- 37/2024 DEKRETUA, irailaren 2koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko zenbait kide aldatzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu37/2024 DEKRETUA, irailaren 2koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko zenbait kide aldatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 174
- Hurrenkera-zk.: 4172
- Xedapen-zk.: 37
- Xedapen-data: 2024/09/02
- Argitaratze-data: 2024/09/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari esleitzen dio instituzio, antolakunde, entitate eta elkarteek batzorderako hautatzen dituzten ordezkariak izendatzeko ahalmena, eta lege-testu bereko 7. artikuluak ezartzen du batzordea osatzen duten pertsonen aldia lau urtekoa izango dela eta ez dela eragozpenik izango haiek berriro hautatzeko.
Legeak ezartzen du, gainera, batzordean ordezkaritza duten instituzio, antolakunde, entitate eta elkarteek aukera dutela titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko. Izendatua kargu horretan arituko da ordezkatuari bete behar zuen eta aurreko paragrafoan aipatu den lau urteko epea bete arte geratzen zitzaion denbora igaro arte.
Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Euskadiko Langile Batzordeen Konfederazio Sindikalak (CCOO) lehendakariaren irailaren 13ko 22/2023 Dekretuaren bidez izendatutako kide titular bat eta ordezko bat ordeztu ditu, eta bera ordezkatzeko beste batzuk izendatzea erabaki du.
Horren ondorioz, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 2an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.