Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 17koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzenda...

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 17koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira ebazpen honetan egindako hutsak: Ebazpena, 2019ko azaroaren 12koa, zeinaren bitartez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako 21 Agenda programa garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 600
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/17
  • Argitaratze-data: 2020/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2019-2020 ikasturteko Eskolako 21 Agenda programa garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen.

2019ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez (2019ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 224. zk.), dirulaguntza horiek emateko deialdia ebazten da. Hala ere, «Eskola Iraunkorraren Ziurtagiria» merezimenduaren balorazioan egindako huts baten ondorioz, ez zen irizpide horri dagokion zenbatekoa esleitu Calasanz Santurtzi ikastetxeak eta IES Urola Ikastola BHIk aurkeztutako eskaeretan.

2019ko ekainaren 4ko Aginduaren 13.3.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, zentro horiei emandako dirulaguntza zuzendu behar da.

  1. Ebazpen honetan ikastetxeei ematen zaizkien dirulaguntzak zuzentzea:

    (Ikus .PDF)

  2. Dirulaguntzak ordaintzeko, 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.

  3. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 17a.

    Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

    AITOR ZULUETA TELLERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana