Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2022ko maiatzaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bitartez ezartzen baitira gutxieneko ekoizpen- eta merkaturatze-kopurua eta elkartutako ekoizleen gutxieneko kopurua, nekazarien elkartearen eta haren batasunen erremolatxaren sektoreko izendapena jasotzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bitartez ezartzen baitira gutxieneko ekoizpen- eta merkaturatze-kopurua eta elkartutako ekoizleen gutxieneko kopurua, nekazarien elkartearen eta haren batasunen erremolatxaren sektoreko izendapena jasotzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2276
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/16
  • Argitaratze-data: 2022/05/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazarien elkarteei eta haien batasun eta federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta haien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak ezarri ziren.

Dekretu horren 2. artikuluaren arabera, aitortza hori lortzeko, gutxieneko ekoizpen- eta merkaturatze-bolumen jakin batzuk bete behar dira, bai eta elkartean gutxienez egon beharreko kide kopurua ere, produktu bakoitzerako edo produktu-multzo bakoitzerako. Gutxieneko horiek eranskinean jasota daude.

Halaber, 7.2 artikuluak xedatzen duenez, nekazaritzaren arloko eskumena duen sailaren titularraren agindu baten bidez, gutxieneko ekoizpen- eta negozio-bolumenak eta ekoizleen elkarteek izan beharreko gutxieneko kide-kopurua ezarri ahal izango dira, dekretu horren eranskinean jasotzen direnez bestelako produktuetarako edo produktu-multzoetarako, bai ekoizleen elkarteei bai haien batasunei dagokienez.

Erremolatxaren ekoizpen-sektoreak egoera zaila bizi du Araban: azukrearen kontratuak kostuen azpitik daude; ez dago alternatibarik ureztatzearekin lotutako laborantzarako eta sektore horrek egindako makineria-inbertsioetarako; eta sektorea bi ekoizle-elkarteren inguruan dago egituratuta. Ondorioz, komenigarria da ekoizleen elkarte bat sortzea ekoizpen-esparru horretan. Modu horretan, Arabako Lurralde Historikoko ekoizpen osoa batera merkaturatuz gero, ekoizleek eraldaketa-industriarekin negoziatzeko indar handiagoa izango dute, eta laborantzari eutsi ahal izango zaio.

Hori dela eta, Sailak positibotzat jo du nekazarien elkarte hori sustatzea, eta, beraz, agindu bat emango du, horren bitartez gutxieneko negozio-bolumen bat, gutxieneko kide-kopuru bat eta gutxieneko ekoizpen-kopuru bat ezartzeko, hartara Arabako erremolatxa-ekoizleen sektoreko ekoizle-elkarteek tokia izan dezaten.

Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Gutxieneko ekoizpen- eta negozio-bolumena, elkartutako gutxieneko ekoizle-kopurua eta gutxieneko ekoizpena ezartzea, nekazarien elkarte gisa aitortua izateko erremolatxaren ekoizpen-sektorean:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Gutxieneko negozio-bolumena, elkartutako gutxieneko ekoizle-kopurua eta gutxieneko ekoizpena ezartzea, nekazarien elkarteen batasun gisa aitortua izateko erremolatxaren ekoizpen-sektorean. Hona hemen:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 16a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.