Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen CPEIPS Nuestra Seora del Carmen HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen CPEIPS Nuestra Seora del Carmen HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 527
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/19
  • Argitaratze-data: 2023/02/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko bi unitate gehitzeko baimena eskatuz, Bilbon (Bizkaia) dagoen CPEIPS Nuestra Seora del Carmen HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. 2022-2023 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehen zikloan bi unitate gehitzeko baimena ematen zaio jarraian zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 014677 (EAE) eta 48002663 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: Nuestra Seora del Carmen.

Titularra: Hermanas Carmelitas de la Caridad.

Helbidea: Aretxabaleta, 8.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 2 unitate gehitzea (1-2 urte).

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:

Bi unitate 1 eta 2 urte bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

Bi unitate 2 eta 3 urte bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.

Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak: 4 unitate, 140 ikaspostu.

Hezkuntza Berezia:

Gela irekiak: 2.

Gela egonkorra: 1.

Bigarrena. Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulu akademikoei eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

Hirugarrena. Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik