Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko apirilaren 25ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena zeinaren bidez instalazioa baimentzen baita, exekuzio-proiektua onesten baita eta onura publikoa deklaratzen baita honako proiektu honi buruz: Hidrogenoaren Euskal Korridorea - I. fasea (Petronorreko findegia - Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoa) izeneko gas hidrogeno kanalizatuaren banaketa, Abanto y Cirvana-Abanto Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 25ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena zeinaren bidez instalazioa baimentzen baita, exekuzio-proiektua onesten baita eta onura publikoa deklaratzen baita honako proiektu honi buruz: Hidrogenoaren Euskal Korridorea - I. fasea (Petronorreko findegia - Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoa) izeneko gas hidrogeno kanalizatuaren banaketa, Abanto y Cirvana-Abanto Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 85
  • Hurrenkera-zk.: 1904
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/25
  • Argitaratze-data: 2022/05/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente-zenbakia: 48-CG-Y-2021-00008.

Bat. 2021eko azaroaren 29an, Nortegas Energa Distribucin, SAU enpresak honako hau eskatu zuen: Abanto y Cirvana-Abanto Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia), Hidrogenoaren Euskal Korridorea I. fasea (Petronorreko findegia Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoa) izeneko gas hidrogeno kanalizatuaren banaketa gauzatzeko administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onespena eta onura publikoko deklarazioa.

Bi. Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean aurreikusitakoaren ondorioetarako, espedienteak jendaurreko izapideak izan zituen, haren iragarkia honakoetan argitaratu baitzen: Abanto y Cirvana-Abanto Zierbenako Udalaren iragarki-oholean, 2021eko abenduaren 17ko BAOn, 2021eko abenduaren 17ko EHAAn, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean, 2021eko abenduaren 16ko Deia egunkarian eta 2021eko abenduaren 17ko El Correo egunkarian.

Hiru. Jendaurreko erakustaldiaren izapidea egiten ari zelarik, 2021eko abenduaren 9an sail honek Abanto y Cirvana-Abanto Zierbenako udalari separata bat bidali zion, eta udal horrek ez du baldintza teknikorik aurkeztu dagokion epe barruan. Gainera, egun berean, separatak bidali zitzaizkien erakunde hauei: Ura (Uraren Euskal Agentzia), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Enagas SA; ez zen baldintza teknikorik aurkeztu epe barruan.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Gasa banatzeko sareak eraiki aurretik administrazio-baimena eskatu beharra honako hauetan dago xedatuta: Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea; Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua eta Gas erregaiak kanalizazio bidez banatu eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozeduren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretua.

Bi. Urriaren 7ko 34/1998 Legeak deklaratzen du onura publikokoak direla lege bereko IV. tituluak aipatutako instalazioak, hau da, hodi bidez gas-erregaia banatzeko instalazioak.

Hiru. Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ondorioz, hau

Honako proiektu honi dagokionez, baimena ematea Nortegas Energa Distribucin SAUri eta proiektua onartzea: Hidrogenoaren Euskal Korridorea I. fasea (Petronorreko findegia Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoa) izeneko gas hidrogeno kanalizatuaren banaketa, Abanto y Cirvana-Abanto Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia).

Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea, bereziki; izan ere, deklarazio horrek berekin dakar, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan xedatutakoaren indarrez, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak hartu beharra; eta, halaber, premiazko okupazioa egin eta ondorioak ezarri beharra dakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak premiaz okupatzeko deklaraziorako xedatutakoarekin bat etorrita.

Ebazpen hau abenduaren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera emango da, eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

  1. Baimentzen den instalazioa egin beharko da proiektu honen arabera: Hidrogeno kanalizatua banatzeko instalazioak (MOP 16 bar) baimentzeko eraikuntza-proiektua - Hidrogenoaren Euskal korridorea I. fasea - Petronor findegia- Abantoko Parke Teknologikoa - Abanto Zierbena (Bizkaia), zeinaren egilea baita Jorge Daz Alonso industria ingeniaria.

  2. Instalazioek bete beharko dute, batetik, gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedatutakoa (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua) eta, bestetik, egoki diren bestelako xedapen eta arau teknikoak.

  3. Dagokion baimena lortu beharko da onartutako proiektuan dauden oinarrizko datuak aldatzeko.

  4. Baimendutako instalazioa egiteko epea hiru urtekoa izango da, baimena ematen den egunetik aurrera.

  5. Instalazioetan egin beharreko azterketak, entseguak eta probak, orokorrak nahiz zatikakoak izan, indarrean dauden xedapenen arabera egin beharko dira, eta Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaizkio behar adinako aurrerapenaz.

  6. Instalazio-lanak amaituta, Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan honako agiri hauek aurkeztu behar dira: obra-zuzendaritzako ziurtagiriak; proben aktak, erregistro grafikoak barne; eta as-built planoak.

  7. Instalazioa ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan esandakoari jarraituz jarriko da martxan.

  8. Lanak egiteko behar diren udalen, probintzien edo besteren eskumeneko baimenak edo lizentziak eta gainerakoenak kaltetu barik eta alde batera utzita ematen da baimen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

    Bilbao, 2022ko apirilaren 25a.

    Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

    ADOLFO GONZLEZ BERRUETE.