Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko urriaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bitartez onartu egiten baita Asociacin de vecinos Sestao Activo para la defensa de las zonas verdes y espacios de uso y utilidad pblica de Sestaok egindako eskaera, Sestaoko (Bizkaia) La Naval industriagunea Monumentu Multzo kategoriako babes bereziko kultura-ondasun izendatzeko espedientean alegazioak egiteko epea luzatzeari dagokionez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bitartez onartu egiten baita Asociacin de vecinos Sestao Activo para la defensa de las zonas verdes y espacios de uso y utilidad pblica de Sestaok egindako eskaera, Sestaoko (Bizkaia) La Naval industriagunea Monumentu Multzo kategoriako babes bereziko kultura-ondasun izendatzeko espedientean alegazioak egiteko epea luzatzeari dagokionez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5629
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/27
  • Argitaratze-data: 2021/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko irailaren 30ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Kulturako sailburuordearen 2021eko irailaren 20ko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Sestaoko (Bizkaia) La Naval industriagunea babes bereziko kultura-ondasun izendatzeko espedienteari, Monumentu Multzoaren kategorian, eta jendaurrean eta interesdunen entzunaldipean jartzen baita espedientea.

Ebazpen horrek ezartzen duenez, alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkezteko epea 20 egunekoa da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2021eko urriaren 22an, Asociacin de vecinos de Sestao Activo para la defensa de zonas verdes y espacios de uso y utilidad pblica de Sestaok alegazioak aurkezteko epea luzatzea eskatu du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, kontuan hartuta eskabidea epearen barruan aurkeztu dela, alegazioak ezarritako epean aurkezteko zailtasunak daudela eta ez zaiela kalterik egiten hirugarrenen eskubideei, artikulu horretan ezarritako gehieneko luzapen-epeari jarraituz, honako hau

Lehenengoa. Asociacin de vecinos Sestao Activo para la defensa de las zonas verdes y espacios de uso y utilidad pblica de Sestaok aurkeztutako eskabidea onartzea, alegazioak egiteko epea luzatzeko. Beraz, 10 eguneko epea ematen da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, adieraziz ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu, izapide hutsa delako.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.