Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. EBAZPENA, 2020ko apirilaren 2koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, ze...

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 2koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez euskal etxeei dirulaguntzak emateko 2020. urteko deialdia egiten baita, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1845
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/04/02
  • Argitaratze-data: 2020/04/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Instituzional; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak (2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zk.) euskal etxeei eman beharreko dirulaguntzak arautzen ditu. Dirulaguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko dira.

Aipatutako dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da 2020ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egitea.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 11ko 70/2017 Dekretuaren 13.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere eskumen-eremuko dirulaguntzen deialdia egitea, eta haien ebazpena, aldiz, gaiaren araberako zuzendaritza eskudunek emango dute.

Ondorioz, honako hau

Euskal etxeei 202.000 euroko dirulaguntzak emateko deialdia egitea. Dirulaguntza horiek 2020ko ekitaldiari dagozkio eta atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideen asistentzia-premiak eta egoera larriak atenditzeko dira. Eranskinean daude horretarako onartu diren oinarriak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honetan eta irailaren 30eko 222/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRERA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 2a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.
Euskadi, auzolana