Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2022ko ekainaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari baten ordezkoa, eta beste bat izendatzen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 3koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari baten ordezkoa, eta beste bat izendatzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 2855
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/03
  • Argitaratze-data: 2022/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b paragrafoan eta 2. paragrafoan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari ematen dio eskumena bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak izendatzeko langile-kopururik handiena duten sailetako langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artetik eta organo horretako idazkaria ere izendatzeko.

2021eko abenduaren 3ko EHAAn, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko azaroaren 12ko Erabakia argitaratu zen, zeinaren bitartez Mara Pilar Uriarte Brizuela kentzen baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendariaren kargutik, eta, egun bereko EHAAn, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko azaroaren 12ko Erabakia, zeinaren bidez Luisa Larrauri Ereozaga zuzendari izendatzen baita kargu horretan.

Agindu honen bidez, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera aldatzen da.

Azaldutako guztiagatik, izendatu zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

Agindu hau jakinaraztea kargutik kendutakoari, izendatutakoari eta Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari, dagozkion ondorioetarako.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 3a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.