Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko urriaren 28koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egingo baitira 513/2017 Errege Dekretuaz araututako suteen kontrako babes-instalazioen eremuan zenbait alderdi garatzeko agindu-proiektua egiteko prozeduran. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 28koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egingo baitira 513/2017 Errege Dekretuaz araututako suteen kontrako babes-instalazioen eremuan zenbait alderdi garatzeko agindu-proiektua egiteko prozeduran.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5829
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/28
  • Argitaratze-data: 2021/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko irailaren 13an sinatutako aginduaren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak erabaki zuen 513/2017 Errege Dekretuaz araututako suteen kontrako babes-instalazioen eremuan zenbait alderdi garatzeko agindu-proiektua egiteko prozedura hastea, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera eta bete beharreko gainerako legeen arabera.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan agindutakoaren arabera, eta hasteko aginduaren xedapenetan adierazi bezala, herritarren eskubide eta interes legitimoak ukitzen dituzten xedapenei entzunaldiaren izapidea egin behar zaie, bai eta izaerarengatik hala behar duten gainerako xedapenei ere. Bestetik, manu horren bigarren apartatuan, adierazita dago nola egin daitekeen entzunaldi hori: zuzenean, edo eraginpean hartuta dauden herritarrak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde eta elkarteen bitartez zeinek legez onartuta egon behar baitute, baldin eta erakunde eta elkarte horien helburuek xedapenaren xedearekiko lotura zuzena badute.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133 artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, arauak pertsonen eskubide eta interes legitimoei eragiten dienean, zuzendaritza-zentro eskudunak dagokion webgunean argitaratuko du testua, ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona eta entitate batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko. Era berean, zuzenean eska dakieke iritzia arauaren eraginez beren eskubide edo interes legitimoak ukitzen zaizkien pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten eta beren helburuak arauaren xedearekin zerikusi zuzena duten antolakunde edo elkarte legez aitortuei.

Manu horiek betetzeko, agindu-proiektua egiteko prozedura hasteko aginduan, egin beharrekotzat jo zuten entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea, izapidetzen ari den arauan ahalik eta eragile gehienen parte-hartzea bermatze aldera.

Azaldutakoa kontuan hartuta, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23koa 68/2021 Dekretuarekin bat etorriz, hau

Lehenengoa. Entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea 513/2017 Errege Dekretuaz araututako suteen kontrako babes-instalazioen eremuan zenbait alderdi garatzeko agindu-proiektuari, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko apartatuan xedatutakoa betetzeko, agindu-proiektuaren testua eskura jarriko da bai formatu fisikoan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I, O eraikina, 5. solairua, F gunea), bai formatu elektronikoan Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean.

Halaber, epatu egiten dira xedapenaren xedearekiko lotura zuzena duten eta ukitutako pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde eta elkarteak, baldin eta legez aitortuta badaude.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 28a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik