Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 3481
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/06/25
- Argitaratze-data: 2015/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako lege honen testuan: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (2015eko uztailaren 2ko EHAA, 123. zk.); beraz, zuzendu egiten dira jarraian:
Azken Xedapenetatik Lehenengoan, honako hau esaten den lekuan:
191 septies artikulua. Kuota.
Tasa horren kuota honako tarifaren arabera eskatuko da (euroak):
Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduran:
Lurzoruaren kalitatearen ikerketetako balioztatze-txostenak ematea: 150.
Hondeaketa baimentzen duten ebazpenak ematea: 200.
Lurzoruaren kalitatearen deklarazioak ematea: 200.
Lurzorua berreskuratzeko plana onartzeko ebazpena ematea: 200.
Lurzorua berreskuratu dela ziurtatzen duten ebazpenak ematea: 150.
Lurzoruaren erabilera-gaitasuna adierazten duen ebazpena ematea: 150.
Salbuespenaren ebazpena ematea: 100.
Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko entitate izateko baimena ematea: 400.
Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko entitate izateko baimena aldatzea: 100.
Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroan egindako kontsulta: 50.
Honako hau esan behar da:
191 septies artikulua. Kuota.
Tasa horren kuota honako tarifaren arabera eskatuko da (euroak):
Lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozeduran:
Lurzoruaren kalitatearen ikerketetako balioztatze-txostenak ematea: 150,00.
Hondeaketa baimentzen duten ebazpenak ematea: 200,00.
Lurzoruaren kalitatearen deklarazioak ematea: 200,00.
Lurzorua berreskuratzeko plana onartzeko ebazpena ematea: 200,00.
Lurzorua berreskuratu dela ziurtatzen duten ebazpenak ematea: 150,00.
Lurzoruaren erabilera-gaitasuna adierazten duen ebazpena ematea: 150,00.
Salbuespenaren ebazpena ematea: 100,00.
Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko entitate izateko baimena ematea: 400,00.
Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko entitate izateko baimena aldatzea: 100,00.
Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroan egindako kontsulta: 50,00.