Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. EBAZPENA, 2020ko otsailaren 20koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, A...

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 20koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Karmen kaleko 4. eta 6. zenbakien arau subsidiarioen 14. JUren Plan Bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1439
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/20
  • Argitaratze-data: 2020/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2019ko azaroaren 4an, Amorebieta-Etxanoko Udalak Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Karmen kaleko 4. eta 6. zenbakien arau subsidiarioen 14. JUren Plan Bereziaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura hasteko eskaera bete zuen. Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu ziren, hala nola Plan Bereziaren memoria eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluan eskatutako edukia zutela. Gainera, ingurumen-dokumentu estrategikoan, dokumentu hori egin duten pertsonak identifikatu dira, sinatuta dago eta amaiera-data dauka.

Abenduaren 4ko 21/2013 Legearen 30. artikulua aplikatuta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak kontsulta-izapidea egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei; jasotako erantzunen emaitzak eta edukia espedientean sartu dira. Era berean, Amorebieta-Etxanoko Udalari ere jakinarazi zitzaion izapide-prozesuaren hasiera.

Erantzun-epea amaitu, eta jasotako txostenak aztertuta, egiaztatu da ingurumen-organoak baduela ingurumen-txosten estrategikoa egiteko behar beste judizio-elementu, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluari jarraikiz.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da oinarriak ezartzea ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautzeko; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, plangintza-prozesuaren lehen faseetan egingo dela ingurumenaren gaineko eraginen analisia, betiere aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, eta aintzat hartuta hor gauzatuko diren jardueren metatze-eta sinergia-ondorioak.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan aurreikusten da zer planek edo programak pasa behar duen ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo planen nahiz programen gaineko ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharra dagoela, ingurumenerako eragin nabarmenak ekar litzaketelako. Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Karmen kaleko 4. eta 6. zenbakien arau subsidiarioen 14. JUren Plan Berezia da, hain zuzen, kasu horietako bat.

Aztertuta geratu dira plan bereziaren ingurumen-ebaluazioaren dokumentazio teknikoa eta espedienteko txostenak, eta kontuan hartu da ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdiekin bat datorrela. Horrenbestez, txosten horiek aintzat hartuta, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-arloko organo eskuduna den aldetik, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen eta Ingurumen eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera judizio-elementu nahikoa dauka, eta, beraz, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du, zeinak plan bereziaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egiten eta plana aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jasotzen baitu, baita sartu behar diren azken oharrak ere, soilik ingurumen-arlokoak.

Hauek guztiak aztertu dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Karmen kaleko 4. eta 6. zenbakien arau subsidiarioen 14. JUren Plan Bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea, zehaztapen hauekin:

  1. Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.

    Planaren jarduera-eremua Amorebieta-Etxanoko hirigunean dago; 575,20 bat m2-ko eremua da, erabat antropizatu eta urbanizatua, aurri-egoeran dauden eraikin batzuk daude.

    Plan Bereziaren bitartez, 14. JUren antolamendu xehatua zehazten da, eraiki nahi den eraikin berriaren antolamendu bolumetrikoa adierazita.

    Egungo eraikinak eraistea eta etxebizitza bloke bat (saltokiak beheko solairuan, eta garaje eta trastelekuetarako sotoa; BS+4+atikoa) eraikitzea proposatzen da.

  2. Proposatutako Plan Bereziaren ezaugarriak aztertu ondoren, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluarekin bat etorriz, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideak aztertu dira, hain zuzen ere zehazteko Plan Bereziak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duen ala ez.

    1. Planaren ezaugarriak.

      Sailkapenaren arabera, jarduketaren xedeko unitatearen erabilera etxebizitza kolektiboko bizitegi motakoa da.

      Aurkeztu den dokumentazioaren arabera, Plan Bereziak eremuaren antolamendu xedatua proposatu eta 14. JUan eraiki nahi den eraikinaren antolamendu bolumetrikoa ezartzen ditu, unitate hori kudeatu, urbanizatu eta eraiki ahal izateko, indarrean diren araudi eta goragoko mailako antolamendu-baliabide aplikagarrietan xedatzen dena dela kausa, izan ditzakeen baldintzatzaileak eta nozitu ditzakeen inpaktuak kontuan hartuta.

      Exekuzioan egingo diren jarduketak, besteak beste, hauek dira: egungo eraikinak eraistea eta etxebizitza bloke bat (saltokiak beheko solairuan, eta garaje eta trastelekuetarako sotoa; BS+4+atikoa) eraikitzea.

      Plan Bereziak ez dauka baldintzatzailerik, besteak beste, kokapen, ezaugarri, neurri edo funtzionamenduari dagokionez, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legedian zerrendatutako kategorietako baten batekoak diren proiektuak etorkizunean baimentzeko.

      Plan Bereziarekin ez da lurzoru artifizialdu gaberik okupatuko, eta ez da hauteman bateraezintasunik aipatu planaren eta hierarkian gorago duenaren artean.

    2. Eraginen eta erasan daitekeen eremuaren ezaugarriak.

      Eremua ia guztiz hiri-lurzorua da, urbanizatuta dago, eta Amorebieta-Etxano udalerriaren erdian kokatuta.

      Eremuan ez dago natura-balio nabarmenik, ezta natura-intereseko elementurik ere. Ez da hauteman interes geologikoko punturik, ez ibilgurik, ezta ur-punturik ere. Lur-eremuak akuiferoaren kutsadurarekiko kalteberatasun-maila oso txikia du. Ez dago, ezta ere, katalogatutako flora-eta fauna-espezierik, naturagune babesturik eta EAEko korridore ekologikoaren sareko elementurik. Uholde-arriskurik ere ez da hauteman, ezta kutsatuta egon daitekeen lurzorurik ere.

      Planak barnean hartzen dituen jarduketek ez dakarte berekin garapen berrietara bideratutako azalera handitzea, ez eta haren ondorio posibleak handitzea ere, besteak beste, segurtasunaren eta osasunaren, ingurumenaren, natura-ondarearen, kultura-ondarearen eta paisaiaren arloetan indarrean dagoen araudia betez gauzatzen badira planaren esku-hartze eta jarduerak.

      Eremuari eragiten dion zarata-iturria hiri barneko errepideetako zirkulazioa da. Aurkeztu dokumentazioaren arabera, egungo egoerarekin, gainditu egingo dira eremuan ezarrita dauden kalitate akustikoaren helburuak.

      Horiek horrela, planaren xedeko esparruan, inpaktu nagusiak kalitate akustikoaren helburuak ez gainditzeari lotuta egongo dira, baita obra-faseari ere (eraikin berria eraikitzeko egin behar diren lur-mugimenduak, giza habitataren kalitatea okertzea obra-fasean, eraikinak eraitsi eta eraikitzeko lanetan sortutako hondakinak, makinen joan-etorriak, emisio atmosferikoak, zaratak, etab.). Eremu zeharo hiritartuan izango dira horiek guztiak.

      Azkenik, ondorioen eta eragina jasan lezakeen eremuaren ezaugarriei dagokienez, eta aldaketa puntualaren zehaztapenak kontuan harturik, ez da aurreikusten ingurumen-arazo adierazgarririk gertatzea haren gauzapenaren ondorioz, betiere eragin-eremuan egiten diren jarduerak segurtasun eta osasunaren, ingurumenaren, natura-ondarearen, kultur ondarearen, paisaiaren, kutsadura akustikoaren eta uren arloko indarreko araudiari jarraikiz, besteak beste, egiten badira. Eta bereziki beteko da Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta berariazko araudietan xedatutakoa, baita kultura-ondareari, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinei eta zaratari buruzko indarreko araudian ezarritakoa ere.

    3. Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, ingurumen-txosten estrategikoak formulatzen duen ebazpenean adierazitakoarekin bat, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, ingurumen-dokumentu estrategikoan eta Plan Berezian bertan jasotakoarekin bat etorriz.

      Zaratari dagokionez planean hartuko beharreko erabakien artean eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, ezingo dira exekutatu etorkizuneko garapen urbanistikoak honako eremuetan: kanpoko ingurumarian kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez direnetan, hargatik eragotzi gabe 43. eta 45. artikuluetan ezarritakoa.

      Aplikatu beharreko neurrien artean, proiektua gauzatzearen ondoriozkoak nabarmentzen dira, zeinek loturik egon beharko baitute obretako jardunbide egokien eskuliburuarekin, lurren eta soberakinen kudeaketarekin, hondakinen sorkuntza eta kudeaketarekin, induskatutako lurzoruen kontrolarekin eta airearen kalitatea eta kalitate akustikoa babestearekin. Besteak beste, neurri hauek hartu beharko dira:

      1. Obrako langileek erabili behar duten jardunbide egokien gidaliburua osatzea gai hauekin zerikusia duten alderdiak bilduta, gutxienez: lanaldiak, makineria, aldi baterako desbideratzeak, ahalik eta hauts eta soinu gutxien sortzea, hondakinak kudeatzea eta herritarren lasaitasunean eragin negatiboa izan dezaketen jardunak minimizatzea.

      2. Proiektuan sortutako indusketa-soberakinak baimendutako soberakin-biltegira eramango dira, eta indarreko legerian ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

      3. Amorebieta-Etxanoko Udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko zaio lurzoru-kutsaduraren zantzu oro, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22.2 artikulua betetzeko.

      4. Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, egokitu beharko dira, hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten emisio akustikoak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan (apirilaren 28ko 524/2006 Dekretuak aldatu du) eta arau osagarrietan ezarritakora.

        Eguneko lan-ordutegian egingo dira obrak.

      5. Ibilgailuak eta makinak garbitzeko gailuak egongo dira, baita gurpilak garbitzeko plataformak ere, lokatzik edo hautsik ez hedatzeko, eta kamioiek obretan sartzeko eta obretatik ateratzeko erabiliko dituzten bideak garbi eduki beharko dira, presiozko ura edo erratz-makinak erabilita.

      6. Lorategiak jartzen badira, inola ere ez dira landatuko espezie aloktono inbaditzaileak, eta, lorategiok diseinatzeko, Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua argitalpenean jasotako gomendioak eta neurriak erabiliko dira. Eskuliburua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sortu zuen.

      7. Eraikingintza eta eraikuntza jasangarriago baterako behar diren ezaugarriei dagokienez, «EAEko etxebizitzen eraikuntza eta birgaikuntza jasangarriaren gida» argitalpenean adierazitako neurriak eta ingurumen-jardunbide egokiak erabiliko dira eraikinen energia-aurrezpena eta-efizientzia bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko. Neurri horiek, gutxienez, alderdi hauetan eragin beharko dute:

        Materialak. Berriztagarriak ez diren lehengaien kontsumoa murriztea.

        Energia. Berriztagarriak ez diren iturrien bidez sortutako energia kopurua edo/eta kontsumoa murriztea.

        Edateko ura. Edateko uraren kontsumoa gutxitzea.

        Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.

        Atmosfera. Gas-, hauts-, bero- eta argi- emisioak murriztea.

        Barne-kalitatea. Barruko airearen kalitatea, erosotasuna eta osasuna hobetzea.

        Bigarrena. Zehaztea, bildutako zehaztapenei jarraikiz eta ebazpen honetan ezarritako baldintzak betez, ez dela aurreikusten Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Karmen kaleko 4. eta 6. zenbakien arau subsidiarioen 14. JUren Plan Bereziak eragin kaltegarri nabarmenik izatea ingurumenaren gainean, eta, ondorioz, ez dela beharrezkoa ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egitea.

        Hirugarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Amorebieta-Etxanoko Udalari.

        Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-ebaluazio estrategikoak indarraldia galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Karmen kaleko 4. eta 6. zenbakien arau subsidiarioen 14. JUren Plan Berezia onartzen ez bada. Kasu horretan, berriro hasi beharko da Planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

        Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a.

        Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

        IVAN PEDREIRA LANCHAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik
Euskadi, auzolana