Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko irailaren 14koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira ondokoak: Arabako Lurralde Historikoko Arreo-Caicedo de Yuso Lakua Batasunaren Garrantzizko Lekua (ES2110007) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea eta Añanako Diapiroaren Biotopo Babestua deklaratzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 182
  • Hurrenkera-zk.: 4007
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/09/14
  • Argitaratze-data: 2015/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko irailaren 11ko Aginduaren bitartez honako hau erabaki da: aldez aurretik onestea Arreo-Caicedo de Yuso Lakua (ES2110007) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzen duen, Añanako Diapiroaren Biotopo Babestua deklaratzen duen eta horiei dagozkien kontserbazio neurriak onartzen dituen dekretu-proiektua.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin bat, eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 21 eta 22 artikuluekin bat, ingurumena babesteko helburua duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta administrazioen entzunaldi-izapideak egin behar dira; horrez gain, eremuen izendapenak jendaurrean jarri behar dira, honako hauek adierazita: lekuaren kartografia mugapenarekin, izendapena justifikatzen duten batasunaren intereseko habitat motak eta flora eta fauna espezieak, horien kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programa.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.e) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Arabako Lurralde Historikoko Arreo-Caicedo de Yuso Lakua Batasunaren Garrantzizko Lekua (ES2110007) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea, Añanako Diapiroaren Biotopo Babestua deklaratzea eta esparru biei dagozkien kontserbazio neurriak jendaurrean jarriko dira EHAAn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, 2015eko azaroaren 25era arte. Epe horretan, egoki irizten dieten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da, bai egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus/natura2000), bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.

Eusko Jaurlaritza.

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 14a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.