Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko azaroaren 19koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 19koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 5994
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/19
  • Argitaratze-data: 2021/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko uztailaren 29ko Aginduak EAEko irabazi-asmorik gabeko erakundeei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko araubidea erregulatzen du (2021eko irailaren 8ko EHAA, 179. zk).

Agindu horren 11. artikuluarekin bat etorriz, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren Balorazio Batzordearen txostena ikusita, honako hau

Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren eskatzaileei bertan zehazten diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena. Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 19a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESS MARA ZUBIAGA NIEVA.