Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko ekainaren 17koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 17koa, Finantza Politikako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 3648
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/06/17
  • Argitaratze-data: 2021/06/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez, aurretiazko onarpena eman zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektuaren testuari.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan zehazten denez, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldi-izapidetik pasa beharko dira. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Horretarako, kontuan harturik xedapenaren izaera eta herritarrengan izango duen eragina, beharrezko ikusten da proiektua jendaurrean jartzea, 20 egun balioduneko epean.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko otsailaren 23ko 69/2021 Dekretuaren 8. eta 13. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Higiezin-kredituen Bitartekariak eta Higiezinen Mailegu-emaileak eskuestea eta erregistratzea eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko den Dekretuaren proiektua, 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena. Aurreko zenbakian aipatu den proiektuaren espedientea kontsultatu ahal izango da, lehen adierazitako epean, Ekonomia eta Ogasun Saileko Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus). Egoki jotzen diren alegazioak, agiriak eta frogagiriak epe eta leku berean aurkeztu ahal izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 17a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik