Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Vitoria-Gasteizko udalerriko San Kristobal auzora zabaltzea birgaitze integratuko eremuetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Vitoria-Gasteizko udalerriko San Kristobal auzora zabaltzea birgaitze integratuko eremuetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1745
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/10
  • Argitaratze-data: 2021/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Vitoria-Gasteizko Udalak idatzi bat bidali zuen birgaitze integratuko eremuetarako zehaztuta dauden dirulaguntzak eskatzeko, San Kristobal auzoarentzat. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen- eta justifikazio-memoria, gizarte- eta hirigintza-azterlana, ekonomia- eta finantza-azterlana eta jarduketa-programa.

  2. Eremu horren jardute-esparruaren mugaketa honako hauetan oinarritzen da: espedientean jasotzen diren agiriak, Udalak aurkeztutako mugaketa-planoa, eta organo honetara atxikitako langileriak egindako inguruaren begizko ikuskapena. Mugaketa agindu honi atxikitzen zaion planoan zehazten da.

  1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila da espediente hau ebazteko organo eskuduna, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan eta Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan.

  2. Aipatutako abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, horretarako emandako agindu baten bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldez aurreko txostenaren ondoren, birgaitze integratuko eremuetarako finkatuta dauden dirulaguntzak eman ahal izango dizkie aipatutako dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu eta area horiek kudeatu eta burutzeko birgaitze plan berezia idatzi behar bada.

  3. Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta urbanistiko-arkitektonikoa. Ondorioz, eremu degradatutzat hartu da Vitoria-Gasteizko San Kristobal auzoa, 2021eko otsailaren 23an emandako txostenaren arabera. Txostena espedientean dago.

Lehenengoa. Baimentzea abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako birgaitze integratuko eremuetarako dirulaguntzak ematea Vitoria-Gasteizko San Kristobal auzoan burutuko diren babespeko birgaitze-jarduketei.

Bigarrena. Agindu honen berri ematea Vitoria-Gasteizko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik aurrera; horrek ez du esan nahi argitaratu ezin daitekeenik, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 10a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARA ARRIOLA LPEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik