Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2021eko azaroaren 3koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez baimendu egiten baita, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 15. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak oro har betetzea, etxebizitza transferentziak eginez Irua Okako hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko azaroaren 3koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez baimendu egiten baita, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 15. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak oro har betetzea, etxebizitza transferentziak eginez Irua Okako hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 6038
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/03
  • Argitaratze-data: 2021/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Irua Okako Udalak egindako baimen-eskaera, udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzekoa. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan sartutakoarekin osatzen da.

GERTAKARIAK

Irua Okako Udalak aurkeztutako eskabideari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2021eko urriaren 28an. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko hainbat eremuren artean.

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Irua Okako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso du 2021eko uztailaren 14an egindako 4/2021 zenbakiko bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.

  1. Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 11.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  2. Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren baitan.

  3. Organo honetara atxikitako zerbitzu teknikoek Udalak aurkeztu duen eskaria aztertu dute. Bizitegirako hiri-lurzoruan estandarrak babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzentzat legeak ezarritako gutxienekoa 22.033 m2t da. Babes sozialeko etxebizitzentzat, berriz, gutxienekoa 13.837 m2t da; eta gainerakoa, 22.033 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren arabera, 13.945 m2t dira babes sozialeko etxebizitzentzat eta 6.789 m2t etxebizitza tasatuentzat.

    Lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagokionez, ezarritako gutxieneko estandarrak 27.184 m2t dira babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzen eraikigarritasunerako. Babes sozialeko etxebizitzentzat, berriz, gutxienekoa 19.935 m2t da, eta gainerakoa, 27.184 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, babes sozialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako, zehazki, 19.828 m2t-koa izatea aurreikusten da, eta 8.657 m2t etxebizitza tasatuen eraikigarritasunerako.

  4. 2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera, transferentzia hori baimentzeko, ezinbestekoa izango da transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen diferentziarekiko proportzionala den babes publikoko etxebizitza-kopuru bat aldez aurretik edo aldi berean egikarituko dela bermatzea.

  5. Neurri hori ez da aplikatzen lehen formulazioko edo planeamendu orokorraren erabateko berrikuspen espedienteetan, hala baitago xedatuta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 14.4 artikuluan.

    Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua, baita Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeak emandako aldeko txostena ere aztertuta,

Lehenengoa. Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80.4 artikuluan eta aipatutako Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako transferentzia baimentzea, Irua Okako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean.

Agindu honen eranskinean Irua Oka udalerriko eremu bakoitzean babes sozialeko etxebizitzentzat eta etxebizitza tasatuentzat dauden erreserbak.

Bigarrena. Baimen hori emateko, Irua Okako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuan espedientea bete izanaren justifikazioa erantsi beharko da, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera.

Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango, baldin eta behin betiko onarpena beste baldintza batzuetan ematen bada, eta baldintza horien ondorioz babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarren betearazpenean inplikatuta dagoen eremuren bat (hartzaileak edo igorleak) aldatzen bada.

Laugarrena. Irua Okako Udalari Agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi, eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi, eta hurrengo egunetik aurrera. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi edo horren ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 3a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARA ARRIOLA LPEZ.

Agindu honen eranskina, 2021eko azaroaren 3koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bitartez baimendu egiten baita Irua Okako hiri-antolamendurako plan orokorrean babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak oro har betetzea etxebizitzen transferentziak eginez.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik