Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko aurrez aurreko jarduerak berriz hastea eta irakaskuntza jakin batzuetan sartzeko azterketak eta probak egitea arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 98
  • Hurrenkera-zk.: 2034
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/05/23
  • Argitaratze-data: 2020/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Jaurlaritzak deskonfinamendua arintzeko prestatu duen estrategia zehatzaren barruan, Lehendakariaren maiatzaren 10eko 8/2020 Dekretuak, zeinaren bidez arauak ezartzen baitira alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako murrizketak Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 1. fasean malgutzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako aldaketak, zabaltzeak eta murrizketak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzeko, osasun-larrialdiak Euskadin izan duen bilakaerara egokitze aldera, aukera ematen du pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetatik lekualdatzeko, besteak beste, hezkuntza- eta prestakuntza-arrazoiengatik.

Lehendakariaren maiatzaren 9/2020 Dekretuak, gorago aipaturiko Dekretua aldatzen duenak, zioen azalpenean adierazten duenez, deskonfinamendua aritzeko testuinguru honetan, funtzionamendu normllizatua izango duen gizarte baten berezko jarduera guztiak pixkanaka berreskuratu nahi baditugu, norbanakoen eta taldeen jarduera, mugikortasunari zein gizarte-harremanei dagokienez, modu arduratsuan gauzatu behar da ezinbestean.

Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren arabera, zeinaren bidez luzatzen baita martxoaren 14ko Dekretuan deklaratutako larrialdi-egoera Dekretu horrek deklaratu baitzuen COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko larrialdi-egoera hezkuntza-administrazioek unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko aurrez aurreko jarduerei eusteko eta berrekiteko neurriak malgutu ahal izango dituzte, eta neurri horiek betearaztea ere badagokie.

Horri jarraikiz, honako hau

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Euskadi, auzolana