Euskadi.eus
  • 73/2021 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, BDCCrako (Basque District of Culture and Creativity) nortasun-ikur espezifikoa onartzen duen erabakia argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

73/2021 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, BDCCrako (Basque District of Culture and Creativity) nortasun-ikur espezifikoa onartzen duen erabakia argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 18
  • Xedapen-zk.: 73
  • Xedapen-data: 2021/12/16
  • Argitaratze-data: 2022/01/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, 2021eko abenduaren 14an egindako bilkuran, BDCCren (Basque District of Culture and Creativity) nortasun-ikur espezifikoa onartzen duen Erabakia onartu zuen, eta behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak eta haren administrazio-unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde-nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak, eta ez besterik, erabiliko dituzte jendaurreko komunikazio-agerraldi guztietan; Horrez gain, ezartzen du bestelako nortasun-ikur bereziak ere erabili ahal izango direla jendaurreko zenbait zerbitzu edo jardueratan; horretarako, ezinbestekoa izango da Gobernu Kontseiluaren erabakia, betiere Lehendakaritzaren idazkariak, aurretiaz, aldeko txostena emanda. Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak BDCC (Basque District of Culture and Creativity) egitasmoaren nortasun eskuliburuan jasotzen den nortasun-ikur berezia onartzeko eskabidea aurkeztu zuen Lehendakaritzan, eta Lehendakaritzako idazkariak horren aldeko txostena egin zuen.

Espedientean jasota dagoen txostena ikusita, eta Kultura Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamena onartu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabakia hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. BDCC nortasun-ikur berezia onartzea, Basque District of Culture and Creativity egitasmoaren erakunde-nortasun eskuliburuan jasotzen dena, zeina erabaki honen eranskinean jasota baitago.

Bigarrena. Nortasun-ikur hori erabiltzeko moduak aipatu erakunde-nortasun eskuliburuan jasota daude.

Hirugarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako Zuzendaritzak emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik