Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

18/2016 EBAZPENA, irailaren 7koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Vitoria-Gasteizko Mendi Garaiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 4147
  • Xedapen-zk.: 18
  • Xedapen-data: 2016/09/07
  • Argitaratze-data: 2016/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.

Ildo horretatik, Gasteizko Mendi Garaiak kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, uztailaren 21eko 148/2015 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.3 artikuluan eta azken xedapenetatik bigarrenean xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.

Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak, Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 19ko Erabakiaren bidez onartu zituela Gasteizko Mendi Garaiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak biltzen dituen dokumentua eranstea, eta argitara ematea Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 21eko 148/2015 Dekretuaren eranskin gisa,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.