Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 24koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokalak izendatzen baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2133
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/24
  • Argitaratze-data: 2021/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren bidez, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortu zen, kontsulta-organo gisa sortu ere, bi helburu betetzeko: Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea eta, zeregin horretan, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku ematea.

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen Estatutuak onartzen dituen urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez, organo horretako estatutuak onartu ziren. Bada, estatutuen 7.e) artikuluan ezartzen denez, Zuzenbide Zibilaren arloko eskumena duen saileko titularra izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko lehendakaria, eta, kargu hori betetzen duen aldetik, berak izendatuko ditu Batzordeko bokalak.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.k) artikuluaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziarekin zerikusia duten egitekoak eta jardun-arloak.

Estatutuen 8. artikuluak, halaber, xedatzen du zein izango diren Osoko Bilkurako kideak:

  1. Batzordearen Osoko Bilkuran, Batzordeko lehendakariaz gain, honako erakunde edo organo hauek kasuan-kasuan izendatzen dituztenak ere egongo dira:

    1. Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren saileko hiru goi-kargudun.

    2. Eusko Legebiltzarrak izendatutako ospe handiko hiru legelari.

    3. Lurralde historikoetako batzar nagusiek izendatutako ospe handiko legelari bana; hiru, guztira.

    4. Emakunde ordezkatzeko bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Europako gaien gainean, ekonomia sozialaren gainean eta familia-politikaren gainean eskumena duten organoek izendatutako bana; lau, guztira.

    5. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko abokatuen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.

    6. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko prokuradoreen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.

    7. Euskal Herriko Notario Elkargoak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.

    8. Erregistratzaileen Elkargoaren Euskal Autonomia Erkidegorako organizazioak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.

    9. Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko zuzenbide-fakultateek izendatutako bana; hiru, guztira.

    10. Zuzenbidearen Euskal Akademiak izendatutako bat.

  2. Era berean, Osoko Bilkurako kide izan ahalko dira:

    1. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako magistratu bat, Botere Judizialaren gobernu-organoak izendapen hori egitea eta eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere.

    2. Estatuaren fiskal nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako Fiskaltzako kide bat, fiskal nagusiak izendapen hori egitea eta eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere.

      Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko irailaren 22ko Aginduaren bidez (2017ko urriaren 4ko EHAA, asteazkena, 190. zk.), Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokalak izendatu ziren, eta, harrezkero, beren karguetan dihardute. Agindu horren 3. artikuluak zera zioen espresuki: Izendapen hauek indarraldi mugagabea izango dute, harik eta, kasuan kasuko erakunde edo organoek erabakita, haien ordezkoak izendatzen diren arte. Karguagatik izendatu direnek kargua uztean utziko diote bokal izateari.

Horrenbestez, dagozkion erakunde edo organoek proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.k) artikuluak emandako ahalmenez eta egitekoez baliatuz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.7 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta urriaren 4ko 140/2016 Dekretuak onartzen dituen Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuetan jasotako manuetan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, Zuzenbide Zibilaren arloko eskumena duen aldetik, honako hauek izendatzen ditu sail horretako goi-kargudunen artean:

Jone Berriozabal Boveda, zeinak Elixabete Etxanobe Landajuela ordeztuko baitu.

Jon Iaki Urbina Garca de Vicua, zeinak Tatiana Gonzlez San Sebastin ordeztuko baitu.

Eusko Legebiltzarrak pertsona hau izendatzen du:

Juan Antonio Arieta-Araunabea Ibarzabal, zeinak Alkain Oribe Mendizabal ordeztuko baitu.

Lan eta Enplegu Sailak, gizarte-ekonomiaren gaineko eskumena duen aldetik, hau izendatzen du:

Mara Arantzazu Gonzlez Lpez, zeinak Santiago Larrazabal Basaez ordeztuko baitu.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.