Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko urriaren 5ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez sailkatzen baita Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako lanpostu bat, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dagoena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 5ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez sailkatzen baita Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako lanpostu bat, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dagoena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 5369
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/05
  • Argitaratze-data: 2021/10/21

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Kuadrilla Batzarrak, 2021eko maiatzaren 27an egindako bileran, honako erabaki hau hartu zuen: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatzea Idazkaritzako lanpostua, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei gordea, hirugarren mailan sailka dadila.

Horren harira, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL, aurrerantzean) 3. artikuluak ezartzen duenez, abenduaren 27ko 27/2013 Legea (toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzkoa) indarrean jarri ondoren emandako idazkuntzan, lurralde-mailako toki-erakundeak udalerria, probintzia eta uhartea dira; toki-erakunde dira halaber, eskualdea eta hainbat udalerri biltzen dituzten beste erakunde batzuk, lege horrekin eta kasuan kasuko autonomia-estatutuekin bat etorriz autonomia-erkidegoek eratutakoak badira, baina legeak ez die lurralde-izaerarik ematen.

Kuadrillei buruzko azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren arabera, kuadrilla, udalerriek bere lurralde-esparruari dagozkion gaietan parte hartzeko eta arazo orokorrak sustatu eta kudeatzeko osatutako foru izaerako lurralde entitate bezala eratzen da (1. artikulua); kuadrilla parte hartze eta kontsultarako eta interes komuneko zerbitzuak sustatu eta kudeatzeko erakundea da (28. artikulua); kuadrillari Lurraldetar Toki Erakundeei legeria orokorrak esleitzen dizkien ahalmenak dagozkio (29. artikulua); eta, ordezko izaeraz aplikagarria izango zaie toki-entitateak arautzen dituen arautegia (azken xedapena). Horrela, kuadrillek toki-erakunde izaera dute (TAOLen 42. artikuluak jasotzen duen eskualdearen tipologiaren barruan daude), eta hala berretsi zuen Auzitegi Gorenaren 2012ko apirilaren 25eko Epaiak.

TAOLen 92 bis artikuluan aipatzen diren eta toki-korporazio guztietan egon behar diren beharrezko funtzio publikoak betetzen dituzten lanpostuen sailkapenari dagokionez, aintzat hartuta horien gaineko administrazio-erantzukizuna Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei dagokiela, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren bigarren apartatuak berariaz ezartzen duenez, Eskualdeetako, metropolialdeetako, udalerrien mankomunitateetako eta beste toki-erakunde batzuetako Idazkaritzak artikulu horren lehen apartatuan aipatutako motaren batean sailkatuko ditu kasuan kasuko autonomia-erkidegoak, haren ezaugarri propioen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenez indarrean legezko agindu hori garatzen duen araudi autonomikorik, kuadrilletan aplikatu daitekeenik, 128/2018 Errege Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritako parametroak hartu behar dira kontuan.

Horrela, prozeduraren instrukzio-aldian, Arabako Foru Aldundiari eskatu zitzaion txostena eman zezala Kuadrillaren. Eskaera hori dela eta, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak txostena jaso du. Horren bidez, Foru Aldundiak aldeko txostena egin du Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako idazkari lanpostua sailkatzeko eskabideari buruz.

Horrenbestez, kontuan hartuta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren aurrekontua eta haren jatorrizko xedeak, Kuadrillaren Idazkaritza hirugarren motan sailkatu behar da (Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpi-eskalako funtzionarioentzat gordeta), eta Kuadrillak bere lanpostuen zerrendan sartu beharko du.

Horregatik guztiagatik, Kuadrillak aurkeztutako eskabidea ikusirik, TAOLen 92 bis artikuluarekin eta 128/2018 Errege Dekretuaren 7., 8. eta 24.3 artikuluekin bat etorriz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren Idazkaritzako lanpostua hirugarren motan sailkatzea. Lanpostu hori Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalakoak diren eta estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeko da.

Bigarrena. Sailkatutako lanpostua betetzeko sistema merezimendu-lehiaketa izango da.

Hirugarrena. Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillak lanpostua lanpostu-zerrendan sartu beharko du, hura bete baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraikiz, administrazio publiko interesdunek ezin izango dute administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Hala ere, errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Lehenago, eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eskatu ahal izango diote ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik