Legegunea, Euskal araudiaren ataria

Euskadi.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2. EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 5ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzu...

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 5ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Ertzaintzako Fakultatibo eta Teknikarien Eskalako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko 2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran eskabideak aurkezteko epeari berriro ekiteko dena (C198).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 1936
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/05/05
  • Argitaratze-data: 2020/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako Fakultatibo eta Teknikarien Eskalako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez, behin betiko betetzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen. Ebazpen hori 2020ko martxoaren 13ko EHAAn (51. zenbakian) argitaratu zen.

Deialdiaren bigarren oinarriaren 1. zenbakiak eskabideak aurkezteko epea ezartzen zuen. Epe hori etenda geratu zen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoagatik. Errege-dekretu horren bidez, alarma-egoera deklaratu da Covid-19k eragindako osasun-egoera kudeatzeko, eta hori argitaratu zenetik sartu zen indarrean (martxoaren 14ko BOE, 67. zk.) (azken xedapenetako hirugarrena).

Aurreko hori eta Gobernu Kontseiluaren 2020ko martxoaren 24ko Erabakia kontuan hartuta, bidezkoa da berriro ekitea aipatutako langileak hautatzeko prozeduran parte hartzeko eskabideak aurkezteko epeari, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 3. artikuluko 3. zenbakiko c) letrak xedatzen duena kontuan hartuta.

Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 9. artikuluak (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuak aldatua) Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari esleitzen dizkion eskumenen babesean, honako hau

Lehenengoa. Ertzaintzako Fakultatibo eta Teknikarien Eskalako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren Musika Bandako lanpostuak, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez, behin betiko betetzeko 2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez deitutako hautaketa-prozedura (C198) izapidetzeko eta eskabideak aurkezteko epeari berriz ekingo zaio, alarma-egoera amaitu eta hurrengo egun baliodunean.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epeak alarma-egoera amaitu eta hurrengo egun baliodunetik hamabost egun baliodun igaro arte iraungo du.

Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartzeko eskabidea deialdiari buruzko 2020ko martxoaren 4ko Ebazpenaren 3. eranskin gisa onartu den eskabide-eredu normalizatuan egingo da.

Laugarrena. Deialdia 2020ko martxoaren 13ko EHAAn (51. zk.) argitaratu zenetik izapidetutako eskabideak aurkeztutzat joko dira.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 5a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Euskadi, auzolana