Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko ekainaren 16koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eman eta onura publikoko deklarazioa egiten baita eraldaketa proiektu honi buruz: 132 kV-ko Basauri TA -Gatika TA 1 linea elektrikoaren 18. euskarriaren handitzea, Bilboko udal-mugartean (Bizkaia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 16koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eman eta onura publikoko deklarazioa egiten baita eraldaketa proiektu honi buruz: 132 kV-ko Basauri TA -Gatika TA 1 linea elektrikoaren 18. euskarriaren handitzea, Bilboko udal-mugartean (Bizkaia).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2922
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/16
  • Argitaratze-data: 2022/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Esp.: 48-AT-Y-2021-00108.

  1. 2021eko abenduaren 13an, I-DE Redes Elctricas Inteligentes SAUk aurretiko administrazio-baimena, eraikuntzako administrazio-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen eraldaketa proiektu honetarako: 132 kV-ko Basauri TA Gatika TA 1 linea elektrikoaren 18. euskarriaren handitzea, Bilboko udal-mugartean (Bizkaia).

  2. Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, I-DE Redes Elctricas Inteligentes SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko, 2022ko apirilaren 4ko BAOn, 2020ko apirilaren 4ko EHAAn, eta 2022ko martxoaren 30eko Deia egunkarian.

  3. 2022ko maiatzaren 5ean Bilboko udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Telefnica S.A. enpresari eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko.

  4. Arauzko epeen barruan, 2022ko maiatzaren 19an, Telefonica S.A. enpresak baldintza teknikoak aurkeztu zituen. Sustatzaileak guztiak onartu zituen, horietan ez zen proiektuan aldaketarik eragiten, ezta proiektua onura publikokoa ez denik adierazten.

Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hori izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau izapidetzeko, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legean ezarritako preskripzioak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarritzat hartuta, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariak, hau

  1. Aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko-baimena ematea I-DE Redes Elctricas Inteligentes SAU enpresari, eraldaketa proiektu honetarako: 132 kV-ko Basauri TA Gatika TA 1 linea elektrikoaren 18. euskarriaren handitzea, Bilboko udal-mugartean (Bizkaia).

  2. Deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazioak hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

    Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuta:

  1. Obrak egiteko, onartutako proiektua bete behar da, kasu bakoitzean eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda.

  2. Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

  3. Lanak amaitutakoan, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman, eta abian jartzeko akta egiteko.

  4. Obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumenetako eta bestelako baimenak edo lizentziak eragotzi eta aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

    Bilbao, 2022ko ekainaren 16a.

    Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

    ADOLFO GONZLEZ BERRUETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik