Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2020ko uztailaren 24koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez sortzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuari dagokion egoitza judizial elektronikoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko uztailaren 24koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez sortzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuari dagokion egoitza judizial elektronikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3137
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/24
  • Argitaratze-data: 2020/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 13. artikuluaren arabera, Justizia Administrazioari dagokionez, jurisdikzio militarra alde batera utzirik, Euskal Autonomia Erkidegoak gauzatuko ditu, bere lurraldean, Botere Judizialaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lege organikoek Gobernuari aitortzen, gordetzen edo esleitzen dizkioten ahalmenak. Halaber, Estatutuaren 35.3 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari eskumena ematen dio bere lurralde-eremuan Justizia Administrazioko langileak kontratatzeko eta administrazio horrek jarduteko behar dituen baliabide material eta ekonomikoak hornitzeko, Botere Judizialaren Lege Organikoak eskumen hori Gobernuari esleitzen dion baldintza berberetan.

Horrenbestez, Estatutuaren artikulu horiek araututakoari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoarenak dira bulego judizialak eta jurisdikzio-organoei laguntzeko organoak eta zerbitzuak antolatu, hornitu eta kudeatzeko eskumenak. Izan ere, azaroaren 6ko 1684/1987 Errege Dekretuaren eta martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretuaren bidez eskualdatu ziren Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide pertsonal, material eta ekonomikoei dagozkien eginkizunak eta zerbitzuak.

Justizia Administrazioaren eremuan eginiko transferentzia horren erabilera justizia- arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio, honako xedapen hauetan aurreikusitakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua, eta Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua.

Justizia Administrazioaren baliabide materialen gaineko eskumenaren barruan sartzen da, nolanahi ere, Justizia Administrazioaren informatika- eta komunikazio- sistemak konfiguratzea, ezartzea eta mantentzea, hargatik eragotzi gabe sistemaren bateragarritasuna bermatzeko Estatuari dagozkion koordinazio- eta homologazio- eskumenak.

Eskumen hori baliatuz, Justizia Administrazioaren sistema informatikoak eraldatzeko prozesu batean murgilduta dago Lan eta Justizia Saila, Euskal Autonomia Erkidegoko jurisdikzio eta barruti judizial guztietan espediente judizial elektronikoa errealitate bat izan dadin.

Eraldaketa teknologikoko prozesu horren barruan, dagoeneko martxan dago profesionalen ataria, zeinak aukera ematen baitie justizia-administrazioarekin izapideak komunikazio seguruen bidez egiteko.

Orain, bada, juridikoki arautu behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren eremuko sarbide-atariak eta erregistro elektronikoak.

Erregulazio hori dagoeneko badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez lagundu nahi baita Administrazio eraginkorra lortzen, hainbat bidetatik eskuragarri dauden kalitatezko zerbitzuen eskaintza egiten duena; gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatuko dituen Administrazio irekia; kudeaketa hobetu, antolamendua egokitu, prozedurak sinplifikatu eta teknologia eguneratuko duen administrazio eraginkor bat.

Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legeak behin betiko aitortzen du herritarrek eta profesionalek informazio-teknologiak erabiltzea Justizia Administrazioarekiko harremanetan eta azken horrek gainerako administrazio eta erakunde publikoekin dituen harremanetan.

Lege horren III. tituluak egoitza judizial elektronikoa definitzen eta arautzen du, eta, haren 9. artikuluan honela definitzen du: herritarrek komunikazio-sareen bidez eskuragai duten helbide elektronikoa, zeinaren titulartasuna justizia-arloan eskumena duen administrazioetako bakoitzak baitu eta administrazio horrek kudeatu eta administratzen baitu.

Egoitza judizial elektronikoa ezarrita, Euskal Autonomia Erkidegoko bulego judizial bakoitzak ematen dituen prozedurak eta zerbitzuak zentralizatu nahi dira, haietarako sarbidea errazteko eta gune bat sortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa, herritarrak eta profesionalak jarduera judizialaren esparruan beharrezkoak diren berme prozesalekin harremanetan jartzeko.

18/2011 Legearen 9. artikuluan ezartzen duenez, justizia-arloan eskumena duten administrazioek zehaztuko dituzte egoitza judizial elektronikoak sortzeko baldintzak eta tresnak, baina, betiere, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion autonomia- erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen baten bidez sortuko dira.

Agindu honek betetzen ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan ezartzen diren erregulazio onaren printzipioak, hala nola, premia, efikazia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. Arau hori guztiz beharrezkoa da Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legea bete ahal izateko, eta bitartekorik egokiena da Justizia Administrazioan eta herritarrekiko, profesionalekiko eta beste laguntza-organo batzuekiko harremanetan eraginkortasun- eta efizientzia-maila handienak lortzeko.

Arauak ez ditu murrizten partikularren eskubideak, bere helburua betetzeko ezinbestekoak diren neurriak baino ez ditu ezartzen, ez du administrazio-zama berririk sortzen, eta bere helburuak behar adina justifikatuta daude.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren eremuko sarbide-atariak eta erregistro elektronikoak juridikoki arautzeko egiten da agindu hau, eta aldeko txostena eman dute Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Estatuko Fiskaltza Nagusiak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak.

Agindu honen xedea da egoitza judizial elektronikoa sortzea, Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legean ezarritakoa betetzeko.

Egoitza judizial elektronikoaren bidez gauzatu ahal izango dira bai Justizia Administrazioaren edo, baliabide elektronikoen bidez harekin dituzten harremanetan, herritarren eta profesionalen autentifikazioa behar duten prozesura eta zerbitzu guztiak, eta bai egoitzan txertatzen diren beste jarduketa oro.

Agindu honen aplikazio-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko bulego judizialetara, bulego fiskaletara eta Justizia Administrazioaren beste zerbitzu batzuetara hedatzen da, bai eta, baliabide elektronikoen bidez haiekin dituzten harremanetan, herritarrengana eta profesionalengana ere.

Hau da egoitza judizial elektronikoaren erreferentziako helbide elektronikoa: https://egoitza.justizia.eus

  1. Justizia-arloan eskumena duen Sailarena da egoitza judizial elektronikoaren titulartasuna.

  2. Justizia administrazioa modernizatzeko eta hobetzeko eskumena duen zuzendaritzari dagokio egoitzaren kudeaketa teknologikoa.

  3. Justizia Administrazioa modernizatzeko eta hobetzeko eskumena duen zuzendaritzak horretarako izendatutako administrazio-organoak izango dira egoitza judizial elektronikoan herritarren eta profesionalen eskura jarritako kudeaketaren eta zerbitzuen arduradunak. Era berean, edukien erantzukizuna informazioa sortzen duen organoari dagokio.

  1. Egoitza judizial elektroniko honetan eduki hauek sartzea aurreikusten da:

    1. Egoitza, haren organo titularra eta kudeaketaren organo arduradunak, eskuragai dauden zerbitzuak eta, hala badagokio, haren azpiegoitza eratorriak identifikatzea.

    2. Egoki erabiltzeko behar den informazioa, egoitza judizial elektronikoaren mapa edo informazio baliokidea barne, nabigazio-egitura eta eskuragai dauden atalak zehaztuta.

    3. Egoitzako ziurtagiriak egiaztatzeko sistema, zuzenean eta doan eskuragarri egongo dena, xedapen hauetan aurreikusi bezala: Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legea eta Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legea, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 23ko 910/2014 (EB) Erregelamendua, barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako identifikazio elektronikoari eta konfiantzazko zerbitzuei buruzkoa, zeinaren bidez indargabetzen baita 1999/93/CE Zuzentaraua.

    4. Egoitza judizial elektronikoan onartzen diren edo erabil daitezkeen sinadura elektronikoko sistemen zerrenda, xedapen hauetan aurreikusi bezala: Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legea eta Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legea, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 23ko 910/2014 (EB) Erregelamendua, barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako identifikazio elektronikoari eta konfiantzazko zerbitzuei buruzkoa, zeinaren bidez indargabetzen baita 1999/93/CE Zuzentaraua.

    5. Egoitzaren bidez atzi daitekeen (daitezkeen) erregistro elektronikoa(k) sortzeko arauak.

    6. Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoitza elektronikora estekekin, bai eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egoitza elektronikoetara ere, datu pertsonalak jurisdikzio-xedeekin edo jurisdikziokoak ez diren xedeekin badira, hurrenez hurren.

    7. Egun baliogabeen egutegia, izapideak erregistratuta geratzen diren ordua eta egun ofiziala.

  2. Egoitza judizial elektroniko honetan zerbitzu hauek sartzea aurreikusten da:

    1. Egoitza judizial elektronikoan eskuragai dauden zerbitzuen zerrenda.

    2. Zerbitzu-karta eta zerbitzu elektronikoen karta.

    3. Herritarrek eta profesionalek Justizia Administrazioarekin komunikatzeko eskubidea betez kasu bakoitzean erabil ditzaketen baliabide elektronikoen zerrenda.

    4. Dagozkion organoetan iradokizunak eta kexak aurkezteko esteka bat.

    5. Espedientearen izapidetze-egoera ikusteko sarbidea, legeak ezarritako moduan.

    6. Hala dagokionean, iragarki- edo ediktu-taulan argitaratu beharreko ebazpenak eta komunikatuak formatu elektronikoan argitaratzea.

    7. Jakinarazpen edo komunikazio elektronikoak ikusteko sarbidea.

    8. Formularioak eta eredu normalizatuak argitaratzea, jarduerak eta prozedurak hasteko edo bere eskumeneko zerbitzuak ematea eskatzeko.

    9. Egoitzak biltzen dituen organo edo organismo publikoen zigilu elektronikoak egiaztatzea.

    10. Egoitzak biltzen dituen organo edo erakunde publikoek igorri dituzten eta egiaztapen-kode seguruaren bidez autentifikatu diren dokumentuen egiazkotasuna eta osotasuna egiaztatzea.

    11. Aholkularitza elektronikoko zerbitzuak erabiltzaileentzat, egoitza behar bezala erabil dezaten.

    12. Justiziaren aurrean herritarrek dituzten Eskubideen Gutuna.

    1. Elkarreragingarritasunaren eta segurtasunaren eskema judiziala betetzen dela adierazten duten adostasun- eta bateragarritasun-adierazpenak argitaratzea, baita elkarreragingarritasun-bereizgarri posibleak ere.

  3. Zerbitzu berriak garatzen diren heinean, egoitza judizial elektronikoan sartuko dira apurka-apurka.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza judizial elektronikoak hizkuntza-koofizialtasunaren araubidea bermatuko du, eduki eta zerbitzu guztietarako sarbidea euskaraz zein gaztelaniaz ahalbidetuz.

  5. Egoitza judizial honi egokitzea aurreikusten diren eduki eta zerbitzuetan, bai eta egoitza horretatik eskuragarri egongo den erregistro elektronikoaren edo elektronikoen sorreran ere, sexu-aldagaia sartuko da, gero datuak ustiatzeko.

Bide hauek gaituko dira egoitza judizial elektronikoan eskuragai dauden zerbitzuetara, jarduketetara eta prozeduretara sartzeko:

  1. Sarbide elektronikorako, Internet bidez.

  2. Telefono bidezko arreta eskaintzen duten zerbitzuetarako, egoitza judizial elektronikoan bertan behar bezala argitaratuko dira telefono-zenbakiak.

  1. Publizitate-, erantzukizun-, kalitate-, segurtasun-, erabilgarritasun-, irisgarritasun-, neutraltasun- eta elkarreragingarritasun-printzipioen arabera arautzen da egoitza judizial elektronikoa. Printzipio horiek xedapen hauetatik eratortzen dira: bateko, Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Erabilera arautzen duen uztailaren 5eko Legea; eta, besteko, sektore publikoaren gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretua, zeinak egiten baitu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren urriaren 26ko 2016/2102 (EB) Zuzentarauaren transposizioa.

  2. Justizia Administrazioa modernizatzeko eta hobetzeko eskumena duen zuzendaritzak bermatuko ditu egoitza judizial elektronikoan dagoen informazioaren konfidentzialtasuna, erabilgarritasuna eta osotasuna, bat etorrita aipatutako Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Erabilera arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legearen ondoriozko segurtasun-irizpideekin.

  3. Halaber, zuzendaritza horrek datuak babesteari buruzko araudian ezarritako teknika-, antolaketa- eta segurtasun-neurriak hartuko ditu egoitza elektronikoaren bidez tratatu beharreko datu pertsonalei dagokienez, bai eta datuon konfidentzialtasuna, osotasuna eta irisgarritasuna bermatzeko behar diren neurriak ere.

Uztailaren 5eko 18/2011 Legearen 9.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, egoitza judizial elektronikoaren kexa- eta iradokizun-zerbitzuaren bidez telematikoki aurkeztuko dira egoitzak ematen dituen kudeaketa eta zerbitzuei buruzko iradokizunak eta kexak.

  1. Justizia-arloan eskumena duen saileko buruaren eskumenaren bidez, beste egoitza judizial elektroniko eratorri batzuk edo azpiegoitza batzuk sor daitezke, eta horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

  2. Egoitza judizial elektroniko eratorria sortzeko ebazpenean jaso beharko da egoitzan eskuragai dauden zerbitzuetara sartzeko bideen identifikazioa, eta, hala badagokio, zein telefono eta bulegoren bidez ere sar daitekeen adierazi beharko da, bai eta egoitzak ematen duen zerbitzuari buruzko iradokizunak eta kexak egiteko dauden bideak ere.

  3. Egoitza judizial elektroniko eratorria sortzeko ebazpenak aintzat hartu beharko ditu Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak ezarritako homogeneizazio-irizpideak bateragarritasuna eta uniformetasuna bermatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza judizial elektronikoak eta haren egoitza eratorriek bermatuko dute sistema informatikoen bateragarritasuna eta elkarreragingarritasuna, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak zehaztutako moduan.

Sei hileko epea izango da, gehienez, Egoitza Judizial Elektronikoa martxan jartzeko, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 24a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARA JESS CARMEN SAN JOS LPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik