Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko azaroaren 15ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzko Dekretu-Proiektua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 15ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzko Dekretu-Proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 6112
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/15
  • Argitaratze-data: 2021/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzko dekretu-proiektua prestatu du, eta Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearekin bat etorriz izapidetu behar da.

Lege horretan xedatutakoa betetze aldera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2021eko azaroaren 2an, agindu bat eman zuen, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio goian aipatutako dekretu-proiektua prestatzeko prozedurari; gerora, 2021eko arazoaren 10ean, dekretu-proiektuaren testua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen, behin artikuluak idatzi ondoren.

Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, xedapen orokorrak jendaurrean jarri behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten badiete kasu honetan eragiten die eta xedapenen izaerak hala eskatzen badu.

Horretarako, jendaurrean jartzen da 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzko dekretu-proiektua, hogei egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutako guztiagatik, dekretu-proiektu hori prestatzen hasteko prozedurari hasiera ematen dion Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko azaroaren 2ko Aginduaren ebazpen-zatiaren bigarren eta hirugarren apartatuekin bat etorriz, eta aintzat hartuta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 17.b artikulua, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzko dekretu-proiektua, hogei (20) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena. Goragoko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko, delako dekretu-proiektua eskuragarri izango da honako leku honetan: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritza (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua) eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan, www.euskadi.eus web-orrian.

Hirugarrena. Alegazioak Familia eta Haurren Zuzendaritzan aurkez daitezke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuren batean, eta Familia eta Haurren zuzendariari zuzendu behar zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 15a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik