Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko irailaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zenbait kidegotan lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeko dena; zehazki, honako kidego hauetan: Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 6103
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/16
  • Argitaratze-data: 2010/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia Administrazioarentzat lan egiten duten funtzionarioen kidegoetako plantilla organikoetan izaten diren lanpostu hutsak ahalik eta azkarren betetzeko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2003ko azaroaren 20ko Agindua eman zuen, Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen, agenteen eta auzitegi-medikuen kidegoetan dauden lanpostu hutsak betetzearren, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa. Agindu horrek kidego horietako lan-poltsen eraketa eta funtzionamendua arautu zuen.

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak (2003-12-26ko BOE, 309. zenbakia) Aginte Judizialaren Lege Organikoa aldatu du, eta, ondorioz, beharrezkoa da 2003ko azaroaren 20ko Agindua indarreko araudira egokitzea; batik bat, Justizia Administrazioko kidegoen izenari eta horietan sartzeko eskatutako titulazioari dagokienez. Egokitzapen hori 2005eko otsailaren 21eko Aginduarekin gertatu zen.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 472. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera, urgentziak edo beharrak eraginda, Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetako bitarteko funtzionarioak izenda daitezke kidego horiei dagozkien zereginak betetzeko, betiere, karrerako funtzionarioek bete ezin badituzte edo izendatzeko arrazoiek bere horretan badiraute.

Baldin eta zerbitzu beharrek eskatzen badute inor izendatzea eta egoerak eskatutako premiaz karrerako funtzionarioekin zerbitzua betetzea ezinezkoa denean bitarteko funtzionarioak izendatuko dira agindu honetan ezarritako irizpideei jarraituz, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 489. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Arau horren babesean, Justizia Ministerioak abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretua eman zuen, zeinaren bitartez Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten funtzionarioen sarbidea, lanpostuen betetzea eta lanbide-sustapena arautzeko Erregelamendua onartu baitzen.

Bestalde, lan-poltsen kudeaketan lortutako esperientzian oinarrituta, egokitzat jo dugu kudeaketa hori hobetzen lagunduko duten hainbat aldaketa sartzea. Agindu hau sortu da abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren garapen gisa eta, hain zuzen ere, haren 1.2 artikuluak ezarritakoari jarraituz eta, are zehatzago, 30. artikuluaren garapen bezala. Azken artikulu honek, hain zuzen, jarraibide orokorrak finkatzen ditu Justiziako zerbitzuko bitarteko funtzionarioen izendapenari eta kargu-uzteari dagokienez eta izendaturikoen betebeharrei eta eskubideei buruz. Agindu honen helburua da irizpide zehatzak ezartzea nolabait ahalbidetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren organoetan bitarteko funtzionarioak izendatuz beharrezko premiaz eta arintasunaz betetzea langileei dagokienez ager litezkeen beharkizunak eta hutsuneak. Izendapen horiek funtzio publikoan sartzea arautzen duten berdintasun, meritu eta gaitasun irizpideei jarraituz egin beharko dira.

Horiek horrela eta langileen mugikortasuna, lanpostuen zerrendak onartzea eta ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioaren hizkuntza-normalkuntzarako neurriak ezartzea, organo judizial berriak sortzea eta laguntzarako planak daudela egiaztatzearen ondotik azken horiek Justizia Administrazioko bulego judizialen, fiskaltzen eta zerbitzuen lan-sisteman eragina daukate eta, gehienetan, langileen estaldura egokia behar da, prozesuak eta espedienteak izapidetzerakoan jarraitutasuna eta eraginkortasuna berma dadin, beharrezkotzat jo da aipatu organo eta zerbitzuetako lanpostu hutsak berehala eta modu eraginkorrean beteko dituen mekanismoa bideratzea.

Hori dela eta, lan-poltsa batzuen eraketa eta funtzionamendua arautzen da agindu honen bidez, Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetarako.

Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen 1996ko Akordioa onartzen duen martxoaren 26ko 60/1996 Dekretuaren arabera; eta Justizia Administrazioko langileei buruzko funtzioak eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzkoa den martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretuari jarraituz, eskualdatze hori indarrean dagoenetik, erkidego honi dagokio gai horretan jardutea abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak gaur egun emandako idazkeran Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta azaroaren 19ko 13/2007 Lege Organikoan ezartzen den moduan.

Aurrekoari jarraituz eta Botere Judizialaren Legean, Administrazioaren zerbitzura diharduten funtzionarioen sarbidea, lanpostuen betetzea eta lanbide-sustapena arautzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herrian destinoa duten langileen izenean Justizia Administrazioaren zerbitzuko Negoziazio Mahaian ordezkaririk duten sindikatuekin negoziatu eta gero, Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari nahiz Gobernuko idazkari entzun ondoren eta Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak txostena eman eta gero, honako hau

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Bulego Judizial eta Fiskalak aurrerantzean Bulego Judizial eta Fiskala, zerbitzuko beharrek hala eskatzen badute, Justizia Administrazioko bitarteko funtzionarioak izendatu ahalko ditu, Justizia Administrazioko zerbitzu, fiskaltza eta organo judizialetako plantillan hutsik dauden lanpostuak aldi baterako betetzeko. Lanpostuak ohiko mekanismoen bidez funtzionario titularrarekin bete ezin direnean erabiliko da bide hori, hain zuzen ere, premiazko kasuetan plantilla sendotzeko eta funtzionario titularrak ordezteko, arauz zehazten diren irizpideen arabera bidezko denean.

  1. Justizia Administrazioko zerbitzu eta organo judizialetako lanpostuak aldi baterako betez lan egin nahi duten pertsonen zerrendak eratzea da agindu honen helburua. Zerrenda horiek lan-poltsak izango dira.

  2. Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego hauetako bakoitzeko bi lan-poltsa eratuko da:

    1. Auzitegiko medikuak:

    2. Prozesu Eta Administrazio Kudeaketa.

    3. Prozesu eta Administrazio Izapidetza.

    4. Laguntza Judiziala.

      Lan-poltsa horiek balio izango dute destinoko zentroak betetzeko, betiere horien kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoaren ardurakoa bada. Alabaina, zerbitzuak emateko, interesdunak barruti judizial bat edo gehiago izendatu dezake, lurralde historiko bat edo bi edo Euskal Autonomia Erkidego osoa.

  3. Aipatutako kidego bakoitzerako osatuko diren lan-poltsetako lehenengoan honako hauek sartuko dira:

    Justizia Administrazioko organoetan lan egiten duten eta/edo organo judizialetako, fiskaltzetako eta Justizia Administrazioko zerbitzuetako plazak betetzen ari diren pertsonak. Langile horiek lan-poltsan hartuko duten lekua egindako zerbitzuak eta merezimendu orokorrak zenbatzetik ateratzen dena izango da, agindu honen 4. artikuluaren arabera.

    Halaber, lan-poltsan sartuko dira Justizia Administrazioan lanik egin ez dutela oposizioko probaren bat gainditu bai baina plazarik lortu ez duten pertsonak. Erreferentziako oposizioa Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetan sartzeko deitutako azkena izango da, eta behin prozesua gainditu duten hautagaien behin betiko zerrenda BOEn argitaratuta, oposizioa amaitu dela ulertuko da.

    Aipatutako kidego bakoitzerako osatuko diren lan-poltsen bigarrenean gainontzeko eskatzaileak sartuko dira.

  4. Dagokion lan-poltsa ireki eta eguneratu egingo da, honako kasu hauetan:

    1. Lan-poltsa agortzea.

    2. Lehenengo lan-poltsan sartzeko oposizioaren probaren bat gainditu bai baina plazarik lortu ez dutenak. Eta bigarren lan-poltsan, bigarren artikuluko 2 paragrafoan aipaturiko kidegoetako batera sartzeko helburuz deitutako eta urte horretan amaitutako oposizioei dagokienez lehenengo azterketan aurkeztu baina gainditu ez dutenak sartzeko.

      Kasu honetan, lan-poltsan oposizio-egile horiek bakarrik onartuko dira, eta horrek honako hau ekarriko du: lan-poltsan dauden guztiek duten oposizioko puntuazioaren kalkulu berria, eta 4.2.c) artikuluari jarraiki ateratako puntuazioak sartzea.

      Urte batean hautaketa-prozesurik egiten ez bada, abenduaren 31n lan-poltsak irekiko dira ordurako bertan dauden pertsonen datuak eta merituak eguneratzeko. Urtean behin bakarrik eguneratuko dira lan-poltsak.

  5. Lan-poltsak irekitzen direnean horietan dauden guztien datuak eta merituak eguneratuko dira oro har.

  1. Lan-poltsetan sartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea amaitzeko datarako hautagaiek bete beharko dituzte jarraian adierazitako ataletan ezarritako betekizunak. Zerbitzuak betetzen ari diren artean eskakizun horiek bete beharko dira, eta agindu honen I. eranskin gisa dagoen eskabidea aurkeztu beharko da, kasuan kasuko deialdian adierazten diren epetan eta lekuetan.

    Karrerako funtzionarioak edo lan kontratuko langile finkoak direnak ezingo dira lan-poltsan sartu.

    Eskabideak aurkezteko epea amaitzean Justizia Administrazioan bitarteko funtzionario direnek aldaketarik sartu edo meriturik alegatu nahi badute, epe barruan egin beharko dute hori; bestela, ofizioz sartuko ditu lehenengo lan-poltsan Bulego Judizial eta Fiskalak.

  2. Lan-poltsetan sartzeko hautagaiek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

    1. Espainiar herritartasuna edukitzea eta adinez nagusia izatea. Gainera, lan-poltsa irekitzeko deialdiaren urtean zehar 65 urtetik beherakoa izan beharko da hautagaia.

    2. Dolozko deliturengatik askatasunaz gabetzeko hiru urtetik gorako zigorrik jaso ez izana, zigor-aurrekariak baliogabetzea edo errehabilitazioa lortu ez bada salbu.

    3. Diziplinako espediente baten bidez ezein administrazio publikotatik bereizi ez izana ezta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabetua ez izana ere, behar bezala birgaituta ez badago salbu.

    4. Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzeko den abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 498. artikuluan adierazitako bateraezintasun kausatan sartuta ez egotea.

    5. Azken hiru urtetan hutsegite larriagatik edo oso larriagatik zigortua ez izana, ezta gaitasun ezagatik edo errendimendu gabeziagatik bitarteko funtzionario bezala lanpostutik kendua ez izana ere.

    6. Dagozkien eginkizunak betetzearekin bateraezina den gaixotasuna ez izatea ezta horiek betetzea galarazten duen mugaketa fisiko edo psikikorik ez izatea ere.

  3. Kidego bakoitzerako baldintza berezi bezala eskatuko da eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen jarraian adierazten diren titulazioak edukitzeko edo, bestela, horiek lortzeko moduan egoteko, eta atzerrian lorturiko titulazioei dagokienez, homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiriaren jabea izan beharko da hautagaia. Hauek dira eduki beharreko titulazioak:

    1. Auzitegiko Medikuen Kidegorako: Medikuntzan lizentziatua.

    2. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartzeko: Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren titulua edo baliokidea.

    3. Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko: Batxilergo titulua edo baliokidea.

    4. Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko: DBHko graduatu titulua edo baliokidea.

      Gainera Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegoetako lan-poltsetako hautagaiek egiaztatu beharko dute informatika baliabideak erabiltzen badakitela eta horietan jardun dutela eta horretarako nahikoa izango da azken urtean Justizia Administrazioko kidego horietan aritu izana edo beste administrazio batean administrari laguntzaile moduan. Halaber, balio izango du azken urtean herri administrazioetan sartzeko hautaketa probetan mekanografiako probak edo baliabide ofimatikoen erabilpenari buruzkoak gainditu izanak edo, prestakuntzako zentro ofizial batek emandako titulua aurkezteak.

  4. Eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko, lanpostuen zerrendan lanpostu hori betetzeko eskatzen diren baldintzak bete beharko dira.

  5. Eskabidearekin batera, agindu honen I. eranskinean esandako moduan, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Orokorrak:

      1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

      2. Kidego bakoitzean sartzeko eskatutako titulazioaren fotokopi konpultsatua edo eskatu dela egiaztatzen duen agiria.

      3. Agindu honen 4. artikuluak aipatzen diren merituak egiaztatzen duen dokumentazioa.

    2. Justizia Administrazioan egindako zerbitzuak.

      Ez da beharrezkoa izango Autonomia Erkidego honetan egindako zerbitzuak edo bertan aitortu direnak ziurtatzen dituen agiri bat ere, ofizioz sartuko baitira. Bitarteko funtzionario gisa autonomia erkidego honetaz kanpo beteriko zerbitzuak egiaztatze aldera zerbitzuei buruzko agiria aurkeztuko da. Agiri hori Justizia Ministerioko Pertsonal atalen Burutzak edo Justizia gaian transferitutako eskumenak dituzten autonomia erkidegoetan egoki dakien organoek eman beharko dute.

  6. Sartu nahi duen kidegoan sartzeko helburuz egin zen azken deialdiaren probetan parte hartu zuela egiaztatzeko ez da inolako ziurtagiririk eskatuko. Horrek ez du esan nahi eskabide ereduan eskatzaileak esku-hartze hori adierazi behar ez duenik.

  1. Kidego bakoitzeko lehenengo lan-poltsan hautagaiak antolatuko dira artikulu honen 2. puntuko a), c), d) eta e) idatz-zatien meritu orokorrak aintzat hartuz eta bigarren lan-poltsan artikulu honen 2. puntuko b), c), d) eta e) meritu orokorrak aintzat hartuta.

  2. Meritu orokorrak eta baremazioa hauek izango dira:

    1. Beteriko zerbitzuak lehenengo lan-poltsarako: Justizia Administrazioko bitarteko funtzionario gisa zerbitzuan beteriko urtebete bakoitzeko puntu 1, betiere lanaldi hori hautagaiak sartu nahi duen lan-poltsari dagokion kidegoan eginikoa bada. Urtebetetik beherako aldiak proportzionalki zenbatuko dira (0,0027777 puntu eguneko, hilabeteak 30 egunekoak izanik).

    2. Beteriko zerbitzuak bigarren lan-poltsarako:

      0,50 puntu zerbitzuan beteriko urtebete bakoitzeko, betiere hautagaiak Justizia Administrazioko bitarteko funtzionario gisa bete badu sartu nahi duen lan-poltsari dagokiona baino maila handiagoko kidego batean. Urtebetetik beherako aldiak proportzionalki zenbatuko dira (0,0013889 puntu eguneko, hilabeteak 30 egunekoak izanik).

      0,25 puntu zerbitzuan beteriko urtebete bakoitzeko, betiere hautagaiak Justizia Administrazioko bitarteko funtzionario gisa bete badu sartu nahi duen lan-poltsari dagokiona baino maila txikiagoko kidego batean. Urtebetetik beherako aldiak proportzionalki zenbatuko dira (0,0006944 puntu eguneko, hilabeteak 30 egunekoak izanik).

    3. Sartzeko probak:

      1. 12 puntu, sartu nahi duen kidegorako deitutako azken oposizioko ariketa guztiak gainditzeagatik.

      2. 4 puntu, sartu nahi duen kidegorako deitutako azken oposizioko edozein ariketa gainditzeagatik.

        Ezingo da batu c.1) eta c.2) idatz-zatietako puntuazioa.

      3. Puntu 1, sartu nahi duen kidegorako deitutako azken oposizioko lehenengo ariketara aurkeztu bazen, baldin eta gainditu ez bazuen baina lortu zuen puntuazioa 0 puntutik gorakoa bada.

        Horretaz gain, azken oposizioaren aurreko hiru oposizioetan gainditutako ariketa bakoitzarengatik puntu 1 emango da.

    4. Tituluak:

      1. Kidego Orokorretako lan-poltsetarako: 2 puntu, kidego horretan sartzeko eskatzen dena baino maila handiagoko hurrengo titulazioa daukaten eskatzaileentzat.

      2. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko lan-poltsarako, 2 puntu emango zaizkie Zuzenbidean lizentziatuei.

      3. Prozesu eta Administrazio Tramitazioko Kidegoaren lan-poltsarako: 2 puntu Zuzenbidean lizentziatuak diren eskatzaileentzat.

      4. Laguntza Judizialeko Kidegoaren lan-poltsarako: 2 puntu Zuzenbidean Lizentziaturako 3 ikastaro gainditu dituzten eskatzaileentzat.

      5. Auzitegiko medikuen lan-poltsarako, honako meritu hauek ere baloratuko dira:

        Espezialitate bakoitzeko 6 puntu baldin eta espezialitatea Psikiatria, Traumatologia edo Anatomia Patologikoa edo Lege eta Auzitegi Medikuntza gaietan bada.

    5. Euskara jakitea, hizkuntza eskakizunak edo horien baliokideak izatea honela baloratuko da:

      1. hizkuntza eskakizuna: puntu bat.

      2. hizkuntza eskakizuna: 2 puntu.

      3. hizkuntza eskakizuna: 4 puntu.

      4. hizkuntza eskakizuna: 6 puntu.

  3. Lanpostu hutsa beteko du meritu orokorren arabera eta xedapen iragankor bakarrarekin bat etorriz lehenengo lan-poltsan puntuaziorik onena duen hautagaiak. 7. artikuluko seigarren eta hamargarren idatz-zatietan jasotakoa aurrekotik kanpo geratzen dira eta agortuz gero edo xedapen iragankor bakarrarekin hautagaia aurkitzen ez bada bigarren lan-poltsara joango da.

  4. Meritu orokorrei buruzko 2. idatz-zatian jasotako baremoak aplikatzetik ateratzen den puntuazioaren arabera ezarriko da hautagaien hurrenkera. Berdinketa suertatuko balitz, merezimenduen hurrenkeran ezarritako ordenan puntu gehiago izateak hautsiko luke berdinketa. Berdinketa apurtzerik lortzen ez bada, alfabetoaren araberako lehentasuna izango da kontuan, lan eskaintza publikoko azken eskaintzari dagokion letraz hasita.

  5. Guztiz zehatzak ez diren edo faltsuak diren merituak alegatzen dituen hautagaia lan-poltsatik kanpo geratuko da; gainera, dagozkion erantzukizunak egotzi ahalko zaizkio.

  6. Lan-poltsa indarrean dagoela, lanposturik gabe geratzen diren bitarteko funtzionarioak lan-poltsa berrian izendatuta duten lekuan sartuko dira.

  1. Bulego Judizial eta Fiskala da lan-poltsak prestatu eta kudeatzeaz arduratzen den organoa.

  2. Lan-poltsen eraketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Justiziaren intranetean eta www.justizia.net web orrian iragarriko da.

  3. Aukeratutakoen behin-behineko lan-poltsak eratu ondoren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EATen iragarki tauletan, Justiziaren intranetean eta www.justizia.net web orrian jarriko dira, behar bezala ordenatuta eta sailkatuta, datu hauek aipatuz: izenak, abizenak, nortasun agiri nazionala, puntuazioa, hurrenkera zenbakia. Interesatuek 10 eguneko epea izango dute, behin-behineko ebazpenaren aipamena EHAAn egiten denetik kontatzen hasita, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari lan-poltsan jarritako edozein daturen gainean erreklamazioa egiteko.

  4. Behin betiko lan-poltsak behin-behinekoak jarri diren iragarki-taula beretan jarriko dira eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da behin betiko ebazpenaren aipamena.

  5. Behin betiko lan-poltsan ez da aldaketarik egiterik zango, agindu honetan aurreikusitakoak salbu.

  1. Lanposturen bat betetzeko beharra dagoenean, idazkari judizialek, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko zuzendariak edo Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak, r-humanosej-gv.es posta elektronikoaren bitartez, II. eranskinean dagoen eredua erabiliz Bulego Judizial eta Fiskalari funtzionario bat izendatzeko eskatuko diote. Lanpostua betetzeko Lanpostu-zerrendaren arabera zein betekizun bete behar diren adieraziko da.

  2. Behin eskabidea jaso eta gero, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak, lanpostu hutsa den edo lanpostuaren titularraren ordezkapena den kontuan hartuta, erabakiko du karrerako funtzionarioaz betetzea honako hauetako baten bitartez: zerbitzu-eginkizunak, behin-behineko esleipeneko itzulketa edo ordezkapena arautzen den moduan. Azken aukera izango da bitarteko funtzionario batez betetzea.

  1. Bitarteko funtzionario baten izendapena zerbitzuko beharren eta dauden aurrekontuen mende egongo da beti.

  2. Behin izendapen proposamena jaso ondoren, Bulego Judizial eta Fiskalak zerbitzuaren beharrak zehazteko beharrezko jotzen dituen datuak eska ditzake, eta horren arabera, dagokion hautagaia aukeratuko du, lan-poltsako lehentasun-hurrenkera errespetatuz, 7. artikuluaren seigarren eta hamargarren kasuetan jasotakoa salbu eta xedapen iragankor bakarrarekin bat etorriz.

  3. Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakunderako izendapenetan eta Bulego Judizial eta Fiskal berria ezarri denetan ere lanpostu-zerrendan lanpostuari ezarritako baldintzen arabera egingo dira.

  4. Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak interesatuari telefonoz dei egingo dio lan-eskaintzaren berri emateko, eta hori egiaztatuko da deien erregistroko liburuaren bitartez. Horretarako, beren parte hartzeko eskabidean interesatuek aukera izango dute gehienez jota hiru telefono zenbaki emateko, betiere aurkitzea eta deitzea errazagoa izan dadin. Gehienez jota hiru aldiz saiatuko da 3 orduko epean jakinarazpena edo mezua ematen. Lan-poltsetan dagoelarik lan eskaintza jasotzen duenak gehienezko bi orduko epean eskaintza onartu edo errefusatu beharko du. Ahalegin bakarra egingo da jakinarazteko edo berri emateko baldin eta presako zerbitzuak betetzeko bada. Halakoetan eskaintza egiten den unean bertan onartu edo errefusatu beharko da. Baldin eta proposatuko pertsonak izendapena onartuko ez balu edo aurkituko ez balitz edo, jabetza hartzera agertuko ez balitz, izendapenera uko egin diola ulertuko da eta dagokion lan-poltsatik kanpo geratuko da. Ukoren bat justifikaziorik gabe egiten bada, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak, hilabeteko epean, lan-eskaintzaren, ukoaren eta lan-poltsatik kanporatzearen berrespena bidaliko dio interesatuari. Hala ere, badago aukerarik izendapenari uko egin arren interesatuak lan-poltsan jarraitu dezan; hain zuzen ere, uko egitearen arrazoia datorren artikuluan jasotako arrazoietako bat denean.

    Proposatutako pertsonak izendapena onartzen ez badu, edo aurkitzen ez bada edo lanpostuaz jabetzeko agertzen ez bada, lan-poltsaren hurrenkeraren arabera hurrengoarekin harremanetan jarriko da.

    Aurkitu ez izanaren zioa justifikatua bada, 8. artikuluarekin bat etorriz dagokion lan-poltsan etenaldia izango da.

  5. Zerrenda batean baino gehiagotan dagoen hautagai bat haietako batean bitarteko funtzionario izendatzen bada, izendapena dirauen artean gainontzeko zerrendetan prest ez dagoela agertuko da.

  6. Baldin eta bulego eta zerbitzu judizial batean bitarteko funtzionario baten lanpostu-uztetik kidego bereko beste bati deitu arte sei hilabete baino gutxiago igaro bada bertan zerbitzuak betetze aldera, lehenengoa izendatu ahalko da, behin bakarrik eta baiezkoa eman ondoren, baldin eta bulegoko edo zerbitzuko arduradunak eskatzen badu. Baldin eta hautagaik deiari uko egiten badio horrek ez du ondoriorik izango lan-poltsan duen egoerari dagokionez.

  7. Deialdia argitaratzen den eguna baino azken aurreko bi urtetan zehar kasuan kasuko kidegoan edo maila handiagoko beste kidego batean bitarteko funtzionario gisa gutxienez benetan sei hilabeteko lanaldia edo zerbitzurik bete ez duen hautagaiak nahitaez prestakuntza orokorreko on line ikastaroa bat egin beharko du.

    Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak antolatuko du prestakuntzako ikastaroa eta derrigorrezko proba baten bitartez ebaluatuko da gai edo ez gai kalifikazioaz. Hautagaiari ez zaio dei egingo baldin eta prestakuntzako ikastaroa gainditzen ez badu.

  8. Baldin eta deialdia argitaratzen den eguna baino azken aurreko bi urtetan zehar dagokion kidegoan edo maila handiagoko beste batean bitarteko funtzionario gisa gutxienez sei hilabetez benetako lanaldia edo zerbitzua bete duen hautagaiak jurisdikzio zibileko ordenan (lan arlokoa, administrazioarekiko auzien arlokoa) edo zigor arlokoan beharrezko esperientziarik ez badu nahitaez asistentzia-prestakuntzako ikastaro bat egin beharko du on line moduluan edo presentzialean.

    Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak antolatuko du prestakuntzako ikastaroa eta derrigorrezko proba baten bitartez ebaluatuko da gai edo ez gai kalifikazioaz. Hautagaiari ezin zaio jurisdikzio-orden horietarako deitu baldin eta dagokion ikastaroa gainditzen ez badu.

  9. Baldin eta hautagaia izendatzen bada esperientziarik ez duen jurisdikzio-ordena batean lanpostu bat edo berariazko lanpostua betetzeko 8 orduz tutorea jarriko zaio arratsaldeko orduetan. Prestakuntza praktiko hori izendaturiko bitarteko funtzionarioari ordutan eta tutoreari diruz ordainduko zaiena, bukatuko da gai edo ez gai delako balorazioa tutoreak eman ondoren. Gaitasun eza edo errendimendu gabezia nabarmena delako lanpostu-uzteko prozedura hasi bazaio kontuan hartuko da.

  10. Baldin eta bitarteko funtzionarioak bete behar duen plaza goi-mailako kidego batera joan den titularra ordezkatzekoa bada, titularrak hutsik uzten duen plaza lehenbizi eta behin bakarrik eskainiko zaio bete beharreko lanpostuaren beheko mailako kidegoko lan-poltsan ere sartuta dagoelarik aldi berean titularra doan lanpostuaren goi-mailako kidego horretan lehenengo postua duenari eta beronek uko egiten badio, uko horrek ez du ondoriorik izango bi lan-poltsetan duen egoerari dagokionez. Azken kasua gertatzen bada, hurrengo deia egingo zaio ordezkatua izango den titularraren kidegoaren lan-poltsan lehenengoa den hautagaiari.

  1. Interesatua lan-poltsatik kendu gabe, etenaldian geratzeko arrazoiak hauek dira (kasu horretan hurrengoa izendatuko da):

    1. Aldi baterako ezintasuna, deialdia hasi aurretik hasitakoa, Gizarte Segurantzaren mediku fakultatibo batek emandako ziurtagiri edo txosten batek egiaztatua.

    2. Amaren kasuan, baldin eta uko egitea haurdunaldian edo 17 asteko epean, betiere baldin eta adopzioko kasua harrerako kasua bada administrazio ebazpenetik edo judizialetik kontatzen hasita. Halakoetan hautagaiak ez du beste eskubiderik kudeatzeko zerrendan geratzekoa baino. Lanera itzultzeko eskabiderik egiten ez bada, hautagaia lan-poltsatik kanpo geratuko da.

    3. Aitaren eta amaren kasuan, seme-alabak zaintzeagatik, betiere kontuan hartuta aldia hiru urtekoa baino handiagoa ez dela izango jaiotzatik edo seme-alaba adoptatua edo hartua izan bada administrazioaren ebazpenetik edo ebazpen judizialetik kontatzen hasita eta hautagaiak kudeatzeko zerrendan mantentzekoa salbu beste eskubiderik ez duela izango. Lanera itzultzeko eskabiderik egiten ez bada, hautagaia lan-poltsatik kanpo geratuko da. Seme-alaba bakoitzeko behin bakarrik emango da. Zergati horrengatiko etenaldia ezin da hilabetekoa baino txikiagoa izan.

    4. Odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko seniderik zaindu behar du, betiere adinagatik, istripuagatik edo gaixoaldigatik bere buruaz ezin bada baliatu eta ordaindutako jarduerarik betetzen ez badu. Aldia gehienez jota 3 urtekoa izan daiteke baina lanera lehenago itzuli ahalko da eta bere eskubide bakarra hautagaiak kudeatzeko zerrendan jarraitzekoa izango da. Lanera itzultzeko eskabiderik egiten ez bada, hautagaia lan-poltsatik kanpo geratuko da. Senide bakoitzeko behin bakarrik emango da. Zergati horrengatiko etenaldia ezin da hilabetekoa baino txikiagoa izan.

    5. Baldin eta ezkontidea edo izatezko bikotekidea edo seme-alaba hiltzen bada, edo istripurik edo gaixoaldi larrik badu. Kasu horretan uko egiteak denboran 5 edo 7 laneguneko muga izango du, betiere honen arabera: gertaera ohiko egoitza dagoen lekuan gertatu izana edo bertatik 150km baino gehiagora. Baldin eta ohol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailakoa edo urrutiagoko mailakoa bada elkarbizitzarik egonez gero denbora-muga 2 edo 4 egunekoa izango da betiere honen arabera: gertaera ohiko egoitza dagoen lekuan gertatu izana edo bertatik 150km baino gehiagora.

    6. Norbera ezkontzagatik edo izatezko bikoteko egoera erregulatzeagatik, baldin eta ezkondu edo, izatezko bikoteen kasuan, erregistroan inskribatu aurreko nahiz ondorengo 20 egun naturalen barruan egiten bada ukoa.

    7. Askatasuna kentzea, epai kondenatzailea eman artean.

    8. Kargu publikoa betetzea.

    9. Arlo pribatuan nahiz publikoan Justizia Administrazioaz kanpo lanean egotea.

    10. Baldin eta emakumearen aurkako indarkeria gertatzen bada, kasu hori behar bezala egiaztatua, betiere horrek eragozten badio segurtasun zioengatik edo mehatxuarekin edo indarkeria horrekin loturiko beste arrazoi batzuengatik deitu zaion lanpostuan lanean jardutea.

    11. Euskara ikastaroak betetzen egotea. Behin batez izango da, eta etenaldi horretan egoteko denbora gutxienez 6 hilekoa eta gehienez urtebetekoa izango da.

    12. Justiziak EPEa prestatzen betetzen egotea. Behin batez izango da, eta etenaldi horretan egoteko denbora gutxienez 6 hilekoa eta gehienez 6 hilekoa izango da.

  2. Arrazoi horiek ematen dituenak dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, bai ukoa egiten den unean (gertakaria egiaztatuz) bai eta ukoa eragin zuena amaitu zela egiaztatzerakoan ere (gertakariaren amaiera egiaztatuz). 10 egun izango ditu horretarako, ukoaren edo gertakariaren amaieratik kontatzen hasita. Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak sindikatuei horren berri emango die.

  1. Egoeraren arabera ezohiko lan-kargak pairatzen badituzte edo prozeduretan atzerapen aparta, Justizia Administrazioko organoei laguntza emateko neurrien baitan, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak baimendu dezake, Agindu honetan ezarritakoari jarraituz, laguntzeko bitarteko funtzionarioez organoa hornitzea, betiere aurrekontuak horretarako aukera ematen badu.

    Horniketa horiek gertatu daitezen, eskatzen duen organoak egiaztatu behako du bizi duen egoerari aurre egiteko adina baliabide ez duela. Halaber egiaztatu beharko du bete behar dituela berak zehaztu eta finkaturiko helburu zehatzak. Helburu horiek organo eskatzaileek proposatutako jardute-plan baten barruan sartuta egongo dira eta bertan nahitaez zehaztuko da laguntzeko bitarteko funtzionarioek zein lan bete behar duten, baita neurrirako gehienez aurreikusi den denbora. Baldintza horiek bete ezean eskabide hori izapidetzeko ez da onartuko. Onartu behar den ala ez baloratzeko eta laguntzeko bitartekoaren beharra egiaztatze aldera, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak egoki deritzen txostenak eskatu ahalko ditu.

  2. Gainera behin-behinean laguntzeko langileak ere izendatu ahalko dira organo baten plantilla handitzeko prozedura izapidetzen den artean, baldin eta izendapen horren zergatia egiturazko zioetan oinarritzen bada eta ez, aldian behin edo noizean behineko arrazoietan.

  3. Eskabideak idazkari koordinatzaileari bidalizko zaizkio. Beronek aldeko txostena eman beharko du baita, Gobernu Idazkaritzaren bitartez, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzara bidali ere. Beronek, aztertzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein daturen txostena eskatu ahalko du lehenago, eta baldin eta lortu nahi den helburua eta berori betetzeko behar denbora balioetsi ondoren, laguntzeko bitartekoa egokia dela baderitzo, aukera izango du aurreko artikuluetan ezarritakoari jarraituz dagokiona izendatzeko.

    Fiskaltzen kasuetan, eskabideak fiskal gorenaren bitartez eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen bidez eta zuzendariak direla medio bidaliko dira eta beroiek eskabide guztien aldeko txostena eman beharko dute.

  4. Agindu honetan ezarritako irizpideei jarraituz, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak ebatziko du bitarteko funtzionarioez hornitzeko eskabideari buruz eta organo eskatzaileari jakinaraziko dio.

  5. Nolanahi ere, aldeko txostena eman duen idazkari koordinatzaileak edo organoak hiruhileko ebaluaketa bat egin beharko du dauden laguntzeko baliabideei buruz baita jarraitu behar duten ala ez baloratu eta Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzara bidali ere. Halaber, izendapena amaitzen denean, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak txostena eskatu ahalko du nolabait jakiteko laguntzeko langilea izendatu zeneko helburuak zenbateraino bete diren baita bete den lana nolakoa izan den.

Hautagaiari baja emango zaio berehala, baldin eta:

  1. Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak 7.4 artikuluan ezarritako epean, arrazoirik eman gabe erantzuten ez badu edo izendapena onartzen ez badu, 7. artikuluaren seigarren eta hamargarren paragrafoetan aurreikusitako kasuetan salbu.

  2. Lanpostuen eskaintza zehatza baino lehenago uko egiteko arrazoitutako ziorik edo zergatirik adierazten ez badu.

  3. Arrazoitu gabe lanpostuaz jabetzeko ekitaldira agertzen ez bada.

    12. artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkezten ez badu lanpostuaz jabetzerakoan.

  1. Agindu honen 8.2 artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkezten ez badu.

  2. Lanpostu edo egiteko batzuk betetzeko kontratatua edo bitarteko funtzionario izendatua izan ondoren, lanpostu edo egiteko horiek betetzen jarraitzeari agerian uko egiten badio, 13. artikuluaren laugarren paragrafoan aurreikusitako kasua salbu.

  3. Agindu honen 13.6 artikuluko a), b), c), f), g) idatz-zatietan jasotako zirkunstantziaren batean badago.

Lan-poltsetan sartuta daudenek, baldin eta aurkituak izateko balio duten datuak aldatzen badira (helbidea edota telefonoa) idatziz Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote.

Lan-poltsan sartuta dagoen inori lanpostu jakin bat betetzeko deitzen zaionean, hautatuak, dagokion EAT-eko egoitzan aurkeztu beharko ditu jabetza hartzeko egunean bertan honako agiri hauek:

  1. Zinpeko adierazpena honako hau adieraziz: dolozko delituarengatik zigortuta ez dagoela; bateraezintasun kausa batean sartuta ez dagoela; bateraezintasun kausaren batean ez dagoela sartuta; diziplina-espediente baten bidez ezein administraziotan zerbitzutik ez dutela kendu; eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik ez dagoela; edo azken hiru urtetan bitarteko funtzionario izatetik kendua ez dela izan ez falta larriagatik ezta oso larriagatik ezta gaitasun eza edo errendimendu eza erakusteagatik ere.

  2. Ziurtagiri mediko bat, karguan jardutea eragozten dion akats psikikorik ezta gaixotasun psikikorik nahiz fisikorik ere ez duela egiaztatuz.

  3. 100eko 33ko edo goragoko minusbaliotasunaren legezko egoera duten hautagaiak aurkeztu beharko du Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioko nahiz kasuan kasuko autonomia erkidegoko organo eskudunek egindako ziurtagiria egiaztatuz lanean hasiko den kidegoko zereginak betetzeko gai dela.

  1. Baldin eta funtzionario titular batek hartzen badu bitarteko funtzionario bat betetzen ari zen plaza bat, berau bertatik berehala kenduko da ondorioak titularrak hartzen duen egunekoak direlarik.

    Bitarteko funtzionario bat baino gehiago baldin badago, lan-poltsaren hurrenkeran leku atzeratuena duenak utziko du lanpostua, lanpostu huts edo bete gabeko batean daudenen artean.

    Lanpostu-zerrendak ezarri eta gero, funtzionario titular bat lanean hasten den lanpostuaren dotaziotik kenduko da bertan lanean ari zena.

  2. Bitarteko funtzionarioaren izendapena lanpostua betetzen duena ez dagoelako egin bada (lizentzia edo baimena duelako, eszedentzian dagoelako lanpostua gordeta edo zerbitzu-eginkizunetan dagoelako), ordezkatzen duen funtzionarioa lanera itzultzen den egunean bertan kenduko da plaza horretako bitarteko funtzionarioa; edo bestela, ordezkatua den funtzionarioak baimena (Norberaren gauzak egiteko baimena edo oporrak hartzekoa) hasi aurreko egunean egun horietarako ezingo da ordezkorik hartu Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak baimentzen ez badu salbu.

  3. Nolanahi ere, bitarteko funtzionarioak lanpostu utziko du izendatua izan zenean izendapenari jarri zitzaion epea amaitzen denean edo izendapen horren arrazoia bukatu bada.

  4. Baldin eta 8.1 artikuluko c) eta d) idatz-zatietan aurreikusitakoa gertatzen bada eta bitarteko funtzionarioa bere zerbitzuak betetzen ari bada, dagoen lan-poltsatik kendu gabe lanpostua uzteko eskatu ahalko du, horretarako baldintzak eta epeak aipaturiko idatz-zatietan aurreikusitakoa direlarik. Arrazoi horregatik lanpostutik kentzeak dakar dagoen lan-poltsan dagokion lekura itzultzea.

  5. Lanean jarduteak ez du aldatuko hautagaiak lan-poltsan duen hurrenkera, eta lan-kontratua amaitzen zaionean lan-poltsara itzuliko da lanerako deia egin zitzaionean zeukan hurrenkera berean.

  6. Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariak Baliabideen zuzendariak bitarteko funtzionarioa lanpostutik kentzea erabakiko du baldin eta ondoren adierazitako inguruabarretako bat gertatzen bada:

    1. Hasieran edo gerora, lan-poltsan sartzeko eskatutako betekizunei edo alegatutako inguruabarrei buruz hutsegite edo faltsukeria izan bada.

    2. Zigor irmoa edo hutsegite larria oso larria gertatu bada.

    3. Gabezia nabarmena badago gaitasunari edo errendimenduari dagokionez. Idazkari judizialak, eta halaber EAEko Auzitegi Medikuntzako Erakundeko zuzendariak edo fiskal nagusiak Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari proposatu ahalko diote bitarteko funtzionarioa lanpostutik kentzeko eta proposamen horren arrazoiak eman beharko dituzte.

      Prozedura Bulego Judizial eta Fiskalaren erabakiaren bitartez hasiko da. Erabaki horretan instrukziogile bat izendatuko da. Instrukziogile horrek titulazio berdina edo handiagoa izan beharko du interesa duen funtzionarioak baino. Interesatuari erabaki horren berri emango zaio eta bertan egoki zehaztuko da zergatik eman zaion hasiera prozedurari. Halaber, interesatuari jakinaraziko zaio jarduteko letradu baten laguntza izan dezakeela edo berak erabaki ditzan ordezkari sindikalena.

      Instrukziogileak behar adina froga burutuko du gertakariak eta erantzukizunak zehaztu eta argitze aldera eta interesatuari aitorpena hartuko dio. Egindako jarduketen arabera eta horietan oinarriturik, gehienez jota 10 egun naturaleko epean prozedura hasi dela jakinarazten den egunetik aurrera kontatzen hasita, instrukziogileak kargu-orria aurkeztuko du eta bertan argi eta zehatz-mehatz azalduko ditu bitarteko funtzionarioari leporatzen zaizkion inguruabar eta gertakariak. Bestela prozedura artxibatzea proposatuko du.

      Kargu-orria eta burutu diren jarduketen eta eginbideen kopia interesatuari emango zaizkio 5 egun naturaleko epean egoki deritzen alegazioez erantzuna eman dezan. Horretarako aukera izango du bere ustez interesagarria izan dadin edozein dokumentu aurkezteko eta bere defentsarako beharrezkotzat jotzen dituen probak proposatzeko.

      Instrukziogileak ebatziko du interesatuak proposatutako probei nahiz egoki deritzen guztiei dagokienez. Probak egiteko 5 egun naturaleko epea egongo da.

      Lehenago aipatutakoa bete ondoren, 5 egun naturaleko epean lanpostutik kentzeko ebazpen proposamena egingo du edo instrukziogileak, hala badagokio, espedientea artxibatzea proposatuko du. Gero Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari bidaliko dio eta beronek 5 egun naturaleko epean ebatziko du.

    4. Baldin eta lanpostua bitarteko langileen bitartez betetzea eragin zuten zerbitzuko beharrak desagertu badira.

    5. Betetzen ari den plaza kentzen bada.

    6. Botere Judizialaren Lege Organikoaren 492.3 artikuluan ezarritako adina betetzeagatik edo heriotzagatik.

    7. Funtzionarioak fitxatzeko betebeharrean edota txartel magnetikoa erabiltzerakoan iruzur egiteagatik. Ondorio hauetarako, fitxaketak egiteko txartela beste pertsona bati ematea ere iruzurtzat joko da. Halaber, laneko ordutegia arrazoirik gabe betetzen ez denean eta, ondorioz, zerbitzuko ohiko funtzionamenduari, Administrazioari edo herritarrei kalte egiten zaienean.

      Ez betetze horietaz oharturik, Prozedura Bulego Judizial eta Fiskalaren erabakiaren bitartez hasiko da. Erabaki horretan instrukziogile bat izendatuko da. Instrukziogile horrek titulazio berdina edo handiagoa izan beharko du interesa duen funtzionarioak baino. Interesatuari erabaki horren berri emango zaio eta bertan egoki zehaztuko da zergatik eman zaion hasiera prozedurari. Halaber, interesatuari jakinaraziko zaio jarduteko letradu baten laguntza izan dezakeela edo berak erabaki ditzan ordezkari sindikalena.

      Instrukziogileak behar adina froga burutuko du gertakariak eta erantzukizunak zehaztu eta argitze aldera eta interesatuari aitorpena hartuko dio. Egindako jarduketen arabera eta horietan oinarriturik, gehienez jota 10 egun naturaleko epean prozedura hasi dela jakinarazten den egunetik aurrera kontatzen hasita, instrukziogileak kargu-orria aurkeztuko du eta bertan argi eta zehatz-mehatz azalduko ditu bitarteko funtzionarioari leporatzen zaizkion inguruabar eta gertakariak. Bestela prozedura artxibatzea proposatuko du.

      Kargu-orria eta burutu diren jarduketen eta eginbideen kopia interesatuari emango zaizkio 5 egun naturaleko epean egoki deritzen alegazioez erantzuna eman dezan. Horretarako aukera izango du bere ustez interesagarria izan dadin edozein dokumentu aurkezteko eta bere defentsarako beharrezkotzat jotzen dituen probak proposatzeko.

      Instrukziogileak ebatziko du interesatuak proposatutako probei nahiz egoki deritzen guztiei dagokienez. Probak egiteko 5 egun naturaleko epea egongo da.

      Lehenago aipatutakoa bete ondoren, 5 egun naturaleko epean lanpostutik kentzeko ebazpen proposamena egingo du edo instrukziogileak, hala badagokio, espedientea artxibatzea proposatuko du. Gero Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari bidaliko dio eta beronek 5 egun naturaleko epean ebatziko du.

      Baldin eta c) eta g) idatz-zatietan aurreikusitako prozedura izapidetzen ari den artean bitarteko funtzionarioak uzten badu prozedura hasterakoan betetzen ari zen lanpostua, zerrendara itzultzen denean prozedura bukatu arte etenda geratuko da. Artxibatzen bada bitarteko funtzionarioak eskubidea izango du dagokion zerrendara itzultzeko eta ondorioak izango dira hori adierazten duen ebazpenaren datakoak. Baldin eta lanpostutik kentzea bidezkoa dela erabakitzen bada behin betiko lan-poltsaz kanpo uzteko ebatziko da.

      Atal honetako a) eta b) idatz-zatietan jasotako kasuetan, interesdunaren alegazio-izapidea egin eta gero, lanpostutik kentzea atzera botako da baldin eta justifikatua ez bada.

      Lanpostu-kentzea nahitaez arrazoitu egin beharko du Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak artikulu honen c), d) eta g) idatz-zatietan azaldutako kasuetan.

Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak Justizia Administrazioaren eremuan ordezkaritza handiena duten sindikatuei posta elektronikoaren bitartez bidaliko die zerrenda bat non agertuko diren izendatu direnak baita lanpostutik kendu direnak ere. Halaber, eskatu ahalko dute egoki deritzen informazioa bitarteko funtzionarioak proposatu eta izendatzeko espedienteetan jarraitu diren irizpideei buruz.

  1. Justizia eta Herri Administrazio Sailak bitarteko funtzionarioekin duen lotura juridiko eta ekonomikoa sortzen da izendapena eta horren ondorengo lanpostuaren jabetza gertatzen denez geroztik. Proposatu diren pertsonek ez dute lanpostuaz jabetzerik izango ezta karguko egitekoak burutzerik ere Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak izendapenaren berri eman arte.

  2. Lotura hori lanpostu hutsaz titularra jabetzen den egunean iraungiko da, ordezkatutako funtzionarioa itzultzen denean, behin-behineko izendapena behin betiko egiten ez denean edo beste edozein arrazoigatik bitartekoa lanpostutik kentzea erabakitzen denean.

Justizia Administrazioaren Zerbitzuko bitarteko langileen diziplina-erregimena da Botere Judizialaren Lege Organikoan, Justizia Administrazioko langileen diziplina araubidearen Araudi Orokorrean eta berau garatzen duten bestelako xedapenetan ezarritakoa. Erregimen horrek honelako berezitasun hauek izango ditu:

  1. Hutsegite oso larri, larri eta arinengatik zehapenak ezartzeko eta funtzionarioaren behin-behineko etendura erabakitzeko ahalmena Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari dagokio, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. Hutsegite larriagatik edo oso larriagatik diziplina-zehapen irmorik ezartzea arrazoia da lanpostutik kentzeko baita bitarteko langileen lan-poltsatik kentzeko ere.

  3. Litekeena da lan-poltsetan sartuta dagoen bitarteko funtzionario bat, jarduneko zerbitzua ez den beste egoera batean dagoena, jarduneko zerbitzuan zegoela bete zituen hutsegiteengatik karrerako funtzionarioaren diziplina-erantzukizuneko kasu beretan sartzea. Kasu horietan bitarteko funtzionarioari diziplina-espedientea ireki ahal zaio amaitu arte. Baldin eta ebazpena ematen denean zehapena betetzea ezinezkoa bada bitarteko funtzionarioak eragozten diolako, zigorra gauzatuko da egoeraren aldaketak aukera ematen duenean, preskribatzeko epea amaitu denean salbu.

Lehenengoa. Merezituak.

Debekatzen da bulego judizialetan, fiskaltzetan eta edonolako organoetan edonork jardutea baldin eta bitarteko funtzionario edo ordezko gisako izendapenik ez badu. Izendapen horiek Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza emandakoak behar dute izan.

Bigarrena. Lan-poltsak zabaltzea.

  1. Baldin eta kasuan kasuko kidegoari dagozkion lanpostu-zerrendetan inor prest ez badago, enplegu publikoaren zerbitzuetara eta beste herri administrazio batzuen lan-poltsetara jo daiteke, betiere horien kideak uztea bere erregulazioan aurreikusita badago.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzuan diharduen langilea, artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioz, bete dituen zerbitzuen izaerarekin bat etorriz, bere zerbitzualdia amaitzen denean dagokion kidegora itzuliko da hurrenkeran azken postuan.

    Hirugarrena. Herri-administrazioen arteko lankidetza.

    Hala eskatzen badute, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak EAEko beste herri-administrazio edo erakunde publiko batzuen eskura ipini ahal izango du lan-poltsetan sartuta daudenen zerrenda.

    Eskaera horiei benetako erantzuna emateak bi baldintza izango ditu, lan-poltsetan inor prest egotekoa eta EAEko Administrazio Orokorrak eta beronen erakunde autonomoek langile beharrak edukitzekoa, alegia.

    Formula horren eraginpean lan-eskaintzarik onartzen dutenak zerbitzuak ematen ari diren artean etenaldira igaroko dira.

Oro har, izaera orokorrarekin Bulego Judizial Berria ezarri arte eta Justizia Administrazioko lanpostu jakin batzuk hizkuntza-gaiei buruzko araudira egokitu artean, gai horren inguruko beharrak Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak baloratuko ditu. Horretarako, ahal denean, hizkuntza-irizpideak aplikatuko ditu lehentasunezko organoetan nahiz euskararen erabilera sustatzeko esperientzia pilotuetan murgilduta dauden organoetan izan daitezkeen lanpostu hutsak betetzeko, bai eta lanpostuen zerrendetako lanpostu berezituak betetzeko ere. Horrez gain, kontuan izango dira Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko mapa linguistikoa ezartzerakoan gai horren inguruan emandako jarraibideak. Zentral sindikalei zerrenda bat emango zaie. Bertan honako hauek azalduko dira: euskararen erabilera sustatzeko esperientzia pilotuak, lanpostuen zerrendetan hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko mapa linguistikoa ezartzerakoan emandako jarraibideak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera indargabeturik geratuko dira Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko azaroaren 20ko Agindua, Justizia Administrazioko Ofizialen, Laguntzaileen, Agenteen eta Auzitegiko medikuen kidegoetan dauden lanpostu hutsak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa; eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2005eko otsailaren 21eko Agindua, 2003ko azaroaren 20ko Agindua aldatzekoa dena.

Lehenengoa. Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari ahalmena ematen zaio agindu hau ezartzeko behar diren adina jarraibide eta ebazpen eman ditzan.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 16a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

n Prozesu kudeaketa / Gestin procesal n Prozesu tramitazioa / Tramitacin procesal

n Laguntza judiziala / Auxilio judicial n Auzitegi-medikuak / Mdicos forenses

  1. Norberaren datuak / Datos personales.

    NAN/DNI

    Izen-abizenak / Nombre y apellidos

    Jaioteguna / Fecha de nacimiento .

    Tfnoa./Tfno. .

    Helbidea/Domicilio .

    Udalerria/Localidad . PK/CP

  2. Atxiki beharreko dokumentazioa / Documentacin a aportar.

    NANaren fotokopia / Fotocopia del DNI.

    Eskatutako tituluen fotocopia konpultsatua / Fotocopia compulsada de la titulacin exigida.

    Lan zerbitzuen egiaztagiria / Certificacin de los servicios prestados.

  3. Aurkezten den titulazioa / Titulacin que se aporta.

    n Zuzenbide Lizentziatura / Licenciatura en Derecho

    n Medikuntza Lizentziatura / Licenciatura en Medicina

    n Beste lizentzia bat / Otra Licenciatura

    n Zuzenbide Lizentziaturako hiru kurtso /3 cursos Licenciatura en Derecho

    n Unibertsitateko Diplomatura, Ingeniari Teknikoa, Arkitekto Teknikoa edo baliokidea / Diplomatura Universitaria, Ingeniera Tcnica , Arquitectura Tcnica o equivalente

    n Batxilergoa edo baliokidea / Bachiller o equivalente n DBHko graduatua edo baliokidea / Graduado en ESO o equivalente

    n Lege eta auzitegi-medikuntzako espezialitatea / Especialidad en Medicina Legal y Forense

    n Psikiatriako espezialitatea / Especialidad en Psiquiatra

    n Traumatologiako espezialitatea / Especialidad en Traumatologa

    n Anatomia Patologikoko espezialitatea / Especialidad en Anatoma Patolgica

  4. Poltsaren lurralde eremua / mbito territorial de la bolsa.

    Barruti judizial bat edo gehiago, Lurralde historiko bat edo bi, edo Autonomia Erkidego osoa adierazi / Indicar uno o varios partidos judiciales, uno o dos Territorios Histricos o toda la CAPV

    n EAE/CAPV

    n Araba/lava n Bizkaia n Gipuzkoa

    Barruti judizialak / Partido judiciales:

    Araba/lava: n Amurrio n Vitoria-Gasteiz

    Bizkaia: n Durango n Barakaldo n Gernika-Lumo

    n Bilbao n Balmaseda n Getxo

    Gipuzkoa: n Tolosa n Azpeitia n Bergara

    n Eibar n Irun n Donostia-San Sebastin

  5. Justizia Administrazioko Funtzionarioen Kidegoan sartzeko zein deialditan parte hartu den adierazi / Seale en qu convocatorias para el ingreso en el Cuerpos de Funcionarios de la Administracin de Justicia ha participado.

    Kidegoa

    Cuerpo Deialdi-urtea

    Ao convocatoria Lehen ariketa.

    0 punto baino gehiago

    Primer ejercicio

    Ms de 0 puntos Gainditutako ariketa kopurua

    Nmero de ejercicios superados Gainditutako ariketa guztiak

    Todos los ejercicios superados

  6. Ondorengo hizkuntza eskakizunen ziurtagiria / Titulacin acreditativa de los siguientes perfiles lingsticos

    Oharra: tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da. / Nota: ser necesario adjuntar una fotocopia compulsada del ttulo.

    n 1.HE / PL 1 n 2.HE / PL 2 n 3.HE / PL 3 n 4.HE / PL 4

  7. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegoak: baliabide informatikoen ezagutza egiaztatzea eta horiek erabiltzeko trebetasuna (horietako bat markatu). / Cuerpos de Gestin Procesal y Administrativa y Tramitacin Procesal y Administrativa: acreditacin del conocimiento y prctica en el manejo de medios informticos (marcar uno de ellos).

    Oharra: tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da / Nota: ser necesario adjuntar una fotocopia compulsada del ttulo.

    n Prestakuntzako zentro oficial batek emandako titulua / Ttulo expedido por un centro de formacin oficialmente reconocido.

    n Azken urtean Justicia Administrazioko kidego horietan aritu izana edo beste administrazio batean administrari laguntzaile moduan. / Desempeo de puestos de personal funcionario interino en ese Cuerpo de la Administracin de Justicia o de Cuerpo de Auxiliar Administrativo en otra Administracin en el ltimo ao.

    n Azken urtean herri administrazioetan sartzeko hautaketa probetan mekanografiako probak edo baliabide ofimatikoen erabilpenari buruzkoak gainditu izanak / Superacin de pruebas de mecanografa o de manejo de medios ofimticos en procesos selectivos para el ingreso en las Administraciones Pblicas en el ltimo ao.

    Behean izenpetzen duenak lan-poltsan onartzea eskatzen du, eta .................. Aginduan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela adierazten du. / El abajo firmante solicita su inclusin en la Bolsa de Trabajo, y declara que rene las condiciones exigidas en la Orden ...............................

    Data eta izenpea / Fecha y firma

    BULEGO JUDIZIAL ETA FISKALAREN ZUZENDARI JAUN TXIT ARGIA

    ILMA SRA. DIRECTORA DE LA OFICINA JUDICIAL Y FISCAL

D./D. .jn./and. Fiscal-Buruak,

Fiskalak, Idazkari Judizialak, AMEEko Zuzendariak, Bake-Epaileak / Excmo./a. Sr./a. Fiscal Jefe, Ilmo./a. Sr./a. Fiscal, Sr./a. Secretario/a Judicial, Sr./a. Dir./a. del IVML, Sr./a. Juez/a de Paz.

Organo Judiziala / rgano Judicial

Bitarteko funtzionario baten izendapena eskatzen du / Solicita el nombramiento de un funcionario interino del Cuerpo:

n Prozesu Kudeaketa / Gestin Procesal

n Prozesu Tramitazioa / Tramitacin Procesal

n Laguntza Judiziala / Auxilio Judicial

n Auzitegi-Medikuak / Mdicos Forenses

Eskaeraren arrazoia / Motivo de la peticin:

Ordezteko funtzionarioaren izenabizenak adierazi / Indicar nombre y apellidos del funcionario/a a sustituir :

Lanpostuaren beharrak / Necesidades del puesto:

n Euskara

n Beste batzuk / Otros

Data eta izenpea / Fecha y firma

BULEGO JUDIZIAL ETA FISKALAREN ZUZENDARI JAUN TXIT ARGIA

ILMA. SRA. DIRECTORA DE LA OFICINA JUDICIAL Y FISCAL

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.