Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2022ko maiatzaren 19koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuarena, notarioak izendatzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa arruntean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 19koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko sailburuarena, notarioak izendatzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa arruntean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2289
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/19
  • Argitaratze-data: 2022/05/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Segurtasun Juridiko eta Fede Publikorako Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez lehiaketa arrunta deitu da hutsik dauden notariotzak betetzeko asmoz (2022ko apirilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da). Bada, horretarako instruitu den espedientea aztertuta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta 18/2020 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz (18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), honako hau

Lehenengoa. Jarraian aipatzen diren notarioak izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoan dauden notariotza horiek hornitzeko:

Bilboko notariotzan: Enrique Arana Ruiz-Cmara jauna (arrazoia: Juan Ramn Manzano Malax-Echevarria jauna erretiratu behar da).

Bermeoko notariotzan: Olga Entrena Fuentes andrea (arrazoia:Juan Antonio Prez Dapena jaunaren lekualdatzea).

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 19a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik