman eta Sailburuak eskura diezaizkion egiteko eta aginteen artezkaritza eta egiterapena beretzakotzen ditu.

  3. Atala

  1. Artezkariek Ihardutze-Atal baten artezkaritza beretzakotzen dute, Sailaren Ihardutze-Erakundetza finkatu dezan Dekretoak ezarritako modu eta neurritan.

  2. Halaber, eta Legeak dionaren arauera, Ihardutze-Erakunde Burujabe bateko lehendakaritza edo Artezkaritza beretzakotu ahal izango dute.

    V ATALBURUA

    JAURLARITZAKIDEEKIKO ETA ARDURALARITZAKO GOREN KARGUEKIKO LEGEBIDEAK

  1. Atala

    Euskal Herriko Arduralaritzako goren-kargu direnez, Sailburu, Sailburuorde eta Artezkari izatea honako hauekin bateraezinekoa da:

  1. Gorte Nagusietan parlamentan gisa edo Erresumako Gobernu edo Arduralaritzako ihardutze-sail edo erakundetan herri-egitekoetan ihardutzearekin eta Ahaldun Nagusi, Foru-Diputadu eta Autonomia-Elkartearen barruko berrogeita hamar mila biztanletik gorako hiriren bateko alkate izatearekin. Sailburuordegoa edo Artezkarigoa ezingo dira Eusko Legebiltzarkide izatearekin batera egin.

  2. Sindikaritza-erakunde, lanbide-elkarte eta gainontzeko ogipide-erakunde, bazkun, iraskunde eta horrelako ezein erakundetan aholkularitza, urgazlaritza, artezkaritza eta arduralaritza-lanetan aritzearekin.

    Elkartuezin honek ez ditu hartzen atal hau doakienek bere kargua dela eta egin beharreko egitekoak, ez esandako erakunde-moeta hoietako baten, ez ihardutze sail burujabeetan, hoien eratze-modua dena dela, ez herri-ogasuntzak eskuhartzen dueneko merkataritza-bazkunetan ere. Elkartuezineko ez direnetan kargua dela eta egin beharreko egitekoa irabazpide balitz, saria ordaintzen duenak Elkarte, Autonomiadunaren herri ogasunean sartuko du, artez eta oso-osorik.

    Bakoitzean gertatzen diren xehetasunez jabetu ondoren, Jaurlaritzak erabakiko du, bakoitzean, zati honetan ohartemandako elkartuezinaren menpe dagoen ala ez.

  3. Herri edo merkataritza-alorreko norbanako legepeko ezein enpresa, erakunde eta bazku-motetango azterkaritza, ordezkatze, urgazlaritza edo lanbide hutsezko egitekoak betetzearekin.

  4. Ezein ogibide nahiz merkataritzalanekin, saririk gabekoa bada ere.

    (...)

  1. Atala

  1. Jaurlaritzak, izendatu daitezenean Gizarte Segurantzan sartu gabe dauden Sailburu, Sailburuorde eta Artezkarientzat, eta bai hoietan sartuta egotea edo bazkide izatea zekarkien lana utzi dutenentzat ere dagokien Gizarte-Segurantzako Arartekaritza-Erakundearekin edo bidezko den Lagunaroarekingo hitzarmena egingo du, Gizarte Segurantzan eta bakoitzaren Lagunaroan bazkide izaten jarraitu ahal dezaten.

  2. Orobat egingo du Jaurlaritzak kargu hoiek bateraezinagatik lana aldi baterako uztea eskatu behar duten herri-lanariek hartu ditzatenean ere.

  3. Itunezko eraentzapidez zor eta Sailburuei, Sailburuordeei eta Artezkariei dagozkien bazkide-sariak heurek berenez ordainduko dituzte, eta bere lansariak ordaindu dakizkienean kenduko zaizkie.

    (...)

  1. Atala

    Jaurlaritzakideek eta Arduralaritzako gorenkarguek ezingo dute bere kargua dela eta heurei, bere emazteei edo bigarren mailarainoko ahaideei egindako erregaliarik hartu.

    (...)

  1. Atala

  1. Honako hauek izango dute bizisari baten eskubidea:

    1. Mila bederatzirehun eta hogeita hamaseigarreneko urritik 1979garreneko Abenduaren 15erarte Euzkadiko Jaurlaritzako izandako Lehendakari eta Sailburuek.

    2. Eusko Kontseilu Nagusiko Lehendakari eta Kontseilariek.

    3. Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko oraingo eta aurrerantzeko Jaurlaritzen Lehendakari, Sailburu eta Sailburuordeek.

    4. Aurreko zatietan aipatutako hoien alarguntsa edo alargun, umezurtz eta gurasoek.

  2. Aurreko 1 zenbakiko a) eta b) zatietan sartzen direnek bizi diren arteko bizisari bat eskuratzeko eskubidea izango dute, hirurogeita bost urte bete izanaren baldintzapean; c) zatiak hartzen dituenek, baldintza horretzaz gainera Autonomia-Elkartearen zerbitzuan bi urte gutxienez ihardun izanarena izango dute.

  3. Halaber, lehengo lehenengo zenbakiko a), b) eta c) zatietan aipatutakoek ere bizi diren arteko bizisari bat eskuratzeko eskubidea izango dute, bere zerbitzualdia dena dela, zerbitzu egiten edo zerbitzuaren ondorioz, karguari berari datxekon arriskuz gorputzez edo buruz ezinduta gelditutakoek, nahiz eta hirurogeita bost urte ez bete izan.

  4. Bizisarien zenbatekoak honako hauek izango dira:

    1. Aurreko 2garrenean ohartemandakoetan, bizisaria, eskubidearen iturri zenaren karguari dagokion lansarien alderdi guztiak sartutakoaren erdia izango da.

    2. Aurreko hirugarrenean ohartemandakoan, bizisaria, ezina gerta dedin unean esandako kargu hoiei ematen zaien urteko lansaria adinakoa izango da. Horrelakoetan, alargunsaria ere ehunetik ehunekoa izango da.

    3. Atal honen "lehenengoaren" a), b) eta c) zatietan izendatutakoen heriotza lanean ari direla gertatuz gero, bizisarirako eskubidea honako hauek izango dute, hurrenez hurren: Lehenengo alarguntsa edo alargunek, eta gero gara-adinera gabeko seme-alabek, edo adineko ezinduek. Gurasoak, ekonomiaz seme-alaben menpe egon eta beste irabazpiderik ez badute eskubide horretzaz jabetuko dira. Irizpide horixe bera erabiliko da heriotza Atal honen "bigarrenean" ohartemandako bizi-saria jasotzen ari dela gertatutakoan ere.

  5. Atal honen bigarren eta hirugarrenean ohartemandako egoeretan eskura daitezkeen bizisariak, legebiltzar-izendapenezko ezein ihardunen, Jaurlaritzakide edo Erresumako nahiz Elkarte Autonomiaduneko Herri-Arduralaritzazko goren-kargu izatearen, edo Kondaira-Lurralde Forudunetan nahiz Udaletan saritutako beste ezein herri-kargu, politikazko edo aukerako izendapenezko izatearen ondoriozko ezein dirubiderekin bateraezineko izango dira. Horrelakoren bat gerta dedinetan, doakionak saririk haundiena aukeratu ahal izango du.

  6. Atal honen gai diren bizisarien eskubidedunek Gizarte-Segurantzaren pentzutango beste bizisariren baterako eskubidea izan dezatenean, Elkarte Autonomiadunaren guztizko diruegitamuen pentzutan bien arteko aldea baino ezingo dute jaso Gizarte-Segurantzaregandiko bizisaria zenbatekoz txikiagoa baldin bada.

  7. Atal honen gai diren bizisariek, Jaurlaritzakideen eta goren-kargudunen lansariek izan ditzaten gorakoen hein berekoak izango dituzte.

    IV IDAZPURUA

    AGINTEEKIKO ESKUEMATEEZ

  1. Atala

  1. 7garren Ataleko c) eta d) zatietan, 9garreneko a), b) c), e), g), l) eta m)-tan eta 18garrenean aitortutako agintzak inori utzi ezinekoak dira, arduralaritza-maila soil soilekoak salbu. Hala ere Lehendakariak, gaisorik edo kanpoan gertatuz gero, 8garren Ataleko g) eta m) zatietan aitortzen zaizkion agintepideekiko esku-ematea egin ahal izango du.

  2. Eusko Jaurlaritzak bere Arduralaritza-aginteak Jaurtze-Batzordeei utzi ahal izango dizkie.

  3. Jaurlaritzako Lehendakariaren arduralaritzazko aginteak Lehendakaritza Sailburuari utzi dakizkioke.

  4. Sailburuek, aginte-mailaz menpeko zaizkien ihardutze-sailen edo bere Sailaren menpeko ihardutze-erakundeen esku utzi ahal izango dute bere aginteen egiterapena. Jaurlaritzakide direnez Sailburuei aitortutako egitekoak eta 26garren Ataleko 2, 3, 4, 5 (aginte-eremuekiko berebaitango auziak erabakitzekoa salbu), 6 eta 8 idazataletan ezarritakoak inori utzi ezinezkoak izango dira.

  1. Atala

  1. Esku-ematea, gertakari ofizialetan ordezkotza egitekoa denean salbu, Dekretoz edo Aginduz egin beharko da, aldian aldikoari dagokionez eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedineko egunaz gero izango du indarra. Indargabetzea modu berdinean egin beharko da.

  2. Esku-ematearen gai izandako agintearen egiterapenak ardurapekoekiko artezko eragina izan dezanean, Dekreto edo Aginduak eskuemate hori zehazten duen arauaren edo arauen berarizko izendapena egin beharko da.

  3. Ezingo da esku-ematearen gai izandako agintea bigarrenezko esku-emate baten gai izan.

  4. Eskua emandakoen egintzak, ihardutze-sail esku-emaileak berenez egindakotzak joko dira.

  1. Atala

    Lehendakariaren aginteen esku-ematea beti aldi baterakoa izango da, lehendakariak esku-emate hori noiz-nahi indargabetu dezakela.

  2. Atala

    Sailburuen aginteen esku-emateak beti ere gehienera hamabi hilabeteko aldi baterako izango dira, noiznahi indargabetu daitezkeela.

    Nolanahi ere, epe hori bukatu ondoren eskuematearen zio izandakoek iraun baliraute, Sailaren ihardutze-atal eta ihardutze-moduak antolatzen dituen araua aldatu egin beharko da, agintea ordurarte ordezko gisa zerabilen ihardutze-sailari beretzat emanaz.

I ATALBURUA

GUZTIZKO AGINTZAK

  1. Atala

    Legebiltzarraren urteko agizko lehenengo bilkuraldietatik lehenbiziko Osoko Bilkuran Jaurlaritzak, Lehendakariaren bitartez, bere guztizko politikaren adierazpen bat egingo du; ondoren eztabaidaketa bat izango da, inolako boto-ematerik gabe.

  2. Atala

    Jaurlaritzak eta Jaurlaritzakideek, Legebiltzarreko Araudiak honetzaz agindu dezanaren kaltetan gabe, honako hauek egin beharko dituzte:

  1. Legebiltzarrak eska dezanean bertan agertzea.

  2. Legebiltzarraren Araudiak ezarri dezan moduan, Legebiltzarrak egin diezaizkion eskabideei, erantzun-eskeei, itaunei eta adierazpenei erantzutea.

  3. Legebiltzarrari Jaurlaritzagandik, Jaurlaritzakideegandik, eta Ihardutze-Sail Burujabeen eta Herri-enpresen erantzukizuna duen Autonomia-Elkarteko ezein Agintari edo Herrilanarigandik behar ditzan argipideak eta laguntzak ematea.

  4. Jaurlaritzakideek, Legebiltzarraren bilkuretara joateko eta bertan hitza egiteko eskubidea dute. Bere Sailetako goren-kargu eta Herrilanariek Legebiltzar-Batzordeei argipideak eman diezazkieteneko eskea egin ahal izango dute.

    II ATALBURUA

    JAURLARITZAREN ERANTZUKIZUNAK

  1. Atala

    Jaurlaritzak, Sailburu bakoitzak bere ihardunagatik duen artezko erantzukizunaren kaltetan gabe, Legebiltzarraren aurrean batean erantzuten du, Autonomia-Estatutoak eta Lege honek ezarritako modutan.

  2. Atala

    Lehendakariak, Jaurlaritzak aztertu ondoren, bere jaurtze-egitamuarekiko eta guztizko politika adierazpen batekiko usteona eskatu ahal izango dio Legebiltzarrari. Usteona emandakotzat joko da Legebiltzarkideen gehiengo soilak aldezko botoa eman diezaionean.

  3. Atala

  1. Legebiltzarrak Jaurlaritzari bere erantzukizuna eskatu ahal izango dio, gaitzespen-adierazpena erabateko gehiengoz onartuz.

  2. Legebiltzarkideen seirenak gutxienez egin beharko du gaitzespen-adierazpenaren saloa, eta, honek, bere jaurtze-egitamuaren guztizko bideak agertu beharko dituen Lehendakarigai baten izena eraman beharko du berebaitan.

  3. Gaitzespen-adierazpena ezingo da aurkeztu eta bost egun igaro baino lehen bototara jarri. Epe horren bi lehenengo egunetan, ordezko-asmotango adierazpenak aurkeztu ahal izango dira.

  4. Legebiltzarkideen erabateko gehiengoak gaitzespen-adierazpena onartzen ez badu, hori izenpetu dutenek ezingo dute besterik aurkeztu urte bereko bi bilkura-aldietan.

  1. Atala

  1. Legebiltzarrak 46garren Atalean zehaztutako modutan Lehendakariari bere usteona ukatuko balio, Lehendakariak bere tokia utzi egino du, eta Lehendakari berria aukeratuko da.

  2. Halaber, Legebiltzarrak gaitzeste-adierazpen bat onartzen badu, Lehendakariak bere tokia utzi, eta gaitzespen-adierazpenak berabaitan daraman hautagaia Legebiltzarrak aukeratutakotzat joko da, Erregek izendatu dezan.

  1. Atala

  1. Legebiltzarrak, Lehendakariordeari, esku-ematez dituen aginteekiko erantzukizuna eskatu ahal izango dio. Hori egitekotan, hautagai baten saloa ez da beharrezkoa izango, eta gaitzespen-adierazpenak irabazi dezan Legebiltzarrean erabateko gehiengoa izan beharko du. Hori gertatuz gero, Lehendakariari tokia utzi ahal izateko eskea egingo dio, eta Lehendakariak haren ordezko bat jarriko du.

  2. Halaber, Sailburu batek bere aginte-eremuan duen artezko erantzukizuna ere haztatu ahal izango du, aurreko lerroaldian jarritako baldintza eta ondorioekin gaitzespen-adierazpen bat onartuta.

    III ATALBURUA

    LEGEBILTZARRAREN EZABAPENAZ

  1. Atala

    Lehendakariak, bere kabuz eta Jaurlaritzak aztertu ondoren, Legebiltzarra ezabatu ahal izango du, 47garren Atalak dionezko gaitzespenadierazpenen bat bere bideak egiten ari ez dedineko baldintzapean, boto-ematea egin ez dedin artean.

  2. Atala

    Deuseztapen-Dekretoak hauteskunde berrietarako deiaren eguna eta hauteskunde berriak egitekoa zehaztu beharko ditu, indarrean dauden legeen arauera.

  1. Atala

  1. Eusko Legebiltzarrak legemailako arauak emateko ahalmena eskuratu ahal izango dio Jaurlaritzari, honako salbuespen hauekin:

    1. Oinarrizko eskubideei eta herriareipideei dagozkionak.

    2. Jaurlaritzaren oinarrizko erakundetzari edo Euskal Herriko arduralaritzaren legezko jaurpideari dagozkionak.

    3. Elkarte Autonomiadunaren eta Kondaira-Lurraldeen arteko guztizko jaurpideak onar ditzatenak.

    4. Hauteskundeekiko guztizko legeak araupetu ditzatenak, Autonomia-Estatutoaren 37garren Atalean ezarritakoaren kaltetan gabe.

    5. Iraspen-alorreko izanagatik onartzeko erabateko gehiengoa behar dezaketen arau guztiak.

  2. Legegintzarako esku-ematea, atalkako agintzak gertatzeko xedezkoa denean Oinarri-Lege baten bidez egin beharko da, eta lege batzuk biltzezkoa denean agizko Lege baten bidez. Bietan, Legebiltzarraren erabakiak legegintzarako gaitasunaren aldi zehaztuko du.

  3. Oinarri-Legeak, legegintzarako esku-ematearen xedeak eta mugak, eta egiteratzerakoan erabili beharko diren oinarri eta irizpideak zehatz-mehatz mugatuko ditu.

  4. Legeak batean biltzeko eskuemateak, esku-emate horri ematen zaion araugintza-eremua zedarrituko du, idazkera bakar bat gauzatzera mugatzen den edo batean bildu behar diren legeen idazkera arauzkotzea, argitzea eta elkarri egokitzea ere hartzen dituen zehaztuz.

  5. Jaurlaritzak, legegintza-ahalmenaz baliatu eta berehala, Legebiltzarrari horretzazko adierazpena egingo dio, esku-ematearen gai zen atalkako edo batean biltzezko idazkera barne daramatzala.

  6. Legebiltzarreko Mahaiak, Jaurlaritzak bidalitako idazkerak bere bideak Osoko Bilkuraren aurreango irakurketaz, eztabaidaketaz eta osoarekiko boto-emanketaz egin dezala aginduko du.

I ATALBURUA

OINARRIAK

  1. Atala

    Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko Arduralaritza, aginte-mailaz antolatutako ihardutze-sailez eratuta, legezko nortasun bakarrez ari da bere egitekoak betetzeko, eta aurre-iritzirik eza, argitasuna, eginkortasuna, erdikoiteriarik eza, agintepide-banaketa eta bere ihardutze-sailen erakidetasuna, eta hala behar dedinetan Kondaira-Lurraldeetakoekingoa izango ditu bere egintzen oinarri.

  2. Atala

    Epailaritzak zaintzen ditu arduralaritzaren ihardunaren arauzko-ahalmena eta legetasuna, eta bai arduralaritza-ihardunaren bere dituen helburuekiko egokitasuna ere.

    II ATALBURUA

    LEGE-EGITASMORAKOAK ETA ARAUPIDEAK GERTATZEKO MODUAZ

  3. Atala

    Jaurlaritzari aurkeztutako Lege-Egitasmotarakoek bere zioen adierazpena eramango dute, haiek gertatzearen iturri izandakoak eta dituzten xedeak haundi-haundizka adieraziz. Hala behar dedinean, indargabetutako edo aldatutako agintzen zerrenda eraskin gisa joango da.

  4. Atala

    Jaurlaritzak erabaki beharrezko Lege-Egitasmotarakoak eta Dekreto-Egitamuak Jaurlaritzako Idazkariari bidaliko zaizkio, banatu ditzan. Doazkien Sailek Jaurlaritzak berak ezarritako moduan idazkiek diotenarekiko onarpena adierazi dezatenean, Gai-zerrendan sartuko dira. Bat etorri ez edo baldintzaren batekin bat badatoz, Lehendakariari dagokio arazo hori Batzarrak aztertzeko gaietan sartu edo ez sartu erabakitzea.

  5. Atala

  1. Jaurlaritzari aurkeztutako Lege-Egitasmoak Zioen Adierazpen bat izango dute aldean, eta haiei buruzko iritzi bat eman ahal izateko beharrezko izan daitezen altzinak. Halaber, Lege-Egitasmo horrek diru egitamuen pentzutango xahupiderik dakarren ala ez zehaztu beharko da.

  2. Lege-Egitasmoei Diruegitamurako zorpideren bat badario horrentzako dirubideei buruzko eraskin bat eraman beharko du eta, hori, Legebiltzarraren Araudiak Lege-Egitasmoei buruz agindu dezanez eztabaidatuko eta bototara jarriko da.

  1. Atala Legebiltzarrari aurkeztutako Lege-Egitasmoek Legebiltzarreko gai-zerrendan sartzeko lehentasuna izango dute, Autonomia-Estatutoaren 27.4 Atalean ohartemandako herriariozkoak salbu. Hori guzti hori, Legebiltzarraren edo Kondaira-Lurraldeetako Erakundeen legegintza-arioaren egiterapenaren kaltetan gabe, eta lege-egitasmoei aitortutako lehentasun horrek legebiltzarkideek Legebiltzarreko barne-Araudiak ezarritako modutan zuzenketak egiteko duten eskubidea ezertan ere murriztu gabe.

    III ATALBURUA

    ARAUGINTZA-AHALMENAZ

  2. Atala

    Araugintza-ahalmena erabiltzea honako arau-mailaketa honi egokituko zaio:

  1. Jaurlaritzaren Dekretoak.

  2. Jaurlaritza-Sailen Aginduak.

  1. Atala

    Honako hauek joango dira Dekreto gisa:

  1. Guztizko arduralaritza-aginduak eta, hala behar izanez gero, Jaurlaritzaren erabakiak, azkeneko hauek Lehendakariak eta saloa dagokion Sailburuak izenpetzen dituztela.

  2. Lehendakariaren aginduak, berak berenez izenpetuta.

  1. Atala

    Sailek, Sailburuek izenpetutako aginduz egiteratuko dute araugintza-ahalmena.

  2. Atala

    Agintarauek ezingo dute zigorrik ezarri, ez lakarik, ez zerga-bidezkoez besteko petxarik kendu, ez hoien antzeko beste ordainpiderik jarri-ere. Diruzko zigorrik eta isunerik ere ezingo dute jarri, Legeak berariz horretarako baimena emandakoetan izan ezik.

  3. Atala

    Goragoko mailaren bateko aginduen aurkako Agintarauak, legearen indarrez erabat baliogabeko izango dira.

  4. Atala

    Agintarauak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta argitaratu eta hogei egunera indarrean jarriko aurkako agindurik ez badago.

    IV ATALBURUA

    ARDURALARITZA-ERABAKIEZ

  5. Atala

  1. Erabakimenaren jabe izan daitezen Agintari eta Ihardutze-Sailek hartuko dituzte arduralaritza-erabakiak.

  2. Erabakiak, Jaurlaritzak, Lehendakariak edo ezein Jaurlaritzakidek hartutakoak direnean, arduralaritzaren guztizko agintzen modu berekoak izango dira.

  1. Atala

    Arduralaritza-erabakiek ezingo dute Agintarau batek ezarritakoa hautsi, hura mailaz berdina edo goragokoa bada ere.

  2. Atala

    Euskal Herriko Arduralaritzak eman ditzan arduralaritza-erabakiak, eta hoien aurka sar daitezken goradeiak, Lege honek ezarritakoaren eta guztizko arduralaritza-bideen edo Elkarte Autonomiadunaren berarizkoen arauerako izango dira.

    Behin-Behingo Erabakiak

    Lehenengoa

    Eusko Legebiltzarrak Autonomia-Elkarteko gozamen-saridunentzako araupideak onar ditzanerarte, Lege hau indarrean jarri ondoren bideak egin behar dituzten bizisariekiko zehaztapidetzak Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren bitartez bideratuko dira Sail horrek. Lege honetan oharteman gabeko guztietan, ordezkatze-bidezko lege gisa Erresumako Gozamen-Saridunentzat indarrean dauden Legeak darabiltzala.

    Bigarrena

  1. Sailburu, Sailburuorde edo Artezkari izan ez, bere lana Lehendakaritzan edo Jaurlaritzako Sailetan egin, eta Lehendakariak edo Sailburuek izendatutako gainontzeko guztien legezko egoera, indarrean dauden legeen arauera egindako arduralaritza-akurapenen bidez arauzkotuko da.

  2. Berarizko moduz, aurreko atalean aipatu eta orain teknika hutsezko zerbitzua egiten dihardutenen zerbitzualdia lehen-mailako merezimendu izango da, horretzazko Legeak ezarri dezan moduan, legezko herrilanarigora iristeko.

    Hirugarrena

    Lege honen 37garren Atalak diona Eusko Kontseilu Nagusiko Kontseilari izandakoekin ere erabilgarri izango da; hor aipatzen diren hoientzako diru-eskuraketak, bere agintealdia bukatu zenean guztira jasotzen zuten ordaina izango du goi-muga.

    Azken-Erabakiak

    Lehenengoa

    Jaurlaritzaren barne-Araudia eta lege hau egiteratzeak eska ditzan erabaki guztiak hartzeko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

    Bigarrena

    Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Euskal Herriko Autonomia-Elkartea, bere Autonomia-Estatutoaren 19garren Atalak dionaren arauera, irrati eta telebistari buruzkoak 1980garreneko Urtarrilaren 10eko 4/80 Legez onartutako oinarrizko jaurpideak osatuz Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez araupetzeko gaitasunaren jabe da.

Agintepide hori erabiliz, eta funtsezko herri zerbitzu deneko irizpidea aitortuz, Lege honen gai diren gizarte-adierazpideak herritar euskaldunak argipide eta politikan eskuhartzeko lehen-lehen mailako bide direnez eratzen dira, eta bai hezkuntzarekiko eta euskal kulturaren suztapen eta zabalkundearekiko gure erapidetzaren oinarrizko lankidetasun-tresna direnez ere, euskeraren suztapena eta sabalkundea bereziki kontutan izanik eta, hori guzti hori, Autonomia Elkarte honetako herritarren eskubide eta iareipideak behar bezala egiteratzeko eustazpi eta oinarri.

Labur-labur esandako oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, Lege honek, orotariko oinarrizko irizpideei men egitea ezezik, erantzun-eskubidea araupetzea ere egiten du, lehen aipatu ditugun oinarrizko jaurpide hoiek elkar-egokitasunez osatu eta, batean esanda, horretarako egoki diren lege-bideez baliatuz Legearen xede diren helburuei egokitutako egitura bat ezarriz.

Lehenengo Atala

  1. Lege honen gai diren irrati-telebistazko zerbitzuen jabetzadun denez Autonomia-Elkarteari dagozkion egitekoak, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen bidez egiteratuko dira.

  2. "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea berenezko lege-nortasunaren jabe da, lege honetan eta hau osabideratu dezaten agintarauetango agintzak ditu jaurpide, Autonomia-Elkarteari erresumaren jabetzapeko telebista-irrapide baten artezko eraentza eman diezaion Legeak bakoitzean agindu dezanaren eta uhin-sarritasunak eta irrada-indarrak izendatzeari darizkion eginbehar eta eskubideen kaltetan gabe.

  3. Besteekingo lege-alorreko harremanetan, ondareez jabetzeko eta akurapenak egiteko Merkataritza eta Herri-alorreko Legeen menpe egongo da, Lege honetan ohartemandako salbu-espenez besterik gabe eta, nolanahi ere, egintza bereizgarriei eta Itune-bidezko eta/edo Itune-bideaz besteko erantzukizunekiko jaurpideei buruzkoetan inolako salbuespenik ez dagoela.

  1. Atala

    Autonomia-Elkarteko Herri-Agintariek eta Herri-Erakundearen ihardutze-sailek adierazpide-askatasuna eta argipideak hartzeko eta emateko eskubidea babestuko dituzte adierazpideek bere egitekoa demokraziaren arauzko Gizarte batek eskatzen duenez egin ahal dezaten.

  2. Atala

    Autonomia-Elkartearen jabetzapeko gizarte adierazpideen ihardunak honako oinarri-irizpide hauek izango ditu:

    1. Berriemanketan gauzak direneantxe ikustea, egiatasuna eta alderdikeriarik eza.

    2. Berriemanketa eta iritziaren arteko zehazketa eta bereizketa, azken honek adierazten dutenek nor diren hertsiki eskatuz. Merkataritza-berriemanketak erabilkera zehatz eta berezi bera eskatuko du hertsiki.

    3. Berdintasun-sortarauarekiko, politika, erlijio, gizarte, kultura eta linguistika-aniztasunarekiko begirunea.

    4. Orotariko interesaren alde, Autonomia-Estatutoan eta Konstituzioan onartutako elkar-bizitzaren herri-balioen aldezpen eta suztaketa.

    5. Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak onartzen dituen eskubideekiko begirunea.

    6. Pertsonaren ohorearekiko, izen onarekiko begirunea eta, bereziki, urkotasun eta berarizko irudirako eskubidearekikoa.

    7. Gazteriaren eta haurtzaroaren babesa.

    8. Kulturaren eta euskeraren suztapena, euskera erabiltzearen xedetarako, oinarrizko egitarau sortarauak ezarriz, orotariko eskeintza mailan Elkarte Autonomiadunean euskeraz irrati-telebistazko emankizunen oreka beharra kontutan izanik.

  3. Atala

  1. Lege honetako 2. eta 3. ataletako sortarauak eta Euskal Herrirako Autonomia-Estatutoaren 9.2. atalak herri-aginteei ezarritako eginkizunak egokiro betetzeko, honako hau ekar dezakeen ezein egitarau baztertzera joko da:

    1. Askatasunaren eta norbanakoen eta taldeen arteko berdintasunaren aurkako ekintza edo jokabideak goratzea edo aldeztea.

    2. Lege edo gizarte aldetik gaitzesgarri diren jokabideak alde onetik erakustea edo aldeztea.

  2. Haurrentzako asmotako zabalkunde eta egitarauek "Bezeroen Estatutoa"-ri buruzko Legean jarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  3. Norbaiten hitzak edo irudia bere barnekoitasun-eskubidea hautsi eta bere baimenik gabe jasotzea debekatuta gelditzen da, eta bai hartze horri datxezkon nolanahiko aztarrenak zabaltzea edo gordetzea ere. Halaber, legea hautsi dezaten gara-adinera gabekoen izenak agertaraztea ere debekatuta gelditzen da.

  1. Atala

    Honako hauek dira "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen ihardutze-sailak:

    1. Eraentza-Batzordea.

    2. Herri-Erakundeko Elkarteen Aholku-Batzordeak.

    3. Artezkari Nagusia.

  1. Atala

  1. Eraentza-Batzordea Legebiltarrak hautatuko dituen hamabost kidek osatuko dute.

  2. Kontseilariaren karguak ez du honako hauekin elkartzerik izango:

    1. Bere ekintzen artean, nagusi edo bigarren mailako izan, honako hauek sar ditzaten ezein norbanako-elkartekiko, zuzen edo zeharkako, edozein lanbide-lotura moetarekin; zabalkunde-iragarpengintza edo banaketa; zinefilmak; laburrak barne, egitea eta banatzea; zinez edo magnetoskopioz irarritako saioak egitea; diskak, magnetofono-zintak edo antzekoak egitea, eta baita Lege honen bidez araupetzen den Herri-Erakundeak bere ardurapeko izan ditzan Enpresa edo Baltzu berezitan erabili daitezen edo erabili daitezkeen antolapide, tresna edo nolanahiko zati edo hoien eta hoientzako zuzkiketa egitekoak.

    2. Herri-Erakundearekin edo horren Baltzuekin zerbitzu-egitezko edo lanezko ezein harremani atxikitakoekin.

      1. Atala

      1. Eraentza-Batzordearen izendapena Legebiltzar-Taldeek, batera, Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean aurkeztu ditzaten saloei jarraiki egingo da.

      2. Emandako botoen bi herenezko gehiengoa lor lezan saloa hautatuko litzateke.

      3. Eraentza-Batzordea, bertako kideak izendatu eta hilabeteko epearen barruan eratuko da, kide guztiak bere tokiaz bilkura berean jabetzen direla.

      4. Eraentza-Batzordekideek dagokien legegintza-aldia bukatzeaz bat utziko dituzte bere karguak, kide berriak bere tokiaz jabetu arte bere ihardunari jarraituko bazazkio ere.

      5. Eraentza-Batzordearen aginte-denboran edozein arrazoigatik gerta litezen balizko hutsuneak, aurreko 2. idazatian ezarritako gehiengoaren arauera, betetzeko hautagaia izendatu izan zezan Legebiltzar Taldearen izenean aurkeztu zitezenen artetik aterako dira.

      1. Atala

      1. Eraentza-Batzordea balio osoz bildu dadin, gutxienez, bere zortzi kidek egon beharko dute bertan.

        Batzordearen erabakiak bertango batzordekideen gehiengoz hartuko dira, honako atal honen 2. idazatiak aipatzen dituenetan salbu.

      2. Honako gai hauetarako Eraentza-Batzordeko kideen bi herenezko gehiengoa beharko da:

        a) ...

        1. Artezkari Nagusiaren saloz Herri-Erakundearen ekintzapideen egitamua ontzat ematea; egitamu horretan, gutxienez, emankizun-egitarauarekiko oinarrizko irizpideak bilduko dira, eta bai Herri Erakundeko Baltzu berezien ekintzapide-egitamua ere. Ekintzapide-egitamua lehenengo aldiz eztabaidatu dedin bilkuratik hasi eta hilabeteko epearen barruan ezin onartu ahal bada, Batzordekideen erabateko gehiengoa aski izango da egitamu hori onartzeko.

        2. Herri-Erakundeko eta bere Bazkunetako lanarierroldeak eta hoien aldaketak behin-betikotzat onartzeko.

        3. Herri-Erakunde eta bere Baltzuetako lanarien lansari-jaurpideak onartzeko.

        4. Herri-Erakundearen eta bere aintzin-diruegitamuak onartzeko. Lehengo boto-emanketan zati honen lehengo zatian jarritako arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, diruegitamuekiko egitasmoa Jaurlaritzari bidaliko zaio, legezko epearen barruan, Eraentza-Batzordekide bakoitzaren botoa zehaztuz.

        5. Autonomia-Elkarteko gizarteen auniztasunarekiko eta elebitasunarekiko begirunez, gizarte eta politika-taldeentzako egitarau-zatia sei hilabetez behin zehazteko.

          1. Atala

          1. Honako hauek ere, halaber, Eraentza-Batzordearen ardurapeko dira:

            1. Lege honen BIGARREN ATALBURUAN agintzen denaren arauera egitarauak bete daitezenaz arduratzea.

            2. Bere egitekoa dela eta Herri-Erakundearen agintepeko izan daitezen Baltzu eta Enpresetako Artezkarien izendapenen eta kentzeen adierazpen zehatzak hartzea.

            3. Erakundearen eta horren ardurapeko Baltzu eta Enpresen ekintzapideei buruzko urteko txoostena onartzea.

            4. Eusko Jaurlaritzak iragarkuntzaren alorrean eman-asmo izan ditzan erabakiei buruzko erizpenak ematea.

            5. Herri-Erakundeko Baltzuen bidezko Zabalkunde-iragarketa araupetzeko arauak jartzea, ontasun-maila, iragarketa-mezuen edukia, eta iragarketa-denbora egitamuketari eta bertan sartutako gizarte-adierazpideen beharrei egokitzea kontutan izanik

            6. Herri-Erakundeari eta bere Baltzuei izendatutako egiketei buruz herritarrek egin ditzaketen saloak hartzea, hoiei bere bideak eginaraztea eta erantzutea.

            7. Urteoro, adierazpide bakoitzaren emanaldietan sartu beharreko norbere irradagaien ehunekoa zehaztea.

            8. Bere ardurapeko izan ez daitezenarren Herri Erakundeko Artezkari Nagusiak aurrera ekarri diezazkion gai guztiez jabetzea.

          2. Atal honetako aginpideak egiteratzeko bide izan daitezen erabakiak bertangoen arteko gehiengo soilez hartuko dira, Arduralaritzabide-Legeak taldeango ihardutze-sailentzat agintzen duenaren arauera.

          1. Atala

          1. Iharduera hutsezko xedea izango duen Eraentza-Batzordeko Lehendakaritza, Batzordekideen artean txandakakoa izango da. Hilabete iraungo du eta batzordekide zaharrena ekingo zaio, txandan adinez lehendakariaren hurrengoa izan dedina jarraitzen zaiola, eta irizpide berdinari atxikiz hurrengo txandadunak.

          2. Legegintza-aldi batek dirauen artean batzordekideren baten ordezkoa jarri beharra gertatuz gero, ordezkoak txandakako Lehendakaritzarakotan ordezkatzen duenaren txanda izango da.

          1. Atala

          1. Eraentza-Batzordeak, Herri-Erakundeko lanarien artetik boto-eskubiderik eta hizpiderik gabeko Bilkura-agiritarako Idazkari bat izendatuko du; horrek, bilkura bakoitzeko biltzar-agiria egin beharko du, bilkura bakoitza bukatzean horren idazkera onartu, eta horretarakoxe agiri-liburuan erasota uzten dela.

          2. Idazkariak, Lehendakaritzaren oniritziarekin, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak egin ahal izango ditu.

          3. Biltzar-agirietarako Idazkariak bere gain izango du agiri-liburuaren zaingoa; hori beti Herri Erakundearen egoitzan egongo da, Eraentza-Batzordeko Lehendakariaren berarizko idatzizko baimenik gabe bertatik ezin atera daitekeela.

          4. Halaber, Biltzarragiri-Idazkariak Herri-Erakundearen ikurratza ere horren Egoitzan gordeko du; hori ezingo da Herri-Erakundearen agiri ofizialetan baizik erabili, Eraentza-Batzordeko Lehendakariak agindu dezan guztietan.

          1. Atala

            Eraentza-Batzordeak hilean agizko bilkura bat egingo du, gutxienez, Herri-Erakundearen Egoitzan edo deian zehaztu dedin tokian, eta bereziak, hurrengo atalaren arauera beharrezko dedinoro.

          2. Atala

          1. Lehendakariari dagokio Eraentza-Batzorderako deia idatziz egitea, bertan Gai-zerrenda eta bilkura izango den toki, egun eta ordua adierazten direla.

          2. Lehendakariak nahitaez egin beharko du Batzorderako deia, gutxienez bertako sei batzordekidek eskatuta, bertan dei bereziaren xede izan daitezen puntu zehatzak ezar daitezeneko idatzizko eskabide baten bitartez.

          3. Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoa hala dela ere, Lehendakariak bere kabuz luzaezineko eta berebiziko garrantzizkotzat eritzitakoetan, Bilkurarako deia telegramaz egin ahal izango du; mezuan, atal horren lehenengo zatian ohartemandako zehaztasunak eman beharko dira.

          4. Erantza-Batzordeak ez du Gaizerrendan jasotako arazoez baino aritzerik izango, bilkuran egon daitezen kidek ahobatez besterik erabaki dezatenean salbu.

          1. Atala

          1. Herri-Erakundeko artezkari Nagusiak Eraentza-Batzordearen bilkuretara joan ahal izango du, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidez, baina berari artez dagozkion gaietan ezin eskuhartu dezakeela.

          2. Halaber, Batzordeak hoien aholkuak eskatu ditzaneko teknikariek ere joan ahal izango dute, Batzordeari argipideak emateko ez bestetarako.

  1. Atala

  1. Euskal Irrati-Telebistarako herri-zerbitzuak eraentzeko sor dadin Herri-Baltzu bakoitzak Eraentza-Batzorde bat sortzea ekarriko du honako hauek osatuko dutelarik.

    1. Heintasun-irizpideen arauera ordezkotza-indar haundiena izan dezaten Sindikaritza-Elkarteetako Sailek edo langile-Bazkunek izendatutako Langileen hiru ordezkarik.

    2. Honako erakunde hauek izendatutako lau ordezkarik: Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

    3. Bat adierazpideen (Albistaritza, Irrati eta Telebista) Elkarteek eta bestea Bezero Baliatzaileen Elkarteek izendatutako bi ordezkarik.

    4. Foru-Diputazioek izendatutako hiru ordezkarik, Diputazio bakoitzeko bat.

    5. Euskal Herri-Arduralaritzaren sei ordezkarik, Eusko Jaurlaritzak izendatuta.

  2. Aholku-Batzordekideak heurak izango dira irrati eta telebista-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuetarako ere.

  3. Arduralaritza-Batzordeak hiru hilabetez behin gutxienez egingo dio bilkurarako deia irrapide bakoitzeko Aholku-Baatzordean; hauek, Aholku-Batzordeak berariz eska diezaietenean emango dute bere iritzia edo erizpena, irratsaio-egitaraugintzari buruz Arduralaritza-Batzordeari ematen zaizkion agintepideei men eginaz.

  1. Atala

  1. – Zuzendari nagusia Jaurlaritzak proposatu eta Legebiltzarrak hautatuko du, eta proposamena onartzeko, legebiltzarkideen erdien gehi bat gehiagoren aldeko botoak beharko dira, gutxienez. Behin hautaketa eginik, lehendakariaren dekretu bidez izendatuko da zuzendari nagusia.

  2. – Honako hauek izango dira zuzendari nagusiaren egitekoak:

    1. Lege honek, lege hau osatzeko arau-bidezko manuek, eta, hala egokituz gero, oinarrizko edo osatzebidezko legepide direnez erabilgarri eta nahitaez bete beharreko izan daitezenek, agintzen dutena betetzea eta betearaztea.

    2. Arduralaritza Batzordeak bere agintepeko gaietan har ditzan erabakiak betetzea eta betearaztea.

    3. Arduralaritza Batzordeari, onar dezan, herri-erakundearen ekintzapide-egitamua aurkeztea, eta baita haren menpeko baltzu eta enpresenak eta esandako ekintzapide-egitamu horien egiterapenari buruzko urteko txostena ere.

    4. Diruegitamuen aintzin-egitasmoa batzordeari onar dezan aurkeztu, lan-sariak eta aurreko zatian esandako egitamuak egiteratzeko ohartemandako gastu eta diru-eskuraketak barne daramatzala, esandako batzorde horrek emankizun-egitarauari buruz ontzat emandako oinarri-iritziak eta orotariko bideak kontutan izanik eta horrezazko zehaztapen-txostenarekin batean, hori guztiori bai herri-erakundeari berari bai horren menpeko baltzuei dagokiela.

    5. Akurapen-sail gisa ihardun eta herri-erakundearen eta bere baltzuen ordainketa eta gastuetarako baimena eman.

    6. Arduralaritza Batzordeari herri-erakundearen eta bere baltzuen ihardute-egitura aurkeztea, onar dezan, eta bai herri-erakundeko eta bere baltzuetako artezkaritzakoak lanbide-gaitasunari begira izendatzea ere, izendapen horiek aurrez Arduralaritza Batzordeari ezagutaraziz.

    7. Herri-erakundearen eta bere baltzuen iharduna berma dezaten nolanahiko zerbitzuak eratzea, bideratzea, indartzea, antolakidetzea eta arakatzea, horretarako beharrezko eta aski izan daitezen arau eta oharpideak eman ditzakeela, hori guztiori Arduralaritza Batzordeari dagozkion eskubideen kaltetan gabe.

  3. – Irratsaioak bi hizkuntzetan egingo direla kontuan izanik, Autonomi Elkartean ofizial diren bi hizkuntzez aski jabetuta egoteari balioa emango zaio.

  1. Atala

    Artezkari Nagusiaren manu-aldiak lau urte iraungo du eta, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarraren Legegintza-aldia bukatuaz bat amaituko da. Hori gertatuz gero Artezkari Nagusia izendatu arte bere karguan jarraituko du.

  2. Atala

    Artezkari Nagusia Eusko Legebiltzarkide izatearekin batera ezinekoa izango da, Arduralaritza-Batzordekoentzat jarritako elkartuezin guztiek ere hartzen dutela.

  3. Atala

  1. – Eusko Jaurlaritzari dagokio zuzendari nagusiaren kargu-uztea proposatzea, horretarako arrazoiak adieraziz. Behin kargu-uztea Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideen erdiek gehi bat gehiagok onarturik, Eusko Jaurlaritzak kargu-uzteari buruzko dekretua onartuko du.

  2. – Administrazio Kontseiluak ahalmena izango du, bi hereneko gehiengoarekin, zuzendari nagusiaren kargu-uztea proposatzeko, ondorengo kasuren bat gertatuz gero:

    1. Kargua betetzeko bateraezintasunen batean erortzea.

    2. Errenkako sei hilabetetik gora dirauen ezintasun fisiko edo eritasuna edukitzea.

    3. Gaitasun falta nabarmena izatea edo lege honetan jasotako irizpide, printzipio edo helburuen kontra jokatzea.

    4. Engainuzko delituagatik kondenatua izatea.

  1. Atala

    Eusko Legebiltzarrak erabaki dezanaren arauera, Legebiltzar-Batzorde batek "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen Herri-Baltzuen ekintzaren zaingoa egingo du, haien iharduera galerazi ez dezaneko moduan.

  1. Atala

  1. Gizarte eta politika-talde ordezkagarriek, Lege honen xede diren herri-adierazpideak erabiltzeko eskubidea izango dute. Eskubide hau egiteratzeko, Arduratze-Batzordeak, Artezkari Nagusiarekin bat eta dagozkion aginteak egiteratuz, erizpide soilak ezarriko ditu, hori erabakitzeko, aipatutako taldeek bateango Erakundeetan, Kondaira-Lurraldeetan eta Elkarte Autonomiaduneko Udaletxeetan daukaten ordezkotza, eta beharrezko jo ditzan sindikaritza edo ugazaba-ordezkotzazko, edo gizarte eta kultura-interesezko beste ezein erizpide kontutan izanik.

  2. Irrapide-eskubidea indar gutxiagoko politika, gizarte eta kultura-taldeentzako ere bermatuko da.

  1. Atala

  1. Legebiltzar-eztabaidaketen geroagoko zabalkundean, edo hoiei buruzko albisteetan eta hauteskundeetako zabalkunde-ekintzetan, Legebiltzar-Talde bakoitzarentzeko irrati-aldia Eusko Legebiltzarrean diren ordezkari-kopuruaren heinekoa izango da.

  2. Hauteskunde-ekintzetan zehar hauteskundearauek aintzin-ohartematen duten jaurpide berezia ezarriko da. Bere ezarketa eta zaingoa Euskal Herriko Hauteskunde-Batzordeak egingo du, bere eginkizuna Arduratze-Batzordearen eta Artezkari nagusiaren bitartez beteko duelarik.

  1. Atala

    Eusko Jaurlaritzak, aldian-aldian, gizarte-adierazpideak herri-zerbitzu izateari darien irradaketak zehaztu ahal izango ditu, eta Arduratze-Batzordeari bere iritzia eskatu ondoren hoiek betearazi.

  2. Atala

    Eusko Jaurlaritzak, beharrezko eritzitako herri-zuduzko nahi hainbat agintaritzaren adierazpen edo mezu irratsaiotan sartu eta emanarazi ahal izango ditu, hoien nondikakoa esanaz. Jaurlaritzari neurtzea dagokion presa dagoenean, adierazpen eta mezu hoiek berehala zabalduko dira.

  3. Atala

    Irrapideetako Artezkariek, Arduralaritzak Herri-Erakundeko Artezkariaren bidez bere agintepide edo egiteko direnei buruz emandako albisteak zuzenduz edo argituz bidali diezazkien ohar eta adierazpen guztiak hartutako egunaren biharamonean eman beharko dituzte. Zuzenketa, bere zio den albistea eman zeneko albiste-irratsaioaren ordu berekoan egin beharko da.

  1. Atala

    Irratiz eta telebistaz zabaldutako edozein berrigatik bidegabekeriaz kalte egin zaiola uste dezan ezin norbanako edo lege-nortasundunek, berez edo egokiro legeztaturiko bere ordezkarien bitartez erantzuteko eskubideaz baliatu ahal izango du.

    Halaber, herri-zuduei kalte egingo aliatzaie, hauek aldezteko legezko gaitasuna izan dezan beste edozein Erakundek baliatu ahal izango du eskubide honetaz.

  2. Atala

  1. Erantzuteko eskubidea egiteratzeari gagozkiola, literatura, arte, zientzia edo horrelako lanen egile izan eta jendaurreko agerraldiak lanbidez egin ditzatenak ezingo dira irizlariek lan edo agerraldi hoiei buruz azaldutako aburuek bidegabekeriaz kalte egindakotzat jo, bere lan edo agerraldiekiko irizlarierizpenak baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. Doakien jendeaurreko lanaren arteaen edo zientziaren aldetikako balioari buruzkoatara mugatzea, eta

    2. Lege honetan aitortzen diren erizpide eta eskubideekiko begirunez eginda egotea.

  2. Gaudeneko adierazpen-askatasunezko giroan, nolanahiko herri-ihardunean dabiltzan edo ibili direnak ere ezingo dira bidegabekeriaz kaltetan ateratakotzat jo esana edo aipamena ihardun horri buruzkoa izan eta lege honetan aitortzen diren irizpide eta eskubideekiko begirunez egindakoa denean.

  1. Atala

    Erantzuna argipenaren edo zuzenketaren gaiari baino ez datxekona da, eta horren zabalkundea dohain egingo da.

  2. Atala

    Erantzuna emateko eskea, hala behar izanez gero oinarri dituen agiripaperak aldean daramatzala, horren zabalkundea egin behar deneko Adierazpideko Artezkari bidaliko zaio.

    Erantzunaren gai den berria edo iritzia egunoroko albiste-aldi baten zabaldu baldin bada, erantzun hori Adierazpideko artezkariak hartu dezan egunaren biharamonean zabaldu beharko da, eta bestetan berriz hurrengo zazpi egunen barruan.

  3. Atala

  1. Albiste edo iritzia eman zeneko albiste-aldia arauzko aldizkakoa baldin bada, erantzun hura zabaldu zeneko albiste-aldi berean sartu beharko da; bestelakotan, esana edo aipamena egin zeneko saio haren izakera berbereko baten aurretik egingo da.

  2. Lehen esandakoaren kaltetan gabe, erantzunaren zio izandako iritzia edo berria albiste-ematezko ez den irratsaio baten eman bada, eta iritziak telebista edo irratia lanbide dutenengandikakoak ez badira beti, doakionak erantzunak izakera bereko irratsaio baten irakurri dedila eskatu ahal izango du. Beti ere, Albistepideko Artezkariaren edo Arduratze-Batzordearen erabakia Albistepidearen izakerari eta saio-egitarauaren beharrei egokituko zaie.

  1. Atala

    Erantzuteko eskubidea, albistea edo iritzia zabaldutako egunetik hasi eta honako epe hauen barruan egiten ez bada galdu egindo da:

  1. Irratsaioak bertaraino iristen direneko herritan bizi direnak badira, zazpi egutegi-egun.

  2. Erresumako izaroez besteko lurraldetan bizi direnak badira hamabost egutegi-egun.

  3. Erresumako izaroetan edo atzerrian bizi direnak badira, hogeita hamar egutegi-egun.

  1. Atala

  1. Dagokion Albistepideko artezkariak erantzuteko eskubidea ukatzearen aurka Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izango da; horrek gehienezko hiru eguneko epearen barruan erabaki beharko du, horrekin arduralaritza-bidea aituz. Ukoak adierazi egin beharko dira.

  2. Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izateko epea, ukoaren adierazpena egindako egunaren biharamonetik hasita, kontatuko da eta, nolanahi ere, 31garren Atalean esandako epeak bukatzerakoan.

  3. Arduratze Batzordearen erabakia erantzuna sartzearen aldekoa bada, erantzun hori 31garren Atalean jarritako irizpideen arauera zabaldu beharko da.

  4. Arduratze-batzordearen ezezko erabakiaren aurka arduralaritza-auzipideetatikako goradeia egin ahal izango da.

  1. Atala

    Ukoa zio eta guztizkoa izango da, eta honako arrazoi huek baino ezingo ditu oinarri izan:

    1. Eskea edo idatzia bere zio izandako aipamenak edo esanak zehaztera ez mugatzea.

    2. Erantzunaren edukiak indarrean dagoen legeerapidetzak ezartzen dituen mugak haustea.

    3. Erantzuteko eskubideaz baliatzeko modua argi eta garbi ezegokia izatea.

    4. Lege honen 27. Atalak dionaren arauera horretarako legegaitasuna dutenek albiste edo iritziaren alderdi berei iadanik erantzun izana.

    5. Albistepideak albistea edo iritzia eskatzen den moduantxe edo halatsu iadanik borondatez argitu izana.

      28. Atalak aipatzen duen egoeraren bat gertatzea.

  2. Atala

    Eskubide honen egitarapena, agian egindako kalteari legozkiokeen zigorlege edo herrilegeen alorretan egin daitezkeen bideetatik bestekoa da.

  1. Atala

  1. Euskal Irrati-Telebistaren herri-zerbitzuen eraentzak lege honetan agindutakoak izango ditu jaurpide, eta jarri daitezen agizko zerbitzuak eratxikitzen zaizkiola egingo da.

  2. Herri-Erakundeak har ditzan erabakiez eta hoiei darizkien eskubideez, bakoitzean dagozkiokeen aginte-saila arduratuko da, aurrez jaurtze-agintaritzatikako zuzenketa-eskea egin beharrik gabe.

  1. Atala

  1. Herri-Erakundearen ihardutze-egiturari eta horren aldaketei buruz Arduratze-Batzordeak bere erizpena arauz eman beharko du, eta horren erabakiak Artezkari Nagusiarentzat behartze-indarra izango du.

  2. Ezingo da behar denez onartutako ihardutze-egituran ez dauden lantokientzako artezkaritza-lanaririk izendatu.

  1. Atala

    Telebistazko herri-zerbitzuen eraentza horretarako sortarazi daitezen Herri-Baltzuen bitartez egingo da.

  2. Atala

    Aurreko atalak dion Baltzuen baltzu-domua oso-osorik Autonomia-Elkarteak hartuko du, erabat Herri-Erakundearena izango da, eta ezingo da ez ordain-truke ez dohan saldu, bahituran eman, zorpetu, gaudimen gisa utzi edo inori utzi.

  3. Atala

    Herri-Erakundeak nornabako-jabetzapeko irratetxeak beretzakotu ahal izatea uhin-sarritasunezko eta irrada-indarrekiko arduralaritza-baimenaren jabetzarekiko ordezkotza hartzearen baldintzapean egongo da.

  4. Atala

  1. Erakundea sortu ondoren, Herri-Baltzuetako Artezkariak Herri-Erakundeko Artezkari Nagusia izendatuko eta kenduko ditu, ArduratzeBatzordeari aurrez jakinarazi ondoren. Herri-Baltzuek Artezkariak izango dituzte bere Arduralari bakar, eta Akziokako Baltzuentzat orotariko legeek jartzen dituzten baldintzak bete beharko dituzte. Baltzu bakoitzaren Araudian zehaztuko dira gastutarako baimenaren, gastuak erapideratzearen eta akurapenak egitearen alorretan Baltzu bakoitzeko Arduradun bakarrari dagozkion ahalmenak eta Herri-Erakundeko Artezkari nagusiarentzat gordetzen direnak.

  2. Herri-Baltzu baten Artezkaritza eta hoiei ihardutze-egituraz atxikitako Adierazpideren bateko Artezkaritza Herri-Erakundearen Artezkaritza Nagusiarentzat aintzin-ohartemandako elkartuezin heuren menpe egongo da.

  1. Atala

  1. Jaurlaritzak Artezkari Nagusiaren saloz, eta Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta, menpe-baltzuak sortarazi ahal izango ditu, eraentza eginkorrago baterako bide.

  2. Sortarazi daitezen menpe-baltzuak, beti ere, herri-domuzkoak izango dira, eta aurreko ataletan esandako lege-jaurpideen menpeko.

  1. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen diruegitamua Lege honi eta Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen orotariko Legeari atxikiko zaio.

  2. Atala

    Herri-Baltzu bakoitzak bere diruegitamu berezia izango du eta hoiek, Autonomia-Elkartearen orotariko Diruegitamuei eratxikita, Legebiltzarrak ontzat eman beharko ditu.

    Lege honen 42garren Atalaren babespean sortarazi daitezen menpe-baltzuek lege-jaurpide hori bera izango dute.

    Diruegitamuak, oreka-irizpidearen arauera egingo eta erabiliko dira.

  3. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta eraentza eta menpebazkunen diruegitamuen kaltetan gabe, diruegitamu finko bat egingo da, agiango edo behin-betiko mentsei ihes egin eta hoiek diruegitamu finko horretan sartutako erakundeen irabazien bidez estali ahal izateko.

  4. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta horren zerbitzuen eraentzarako herri-baltzuen dirubideak Euskal Herriko Autonomia Elkartearen Orotariko Diruegitamuen pentzutan egingo dira, eta egiteratu ditzaten ihardunetatikako diru-eskuraketa eta irabaziez baliatuz.

  5. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen ondarea eta eraentzarako herri-baltzuenak, guztitarako Euskal Autonomia-Elkartearen ondarean sartuta geldituko dira, eta herri-zerbitzurako jarritako herrijabetzapeko ogasuntzat joko da. Ezein zerga edo laketatik iare egongo da.

  1. Atala

  1. Lan-harremanak, Herri-Erakundean eta Araudi honetan aipatzen diren erresuma-bazkunetan, lan-legeek agintzen dutena izango dute jaurpide.

  2. Arduratze-Batzordeko edo Aholku-Batzordetako izateak ez du, inoiz ere, Herri-Erakundeekiko eta bertako Baltzuekiko lan eskubiderik sortaraziko.

  3. Herri-Erakundean nahiz horren ezein Herri-Baltzutan sar daitezen Autonomia-Elkarteko herri-lanariak lantoki-izendapenezko, zerbitzu-manualdiango edo gaindikako gisa sartuko dira, herrilanari-jaurpidez bakoitzari dagokionaren arauera. Nolanahi ere, Lanari-Sail Nagusietakoak lantoki-izendapenez hoietaratuko dira.

  4. Herri-Erakundean eta sortarazi daitezen erresuma-baltzutan berenezko lanari sartzea, ezingo da Artezkari Nagusiak Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta jarri eta hoiek deia egindako sartze-saioen bidez baino egin.

  1. Atala

  1. Artezkari, Antolatzaile, langile, egiteratzaile, aurkeztaile edo horrelako gisa jendaurrerako emankizunetan ari daitezen Herri-Erakundeko lanariak 41. atalak esaten dituen elkartuezinen menpe egongo dira, eta ezingo dute jendearentzako tokitan hoietan edo hoien antzerakotan ihardun. Noizbehinkako emankizun-aurkezpenak edo jendaurreango agerpenak elkartuezin horretatik kanpo gelditzen dira.

  2. Erosketa edo akurapen-zerbitzuetako edo zerbitzu horren eraentza hobetzeko sortarazi daitezkeen Baltzuetako teknikariak ere 41. atalak jartzen dituen elkartuezinen menpe egongo dira.

  3. Herri-Erakundearen edo bere Baltzuen lanari-erroldean behin betirako sartzea, ordu berean beste inorentzako lansaripeko beste ezein ekintzaren egiterapenarekin elkartuezina izango da.

    LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA

    "Radio Vitoria, S.A. " Herri Baltzua "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen barruan sartzen da.

    BIGARREN ERABAKI GEHIGARRIA

    Lege hau araupidez egiteratzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, indarrean jartzen denetik sei hilabete baino goragoko izan ez dadin epe batetan.

    AZKEN ERABAKIA

    Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Euskal Herriko Autonomia-Elkartea, bere Autonomia-Estatutoaren 19garren Atalak dionaren arauera, irrati eta telebistari buruzkoak 1980garreneko Urtarrilaren 10eko 4/80 Legez onartutako oinarrizko jaurpideak osatuz Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez araupetzeko gaitasunaren jabe da.

Agintepide hori erabiliz, eta funtsezko herri zerbitzu deneko irizpidea aitortuz, Lege honen gai diren gizarte-adierazpideak herritar euskaldunak argipide eta politikan eskuhartzeko lehen-lehen mailako bide direnez eratzen dira, eta bai hezkuntzarekiko eta euskal kulturaren suztapen eta zabalkundearekiko gure erapidetzaren oinarrizko lankidetasun-tresna direnez ere, euskeraren suztapena eta sabalkundea bereziki kontutan izanik eta, hori guzti hori, Autonomia Elkarte honetako herritarren eskubide eta iareipideak behar bezala egiteratzeko eustazpi eta oinarri.

Labur-labur esandako oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, Lege honek, orotariko oinarrizko irizpideei men egitea ezezik, erantzun-eskubidea araupetzea ere egiten du, lehen aipatu ditugun oinarrizko jaurpide hoiek elkar-egokitasunez osatu eta, batean esanda, horretarako egoki diren lege-bideez baliatuz Legearen xede diren helburuei egokitutako egitura bat ezarriz.

Lehenengo Atala

  1. Lege honen gai diren irrati-telebistazko zerbitzuen jabetzadun denez Autonomia-Elkarteari dagozkion egitekoak, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen bidez egiteratuko dira.

  2. "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea berenezko lege-nortasunaren jabe da, lege honetan eta hau osabideratu dezaten agintarauetango agintzak ditu jaurpide, Autonomia-Elkarteari erresumaren jabetzapeko telebista-irrapide baten artezko eraentza eman diezaion Legeak bakoitzean agindu dezanaren eta uhin-sarritasunak eta irrada-indarrak izendatzeari darizkion eginbehar eta eskubideen kaltetan gabe.

  3. Besteekingo lege-alorreko harremanetan, ondareez jabetzeko eta akurapenak egiteko Merkataritza eta Herri-alorreko Legeen menpe egongo da, Lege honetan ohartemandako salbu-espenez besterik gabe eta, nolanahi ere, egintza bereizgarriei eta Itune-bidezko eta/edo Itune-bideaz besteko erantzukizunekiko jaurpideei buruzkoetan inolako salbuespenik ez dagoela.

  1. Atala

    Autonomia-Elkarteko Herri-Agintariek eta Herri-Erakundearen ihardutze-sailek adierazpide-askatasuna eta argipideak hartzeko eta emateko eskubidea babestuko dituzte adierazpideek bere egitekoa demokraziaren arauzko Gizarte batek eskatzen duenez egin ahal dezaten.

  2. Atala

    Autonomia-Elkartearen jabetzapeko gizarte adierazpideen ihardunak honako oinarri-irizpide hauek izango ditu:

    1. Berriemanketan gauzak direneantxe ikustea, egiatasuna eta alderdikeriarik eza.

    2. Berriemanketa eta iritziaren arteko zehazketa eta bereizketa, azken honek adierazten dutenek nor diren hertsiki eskatuz. Merkataritza-berriemanketak erabilkera zehatz eta berezi bera eskatuko du hertsiki.

    3. Berdintasun-sortarauarekiko, politika, erlijio, gizarte, kultura eta linguistika-aniztasunarekiko begirunea.

    4. Orotariko interesaren alde, Autonomia-Estatutoan eta Konstituzioan onartutako elkar-bizitzaren herri-balioen aldezpen eta suztaketa.

    5. Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak onartzen dituen eskubideekiko begirunea.

    6. Pertsonaren ohorearekiko, izen onarekiko begirunea eta, bereziki, urkotasun eta berarizko irudirako eskubidearekikoa.

    7. Gazteriaren eta haurtzaroaren babesa.

    8. Kulturaren eta euskeraren suztapena, euskera erabiltzearen xedetarako, oinarrizko egitarau sortarauak ezarriz, orotariko eskeintza mailan Elkarte Autonomiadunean euskeraz irrati-telebistazko emankizunen oreka beharra kontutan izanik.

  3. Atala

  1. Lege honetako 2. eta 3. ataletako sortarauak eta Euskal Herrirako Autonomia-Estatutoaren 9.2. atalak herri-aginteei ezarritako eginkizunak egokiro betetzeko, honako hau ekar dezakeen ezein egitarau baztertzera joko da:

    1. Askatasunaren eta norbanakoen eta taldeen arteko berdintasunaren aurkako ekintza edo jokabideak goratzea edo aldeztea.

    2. Lege edo gizarte aldetik gaitzesgarri diren jokabideak alde onetik erakustea edo aldeztea.

  2. Haurrentzako asmotako zabalkunde eta egitarauek "Bezeroen Estatutoa"-ri buruzko Legean jarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  3. Norbaiten hitzak edo irudia bere barnekoitasun-eskubidea hautsi eta bere baimenik gabe jasotzea debekatuta gelditzen da, eta bai hartze horri datxezkon nolanahiko aztarrenak zabaltzea edo gordetzea ere. Halaber, legea hautsi dezaten gara-adinera gabekoen izenak agertaraztea ere debekatuta gelditzen da.

  1. Atala

    Euskal Irrati Telebista’ Herri-Erakundearen organoak honako hauek dira:

    1. Administrazio-Batzordea

    2. Zuzendari nagusia

  1. Atala

  1. – Legebiltzarrak lege honek dioen eran izendatutako hemeretzi kidek osatzen dute Administrazio-Batzordea.

  2. – Batzordekide-kargudunek ezin izango dute izan:

    1. Zuzeneko edo zeharkako inolako lanbideloturarik baltzu pribatuekin, baldin eta baltzu horiek honako hauek badituzte ekintza nagusi edo osagarritzat: publizitatea ekoiztu edo banatu; zine-filmak ekoiztu eta banatu, laburmetraiak barne; magnetoskopioz filmatutako edo grabatutako programak ekoiztu; disko, magnetofono- zintak edo antzekoak ekoiztu; edo baldin eta baltzu horien jarduera honako hau bada: lege honetan araututako Herri-Erakundearen egitekoen esparru diren enpresa edo baltzuetan erabiltzen diren edo erabil daitezkeen ekipoak, materiala edo edozein eratako osagaiak ekoiztu, zuzkitu edo hornitu.

    2. Jarduneango zerbitzu- edo lan-harremanik Herri–Erakundearekin edo bere baltzuekin.

      1. Atala

      1. – Administrazio-Batzordeko hamabost kideren izendapena Legebiltzarreko taldeek Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean aurkeztutako proposamenei jarraiki egingo da.

      2. – Administrazio-Batzordeko lau kide segidan aipatutako erakunde eta elkarteek Legebiltzarreko Mahaian aurkeztutako proposamenetan azaldutako pertsonen artetik izendatuko dira:

        1. Euskaltzaindia,

        2. Eusko Ikaskuntza,

        3. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea,

        4. Euskal Herriko Unibertsitatea,

        5. Proposamena egiterakoan Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkari gehien duten sindikatuak,

        6. Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaile-elkarteen federazioak.

      3. – Administrazio-Batzordeko kideen izendapenerako, emandako botoen bi herenen gehiengoa beharko da.

        7 bis atala

      1. – Administrazio-Batzordea bertako kideak izendatu eta hilabeteko epean eratuko da, kide guztiak beren tokiaz bilkura berean jabetzen direla.

      2. – Administrazio-batzordekideek dagokien legegintzaldia bukatzeaz bat edo hautatu zituen organoak kargutik kentzen dituenean utziko dituzte beren karguak. Halere, jardunean jarraituko dute, kide berriak beren tokiaz jabetu arte. Kargutik kentzeko, izendapenerako bezalako gehiengoa beharko da.

      3. – Administrazio-Batzordearen manualdian edozein arrazoirengatik gerta litezen balizko hutsuneak, 7. atalaren 3. idazatian ezarritakoaren gehiengoaren arabera, izendapena egiteko aurreikusitako sistemekin bat etorriz beteko dira.

      4. – Administrazio-batzordekideren bat kargutik kentzeari dagokionez, izendatu zuen organoak hori erabakitzeko ahalmena izango du, ondorengo kasuren bat gertatuz gero:

        1. Errenkako sei hilabetetik gora dirauen ezintasun fisiko edo eritasuna edukitzea.

        2. Gaitasun falta nabarmena izatea edo lege honetan jasotako irizpide, printzipio edo helburuen kontra jokatzea.

        3. Engainuzko delituagatik kondenatua izatea.

        4. Izendatu zuen organoarekiko ordezkaritza galtzea.

          1. Atala

          1. – Administrazio-Batzordea balio osoz bildu dadin, gutxienez bere eskubide osoko kideen erdiek eta bat gehiagok egon beharko dute bertan.

            Batzordearen erabakiak, bertaratutako batzordekideen gehiengoz hartuko dira, atal honen 2. idazatiak aipatzen dituenetan salbu.

          2. – Honako gai hauek Administrazio-Batzordeko kideen bi herenen gehiengoa beharko dute:

            1. Zuzendari nagusiaren proposamenez, Herri- Erakundearen ekintza-plana ontzat ematea; plan horretan, gutxienez, emankizun-programaren oinarrizko printzipioak eta irizpideak jasoko dira xehetasunez, eta bai Herri-Erakundeko baltzu berezien ekintza-plana ere. Ekintza- plana lehenengo aldiz eztabaidatzeko bilkura hasi eta hilabeteko epean ez bada lortzen jarritako arauzko gehiengoa, batzordekideen erabateko gehiengoa aski izango da plan hori onartzeko.

            2. Herri-Erakundearen eta bere baltzuen langile-zerrendak eta horien aldaketak behin betiko onartzea. Horretararako, dagokion adierazpen- txostena erantsiko da.

            3. Talde-negoziaziorako irizpide orokorrak ezartzea eta Herri–Erakunde eta bere baltzuen langileen lansari-arauak onartzea.

            4. Herri-Erakundearen eta bere baltzuen aurrekontu-egitasmoa onartzea. Lehenengo bozketan idazati honen lehenengo zatian jarritako arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, aurrekontu– egitasmoa Jaurlaritzari bidaliko zaio, legezko epearen barruan, administraziobatzordekide bakoitzaren botoa zehaztuz.

            5. Autonomia Erkidegoko gizartearen aniztasunarekiko eta elebitasunarekiko begirunez, politika-taldeentzako programazio–zatia sei hilabetez behin zehaztea eta gizarte-taldeentzakoa aztertzea.

            6. Administrazio-Batzordearen funtzionamendu-araudia onartzea eta aldatzea.

              1. Atala

              1. – Bestetik, honako hauek ere Administrazio-Batzordearen eskumen dira:

                1. Lege honen bigarren atalburuan agindutakoaren arabera programazioa betetzen dela zaintzea.

                2. Herri-Erakundearen ardurapeko baltzu eta enpresen zuzendarien izendapen-proposamenez jabetu, horiei buruzko irizpenak eman, jakin eta hilabeteko epean, eta zuzendarien toki- uztearen aurretiazko adierazpena jaso.

                3. Herri-Erakundearen eta bere ardurapeko baltzu eta enpresen ekintzen garapenari buruzko urteko txostena onartzea.

                4. Eusko Jaurlaritzak publizitatearen arloan eman asmo dituen xedapenenei buruzko irizpenak ematea.

                5. Herri-Erakundeko baltzuen bidezko publizitate-iragarketa araupetzeko arauak jartzea, kalitatearen kontrola, publizitate-mezuen edukia, bai eta iragarketa-denbora programazioari eta bertan sartutako komunikabideen beharrei egokitzea ere, kontuan izanik.

                6. Urteoro, adierazpide bakoitzaren emanaldietan sartu beharreko norbere irradagaien ehunekoa zehaztea.

                7. Herri-Erakundeko zuzendari nagusiak aurrera ekarritako gai guztiez jabetzea, bere ardurapekoak izan ez arren.

              2. – Atal honetako aginpideak gauzatzeko bide diren erabakiak bertaratutakoen arteko gehiengo soilez hartuko dira.

              1. Atala

              1. – Administrazio-Batzordeko burutza batzordekideen artean txandakakoa izango da. Hiru hilabete iraungo du eta batzordekide zaharrenak ekingo dio; gero, txandan adinez batzordeburuaren hurrengoa denak jarraituko dio, eta, irizpide berdinari atxikiz, hurrengo txandadunak.

              2. – Legegintzaldiak dirauen bitartean batzordekideren baten ordezkoa jarri beharra gertatuz gero, ordezko horri, txandakako burutzarako, ordeztu duen batzordekidearen txanda egokituko zaio.

              3. – Administrazio-Batzordeko burua, protokolo- egitekoez gain eta kide anitzeko organo baten burua den aldetik dagozkionez gain, ikuslearen babeslea izango da. Horiek horrela, herritarrek, Herri-Erakundearen eta bere baltzuen jarduera–esparruari dagokionez egindako kexak, iradokizunak eta proposamenak jaso, izapidetu eta erantzun beharko ditu, araudi bidez ezarritakoaren arabera.

              1. Atala

              1. Eraentza-Batzordeak, Herri-Erakundeko lanarien artetik boto-eskubiderik eta hizpiderik gabeko Bilkura-agiritarako Idazkari bat izendatuko du; horrek, bilkura bakoitzeko biltzar-agiria egin beharko du, bilkura bakoitza bukatzean horren idazkera onartu, eta horretarakoxe agiri-liburuan erasota uzten dela.

              2. Idazkariak, Lehendakaritzaren oniritziarekin, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak egin ahal izango ditu.

              3. Biltzar-agirietarako Idazkariak bere gain izango du agiri-liburuaren zaingoa; hori beti Herri Erakundearen egoitzan egongo da, Eraentza-Batzordeko Lehendakariaren berarizko idatzizko baimenik gabe bertatik ezin atera daitekeela.

              4. Halaber, Biltzarragiri-Idazkariak Herri-Erakundearen ikurratza ere horren Egoitzan gordeko du; hori ezingo da Herri-Erakundearen agiri ofizialetan baizik erabili, Eraentza-Batzordeko Lehendakariak agindu dezan guztietan.

              1. Atala

                Eraentza-Batzordeak hilean agizko bilkura bat egingo du, gutxienez, Herri-Erakundearen Egoitzan edo deian zehaztu dedin tokian, eta bereziak, hurrengo atalaren arauera beharrezko dedinoro.

              2. Atala

              1. – Batzordeburuari dagokio Administrazio- Batzorderako deia idatziz egitea, bertan gai-zerrenda eta bilkurarako toki, egun eta ordua adieraziz.

              2. – Batzordeburuak nahitaez egin beharko du Batzorderako deia, gutxienez bertako zortzi batzordekidek eskatuta. Eskabidean dei bereziaren xede diren puntu zehatzak ezarri beharko dira idatziz.

              3. – Atal honen aurreko idazatietan ohartemandakoa hala dela ere, batzordeburuak bere kabuz luzaezineko eta berebiziko garrantzizkotzat iritzitakoetan, bilkurarako deia telegramaz egin ahal izango du; mezuan, atal honen lehenengo idazatian ohartemandako zehaztasunak eman beharko dira.

              4. – Administrazio-Batzordeak ez du gai-zerrendan jasotako arazoez baino aritzerik izango, bertaratutakoen gehiengo soilez horrela erabakitzen bada. Nolanahi ere, gai horiei buruzko erabakiak onartzeko beharrezkoa izango da bilkuran diren kide guztien adostasuna.

              1. Atala

              1. – Herri-Erakundeko zuzendari nagusia Administrazio–Batzordearen bilkuretara joan ahal izango da, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidez, baina berari artez dagozkion gaietan esku hartzerik ez daukala.

              2. – Halaber, Batzordeak aholkua eskatzen dien teknikariak ere joan ahal izango dira, Batzordeak bertaratutako kideen gehiengo soilez erabakitako kasuetan.

  1. Atala

  1. – Zuzendari nagusia Jaurlaritzak proposatu eta Legebiltzarrak hautatuko du, eta proposamena onartzeko, legebiltzarkideen erdien gehi bat gehiagoren aldeko botoak beharko dira, gutxienez. Behin hautaketa eginik, lehendakariaren dekretu bidez izendatuko da zuzendari nagusia.

  2. – Honako hauek izango dira zuzendari nagusiaren egitekoak:

    1. Lege honek, lege hau osatzeko arau-bidezko manuek, eta, hala egokituz gero, oinarrizko edo osatzebidezko legepide direnez erabilgarri eta nahitaez bete beharreko izan daitezenek, agintzen dutena betetzea eta betearaztea.

    2. Arduralaritza Batzordeak bere agintepeko gaietan har ditzan erabakiak betetzea eta betearaztea.

    3. Arduralaritza Batzordeari, onar dezan, herri-erakundearen ekintzapide-egitamua aurkeztea, eta baita haren menpeko baltzu eta enpresenak eta esandako ekintzapide-egitamu horien egiterapenari buruzko urteko txostena ere.

    4. Diruegitamuen aintzin-egitasmoa batzordeari onar dezan aurkeztu, lan-sariak eta aurreko zatian esandako egitamuak egiteratzeko ohartemandako gastu eta diru-eskuraketak barne daramatzala, esandako batzorde horrek emankizun-egitarauari buruz ontzat emandako oinarri-iritziak eta orotariko bideak kontutan izanik eta horrezazko zehaztapen-txostenarekin batean, hori guztiori bai herri-erakundeari berari bai horren menpeko baltzuei dagokiela.

    5. Akurapen-sail gisa ihardun eta herri-erakundearen eta bere baltzuen ordainketa eta gastuetarako baimena eman.

    6. Arduralaritza Batzordeari herri-erakundearen eta bere baltzuen ihardute-egitura aurkeztea, onar dezan, eta bai herri-erakundeko eta bere baltzuetako artezkaritzakoak lanbide-gaitasunari begira izendatzea ere, izendapen horiek aurrez Arduralaritza Batzordeari ezagutaraziz.

    7. Herri-erakundearen eta bere baltzuen iharduna berma dezaten nolanahiko zerbitzuak eratzea, bideratzea, indartzea, antolakidetzea eta arakatzea, horretarako beharrezko eta aski izan daitezen arau eta oharpideak eman ditzakeela, hori guztiori Arduralaritza Batzordeari dagozkion eskubideen kaltetan gabe.

  3. – Irratsaioak bi hizkuntzetan egingo direla kontuan izanik, Autonomi Elkartean ofizial diren bi hizkuntzez aski jabetuta egoteari balioa emango zaio.

  1. Atala

    Artezkari Nagusiaren manu-aldiak lau urte iraungo du eta, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarraren Legegintza-aldia bukatuaz bat amaituko da. Hori gertatuz gero Artezkari Nagusia izendatu arte bere karguan jarraituko du.

  2. Atala

    Artezkari Nagusia Eusko Legebiltzarkide izatearekin batera ezinekoa izango da, Arduralaritza-Batzordekoentzat jarritako elkartuezin guztiek ere hartzen dutela.

  3. Atala

  1. – Eusko Jaurlaritzari dagokio zuzendari nagusiaren kargu-uztea proposatzea, horretarako arrazoiak adieraziz. Behin kargu-uztea Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideen erdiek gehi bat gehiagok onarturik, Eusko Jaurlaritzak kargu-uzteari buruzko dekretua onartuko du.

  2. – Administrazio Kontseiluak ahalmena izango du, bi hereneko gehiengoarekin, zuzendari nagusiaren kargu-uztea proposatzeko, ondorengo kasuren bat gertatuz gero:

    1. Kargua betetzeko bateraezintasunen batean erortzea.

    2. Errenkako sei hilabetetik gora dirauen ezintasun fisiko edo eritasuna edukitzea.

    3. Gaitasun falta nabarmena izatea edo lege honetan jasotako irizpide, printzipio edo helburuen kontra jokatzea.

    4. Engainuzko delituagatik kondenatua izatea.

  1. Atala

    Eusko Legebiltzarrak erabaki dezanaren arauera, Legebiltzar-Batzorde batek "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen Herri-Baltzuen ekintzaren zaingoa egingo du, haien iharduera galerazi ez dezaneko moduan.

  1. Atala

  1. Gizarte eta politika-talde ordezkagarriek, Lege honen xede diren herri-adierazpideak erabiltzeko eskubidea izango dute. Eskubide hau egiteratzeko, Arduratze-Batzordeak, Artezkari Nagusiarekin bat eta dagozkion aginteak egiteratuz, erizpide soilak ezarriko ditu, hori erabakitzeko, aipatutako taldeek bateango Erakundeetan, Kondaira-Lurraldeetan eta Elkarte Autonomiaduneko Udaletxeetan daukaten ordezkotza, eta beharrezko jo ditzan sindikaritza edo ugazaba-ordezkotzazko, edo gizarte eta kultura-interesezko beste ezein erizpide kontutan izanik.

  2. Irrapide-eskubidea indar gutxiagoko politika, gizarte eta kultura-taldeentzako ere bermatuko da.

  1. Atala

  1. – Legebiltzar-eztabaidaketen geroagoko zabalkundean, edo horiei buruzko albisteetan eta hauteskundeetako zabalkunde–ekintzetan, legebiltzar-talde bakoitzarentzako irrada-aldia talde horrek Eusko Legebiltzarrean duen ordezkari- kopuruaren heinekoa izango da.

  2. – Hauteskunde-ekintzetan zehar hauteskunde- arauek aurreikusten duten jaurpide berezia ezarriko da. Jaurpide horren ezarketaz eta kontrolaz Hauteskunde-Batzordea arduratuko da, bere eginkizuna Administrazio-Batzordearen eta zuzendari nagusiaren bitartez beteko duelarik. Izan ere, horiek Hauteskunde-Batzordeak ezarritako irizpideak betetzeko beharrezkoak diren erabakiak hartuko dituzte.

  1. Atala

    Eusko Jaurlaritzak, aldian-aldian, gizarte-adierazpideak herri-zerbitzu izateari darien irradaketak zehaztu ahal izango ditu, eta Arduratze-Batzordeari bere iritzia eskatu ondoren hoiek betearazi.

  2. Atala

    Eusko Jaurlaritzak, beharrezko eritzitako herri-zuduzko nahi hainbat agintaritzaren adierazpen edo mezu irratsaiotan sartu eta emanarazi ahal izango ditu, hoien nondikakoa esanaz. Jaurlaritzari neurtzea dagokion presa dagoenean, adierazpen eta mezu hoiek berehala zabalduko dira.

  3. Atala

    Irrapideetako Artezkariek, Arduralaritzak Herri-Erakundeko Artezkariaren bidez bere agintepide edo egiteko direnei buruz emandako albisteak zuzenduz edo argituz bidali diezazkien ohar eta adierazpen guztiak hartutako egunaren biharamonean eman beharko dituzte. Zuzenketa, bere zio den albistea eman zeneko albiste-irratsaioaren ordu berekoan egin beharko da.

  1. Atala

    Irratiz eta telebistaz zabaldutako edozein berrigatik bidegabekeriaz kalte egin zaiola uste dezan ezin norbanako edo lege-nortasundunek, berez edo egokiro legeztaturiko bere ordezkarien bitartez erantzuteko eskubideaz baliatu ahal izango du.

    Halaber, herri-zuduei kalte egingo aliatzaie, hauek aldezteko legezko gaitasuna izan dezan beste edozein Erakundek baliatu ahal izango du eskubide honetaz.

  2. Atala

  1. Erantzuteko eskubidea egiteratzeari gagozkiola, literatura, arte, zientzia edo horrelako lanen egile izan eta jendaurreko agerraldiak lanbidez egin ditzatenak ezingo dira irizlariek lan edo agerraldi hoiei buruz azaldutako aburuek bidegabekeriaz kalte egindakotzat jo, bere lan edo agerraldiekiko irizlarierizpenak baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. Doakien jendeaurreko lanaren arteaen edo zientziaren aldetikako balioari buruzkoatara mugatzea, eta

    2. Lege honetan aitortzen diren erizpide eta eskubideekiko begirunez eginda egotea.

  2. Gaudeneko adierazpen-askatasunezko giroan, nolanahiko herri-ihardunean dabiltzan edo ibili direnak ere ezingo dira bidegabekeriaz kaltetan ateratakotzat jo esana edo aipamena ihardun horri buruzkoa izan eta lege honetan aitortzen diren irizpide eta eskubideekiko begirunez egindakoa denean.

  1. Atala

    Erantzuna argipenaren edo zuzenketaren gaiari baino ez datxekona da, eta horren zabalkundea dohain egingo da.

  2. Atala

    Erantzuna emateko eskea, hala behar izanez gero oinarri dituen agiripaperak aldean daramatzala, horren zabalkundea egin behar deneko Adierazpideko Artezkari bidaliko zaio.

    Erantzunaren gai den berria edo iritzia egunoroko albiste-aldi baten zabaldu baldin bada, erantzun hori Adierazpideko artezkariak hartu dezan egunaren biharamonean zabaldu beharko da, eta bestetan berriz hurrengo zazpi egunen barruan.

  3. Atala

  1. Albiste edo iritzia eman zeneko albiste-aldia arauzko aldizkakoa baldin bada, erantzun hura zabaldu zeneko albiste-aldi berean sartu beharko da; bestelakotan, esana edo aipamena egin zeneko saio haren izakera berbereko baten aurretik egingo da.

  2. Lehen esandakoaren kaltetan gabe, erantzunaren zio izandako iritzia edo berria albiste-ematezko ez den irratsaio baten eman bada, eta iritziak telebista edo irratia lanbide dutenengandikakoak ez badira beti, doakionak erantzunak izakera bereko irratsaio baten irakurri dedila eskatu ahal izango du. Beti ere, Albistepideko Artezkariaren edo Arduratze-Batzordearen erabakia Albistepidearen izakerari eta saio-egitarauaren beharrei egokituko zaie.

  1. Atala

    Erantzuteko eskubidea, albistea edo iritzia zabaldutako egunetik hasi eta honako epe hauen barruan egiten ez bada galdu egindo da:

  1. Irratsaioak bertaraino iristen direneko herritan bizi direnak badira, zazpi egutegi-egun.

  2. Erresumako izaroez besteko lurraldetan bizi direnak badira hamabost egutegi-egun.

  3. Erresumako izaroetan edo atzerrian bizi direnak badira, hogeita hamar egutegi-egun.

  1. Atala

  1. Dagokion Albistepideko artezkariak erantzuteko eskubidea ukatzearen aurka Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izango da; horrek gehienezko hiru eguneko epearen barruan erabaki beharko du, horrekin arduralaritza-bidea aituz. Ukoak adierazi egin beharko dira.

  2. Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izateko epea, ukoaren adierazpena egindako egunaren biharamonetik hasita, kontatuko da eta, nolanahi ere, 31garren Atalean esandako epeak bukatzerakoan.

  3. Arduratze Batzordearen erabakia erantzuna sartzearen aldekoa bada, erantzun hori 31garren Atalean jarritako irizpideen arauera zabaldu beharko da.

  4. Arduratze-batzordearen ezezko erabakiaren aurka arduralaritza-auzipideetatikako goradeia egin ahal izango da.

  1. Atala

    Ukoa zio eta guztizkoa izango da, eta honako arrazoi huek baino ezingo ditu oinarri izan:

    1. Eskea edo idatzia bere zio izandako aipamenak edo esanak zehaztera ez mugatzea.

    2. Erantzunaren edukiak indarrean dagoen legeerapidetzak ezartzen dituen mugak haustea.

    3. Erantzuteko eskubideaz baliatzeko modua argi eta garbi ezegokia izatea.

    4. Lege honen 27. Atalak dionaren arauera horretarako legegaitasuna dutenek albiste edo iritziaren alderdi berei iadanik erantzun izana.

    5. Albistepideak albistea edo iritzia eskatzen den moduantxe edo halatsu iadanik borondatez argitu izana.

      28. Atalak aipatzen duen egoeraren bat gertatzea.

  2. Atala

    Eskubide honen egitarapena, agian egindako kalteari legozkiokeen zigorlege edo herrilegeen alorretan egin daitezkeen bideetatik bestekoa da.

  1. Atala

  1. Euskal Irrati-Telebistaren herri-zerbitzuen eraentzak lege honetan agindutakoak izango ditu jaurpide, eta jarri daitezen agizko zerbitzuak eratxikitzen zaizkiola egingo da.

  2. Herri-Erakundeak har ditzan erabakiez eta hoiei darizkien eskubideez, bakoitzean dagozkiokeen aginte-saila arduratuko da, aurrez jaurtze-agintaritzatikako zuzenketa-eskea egin beharrik gabe.

  1. Atala

  1. Herri-Erakundearen ihardutze-egiturari eta horren aldaketei buruz Arduratze-Batzordeak bere erizpena arauz eman beharko du, eta horren erabakiak Artezkari Nagusiarentzat behartze-indarra izango du.

  2. Ezingo da behar denez onartutako ihardutze-egituran ez dauden lantokientzako artezkaritza-lanaririk izendatu.

  1. Atala

    Telebistazko herri-zerbitzuen eraentza horretarako sortarazi daitezen Herri-Baltzuen bitartez egingo da.

  2. Atala

    Aurreko atalak dion Baltzuen baltzu-domua oso-osorik Autonomia-Elkarteak hartuko du, erabat Herri-Erakundearena izango da, eta ezingo da ez ordain-truke ez dohan saldu, bahituran eman, zorpetu, gaudimen gisa utzi edo inori utzi.

  3. Atala

    Herri-Erakundeak nornabako-jabetzapeko irratetxeak beretzakotu ahal izatea uhin-sarritasunezko eta irrada-indarrekiko arduralaritza-baimenaren jabetzarekiko ordezkotza hartzearen baldintzapean egongo da.

  4. Atala

  1. – Erakundea sortu ondoren, herri-baltzuetako zuzendariak Herri-Erakundeko zuzendari nagusiak izendatuko ditu, lege honen 9.1 b) atalean zehaztutakoa betez.

  2. – Herri-baltzuetako zuzendariak edo, hala badagokio, Herri–Erakundeko zuzendari nagusia izango dituzte beren arduralari bakar, eta akziokako baltzuentzat orotariko legeetan jarritako ahalmenak izango dituzte eta lege horietan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  3. – Herri-baltzuetako eta horiei jarduteegituraz atxikitako komunikabideen zuzendaria Herri-Erakundearen zuzendari nagusiarentzat aurreikusitako elkartuezin beren menpe egongo da.

  1. Atala

  1. Jaurlaritzak Artezkari Nagusiaren saloz, eta Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta, menpe-baltzuak sortarazi ahal izango ditu, eraentza eginkorrago baterako bide.

  2. Sortarazi daitezen menpe-baltzuak, beti ere, herri-domuzkoak izango dira, eta aurreko ataletan esandako lege-jaurpideen menpeko.

  1. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen diruegitamua Lege honi eta Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen orotariko Legeari atxikiko zaio.

  2. Atala

    Herri-Baltzu bakoitzak bere diruegitamu berezia izango du eta hoiek, Autonomia-Elkartearen orotariko Diruegitamuei eratxikita, Legebiltzarrak ontzat eman beharko ditu.

    Lege honen 42garren Atalaren babespean sortarazi daitezen menpe-baltzuek lege-jaurpide hori bera izango dute.

    Diruegitamuak, oreka-irizpidearen arauera egingo eta erabiliko dira.

  3. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta eraentza eta menpebazkunen diruegitamuen kaltetan gabe, diruegitamu finko bat egingo da, agiango edo behin-betiko mentsei ihes egin eta hoiek diruegitamu finko horretan sartutako erakundeen irabazien bidez estali ahal izateko.

  4. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta horren zerbitzuen eraentzarako herri-baltzuen dirubideak Euskal Herriko Autonomia Elkartearen Orotariko Diruegitamuen pentzutan egingo dira, eta egiteratu ditzaten ihardunetatikako diru-eskuraketa eta irabaziez baliatuz.

  5. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen ondarea eta eraentzarako herri-baltzuenak, guztitarako Euskal Autonomia-Elkartearen ondarean sartuta geldituko dira, eta herri-zerbitzurako jarritako herrijabetzapeko ogasuntzat joko da. Ezein zerga edo laketatik iare egongo da.

  1. Atala

  1. – Herri-Erakundeko eta bere baltzuetako langileek lan-legeek agintzen dutena izango dute jaurpide.

  2. – Herri-Erakunderako eta bere baltzuetarako langileen hautaketa deialdi publikoaren bidez eta merezimendu eta gaitasunaren printzipioetan oinarritutako sistemen arabera egingo da.

  3. – Administrazio-Batzordekide izateak ez du, inoiz ere, Herri-Erakundearekiko eta bere baltzuekiko lan-eskubiderik sortaraziko.

  1. – "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen ondarea eta eraentzarako herri-baltzuenak, guztitarako Euskal Autonomia-Elkartearen ondarean sartuta geldituko dira, eta herri-zerbitzurako jarritako herrijabetzapeko ogasuntzat joko da. Ezein zerga edo laketatik iare egongo da.

  2. Euskal Irrati Telebista herri-erakundearen ondarea Euskadiko ondarean txertatuta dago, eta, ondorioz, lege honetan ezarritakoa eta Euskadiko ondareari buruzko legerian xedatutakoa izango ditu jarraibide.

  1. Atala

  1. – Herri-Erakundeko eta bere baltzuetako langileek lan-legeek agintzen dutena izango dute jaurpide.

  2. – Herri-Erakunderako eta bere baltzuetarako langileen hautaketa deialdi publikoaren bidez eta merezimendu eta gaitasunaren printzipioetan oinarritutako sistemen arabera egingo da.

  3. – Administrazio-Batzordekide izateak ez du, inoiz ere, Herri-Erakundearekiko eta bere baltzuekiko lan-eskubiderik sortaraziko.

  1. Atala

  1. Artezkari, Antolatzaile, langile, egiteratzaile, aurkeztaile edo horrelako gisa jendaurrerako emankizunetan ari daitezen Herri-Erakundeko lanariak 41. atalak esaten dituen elkartuezinen menpe egongo dira, eta ezingo dute jendearentzako tokitan hoietan edo hoien antzerakotan ihardun. Noizbehinkako emankizun-aurkezpenak edo jendaurreango agerpenak elkartuezin horretatik kanpo gelditzen dira.

  2. Erosketa edo akurapen-zerbitzuetako edo zerbitzu horren eraentza hobetzeko sortarazi daitezkeen Baltzuetako teknikariak ere 41. atalak jartzen dituen elkartuezinen menpe egongo dira.

  3. Herri-Erakundearen edo bere Baltzuen lanari-erroldean behin betirako sartzea, ordu berean beste inorentzako lansaripeko beste ezein ekintzaren egiterapenarekin elkartuezina izango da.

    LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA

    "Radio Vitoria, S.A. " Herri Baltzua "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen barruan sartzen da.

    BIGARREN ERABAKI GEHIGARRIA

    Lege hau araupidez egiteratzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, indarrean jartzen denetik sei hilabete baino goragoko izan ez dadin epe batetan.

    AZKEN ERABAKIA

    Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

  1. – Lan-jardunean izandako esperientzia hilabeteka zenbatuko da.

  2. – Farmazia bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ez dira kontuan hartuko, baldin eta, farmazia-bulego baten titularitatea eskuratzeko deialdia EHAAn argitaratzen den egun horretarako, eskatzailea beste farmazia-bulego baten titular edo titularkide bada dagoeneko, edo, deialdia argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan titular edo titularkide izanik, tarte horretan doako titulu bidez farmazia eskuz aldatu badu.

    Aurreko idatz-zatian ezarritakoa ez da aplikatuko, baldin eta, deialdiko farmazia-bulegoaren titularitatea eskuratzeko eskabidearekin batera, idatziz aurkeztuta, une horretan titularitatean duen beste farmazia-bulego hori ixteko konpromisoa hartzen badu, edo, hala dagokionean, titularkide modura duen farmaziako gainerako titularkideek ere farmazia ixteko konpromisoa aurkezten badute. Esan gabe doa konpromiso hori dagokion kasuan bete behar duela eskatzaileak, alegia, deialdiko farmazia-bulegoa eskatzaile horri esleitzen zaionean, orduan bakarrik.

  3. – Farmazia-bulego bateko titular edo titularkide modura lan-jardunean izandako merezimenduak ehuneko 50ean hartuko dira kontuan, baldin eta, farmazia berriaren titularitatea eskuratu nahi duen eskatzailea, deialdia argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan, beste farmazia-bulego baten titular edo titularkide izan bada, eta, horrela izanik, kostu bidezko titulu bidez, aipatutako denbora-tarte horretan farmazia eskuz aldatu badio 1994ko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 17.3 artikuluan zehaztutako pertsonetakoren bati.

  4. – Baremoa aplikatuta emaitzetan berdinketarik gertatzen bada, honako lehentasun-ildo hau erabiliko da:

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion a) idatzzatian puntuaziorik handiena lortu duena.

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion b) idatz-zatian puntuaziorik handiena lortu duena.

    • Farmazialaria, lanbide-jardunari dagokion c) idatzzatian puntuaziorik handiena lortu duena.

  5. – Irakaskuntzan izandako esperientzia-jardunak edo graduatuondoko prestakuntza-jardunak atzerrian egindakoak direnean, orduan, Balorazio Batzordeak egingo du merezimendu horien konputua, baremo honek ezarritako irizpideak analogiaz aplikatuta.

  6. – Farmazia-bulego berri baten titularitatea eskuratzeko deialdia EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago lortutako edo alegatutako merezimenduak, eta merezimendu horiek bakarrik, baloratu ahal izango dira.

  1. – Lanbide-jarduna.

    1. Botikari gisa farmazia-bulego batean lan egin izana:

      • azken 15 urteetan, 2 puntu urteko.

    2. Lehen mailako arretako zentroei, ospitaleei edo zentro soziosanitarioei lotutako medikamentu-gordailuetan edo farmazia-zerbitzuetan botikari modura lan egin izana.

      Botikari lan egin izana osasun-administrazioan, farmaziako korporazioan, farmazia-arloko banaketa-lanetan edo industrian, edota laguntza farmazeutikoari lotutako jardunetan.

      • azken 15 urteetan, 1,5 puntu urteko.

    3. Botikari lan egin izana, aurreko idatz-zatietan zehaztu gabeko beste esparru batzuetan.

      • azken 15 urteetan, 0,75 puntu urteko.

  2. – Irakaskuntzan jardun izana.

    1. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, tutore, Farmaziako Lizentziatura lortu nahi duten ikasleentzako praktikaldi tutelatuetan:

      • ikasle eta ikastaldi oso bakoitzeko, 0,1 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

    2. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, BAFE egiten ari diren ikasleen tutore (Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean):

      • ikasle eta ikastaldi bakoitzeko, 0,2 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

    3. Azken hamar urteetan, irakasle jardun izana, Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular gisa, osasun- zientzietako jakintzetan, farmaziako produktuei lotutako arloetan:

      • Farmaziako fakultatean, 0,3 puntu ikastaldi bakoitzeko.

      • beste fakultate batzuetan, 0,15 puntu ikastaldi bakoitzeko.

        Kontzeptu horretan gehienez 3 puntu lor daitezke.

        Idatz-zati honetan aipatutako irakaskuntza-jarduna aintzakotzat hartuko da, nahiz beste lanbide-jardunen batekin batera egin, betiere, jardun hori 1. idatz-zatian zehaztutakoren bat izanik, eta bateragarria; horrelakoetan, nahitaezkoa izango da berariaz egiaztatzea lanbide batean eta bestean zenbat denbora ematen duen. Beraz, kasu horretan, beharrezkoa izango da irakaskuntza-zerbitzuak eman izana jakinarazteko egiaztagiria aurkeztea, dagokion agintaritza akademikoak emanda; horrekin batera, lanaldia laburtzeko baimena ere aurkeztu beharko du, lanbide-jarduna burutzen duen osasun-zentroko arduradunak emandakoa.

        Bi lanbide-jardun horietako merezimenduak kontatuko dira, proportzioan, zenbat ordu jardun bakoitzean, ehuneko horrenbeste.

    4. Etengabeko prestakuntza-ikastaroetan irakasle jardutea, farmaziako zerbitzuei lotutako gaietan, azken hamar urteetan:

      1) Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako ikastaroetan jardutea, ikastaroak 2003. urtea baino lehenagokoak direnean.

      2) Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroetan jardutea, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoetan.

      Ikastaro bakoitzean emandako ikastordu bakoitzeko: 0,05 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.

  3. – Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten argitalpenak, azken 10 urteetakoak:

    1. Argitaratutako liburuaren egile izanda: 0,5 puntu.

    2. ISSN kodeaz identifikatutako aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda: 0,2 puntu.

    3. ISSN kodeaz identifikatu gabeko aldizkarietan argitaratutako artikuluen egile izanda: 0,1 puntu.

    4. Bilera edo kongresu zientifikoetan aurkeztutako ponentzia, poster edo ahozko komunikazio bakoitzeko: 0,1 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 3 puntu lor daitezke.

      Egile bat baino gehiago badago, puntuazioa egile guztien artean zatituko da.

  4. – Graduatuondoko prestakuntza.

    1. Unibertsitatekoa.

      1) Farmaziako lizentziatura-gradua: 0,25 puntu.

      2) Ikasketa aurreratuetako diploma: 0,50 puntu.

      3) Farmaziako doktore-gradua: 1 puntu.

      Aurreko hiru merezimenduetatik bat baino gehiago egiaztatzen denean, aurkeztutakoen artean goreneko maila duena, horixe bakarrik kontatuko da.

      4) Berariazko tituluak, farmazia-arloari lotutako gaiei dagozkienak:

      • Masterra: 1 puntu.

      • Espezialista edo antzekoa, ikastaroak 25 kreditutik gorako iraupena duela (250 ordu): 0,75 puntu.

        Goragoko beste maila batera iristeko tartean egin diren merezimenduak ez dira elkarrekin metatuko.

        Kontzeptu honengatik gehienera emango diren puntuak ez dira sekula 3 baino gehiago izango.

    2. Unibertsitatekoak ez direnak.

      1) Farmazialari espezialistaren titulua, Ospitaleko Farmazian, Farmazia Industrial eta Galenikoan, edo Botika eta Drogen Azterketa eta Kontrolean: 4 puntu.

      Titulu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta tituluak lortzeko beharrezko zen denbora lanbide-jardunari dagokion atalean konputatuta badago aurretiaz.

      2) Farmazialari espezialistaren titulua beste modalitate batzuetan: 1 puntu.

      Titulu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta tituluak lortzeko beharrezko zen denbora lanbide-jardunari dagokion atalean konputatuta badago aurretiaz.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, puntu bat lor daiteke.

      3) Atentzio farmazeutikoarekin zerikusia duten gaietan, azken 10 urteetan, izandako etengabeko prestakuntza:

      • Osasun-administrazioak, unibertsitateak edo elkargoko erakundeak antolatutako eta egiaztatutako ikastaroak, 2003. urtea baino lehenagokoak.

        Kurtsoaren iraupena:

      • 5 eta 10 ordu bitartekoa: 0,05 puntu.

      • 11 eta 30 ordu bitartekoa: 0,1 puntu.

      • 31 eta 50 ordu bitartekoa: 0,2 puntu.

      • 51 eta 80 ordu bitartekoa: 0,4 puntu.

      • 81 eta 120 ordu bitartekoa: 0,6 puntu.

        120 ordutik gorakoa: 0,75 puntu.

      • Osasun-arloko lanbideetako langileak etengabe prestatzeko Euskal Kontseiluak egiaztatutako ikastaroak, edo osasun-sistema nazionaleko etengabeko prestakuntzako batzordeak, edo autonomia-erkidegoetako etengabeko prestakuntzako kontseiluek egiaztatutakoak:

        Kreditu-kopurua, kurtso bakoitzeko:

        kreditu 1era arte, 0,05 puntu.

      • 1,1 eta 3 kreditu bitartean: 0,1 puntu.

      • 3,1 eta 5 kreditu bitartean: 0,2 puntu.

      • 5,1 eta 8 kreditu bitartean: 0,4 puntu.

      • 8,1 eta 12 kreditu bitartean: 0,6 puntu.

        12 kreditutik gora: 0,75 puntu.

        Kontzeptu horretan, gehienez ere, 5 puntu lor daitezke.

        Kurtsoa bai ikastorduka bai kredituka egiaztatzen denean, orduan, lortutako kreditu-kopuruaren arabera baloratuko da puntuazioa.

  5. – Euskara.

    1. EGA agiria edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 5 puntu.

    2. Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloa egiaztatuz gero, 2,5 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 5 puntu lor daitezke.

  6. – Europar Batasuneko hizkuntzak.

    1. Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeles-, frantsesedo aleman-titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero: puntu 1 titulu bakoitzeko.

    2. Ingeleseko, frantseseko edo alemaneko oinarrizko zikloan, Hizkuntza Eskola Ofizialeko titulua edo baliokideren bat egiaztatuz gero, 0,5 puntu.

      Kontzeptu horretan, gehienez ere, 2 puntu lor daitezke.

Euskal Herriko Autonomia-Elkartea, bere Autonomia-Estatutoaren 19garren Atalak dionaren arauera, irrati eta telebistari buruzkoak 1980garreneko Urtarrilaren 10eko 4/80 Legez onartutako oinarrizko jaurpideak osatuz Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez araupetzeko gaitasunaren jabe da.

Agintepide hori erabiliz, eta funtsezko herri zerbitzu deneko irizpidea aitortuz, Lege honen gai diren gizarte-adierazpideak herritar euskaldunak argipide eta politikan eskuhartzeko lehen-lehen mailako bide direnez eratzen dira, eta bai hezkuntzarekiko eta euskal kulturaren suztapen eta zabalkundearekiko gure erapidetzaren oinarrizko lankidetasun-tresna direnez ere, euskeraren suztapena eta sabalkundea bereziki kontutan izanik eta, hori guzti hori, Autonomia Elkarte honetako herritarren eskubide eta iareipideak behar bezala egiteratzeko eustazpi eta oinarri.

Labur-labur esandako oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, Lege honek, orotariko oinarrizko irizpideei men egitea ezezik, erantzun-eskubidea araupetzea ere egiten du, lehen aipatu ditugun oinarrizko jaurpide hoiek elkar-egokitasunez osatu eta, batean esanda, horretarako egoki diren lege-bideez baliatuz Legearen xede diren helburuei egokitutako egitura bat ezarriz.

Lehenengo Atala

  1. Lege honen gai diren irrati-telebistazko zerbitzuen jabetzadun denez Autonomia-Elkarteari dagozkion egitekoak, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen bidez egiteratuko dira.

  2. "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea berenezko lege-nortasunaren jabe da, lege honetan eta hau osabideratu dezaten agintarauetango agintzak ditu jaurpide, Autonomia-Elkarteari erresumaren jabetzapeko telebista-irrapide baten artezko eraentza eman diezaion Legeak bakoitzean agindu dezanaren eta uhin-sarritasunak eta irrada-indarrak izendatzeari darizkion eginbehar eta eskubideen kaltetan gabe.

  3. Besteekingo lege-alorreko harremanetan, ondareez jabetzeko eta akurapenak egiteko Merkataritza eta Herri-alorreko Legeen menpe egongo da, Lege honetan ohartemandako salbu-espenez besterik gabe eta, nolanahi ere, egintza bereizgarriei eta Itune-bidezko eta/edo Itune-bideaz besteko erantzukizunekiko jaurpideei buruzkoetan inolako salbuespenik ez dagoela.

  1. Atala

    Autonomia-Elkarteko Herri-Agintariek eta Herri-Erakundearen ihardutze-sailek adierazpide-askatasuna eta argipideak hartzeko eta emateko eskubidea babestuko dituzte adierazpideek bere egitekoa demokraziaren arauzko Gizarte batek eskatzen duenez egin ahal dezaten.

  2. Atala

    Autonomia-Elkartearen jabetzapeko gizarte adierazpideen ihardunak honako oinarri-irizpide hauek izango ditu:

    1. Berriemanketan gauzak direneantxe ikustea, egiatasuna eta alderdikeriarik eza.

    2. Berriemanketa eta iritziaren arteko zehazketa eta bereizketa, azken honek adierazten dutenek nor diren hertsiki eskatuz. Merkataritza-berriemanketak erabilkera zehatz eta berezi bera eskatuko du hertsiki.

    3. Berdintasun-sortarauarekiko, politika, erlijio, gizarte, kultura eta linguistika-aniztasunarekiko begirunea.

    4. Orotariko interesaren alde, Autonomia-Estatutoan eta Konstituzioan onartutako elkar-bizitzaren herri-balioen aldezpen eta suztaketa.

    5. Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak onartzen dituen eskubideekiko begirunea.

    6. Pertsonaren ohorearekiko, izen onarekiko begirunea eta, bereziki, urkotasun eta berarizko irudirako eskubidearekikoa.

    7. Gazteriaren eta haurtzaroaren babesa.

    8. Kulturaren eta euskeraren suztapena, euskera erabiltzearen xedetarako, oinarrizko egitarau sortarauak ezarriz, orotariko eskeintza mailan Elkarte Autonomiadunean euskeraz irrati-telebistazko emankizunen oreka beharra kontutan izanik.

  3. Atala

  1. Lege honetako 2. eta 3. ataletako sortarauak eta Euskal Herrirako Autonomia-Estatutoaren 9.2. atalak herri-aginteei ezarritako eginkizunak egokiro betetzeko, honako hau ekar dezakeen ezein egitarau baztertzera joko da:

    1. Askatasunaren eta norbanakoen eta taldeen arteko berdintasunaren aurkako ekintza edo jokabideak goratzea edo aldeztea.

    2. Lege edo gizarte aldetik gaitzesgarri diren jokabideak alde onetik erakustea edo aldeztea.

  2. Haurrentzako asmotako zabalkunde eta egitarauek "Bezeroen Estatutoa"-ri buruzko Legean jarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  3. Norbaiten hitzak edo irudia bere barnekoitasun-eskubidea hautsi eta bere baimenik gabe jasotzea debekatuta gelditzen da, eta bai hartze horri datxezkon nolanahiko aztarrenak zabaltzea edo gordetzea ere. Halaber, legea hautsi dezaten gara-adinera gabekoen izenak agertaraztea ere debekatuta gelditzen da.

  1. Atala

    Euskal Irrati Telebista’ Herri-Erakundearen organoak honako hauek dira:

    1. Administrazio-Batzordea

    2. Zuzendari nagusia

  1. Atala

  1. – Legebiltzarrak lege honek dioen eran izendatutako hemeretzi kidek osatzen dute Administrazio-Batzordea.

  2. – Batzordekide-kargudunek ezin izango dute izan:

    1. Zuzeneko edo zeharkako inolako lanbideloturarik baltzu pribatuekin, baldin eta baltzu horiek honako hauek badituzte ekintza nagusi edo osagarritzat: publizitatea ekoiztu edo banatu; zine-filmak ekoiztu eta banatu, laburmetraiak barne; magnetoskopioz filmatutako edo grabatutako programak ekoiztu; disko, magnetofono- zintak edo antzekoak ekoiztu; edo baldin eta baltzu horien jarduera honako hau bada: lege honetan araututako Herri-Erakundearen egitekoen esparru diren enpresa edo baltzuetan erabiltzen diren edo erabil daitezkeen ekipoak, materiala edo edozein eratako osagaiak ekoiztu, zuzkitu edo hornitu.

    2. Jarduneango zerbitzu- edo lan-harremanik Herri–Erakundearekin edo bere baltzuekin.

      1. Atala

      1. – Administrazio-Batzordeko hamabost kideren izendapena Legebiltzarreko taldeek Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean aurkeztutako proposamenei jarraiki egingo da.

      2. – Administrazio-Batzordeko lau kide segidan aipatutako erakunde eta elkarteek Legebiltzarreko Mahaian aurkeztutako proposamenetan azaldutako pertsonen artetik izendatuko dira:

        1. Euskaltzaindia,

        2. Eusko Ikaskuntza,

        3. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea,

        4. Euskal Herriko Unibertsitatea,

        5. Proposamena egiterakoan Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkari gehien duten sindikatuak,

        6. Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaile-elkarteen federazioak.

      3. – Administrazio-Batzordeko kideen izendapenerako, emandako botoen bi herenen gehiengoa beharko da.

        7 bis atala

      1. – Administrazio-Batzordea bertako kideak izendatu eta hilabeteko epean eratuko da, kide guztiak beren tokiaz bilkura berean jabetzen direla.

      2. – Administrazio-batzordekideek dagokien legegintzaldia bukatzeaz bat edo hautatu zituen organoak kargutik kentzen dituenean utziko dituzte beren karguak. Halere, jardunean jarraituko dute, kide berriak beren tokiaz jabetu arte. Kargutik kentzeko, izendapenerako bezalako gehiengoa beharko da.

      3. – Administrazio-Batzordearen manualdian edozein arrazoirengatik gerta litezen balizko hutsuneak, 7. atalaren 3. idazatian ezarritakoaren gehiengoaren arabera, izendapena egiteko aurreikusitako sistemekin bat etorriz beteko dira.

      4. – Administrazio-batzordekideren bat kargutik kentzeari dagokionez, izendatu zuen organoak hori erabakitzeko ahalmena izango du, ondorengo kasuren bat gertatuz gero:

        1. Errenkako sei hilabetetik gora dirauen ezintasun fisiko edo eritasuna edukitzea.

        2. Gaitasun falta nabarmena izatea edo lege honetan jasotako irizpide, printzipio edo helburuen kontra jokatzea.

        3. Engainuzko delituagatik kondenatua izatea.

        4. Izendatu zuen organoarekiko ordezkaritza galtzea.

          1. Atala

          1. – Administrazio-Batzordea balio osoz bildu dadin, gutxienez bere eskubide osoko kideen erdiek eta bat gehiagok egon beharko dute bertan.

            Batzordearen erabakiak, bertaratutako batzordekideen gehiengoz hartuko dira, atal honen 2. idazatiak aipatzen dituenetan salbu.

          2. – Honako gai hauek Administrazio-Batzordeko kideen bi herenen gehiengoa beharko dute:

            1. Zuzendari nagusiaren proposamenez, Herri- Erakundearen ekintza-plana ontzat ematea; plan horretan, gutxienez, emankizun-programaren oinarrizko printzipioak eta irizpideak jasoko dira xehetasunez, eta bai Herri-Erakundeko baltzu berezien ekintza-plana ere. Ekintza- plana lehenengo aldiz eztabaidatzeko bilkura hasi eta hilabeteko epean ez bada lortzen jarritako arauzko gehiengoa, batzordekideen erabateko gehiengoa aski izango da plan hori onartzeko.

            2. Herri-Erakundearen eta bere baltzuen langile-zerrendak eta horien aldaketak behin betiko onartzea. Horretararako, dagokion adierazpen- txostena erantsiko da.

            3. Talde-negoziaziorako irizpide orokorrak ezartzea eta Herri–Erakunde eta bere baltzuen langileen lansari-arauak onartzea.

            4. Herri-Erakundearen eta bere baltzuen aurrekontu-egitasmoa onartzea. Lehenengo bozketan idazati honen lehenengo zatian jarritako arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, aurrekontu– egitasmoa Jaurlaritzari bidaliko zaio, legezko epearen barruan, administraziobatzordekide bakoitzaren botoa zehaztuz.

            5. Autonomia Erkidegoko gizartearen aniztasunarekiko eta elebitasunarekiko begirunez, politika-taldeentzako programazio–zatia sei hilabetez behin zehaztea eta gizarte-taldeentzakoa aztertzea.

            6. Administrazio-Batzordearen funtzionamendu-araudia onartzea eta aldatzea.

              1. Atala

              1. – Bestetik, honako hauek ere Administrazio-Batzordearen eskumen dira:

                1. Lege honen bigarren atalburuan agindutakoaren arabera programazioa betetzen dela zaintzea.

                2. Herri-Erakundearen ardurapeko baltzu eta enpresen zuzendarien izendapen-proposamenez jabetu, horiei buruzko irizpenak eman, jakin eta hilabeteko epean, eta zuzendarien toki- uztearen aurretiazko adierazpena jaso.

                3. Herri-Erakundearen eta bere ardurapeko baltzu eta enpresen ekintzen garapenari buruzko urteko txostena onartzea.

                4. Eusko Jaurlaritzak publizitatearen arloan eman asmo dituen xedapenenei buruzko irizpenak ematea.

                5. Herri-Erakundeko baltzuen bidezko publizitate-iragarketa araupetzeko arauak jartzea, kalitatearen kontrola, publizitate-mezuen edukia, bai eta iragarketa-denbora programazioari eta bertan sartutako komunikabideen beharrei egokitzea ere, kontuan izanik.

                6. Urteoro, adierazpide bakoitzaren emanaldietan sartu beharreko norbere irradagaien ehunekoa zehaztea.

                7. Herri-Erakundeko zuzendari nagusiak aurrera ekarritako gai guztiez jabetzea, bere ardurapekoak izan ez arren.

              2. – Atal honetako aginpideak gauzatzeko bide diren erabakiak bertaratutakoen arteko gehiengo soilez hartuko dira.

              1. Atala

              1. – Administrazio-Batzordeko burutza batzordekideen artean txandakakoa izango da. Hiru hilabete iraungo du eta batzordekide zaharrenak ekingo dio; gero, txandan adinez batzordeburuaren hurrengoa denak jarraituko dio, eta, irizpide berdinari atxikiz, hurrengo txandadunak.

              2. – Legegintzaldiak dirauen bitartean batzordekideren baten ordezkoa jarri beharra gertatuz gero, ordezko horri, txandakako burutzarako, ordeztu duen batzordekidearen txanda egokituko zaio.

              3. – Administrazio-Batzordeko burua, protokolo- egitekoez gain eta kide anitzeko organo baten burua den aldetik dagozkionez gain, ikuslearen babeslea izango da. Horiek horrela, herritarrek, Herri-Erakundearen eta bere baltzuen jarduera–esparruari dagokionez egindako kexak, iradokizunak eta proposamenak jaso, izapidetu eta erantzun beharko ditu, araudi bidez ezarritakoaren arabera.

              1. Atala

              1. Eraentza-Batzordeak, Herri-Erakundeko lanarien artetik boto-eskubiderik eta hizpiderik gabeko Bilkura-agiritarako Idazkari bat izendatuko du; horrek, bilkura bakoitzeko biltzar-agiria egin beharko du, bilkura bakoitza bukatzean horren idazkera onartu, eta horretarakoxe agiri-liburuan erasota uzten dela.

              2. Idazkariak, Lehendakaritzaren oniritziarekin, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak egin ahal izango ditu.

              3. Biltzar-agirietarako Idazkariak bere gain izango du agiri-liburuaren zaingoa; hori beti Herri Erakundearen egoitzan egongo da, Eraentza-Batzordeko Lehendakariaren berarizko idatzizko baimenik gabe bertatik ezin atera daitekeela.

              4. Halaber, Biltzarragiri-Idazkariak Herri-Erakundearen ikurratza ere horren Egoitzan gordeko du; hori ezingo da Herri-Erakundearen agiri ofizialetan baizik erabili, Eraentza-Batzordeko Lehendakariak agindu dezan guztietan.

              1. Atala

                Eraentza-Batzordeak hilean agizko bilkura bat egingo du, gutxienez, Herri-Erakundearen Egoitzan edo deian zehaztu dedin tokian, eta bereziak, hurrengo atalaren arauera beharrezko dedinoro.

              2. Atala

              1. – Batzordeburuari dagokio Administrazio- Batzorderako deia idatziz egitea, bertan gai-zerrenda eta bilkurarako toki, egun eta ordua adieraziz.

              2. – Batzordeburuak nahitaez egin beharko du Batzorderako deia, gutxienez bertako zortzi batzordekidek eskatuta. Eskabidean dei bereziaren xede diren puntu zehatzak ezarri beharko dira idatziz.

              3. – Atal honen aurreko idazatietan ohartemandakoa hala dela ere, batzordeburuak bere kabuz luzaezineko eta berebiziko garrantzizkotzat iritzitakoetan, bilkurarako deia telegramaz egin ahal izango du; mezuan, atal honen lehenengo idazatian ohartemandako zehaztasunak eman beharko dira.

              4. – Administrazio-Batzordeak ez du gai-zerrendan jasotako arazoez baino aritzerik izango, bertaratutakoen gehiengo soilez horrela erabakitzen bada. Nolanahi ere, gai horiei buruzko erabakiak onartzeko beharrezkoa izango da bilkuran diren kide guztien adostasuna.

              1. Atala

              1. – Herri-Erakundeko zuzendari nagusia Administrazio–Batzordearen bilkuretara joan ahal izango da, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidez, baina berari artez dagozkion gaietan esku hartzerik ez daukala.

              2. – Halaber, Batzordeak aholkua eskatzen dien teknikariak ere joan ahal izango dira, Batzordeak bertaratutako kideen gehiengo soilez erabakitako kasuetan.

  1. Atala

  1. – Zuzendari nagusia Jaurlaritzak proposatu eta Legebiltzarrak hautatuko du, eta proposamena onartzeko, legebiltzarkideen erdien gehi bat gehiagoren aldeko botoak beharko dira, gutxienez. Behin hautaketa eginik, lehendakariaren dekretu bidez izendatuko da zuzendari nagusia.

  2. – Honako hauek izango dira zuzendari nagusiaren egitekoak:

    1. Lege honek, lege hau osatzeko arau-bidezko manuek, eta, hala egokituz gero, oinarrizko edo osatzebidezko legepide direnez erabilgarri eta nahitaez bete beharreko izan daitezenek, agintzen dutena betetzea eta betearaztea.

    2. Arduralaritza Batzordeak bere agintepeko gaietan har ditzan erabakiak betetzea eta betearaztea.

    3. Arduralaritza Batzordeari, onar dezan, herri-erakundearen ekintzapide-egitamua aurkeztea, eta baita haren menpeko baltzu eta enpresenak eta esandako ekintzapide-egitamu horien egiterapenari buruzko urteko txostena ere.

    4. Diruegitamuen aintzin-egitasmoa batzordeari onar dezan aurkeztu, lan-sariak eta aurreko zatian esandako egitamuak egiteratzeko ohartemandako gastu eta diru-eskuraketak barne daramatzala, esandako batzorde horrek emankizun-egitarauari buruz ontzat emandako oinarri-iritziak eta orotariko bideak kontutan izanik eta horrezazko zehaztapen-txostenarekin batean, hori guztiori bai herri-erakundeari berari bai horren menpeko baltzuei dagokiela.

    5. Akurapen-sail gisa ihardun eta herri-erakundearen eta bere baltzuen ordainketa eta gastuetarako baimena eman.

    6. Arduralaritza Batzordeari herri-erakundearen eta bere baltzuen ihardute-egitura aurkeztea, onar dezan, eta bai herri-erakundeko eta bere baltzuetako artezkaritzakoak lanbide-gaitasunari begira izendatzea ere, izendapen horiek aurrez Arduralaritza Batzordeari ezagutaraziz.

    7. Herri-erakundearen eta bere baltzuen iharduna berma dezaten nolanahiko zerbitzuak eratzea, bideratzea, indartzea, antolakidetzea eta arakatzea, horretarako beharrezko eta aski izan daitezen arau eta oharpideak eman ditzakeela, hori guztiori Arduralaritza Batzordeari dagozkion eskubideen kaltetan gabe.

  3. – Irratsaioak bi hizkuntzetan egingo direla kontuan izanik, Autonomi Elkartean ofizial diren bi hizkuntzez aski jabetuta egoteari balioa emango zaio.

  1. Atala

    Artezkari Nagusiaren manu-aldiak lau urte iraungo du eta, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarraren Legegintza-aldia bukatuaz bat amaituko da. Hori gertatuz gero Artezkari Nagusia izendatu arte bere karguan jarraituko du.

  2. Atala

    Artezkari Nagusia Eusko Legebiltzarkide izatearekin batera ezinekoa izango da, Arduralaritza-Batzordekoentzat jarritako elkartuezin guztiek ere hartzen dutela.

  3. Atala

  1. – Eusko Jaurlaritzari dagokio zuzendari nagusiaren kargu-uztea proposatzea, horretarako arrazoiak adieraziz. Behin kargu-uztea Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideen erdiek gehi bat gehiagok onarturik, Eusko Jaurlaritzak kargu-uzteari buruzko dekretua onartuko du.

  2. – Administrazio Kontseiluak ahalmena izango du, bi hereneko gehiengoarekin, zuzendari nagusiaren kargu-uztea proposatzeko, ondorengo kasuren bat gertatuz gero:

    1. Kargua betetzeko bateraezintasunen batean erortzea.

    2. Errenkako sei hilabetetik gora dirauen ezintasun fisiko edo eritasuna edukitzea.

    3. Gaitasun falta nabarmena izatea edo lege honetan jasotako irizpide, printzipio edo helburuen kontra jokatzea.

    4. Engainuzko delituagatik kondenatua izatea.

  1. Atala

    Eusko Legebiltzarrak erabaki dezanaren arauera, Legebiltzar-Batzorde batek "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen Herri-Baltzuen ekintzaren zaingoa egingo du, haien iharduera galerazi ez dezaneko moduan.

  1. Atala

  1. Gizarte eta politika-talde ordezkagarriek, Lege honen xede diren herri-adierazpideak erabiltzeko eskubidea izango dute. Eskubide hau egiteratzeko, Arduratze-Batzordeak, Artezkari Nagusiarekin bat eta dagozkion aginteak egiteratuz, erizpide soilak ezarriko ditu, hori erabakitzeko, aipatutako taldeek bateango Erakundeetan, Kondaira-Lurraldeetan eta Elkarte Autonomiaduneko Udaletxeetan daukaten ordezkotza, eta beharrezko jo ditzan sindikaritza edo ugazaba-ordezkotzazko, edo gizarte eta kultura-interesezko beste ezein erizpide kontutan izanik.

  2. Irrapide-eskubidea indar gutxiagoko politika, gizarte eta kultura-taldeentzako ere bermatuko da.

  1. Atala

  1. – Legebiltzar-eztabaidaketen geroagoko zabalkundean, edo horiei buruzko albisteetan eta hauteskundeetako zabalkunde–ekintzetan, legebiltzar-talde bakoitzarentzako irrada-aldia talde horrek Eusko Legebiltzarrean duen ordezkari- kopuruaren heinekoa izango da.

  2. – Hauteskunde-ekintzetan zehar hauteskunde- arauek aurreikusten duten jaurpide berezia ezarriko da. Jaurpide horren ezarketaz eta kontrolaz Hauteskunde-Batzordea arduratuko da, bere eginkizuna Administrazio-Batzordearen eta zuzendari nagusiaren bitartez beteko duelarik. Izan ere, horiek Hauteskunde-Batzordeak ezarritako irizpideak betetzeko beharrezkoak diren erabakiak hartuko dituzte.

  1. Atala

    Eusko Jaurlaritzak, aldian-aldian, gizarte-adierazpideak herri-zerbitzu izateari darien irradaketak zehaztu ahal izango ditu, eta Arduratze-Batzordeari bere iritzia eskatu ondoren hoiek betearazi.

  2. Atala

    Eusko Jaurlaritzak, beharrezko eritzitako herri-zuduzko nahi hainbat agintaritzaren adierazpen edo mezu irratsaiotan sartu eta emanarazi ahal izango ditu, hoien nondikakoa esanaz. Jaurlaritzari neurtzea dagokion presa dagoenean, adierazpen eta mezu hoiek berehala zabalduko dira.

  3. Atala

    Irrapideetako Artezkariek, Arduralaritzak Herri-Erakundeko Artezkariaren bidez bere agintepide edo egiteko direnei buruz emandako albisteak zuzenduz edo argituz bidali diezazkien ohar eta adierazpen guztiak hartutako egunaren biharamonean eman beharko dituzte. Zuzenketa, bere zio den albistea eman zeneko albiste-irratsaioaren ordu berekoan egin beharko da.

  1. Atala

    Irratiz eta telebistaz zabaldutako edozein berrigatik bidegabekeriaz kalte egin zaiola uste dezan ezin norbanako edo lege-nortasundunek, berez edo egokiro legeztaturiko bere ordezkarien bitartez erantzuteko eskubideaz baliatu ahal izango du.

    Halaber, herri-zuduei kalte egingo aliatzaie, hauek aldezteko legezko gaitasuna izan dezan beste edozein Erakundek baliatu ahal izango du eskubide honetaz.

  2. Atala

  1. Erantzuteko eskubidea egiteratzeari gagozkiola, literatura, arte, zientzia edo horrelako lanen egile izan eta jendaurreko agerraldiak lanbidez egin ditzatenak ezingo dira irizlariek lan edo agerraldi hoiei buruz azaldutako aburuek bidegabekeriaz kalte egindakotzat jo, bere lan edo agerraldiekiko irizlarierizpenak baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. Doakien jendeaurreko lanaren arteaen edo zientziaren aldetikako balioari buruzkoatara mugatzea, eta

    2. Lege honetan aitortzen diren erizpide eta eskubideekiko begirunez eginda egotea.

  2. Gaudeneko adierazpen-askatasunezko giroan, nolanahiko herri-ihardunean dabiltzan edo ibili direnak ere ezingo dira bidegabekeriaz kaltetan ateratakotzat jo esana edo aipamena ihardun horri buruzkoa izan eta lege honetan aitortzen diren irizpide eta eskubideekiko begirunez egindakoa denean.

  1. Atala

    Erantzuna argipenaren edo zuzenketaren gaiari baino ez datxekona da, eta horren zabalkundea dohain egingo da.

  2. Atala

    Erantzuna emateko eskea, hala behar izanez gero oinarri dituen agiripaperak aldean daramatzala, horren zabalkundea egin behar deneko Adierazpideko Artezkari bidaliko zaio.

    Erantzunaren gai den berria edo iritzia egunoroko albiste-aldi baten zabaldu baldin bada, erantzun hori Adierazpideko artezkariak hartu dezan egunaren biharamonean zabaldu beharko da, eta bestetan berriz hurrengo zazpi egunen barruan.

  3. Atala

  1. Albiste edo iritzia eman zeneko albiste-aldia arauzko aldizkakoa baldin bada, erantzun hura zabaldu zeneko albiste-aldi berean sartu beharko da; bestelakotan, esana edo aipamena egin zeneko saio haren izakera berbereko baten aurretik egingo da.

  2. Lehen esandakoaren kaltetan gabe, erantzunaren zio izandako iritzia edo berria albiste-ematezko ez den irratsaio baten eman bada, eta iritziak telebista edo irratia lanbide dutenengandikakoak ez badira beti, doakionak erantzunak izakera bereko irratsaio baten irakurri dedila eskatu ahal izango du. Beti ere, Albistepideko Artezkariaren edo Arduratze-Batzordearen erabakia Albistepidearen izakerari eta saio-egitarauaren beharrei egokituko zaie.

  1. Atala

    Erantzuteko eskubidea, albistea edo iritzia zabaldutako egunetik hasi eta honako epe hauen barruan egiten ez bada galdu egindo da:

  1. Irratsaioak bertaraino iristen direneko herritan bizi direnak badira, zazpi egutegi-egun.

  2. Erresumako izaroez besteko lurraldetan bizi direnak badira hamabost egutegi-egun.

  3. Erresumako izaroetan edo atzerrian bizi direnak badira, hogeita hamar egutegi-egun.

  1. Atala

  1. Dagokion Albistepideko artezkariak erantzuteko eskubidea ukatzearen aurka Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izango da; horrek gehienezko hiru eguneko epearen barruan erabaki beharko du, horrekin arduralaritza-bidea aituz. Ukoak adierazi egin beharko dira.

  2. Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izateko epea, ukoaren adierazpena egindako egunaren biharamonetik hasita, kontatuko da eta, nolanahi ere, 31garren Atalean esandako epeak bukatzerakoan.

  3. Arduratze Batzordearen erabakia erantzuna sartzearen aldekoa bada, erantzun hori 31garren Atalean jarritako irizpideen arauera zabaldu beharko da.

  4. Arduratze-batzordearen ezezko erabakiaren aurka arduralaritza-auzipideetatikako goradeia egin ahal izango da.

  1. Atala

    Ukoa zio eta guztizkoa izango da, eta honako arrazoi huek baino ezingo ditu oinarri izan:

    1. Eskea edo idatzia bere zio izandako aipamenak edo esanak zehaztera ez mugatzea.

    2. Erantzunaren edukiak indarrean dagoen legeerapidetzak ezartzen dituen mugak haustea.

    3. Erantzuteko eskubideaz baliatzeko modua argi eta garbi ezegokia izatea.

    4. Lege honen 27. Atalak dionaren arauera horretarako legegaitasuna dutenek albiste edo iritziaren alderdi berei iadanik erantzun izana.

    5. Albistepideak albistea edo iritzia eskatzen den moduantxe edo halatsu iadanik borondatez argitu izana.

      28. Atalak aipatzen duen egoeraren bat gertatzea.

  2. Atala

    Eskubide honen egitarapena, agian egindako kalteari legozkiokeen zigorlege edo herrilegeen alorretan egin daitezkeen bideetatik bestekoa da.

  1. Atala

  1. Euskal Irrati-Telebistaren herri-zerbitzuen eraentzak lege honetan agindutakoak izango ditu jaurpide, eta jarri daitezen agizko zerbitzuak eratxikitzen zaizkiola egingo da.

  2. Herri-Erakundeak har ditzan erabakiez eta hoiei darizkien eskubideez, bakoitzean dagozkiokeen aginte-saila arduratuko da, aurrez jaurtze-agintaritzatikako zuzenketa-eskea egin beharrik gabe.

  1. Atala

  1. Herri-Erakundearen ihardutze-egiturari eta horren aldaketei buruz Arduratze-Batzordeak bere erizpena arauz eman beharko du, eta horren erabakiak Artezkari Nagusiarentzat behartze-indarra izango du.

  2. Ezingo da behar denez onartutako ihardutze-egituran ez dauden lantokientzako artezkaritza-lanaririk izendatu.

  1. Atala

    Telebistazko herri-zerbitzuen eraentza horretarako sortarazi daitezen Herri-Baltzuen bitartez egingo da.

  2. Atala

    Aurreko atalak dion Baltzuen baltzu-domua oso-osorik Autonomia-Elkarteak hartuko du, erabat Herri-Erakundearena izango da, eta ezingo da ez ordain-truke ez dohan saldu, bahituran eman, zorpetu, gaudimen gisa utzi edo inori utzi.

  3. Atala

    Herri-Erakundeak nornabako-jabetzapeko irratetxeak beretzakotu ahal izatea uhin-sarritasunezko eta irrada-indarrekiko arduralaritza-baimenaren jabetzarekiko ordezkotza hartzearen baldintzapean egongo da.

  4. Atala

  1. – Erakundea sortu ondoren, herri-baltzuetako zuzendariak Herri-Erakundeko zuzendari nagusiak izendatuko ditu, lege honen 9.1 b) atalean zehaztutakoa betez.

  2. – Herri-baltzuetako zuzendariak edo, hala badagokio, Herri–Erakundeko zuzendari nagusia izango dituzte beren arduralari bakar, eta akziokako baltzuentzat orotariko legeetan jarritako ahalmenak izango dituzte eta lege horietan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  3. – Herri-baltzuetako eta horiei jarduteegituraz atxikitako komunikabideen zuzendaria Herri-Erakundearen zuzendari nagusiarentzat aurreikusitako elkartuezin beren menpe egongo da.

  1. Atala

  1. Jaurlaritzak Artezkari Nagusiaren saloz, eta Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta, menpe-baltzuak sortarazi ahal izango ditu, eraentza eginkorrago baterako bide.

  2. Sortarazi daitezen menpe-baltzuak, beti ere, herri-domuzkoak izango dira, eta aurreko ataletan esandako lege-jaurpideen menpeko.

  1. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen diruegitamua Lege honi eta Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen orotariko Legeari atxikiko zaio.

  2. Atala

    Herri-Baltzu bakoitzak bere diruegitamu berezia izango du eta hoiek, Autonomia-Elkartearen orotariko Diruegitamuei eratxikita, Legebiltzarrak ontzat eman beharko ditu.

    Lege honen 42garren Atalaren babespean sortarazi daitezen menpe-baltzuek lege-jaurpide hori bera izango dute.

    Diruegitamuak, oreka-irizpidearen arauera egingo eta erabiliko dira.

  3. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta eraentza eta menpebazkunen diruegitamuen kaltetan gabe, diruegitamu finko bat egingo da, agiango edo behin-betiko mentsei ihes egin eta hoiek diruegitamu finko horretan sartutako erakundeen irabazien bidez estali ahal izateko.

  4. Atala

    "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen eta horren zerbitzuen eraentzarako herri-baltzuen dirubideak Euskal Herriko Autonomia Elkartearen Orotariko Diruegitamuen pentzutan egingo dira, eta egiteratu ditzaten ihardunetatikako diru-eskuraketa eta irabaziez baliatuz.

  5. Atala

  1. – "Euskal Irrati-Telebista" Erakundearen ondarea eta eraentzarako herri-baltzuenak, guztitarako Euskal Autonomia-Elkartearen ondarean sartuta geldituko dira, eta herri-zerbitzurako jarritako herrijabetzapeko ogasuntzat joko da. Ezein zerga edo laketatik iare egongo da.

  2. – Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren ondareak, Euskadiko ondarean txertatuta egonik, lege honetan ezarritakoak eta Euskadiko ondarea arautzeko legeetan xedatutakoak izango ditu jarraibide, honako zehaztasun hauek ere aintzakotzat hartuta:

    1. Nolanahi den ere, Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoari dagozkio erakundeak berak sortutako edo erositako ondasun higigarriak, jabetza gorpuzgabeak eta enpresa-ondarea erosteko, kudeatzeko, administratzeko, ustiatzeko eta besterentzeko titulartasuna eta eskumenak.

    2. Erakundeak zuzenbide pribatuaren arabera ustiatu, laga edo errentan jarri ahal izango ditu programak ekoizteko instalazioak, haiei lotutako ondasun higigarriak eta haietatik sortutako programak eta bestelako ekoizpenak.

    3. Gobernu Kontseiluak dekretu bidez ezarri ahal izango ditu prozedurak zehazteko eta eskumenak erakundeko organoei esleitzeko arauak, zuzenbide pribatuari lotutako prozedura-jardunak gauzatzeko, era horretara publizitatea, gardentasuna, lehia, objektibotasuna eta kudeaketaren errentagarritasuna bermatuta gera daitezen.

  1. Atala

  1. – Herri-Erakundeko eta bere baltzuetako langileek lan-legeek agintzen dutena izango dute jaurpide.

  2. – Herri-Erakunderako eta bere baltzuetarako langileen hautaketa deialdi publikoaren bidez eta merezimendu eta gaitasunaren printzipioetan oinarritutako sistemen arabera egingo da.

  3. – Administrazio-Batzordekide izateak ez du, inoiz ere, Herri-Erakundearekiko eta bere baltzuekiko lan-eskubiderik sortaraziko.

  1. Atala

  1. Artezkari, Antolatzaile, langile, egiteratzaile, aurkeztaile edo horrelako gisa jendaurrerako emankizunetan ari daitezen Herri-Erakundeko lanariak 41. atalak esaten dituen elkartuezinen menpe egongo dira, eta ezingo dute jendearentzako tokitan hoietan edo hoien antzerakotan ihardun. Noizbehinkako emankizun-aurkezpenak edo jendaurreango agerpenak elkartuezin horretatik kanpo gelditzen dira.

  2. Erosketa edo akurapen-zerbitzuetako edo zerbitzu horren eraentza hobetzeko sortarazi daitezkeen Baltzuetako teknikariak ere 41. atalak jartzen dituen elkartuezinen menpe egongo dira.

  3. Herri-Erakundearen edo bere Baltzuen lanari-erroldean behin betirako sartzea, ordu berean beste inorentzako lansaripeko beste ezein ekintzaren egiterapenarekin elkartuezina izango da.

    LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA

    "Radio Vitoria, S.A. " Herri Baltzua "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen barruan sartzen da.

    BIGARREN ERABAKI GEHIGARRIA

    Lege hau araupidez egiteratzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, indarrean jartzen denetik sei hilabete baino goragoko izan ez dadin epe batetan.

    AZKEN ERABAKIA

    Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak

Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana